INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK BERE 62. EDIZIOKO KARTELA AURKEZTEN DU, EIDER CORRALEN LANA

  • Eider Corral diseinatzaile grafiko eta arte-zuzendariak Zinebi 62 kartelaren irudia sortu du. Jaialdia azaroaren 13tik 20ra ospatuko da.
  • Irudiak nabarmentzen du nola, errealitatea surreala denean, fikzioak bakarrik eman diezaiokeen zentzua.
Cartel Zinebi 2020

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebik, Bilboko Udalak antolatua, badu 62. edizioko kartela, Eider Corral diseinatzaile grafiko eta arte-zuzendariak sortua.

 

Azken edizioetan ohikoa izan den bezala, bertako artistak arduratzen dira jaialdiaren irudia sortzeaz. Aurten, pandemiak aldatutako errealitateari egiten dio erreferentzia. Joan den uztailean, The New York Times Magazine-ek zenbaki berezi bat itxi zuen, errealitatea surreala denean fikzioak bakarrik eman diezaiokeela zentzua dioen ideiaren inguruan. COVID-19k aldatutako errealitate-sentsazio horrek inspiratuta, eta errealitateak eta fikzioak bat egiten dutela diruditen lekuetan jarritako interesarekin, Corralek azaltzen duenez, “Bilboko kaleetara atera zen jendea hiriarekin nola ibiltzen zen harrapatzen saiatzeko.

 

ZINEBIren 62. edizioko kartelean, azaroaren 13tik 20ra ospatuko dena, La Salveko zubian, eguneroko errealitateari buruzko hainbat irudi erabiltzen ditu, errealitatearen erregistro dokumentalaren eta kontakizun baten eraikuntzaren artean irudi grafiko bat sortzeko. Irudi horrek, close-uparen bidez, distopia birikoaren urte honi lotutako istorioak, fantasiak eta oroitzapenak iradokitzen ditu.

 

EGILEAK

Eider Corral diseinatzaile grafikoa eta arte zuzendaria da. Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta berehala jarri zuen martxan bere lehen estudioa, eta bertatik musikarekin eta kulturarekin lotutako proiektuetan aritu zen batez ere.

 

Urte batzuk Bilbotik lanean eman ondoren, Bartzelonara joan zen, eta han diseinu grafikoa ikasi eta tipografian espezializatu zen. Bertako hainbat estudiotan ibili ondoren – Martí Guixé diseinatzaile ohiarekin egindako lana nabarmentzen da –, diseinatzaile independente gisa ezartzea erabaki zuen. Horrela, ibilbide luzea hasi zuen eta Christina Rosenvinge, Martirio, Silvia Pérez Cruz edo El Columpio Asesino artistentzat lan egin du. Blue Note edo Deutsche Grammophon bezalako diskoetxeekin kolaboratu du eta bere azken kolaborazioen artean Sternberg Press argitaletxe berlinarra eta Columbiako Unibertsitatea nabarmentzen dira. Gaur egun, bere jarduera kultura-erakunde eta -proiektuetarako sormen-aholkularitzan oinarritzen da.

 

Bere diseinuetan, erreferentziaz kargatuak, tipografiari arreta berezia eskaintzen dio, eta horren bidez atmosferak eta esanahiak artikulatzen ditu. Eider Corralek adierazi duenez, “nahiago du diseinua eta komunikazioa proiektu artistikoetarako iradokitzea, mezuen hartzailea lana osatzen duen lurralde gisa.”

 

 

Bilboko Udalak Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia – Zinebi antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) laguntza du.