INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

61 years of ZINEBI

  : Ohorezko Mikeldia
  (J) : Epaimahaia

1959

I. Edizioa (1959)


Garai batean Kanpo Gaien Ministerioaren menpe zegoen Kultura Hispanikoaren Euskal Institutuak antolatuta, 1959. urteko urriaren 3tik 9ra bitartean ospatu zen Zinema Dokumental Iberoamerikar eta Filipinarraren NazioartekoJaialdiaren lehenengo edizioa, Komite Exekutiboaren lehen presidentea Pedro de Ybarra zelarik.

Inaugurazio gala Fernando Rey aktoreak aurkeztu zuen eta Luis Garcia Berlanga zuzendaria epaimahaikide izan zen. Carlos Saurak Zilarrezko Domina jaso zuen, Cuenca film ertain dokumentalarengatik.

        

  Luis G. Berlanga (J) · Pascual Cebollada (J) · Carlos F. Cuenca (J) · Fernando Rey · Jacques Rozier · Carlos Saura


1960

II. Edizioa (1960)


Bigarren edizioa Blas Piñarrek inauguratu zuen, orduan Madrilgo Kultura Hispanikoaren Institutuko presidente zenak, eta urte batzuk beranduago Trantsizio demokratikoan eskuin muturreko konnotatu politiko izan zenak. Normal McLaren animazio arloko errealizadore kanadarraren lanak proiektatu ziren, eta Manoel de Oliveira portugaldarrak lehiaketan parte hartu zuen O Pao lanarekin.

Carlos Saura Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen eta Richard Lesterrek Film Labur Onenaren Zilarrezko Mikeldi saria jaso zuen The Running Jumping & Standing Still Film lanarengatik.

  Edouard Légereau (J) · Carlos Saura (J) · Carlos M. Staehlin, S.J. (J) · Jesús Franco · Richard Lester · Manoel de Oliveira


1961

III. Edizioa (1961)


Laurogei bat film aurkeztu ziren lehiaketara, gehienak izaera turistiko nabarmena zutenak, herrialde ezberdinetako enbaxadek bidalitakoak. Film horien artean izan ziren Julio Diamante (Velazquez y lo velazqueño), Jacques Demy (Ars), Jorge Grau (Medio siglo en un pincel) eta Alain Resnaisen (Le mystère de l’atelier quinze) lanak. Antton Ezeiza eta Elias Querejeta euskaldunak ere lehiatu ziren A través de San Sebastián film laburrarekin.

Bi ziklo paralelo ere ikusteko aukera izan zen, Hitler aurreko Alemaniako UFA estudioei eta Hollywoodeko estudio handiei eskainitakoak; bertan aurkeztu ziren, besteak beste, Greta Garbo, Charles Chaplin, Rodolfo Valentino edo Gloria Swansonen film klasikoak.

  

  Jean-Pierre Décourt (J) · Vicente A. Pineda (J) · Alfonso del Val (J) · Pío Caro Baroja · Jacques Demy · Julio Diamante · Antton Ezeiza · Jorge Grau · Norman McLaren · Elías Querejeta · Alain Resnais


1962

IV. Edizioa (1962)


Edizio hau Gregorio Marañon Moyak aurkeztu zuen, Madrilgo Kultura Hispanikoaren Institutuko presidente berriak. Raul Peñak Mas allá de Bilbao aurkeztu zuen, Bizkaiko hiriburuari, itsasadarrari eta hiri-inguruei buruzko koloretako dokumentala. Antonio Mercero (Lección de arte) eta Basilio M. Patino (Torerillos) espainiar zuzendariek parte hartu zuten, baita Pierre Étaix eta Jean-Claude Carrière (Rupture) frantsesek ere.

Jean Rouch dokumentalgile handia epaimahaikide aritu zen Tulio Demicheli eta Jose Luis Borau zinemagileekin eta Alfonso Sanchez kritikariarekin batera. Ermanno Olmi eta Javier Aguirreren lan-sorta bat proiektatu zen.

