INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBI 61EK, EDIZIO HONETAKO KARTELERAKO IRUDIA AUKERATU DU, SUSANA BLASCO DISEINUGILE GRAFIKO, ILUSTRATZAILE ETA COLLAGE EGILEAK ASMATUTAKOA ETA EGINDAKOA

ZINEBIk bere 61. ediziorako kartela aukeratu du, Susana Blasco diseinugile grafiko, ilustratzaile eta collage egileak asmatua eta egindakoa. Lanak karga sinbolikoa du, eta ardatz nagusia kontzeptuzko egitura trinkoa da. ZINEBI 61erako egin duen diseinuan, artistak jaialdiaren irudi deigarria, oso indartsua eta zuzena eman gura du, aldi berean esanahi eta irakurketa desberdinez betea eta pertsona bakoitzaren interpretaziora zabalik. Begi handia da, eraikuntza-jolas edo buru-hausgarri gisa konposatua, bata bestearen gainean jartzen diren kuboekin.

Horrela, filmetan esanahia eraikitzeko dagoen elementu nagusia aipatzen da, hau da, ikus-entzule bakoitzaren begirada. Begirada horrek zine garaikidearen egungo panoraman duen izaera kaleidoskopikoa eta konplexutasuna ere aipatzen da, hori baita ZINEBIk urtero aurrera daraman lanaren lehengaia. Amaitzeko, jaialdiak, zineak herrialde guztietan dituen errealitateen arteko topaleku eta lotune kritiko gisa betetzen duen lekua ere bata bestearen gainean jarritako kubo horien bitartez dago irudikatuta, sariketaren programazioa osatzen duten film laburrek eta luzeek erakusten duten aniztasun infinitua adierazten duten bolumenak, mundu osoko zine areto ilunetan proiektoreak argitutako pantaila zuriak bezala argitutako kuboak.

Susana Blascok ia hogei urteko esperientzia du diseinugile grafiko gisa. Publizitatea eta Enpresa Zientziak ikasi zituen, eta zenbait arte eta diseinu ikastarorekin osatu zituen. Hamar urte baino gehiago egin zuen lan diseinugile grafiko eta arte zuzendari gisa. 2007an bere estudioa sortu zuen, eta prestakuntza atzerrian zabaltzeko beka bat jaso zuen. 2008an Londresera joan zen, eta bertan bizi izan zen 2011ra arte. Freelance gisa egin zituen lanak Central Saint Martin’s College of Art and Design ospetsuan egin zituen ikastaroekin uztartu zituen. Bere lana medio espezializatu askok azpimarratu dute, eta banakako eta taldeko erakusketetan hartu du parte Espainiako eta Estatu Batuetako, Portugalgo, Poloniako eta Esloveniako zenbait hiritan, besteak beste. 2017an Gràffica Saria jaso zuen, collage teknikari egindako ekarpenei esker.