BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK, EMAKUME PALESTINAR ZUZENDARIEN FILMEN AUKERAKETA ESKAINIKO DUEN AGAIN PALESTINE. PALESTINIAN WOMEN FILMMAKERS IZENEKO FOCUS-A AURKEZTU DU

Sekzio paraleloen barruan, ZINEBI 61ek Again Palestine. Palestinian Women Filmmakers programatu du, Reem Shileh Nazioarteko Epaimahaiko kidea komisario den zikloa, garrantzia hartzen ari diren emakume zuzendari palestinarrek egindako film labur eta luzeen aukeraketarekin: Jumana Emile Abboud, Basma Alsharif, Noor Abuarafeh, Ayreen Anastas eta Lina Al Abed.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBI 61ek, Again. Palestine. Palestinian Women Filmmakers programatu du bere sekzio paraleloen barruan, egile begirada aipagarria duten film laburrez eta luzez osatutako focus-a, Reem Shileh zuzendari palestinarra komisario dela. Zikloa osatzen duten hiru saioetan garrantzia hartzen ari diren bost emakume zuzendari palestinarren lanak emango dira. Proiekzioak gaur, bihar eta astearte arratsaldean izango dira, 18:30ean, Golem – Alhondiga zine aretoetan.

Proiekzioak, gaur goizean Bilbon egin den topaketa irekiarekin osatzen dira. Topaketan Ayreen Anastas eta Lina Al Abed zinegileek, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak, Reem Shileh zikloko komisarioak eta UNRWA-Euskadiko, Ekialde Hurbilean errefuxiatuta dauden Palestinako biztanleentzako Nazio Batuen Agentziako Bárbara Ruíz Balzolak hartu dute parte.

Ziklo horren bitartez, ZINEBIk berriztatu egiten du mundu osoko emakumeek egindako zinearen ikusgaitasunari, eta baita ikus-entzunezko industriako lanbide guztietan duten gero eta presentzia eta lan handiagoari ere, laguntzeko borondatea. Hori dela eta, berdintasuna errealitatea izatetik urrun dagoen herrialdeetan emakumeak bizi duen egoeraren lekuko ere izan gura du. Helburu horrekin, Reem Shilleh dokumentalgile palestinarrak, Nazioarteko Epaimahaiko kideak, focus hori prestatu du jaialdirako. Helburua, 1967tik armada israeldarraren okupazioa jasaten ari den herrialde bateko errealitate konplexuak aztertzea da. Gogorarazi behar da NBEk okupazio hori legez kanpokoa dela adierazi duela. Ziklo horretan, UNRWA-Euskadiko, Ekialde Hurbilean errefuxiatuta dauden Palestinako biztanleentzako Nazio Batuen Agentziak eta Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak laguntzen dute.

Baldintza horietan, 1980an Jugoslavian jaio eta gaur egun Belgikan bizi den Reem Shilleh ikerlari, komisario eta idazle gisa aritu da, Palestinari buruzko narratibei eta herrialde horrek irudien ekoizpenari, argazkiei zein mugitzen diren irudiei, dagokionez duen prestakuntzari buruz ikertzen, gogoeta egiten duten eta eztabaidatzen duten proiektuetan. 2011. urtearen hasieran, Nick Dennes eta Mohanad Yaqubi kideekin Subversive Films sortu zuen, egoitza Ramallahn (Zisjordania) eta Londresen duen kolektiboa. Zine ikerketarako eta ekoizpenerako proiektuaren helburua, Palestinarekin eta bere inguruarekin erlazionatutako lan historikoak berreskuratzea da, eta baita filmak kontserbatzea eta artxibo jardunbideei eta prozedurei buruz ikertzea ere. Horrez gain, ahaztutako filmen berrargitalpen digitala, film “arraroen” zikloen programazioa eta berraurkitutako filmen azpi-titulazioa ere egiten dute.

Reem Shillehek ZINEBI 61erako beren-beregi prestatu duen eta Golem – Alhondiga aretoetan hiru saiotan ikusi ahal izango den focus-ak bost film jasoko ditu, bi film labur eta hiru film luze, guztiak ere emakume palestinarrek egindakoak: I Feel Nothing. Jumana Emile Abboud (8’, 2003, Palestina-Erresuma Batua), Ouroboros. Basma Alsharif (77’, 2017, Frantzia, Palestina, Belgika, Qatar), Am I the Ageless Object at the Museum? Noor Abuarafeh (15’, 2018, Palestina), Pasolini Pa*Palestine. Ayreen Anastas (51’, 2005, Palestina) eta Ibrahim: A Fate to Define. Lina Al Abed (75’, 2019, Libano, Palestina, Danimarka, Qatar, Eslovenia). Azken hori duela denbora gutxi estreinatu da Torontoko Nazioarteko Zinemaldian (TIFF).

SINOPSIA

I FEEL NOTHING | Esperimentala
Jumana Emile Aboud. Palestina, Britainia Handia, 2003 (08′)
Ukimenaren zentzumenari buruzko dimentsio anitzeko ikerketa: sentsazio falta, gorputzaren eta oroimenaren arteko erlazioa, lurra eta bere historia espirituala, superstizioak, emakume zaharren ipuinak, harri sakratuak eta talismanak, guztia sendo errotuta Palestinako nortasunean.

OUROBOROS | Esperimentala
Basma Alsharif. Palestina, Frantzia, Belgika, Qatar, 2017 (77′)
Ouroboros, betidaniko itzuleran oinarrituta Gazako Marrari egiten zaion omenaldia da. Kamerak gizon bati jarraitzen dio bost herrialdetan zehar, traumaren irudikapen mediatikoak erakusten diren bidaian. Kontua dena galduta dagoenean zelan egiten dugun aurrera ikustea da.

AM I THE AGELESS OBJECT AT THE MUSEUM? | Esperimentala
Noor Abuarafeh. Palestina, 2018 (15′)
Zoologiko baten eraikuntzari eta, alde batetik, museoaren ideiarekin eta, bestetik, biek hilerriarekin duten erlazioari buruzko lana da. Hiru elementu horiek erlazio sakona dute historiarekin, baita palestinarrarekin ere.

PASOLINI PA* PALESTINE | Esperimentala
Ayreen Anastas. Palestina, 2005 (55′)
Pier Paolo Pasolini zinegile italiar handiak Seeking Locations in Palestine for The Gospel According to Matthew (1963) filmean Palestinara egin zuen bidaia handiaren errepikapena da. Pasoliniren gidoia mapa gisa erabiltzen da, egungo paisaiari gainjarriz, horrela, ikusten denaren eta entzuten denaren, aurreikusten zenaren eta erreala denaren, arteko kontraesanak eta hausturak sortzen dira.

IBRAHIM: A FATE TO DEFINE | Esperimentala
Lina Al Abed. Palestina, Danimarka, Eslovenia, Libano, Qatar, 2019 (75′)
Lehen begiratuan, Ibrahim el Abed, lan arrunt bat zuen familiako aita arrunt bat zen, eta Damaskon bizi zen. Baina, Kontseilu Iraultzailea izenez ezagutzen zen Abu Nidal talde sekretuko kide ere bazen. 1987an desagertu zen, emaztea eta bost seme-alabak atzean utzita. Zuzendariak sei urte baino ez zituen.