      

  José Luis Borau (J) · Tulio Demicheli (J)  · Jean Rouch (J) · Alfonso Sánchez (J) · Javier Aguirre · Jean Claude Carriére · Pierre Étaix · Antonio Mercero · Ermanno Olmi · Basilio M. Patino · Raúl Peña


1963

V. Edizioa (1963)


Edizio honetan, Zinematografia Zuzendaritza Nagusiak Bilbo ezarri zuen Zine dokumentalari buruzko elkarrizketak atalaren lehendabiziko edizioen egoitza gisa. Bertan, antolatzaile eta hizlari nagusi ibili zen Jose Lopez Clemente idazle, gidoigile eta dokumentalgilea, epaimahaikide ere aritu zena. Operación H film laburraren parte-hartzea nabarmendu zen, Nestor Basterretxea euskal eskultorearen debut zinematografikoa.

Gainera, George Dunning animazio arloko zinemagile kanadarraren parte-hartzea izan zen, baita Robert Enrico eta Serge Korber zuzendari frantziarrena ere.

    

  Claude-Antoine (J) · José L. Clemente (J) · Luis G. Mesa (J) · Javier Aguirre · Néstor Basterretxea · Enriqueta Carballeira · Juan Carlos Eguillor · George Dunning · Robert Enrico · Serge Korber · Fernando Larruquert


1964

VI. Edizioa (1964)


VI. Edizioa Carlos Fernandez Cuencak inauguratu zuen, Filmoteka Nazionaleko, Donostiako Zinemaldiko eta Zine Eskola Ofizialeko zuzendariak. Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert (Pelotari), Pio Caro Baroja (Diablos danzantes) eta Elias Querejeta eta Antton Ezeiza (A través del fútbol) euskal zuzendariek parte hartu zuten.

Saul Bass zuzendari eta kreditu-tituluen diseinatzaile iparamerikar handiari omenaldia egin zitzaion, eta Benito Alazraki zinemagile mexikarrak eta Fernando Birri argentinarrak epaimahaikide izateko aukera aprobetxatu zuten, Zine Dokumental eta Film Laburrei buruzko II. Elkarrizketetan parte hartzeko.

    

  Benito Alazraki (J) · Fernando Birri (J) · Enrique LLovet (J) · José Monleón (J) · Nicolas Pillat (J) · Walter Talmon · Gros (J) · César Ardavin · Saul Bass · Pío Caro Baroja  · Jesús Yagüe


1965

VII. Edizioa (1965)


Edizio honetan izan zen Jose Mª Garcia Escudero, Zinematografia Zuzendari Nagusia. Zine Eskola Ofizialeko ikasleen lanak proiektatu ziren: Jose Luis Egea, Angelino Fons eta Pedro Olea.

Jacques-Yves Cousteau ozeanografo eta dokumentalgile famatuak El mundo sin sol aurkeztu zuen, itsas hondoaren ikuspegi harrigarria, eta Jiří Trnk animazio arloko zinemagile txekoslovakiarraren atzera begirakoa proiektatu zen.

Richard Lester britainiarra, The Knack lanagatik Cannesko Festibalean Urrezko Palma jaso berri zuena, Bilbon izan zen jaialdiak bost urte lehenago emandako saria aurrez aurre jasotzeko.

    

  Adrián Gualdoni (J) · Henri Pialat (J) · Arturo Ruiz Castillo (J) · Jacques · Yves Cousteau · Angelino Fons · Richard Lester · Pedro Olea · Jiří Trnk


1966

VIII. Edizioa (1966)


Bilboko jaialdia finkapen-fase argian sartu zen edizio honetan, 22 herrialdetako filmak jasota. Pierre Etaix zuzendari frantsesari omenaldia egin zitzaion, eta Zine Eskola Ofizialak ikasleen zenbait praktika eskaini zituen, besteak beste Claudio Guerin-en lana. Pedro Oleak Ría de Bilbao dokumental entzutetsua aurkeztu zuen, arrakasta handia lortuta, eta Nadia Werba margolari, eskultore eta zuzendari argentinarra, aurretik ere erakusketak egina zena, gurean egon zen. Claude Lelouch frantziarraren, Günter Sachs alemanaren, Patricio Guzman txiletarraren eta Santiago Alvarez kubatarraren lanak saritu ziren.

