ELENA LÓPEZ RIERA ZINEGILEAREN “LOS QUE DESEAN” FILM LABUR DOKUMENTALAK IRABAZI DU BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIKO-ZINEBI 60KO SARI NAGUSIA

Beste film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak:  María Elorzaren “Ancora Lucciole” lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta Delfina Spratten eta Àlex Puig Rosen “Entre raíles” filmak  Zine Espainiarraren Sari Nagusia.

Opera prima onenaren 12.000 euroko Zinebi First Film saria Rugilė Barzdžiukaitėren “Acid Forest” film luze dokumentalak eraman du. ZIFFeko epaimahaiak Sari Berezia eman dio Andrea Bussmannen “Fausto” lanari.

ZINEBIren 60. edizioaren amaiera ekitaldia GAUR ospatuko da Arriaga Antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, sarien banaketarekin eta Apichatpong Weerasethakuli emango zaion Ohorezko Mikeldiaren entregarekin. Ekitaldiak, zinegile thailandarraren “Blue” azken film laburraren Estatu mailako premièrea eta taldean egindako 10 Years Thailand filmaren proiekzioa jasoko ditu.

Elena López Riera zinegilearen “Los que desean” (2018, 24’, Suitza/Espainia) film labur dokumentalak irabazi du 7.000 euroko Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren-ZINEBIren 60. Edizioko Sari Nagusia. Beste film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak – bakoitza 6.000 eurokoa–: María Elorzaren “Ancora Lucciole” (2018, 14’, Euskadi) lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta Delfina Spratten eta Àlex Puig Rosen “Entre raíles” (2018, 30’, Espainia) filmak Zine Espainiarraren Saria. Guztira 52 film labur, animaziozkoak (11), fikziozkoak (22) eta dokumentalak (19), lehiatu dira ZINEBIren edizio honetako Nazioarteko Lehiaketako Sekzio Ofizialean.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sarituen zerrenda gaur goizean aurkeztu du ZINEBI 60ko epaimahaiak. Aurtengo epaimahaiko kideak hauek izan dira: Concha Barquero zinegilea, Ghasideh Golmanaki zinegile iraniarra, Zsuzsanna Kiràly ekoizle errumaniarra, Jodie Mack animazio esperimental egile britainiarra eta Crematorio edo La zona serietan lan egin duen Carolina Martínez Urbina muntatzailea.

Generoen araberako Mikeldi Sariei dagokienez, nazioarteko epaimahaiak Esther Niemeierren “Tracing Addai” (2018, 30’, Alemania) lanari eman dio animaziozko film labur onenaren Mikeldia. Fikziozko zinearen atalean, film labur onenaren Mikeldia Reema Senguptaren “Counterfeit Kunkoo” (2018, 15’, India) lanak eraman du, eta film labur dokumental onenaren Mikeldia Mahdi Fleifelen “I Signed the Petition” (2018, 10’, Britainia Handia/Alemania/Suitza) lanak jaso du. Hiru sari horietako bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu.

Dokumental eta animazio generoko film luzeei zabalik dagoen eta 12.000 euroko saria banatuko duen ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) Sariari dagokionez, hirugarren edizio honetan Rugilė Barzdžiukaitė zinegilearen “Acid Forest (RŪGŠTUS MIŠKAS)” (2018, 63’, Lithuania) lanak jaso du. Epaimahaiak egin duen balorazioa kontuan izanda, distopia apokaliptikoa eta komedia uztartzea lortzen duen moduarengatik, dokumentala baztertu barik. Ezarritako ikuspuntua apurtzeagatik eta behatoki baten inguruan antolatutako espazio batean nork nor espiatzen duen zalantzan jartzeagatik eta bere gailu adimentsuan hegaztien begirada sartzeagatik.

Horrez gain, Eulàlia Iglesias kazetari eta zine kritikariak, Agnès Wildenstein zine programatzaile frantses beteranoak eta Nele Wohlatz zinegile alemanak osatutako ZINEBI FIRST FILM (ZIFF)-eko epaimahaiak Andrea Bussmannen “Fausto” (2018, 70’ Mexiko/Kanada) lanari eman dio Epaimahaiaren Sari Berezia.