Leon Klimovsky eta Basilio M. Patino zuzendariak Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren.

    

  León Klimovski (J) · Basilio M. Patino (J) · Javier Pérez Pellón (J) · Santiago Alvárez · Pierre Étaix · Claudio Guerín · Patricio Guzmán · Claude Lelouch · Gunter Sachs · Nadia Werb


1967

IX. Edizioa (1967)


Peter Watkins zinemagile britainiarrak The War Game lan hunkigarri eta irudikorra eskaini zuen edizio honetan; bere herrialdean leherketa atomikoa irudikatzen duen film hark Dokumental Onenaren Oscar saria irabazi berri zuen orduan. Pio Caro Baroja (El País Vasco de Pio Baroja) eta Javier Aguirre (Playa espacio) euskaldunek berriro parte hartu zuten lehiaketan. Garai mutuari zegozkion Espainiako film laburrei buruzko zikloa eskaini zen, besteak beste Luis Buñuelen Tierra sin pan eta Sabino Antonio Micon bilbotarraren Historia de un duro eskainita.

Ricardo Bofil arkitekto katalanak jaialdia bisitatu zuen bere Circles film laburraren proiekzioan, Serena Vergano emaztea eta filmeko protagonista lagun zuela.

  

  Javier Aguirre (J) · Jaime Jaimes (J) · Félix Martialay (J) · Bernard Vasse (J) · Fernando Vizcaíno Casas (J) · Ricardo Bofill · Serena Vergano · Peter Watkins


1968

X. Edizioa (1968)


Jose Ignacio Uruñuelak hartu zuen jaialdiaren agintea, mundu osoko zuzendari gazteei zabaltzeko asmoz. BBC kate britainiar prestigiotsuak Bilborekiko interesa agertu zuen, filmak eskuratzeko plataforma gisa. Pere Portabella zinemagile katalana epaimahaikide izan zen lehiaketa sailean, non gerora nazioartean zinemagile entzutetsu izango zen Walerian Borowczyk poloniarrak parte hartu zuen. Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert euskaldunek Ama Lur izeneko dokumentala aurkeztu zuten, euskal zine garaikidearen hasierako lanetako bat; Jose Antonio Sistiaga euskaldunak ere gauza bera egin zuen Ere Erera Baleibu Icik Subura Arauaren asmo handiko eta ohiz kanpoko film luze esperimentalarekin, edizio hartako Zine Esperimentalaren Saria eskuratuta.

Teresa Gimpera aktore ezaguna Bilbon izan zen, eta jaialdiaren zuzendari berriarekin batera egin zuen egonaldia.

      

  Antonio Giménez · Rico (J) · Antonio de Lara Tono (J) · Vicente Molina Foix (J) · Pere Portabella (J) · Jesús Yagüe (J) · Walerian Borowczyk · Chumy Chúmez · Juan Carlos Eguillor · Teresa Gimpera · José Mª Nunes · José Antonio Sistiaga


1969

XI. Edizioa (1969)


Zinemateka Frantsesak film-sorta antologikoa aurkeztu zuen, besteak beste, Lumière, Jean Rouch, Joris Ivens, Jean Vigo eta beste zuzendari batzuen filmak jasotzen zituena. Bien bitartean, jaialdia zentsuraren mugak zabaltzen hasi zen, sobietar garaiko zinemagile klasikoen lanak erakutsita (Serguei M. Eisenstein, Dziga Vertov eta Alexander Dovzhenkoren lanak kasu). Lehiaketa sailean zenbait zinemagile espainiarrek parte hartu zuten, Manuel Gutierrez Aragon, Francesc Betriu eta Diego Galanek besteak beste. Euskal parte-hartzearen buru gisa azaldu ziren Antonio Mercero, Alberto Schommer eta Rafael Ruiz Balerdi, La cazadora inconsciente film labur esperimental berritzailea aurkeztu zuena. Nazioarteko planoan André Delvaux zinemagile belgikar prestigiotsuaren parte-hartzea nabarmendu zen.

XI. edizioak Enriqueta Carballeira eta Lali Soldevila antzerki, zine eta telebistako aktore ezagunen bisita izan zuen.

      

  Claudio Bertieri (J) · Luis Gasca (J) · Vasco Granja (J) · Francesc Betriu · Enriqueta Carballeira · André Delvaux · Diego Galán · Antonio Gamero · Manuel Gutiérrez Aragón · Bert Haanstra · Lali Soldevila · Alberto Schommer


1970

XII. Edizioa (1970)


Nazioarteko Epaimahaiak -besteak beste Richard Lester britainiarrak, Juan Luis Buñuel frantziarrak eta Emma Cohen aktore espainiarrak osatutakoak- ordura arte irudikatu ezineko adierazpena irakurri zuen, garai hartan Espainian bizi zen askatasun gabeziaren salaketa gisa. Horrek Jose Antonio Uruñuela jaialdiko zuzendariaren dimisioa eragin zuen, eta berehala ordezkatu zuten Felipe Alfonsok eta Adolfo Lafargak.

Henri Langlois Zinemateka Frantseseko zuzendariak Frantziako zineari lotutako maisuei buruzko ziklo antologiko berria aurkeztu zuen. Espainiarren parte-hartzeari dagokionez, -zeinak Antonio Mercero eta Chumy Chumez euskaldunak barne hartzen zituen-, Arturo Ruiz Castillo, Miguel Picazo eta Jose Luis Garcia Sanchezen lanak nabarmendu ziren. Michael Wadleigh iparamerikarraren Woodstock dokumental mitikoa ere proiektatu zen, zentsuraren kontrako jaialdiaren mugarri berri gisa, garaiko errealitatea aldatzeko irrikan zegoen publiko gazteak beteriko aretoan.

      

  Juan Luis Buñuel (J) · Emma Cohen (J) · Jorge Grau (J) · Richard Lester (J) · Henri Moceck (J) · Piero Zanotto (J) · José Luis García Sánchez · Henri Langlois · Miguel Picazo · Michael Wadleigh


1971

XIII. Edizioa (1971)


Jaialdia, Bilboko Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia izena hartu zuena, Bilboko Film Laburren Nazioarteko Jaialdi bilakatu zen XIII. edizio honetan, bere identitatearen bereizgarririk handiena lanen iraupen laburra izanik. Aldaketa berri hori Parisen onetsi zuen Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF). 31 herrialdetako 62 filmek parte hartu zuten urte hartan, eta Ameriketako film laburren atzera begirako handia ere eskaini zen, Jean Douchet kritikari eta zinemagile frantziarraren eskutik; baita Segundo de Chomon aitzindari espainiarrari eskainitako beste atzera begirako bat ere.

Nazioarteko Epaimahaiaren kide izan ziren, besteak beste, Jaime de Armiñan espainiar zinemagilea, Jean Douchet bera eta Maria Cuadra aktore espainiarra.

  

  Jaime de Armiñán (J) · Mijail Artuchenkov (J) · María Cuadra (J) · Jean Douchet (J) · Bogumil Drozdrowsky (J) · Peter Volk (J) · Jorge Grau · Juan Ruiz Anchía


1972

XIV. Edizioa (1972)


Roberto Negro, Kultura Hispanikoaren Euskal Institututik etorritako antzerki-aktorea, izendatu zuten jaialdiko zuzendari, jaialdia bera kultura adierazpide herrikoi bilakatzeko asmoz. Gastuen austeritatea sustatzeko bultzadarekin bat, eta garai hartan modan zeuden zenbait protesta korronte eta alternatibaren aldeko aldarri gisa, Roberto Negrok nazioarteko epaimahaikideek Bilbon izango zituzten bidaia- eta egonaldi-gastuak ezabatzea erabaki zuen. Hori dela eta, urte hartan ez zen lehiaketarik egon, ezta palmaresik ere. Ekoizle eta zuzendariei parte-hartze diplomak banatzera mugatu zen jaialdia.