SGAE Fundazioak – Euskadiko Kontseiluak, bere aldetik, Bogdan Muresanuren “Cadoul de Craciun (The Christmas Gift)” (2018, 16’ Errumania/Euskadi) lanari eman dio 3.000 euroko Euskal Gidoi Onenaren saria. Ikus-entzuleen EiTB saria, hori ere 3.000 eurokoa, Carlos Violadéren “Foreigner” (2018, 27’ Espainia) fikziozko film laburrak jaso du. FAS zine-klubak ematen duen 2.000 euroko saria Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen “El aleteo de la mariposa” (2018, 18’, Euskadi) film laburrak irabazi du. Bukatzeko, UNICEF saria, Ana Nedeljkovicen eta Nikola Majdak Jr.-en “Untravel”  (2018, 9’ Serbia / Eslovakia) animaziozko filmak jaso du. Patriotismoari, turismoari eta inmigrazioari buruzko filma da.

Horrez gain, ZINEBI 60k, Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) lankidetzan, eta Euskal Telebistaren (ETB) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (BEAZ) laguntzarekin, ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea izeneko lehenengo zine dokumental foro profesionala deitu du, bertako talentua bultzatu eta Euskadiko ekoizpen dokumentala lagundu gura duen ekimena. Lehen deialdi horretara 25 proiektu aurkeztu ziren, eta 8 aukeratu ziren foroan parte hartzeko. Adituz osatutako batzorde batek eman dizkie aholkuak aukeratutako proiektuei, eta Juan Palaciosen (Doxa Producciones) “Meseta” proiektuari 10.000 euroko laguntza ematea erabaki du.

ZINEBIren 60. edizioaren amaiera ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN ospatuko da Arriaga Antzokian (20:00etan). Ekitaldian, sari guztiak banatu eta Ohorezko Mikeldia emango zaio Apichatpong Weerasethakuli. Ekitaldi horren barruan, bere azken film laburraren, “Blue” lanaren, estatuko première-a jasoko da, eta baita Apichatpongek eta Thailandiako zinegile garrantzitsuenetako batzuek (Aditya Assarat, Chulayarnnon Siriphol eta Wisit Sasanatieng) zuzendutako 10 Years Thailand talde lana ere.

ZINEBI 60 jaialdian saria lortu duten film guztiak bihar, larunbatean, eskainiko dira Arriaga Antzokian, 18:00etatik aurrera.

ERANSKINA: ZINEBI 60KO SARIEN ZERRENDA

BILBOKO JAIALDIKO SARI NAGUSIA

“LOS QUE DESEAN”, Elena López Riera (Dok. Espainia)

EUSKAL ZINEAREN SARI NAGUSIA

“ANCORA LUCCIOLE (STILL FIREFLIES)”, María Elorza (Dok. Euskadi)

ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIA

“ENTRE RAÍLES”, Delfina Spratt eta Àlex Puig Ros (Dok. Espainia)

FIKZIOZKO MIKELDIA

COUNTERFEIT KUNKOO”, Reema Sengupta (India)

ANIMAZIOZKO MIKELDIA

“TRACING ADDAI”, Esther Niemeier (Alemania)

DOKUMENTALEN MIKELDIA

“I SIGNED THE PETITION”, Mahdi Fleifel (Britainia Handia / Alemania / Suitza)

—————-

ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARIA

“ACID FOREST (RŪGŠTUS MIŠKAS)”, Rugilė Barzdžiukaitė (Dok. Lithuania)

EPAIMAHAIAREN ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARI BEREZIA

“FAUSTO”, Andrea Bussmann (Dok. Mexiko / Kanada)

EUSKAL GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA –EUSKADIKO KONTSEILUA SARIA

“CADOUL DE CRACIUN” (THE CHRISTMAS GIFT), Bogdan Muresantu (Fik. Errumania / Euskadi)

IKUS-ENTZULEEN EITB SARIA

“FOREIGNER”, Carlos Violadé (Fik. España)

CINE CLUB FAS SARIA

“EL ALETEO DE LA MARIPOSA”, Ana Serna eta Paula Iglesias. (Dok. Euskadi)

UNICEF SARIA

“UNTRAVEL”, Ana Nedeljkovic eta Nikola Majdak Jr. (Ani. Serbia/Eslovakia)

ZINEBI NETWORKING 2018: Dokumentalen sorgunea SARIA

ETBrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan

“MESETA”, Juan Palacios (Doxa Producciones)