Olimpiada de Roma film legendarioa proiektatu zen, hura bezain legendario zen Leni Riefensthal zuzendari alemaniarraren eskutik, eta gurera bidaiatzeko zorian egon zen. Guillermo F. Zuñiga euskal zuzendariak Nueve escultores contemporáneos film laburra aurkeztu zuen, Jorge Oteizaren presentzia nabarmendu zelarik.

  

  Alberto Isaac · Augusto M. Torres · Jorge Oteiza


1973

XV. Edizioa (1973)


Aurrekoan izandako arrazoi bertsuengatik, edizio honetan ere ez zen lehiaketarik izan; ondorioz, film parte-hartzaileen kopuruak behera egin zuen nabarmen. Jorge Llado espainiarraren Aullidos film laburraren presentzia nabarmentzekoa izan zen; protagonistek, Kataluniako El Joglars antzerki taldeak, agerian uzten zuten Diktaduraren kontrako jarrera, ikusle guztien poza eraginda. Visions of Eight proiektatu zen, aurreko urteko Olinpiadetan atleta israeldarren kontra Munichen egindako atentatuei buruzko film kolektiboa. Film horren egiletza sinatu zuten, besteak beste, Miloš Forman, Kon Ichikawa, Claude Lelouch -jaialdian ezaguna-, Arthur Penn, John Schlesinger eta Mai Zetterling zinemagileek.

Luis Alcoriza zinemagile mexikar handia Bilbon izan zen Mecánica nacional lan arrakastatsua aurkezteko. Bere herrialdeko klase ertain jakin baten zentzugabekerien kontrako alegatu garratza aurkezten zuen bertan.

  Luis Alcoriza · Jorge Lladó Ferrer


1974

XVI. Edizioa (1974)


Nazioarteko lehiaketaren itzuleraren ondoren, eta edizio honen balantze modura, jaialdiaren antolatzaileek argitaratu zuten ikusleen % 83 gazteak eta unibertsitateko ikasleak zirela. Jaialdiak behin eta berriro azpimarratzen zuen berau instituzionalizatzeko borondatea, eta FIAPF-ek asmo hori babesteko hautua egin zuen, argudiatuta nazioarteko lehiaketaren kategoria gorenean zeuden Espainiako jaialdi bi bakarrak Euskal Herrian zeudela:film luzeen Donostiako Zinemaldia eta Bilbokoa, film labur eta dokumentaletan zentratutakoa. Heynowski eta Scheumann-ek, RDA zeneko zuzendariek, aurreko urtean Txilen izandako estatu kolpeari buruzko dokumental politikoak aurkeztu zituzten; Salvador Allende kargugabetutako presidenteari buruzkoa bata eta Victor Jara abeslariari buruzkoa bestea.Lehiaketan lanak aurkeztu zituzten, besteak beste, Felipe Cazals mexikarrak eta Francisco J. Lombardi perutarrak.

Jose Angel Rebolledo zuzendari bilbotarrak Zine Eskola Ofizialean egindako bi praktika aurkeztu zituen, eta Juan Ortuoste eta Javier Rebollo bilbotarrek Obra de Andrés Nagel film laburra estreinatu zuten, eskultore euskaldunaren sormen-munduari eskainitakoa.

  Cosme Alves Netto (J) · José Mª Otero (J) · Florentino Soria (J) · Will Wheling (J) · Felipe Cazals · Luis Figuerola Ferreti · José Luis Guarner · Walter Heynowski · Francisco J. Lombardi · Juan Ortuoste · José Ángel Rebolledo · Javier Rebollo · Gerard Scheumann


1975

XVII. Edizioa (1975)


Edizio honek, Franco hil eta bederatzi egunetara hasi zenak, jaialdia finkatzeko balio izan zuen, Miqueldi aldizkariari esker; izan ere, organo ofizialtzat hartzen zen horrek etengabe azpimarratzen zuen “kultura ez zela elite hautatu jakin batzuena soilik, baizik eta kalean bertan izan eta egon zitekeen elementua zela”. Aginduzko giro demokratiko hartan aurkeztu zituzten beren lanak Jose Luis Garci (Mi Marilyn), Fernando Colomo (En un país imaginario) eta Ferran Llangostera (Sócrates) zuzendariek, besteak beste.

Antton Merikaetxebarria zinemagile bilbotarrak, bere aldetik, osotasunean euskaraz filmatuta zegoen Arrantzale film laburra aurkeztu zuen, euskal arrantzaleen itsasoko bizitza eta lanari buruzkoa.

  Danuta Bakanacz (J) · Betty Hobdey (J) · Jorge Hönnig (J) · Tomás G. de la Puerta (J) · Fernando Colomo · José Luis Garci · Ferrán Llagostera · Antton Merikaetxebarria


1976

XVIII. Edizioa (1976)


Instituzioen laguntza ezak eragindako finantzaketa-arazo larrietan murgilduta, urte honetan berriro ere nabarmendu ziren programazioan Alemaniako Errepublika Demokratikoko zinemagileen dokumental sutsuak; Heynowsky eta Scheumann, adibidez, Txilen estatu kolpe militarraren ondorengo egoerari buruz mintzatu ziren. Espainiako irekiera politiko xumea agerian geratu zen Alex Cramer eta Stephen H. Franklinen The Last Cause lanaren bitartez, Gerra Zibilean Nazioarteko Brigadek jokatutako rolari buruzko dokumentalaren bitartez, alegia. Asmo bertsuarekin aurkeztu zuen lehendabiziko aldiz Luis Mamerto Lopez Tapia espainiar zuzendari emankorrak Soria y Antonio Machado dokumentalean poetaren gorpua Errepublikako banderarekin estalia, gitarraz jotako Internazionalaren soinuaz lagunduta.

Zenbait euskal zuzendarik ere euren filmak aurkeztu zituzten: Iñaki Nuñez (Vera, un ensayo de arquitectura popular eta Estado de excepción), Antton Merikaetxebarria (Santuario profundo), Imanol Uribe (Off) eta Jose Antonio Zorrillak (El barranco de Viznar) kasu.

  

  Adolf Born (J) · Moritz de Hadelhn (J) · José López Clemente (J)  · Wolfgang Ruff (J) · Marianela Saleta de Fresco (J) · Luis Mamerto López Tapia · Iñaki Núñez · Imanol Uribe · José Antonio Zorrilla


1977

XIX. Edizioa (1977)


Aldizkari ofizialak Miqueldi izateari utzi eta Mikeldi izatera pasa zen, eta haren bitartez adierazi zenez, “jaialdiak Euskadiko zine zuzendaritza sustatzeko katapulta izan behar du”. Adierazgarria izan zen, era berean, lehendabiziko aldiz agertu zela Euskadi hitza argitalpen batean. Espiritu aldarrikatzaile horri jarraituz, jaialdiak Euskal Zinean zentratutako sail bat abiatu zuen, non Iñaki Nuñezek (Boltxebikeak irriparrez / Los bolcheviques ríen), Imanol Uribek (Ez) eta J.B. Heinik-ek (Ikurriñaz filmea) beren azken film laburrak lehiaketara aurkeztu zituzten.

Publikoaren arrakastarik handiena Patricio Guzman zuzendari txiletarrak lortu zuen, La batalla de Chile dokumental handia aurkeztuta. Bi zatitan banatuta zegoen, eta haren asmo nagusia izan zen Pinochet-en estatu kolpearen eta haren ondoren Txile astindu zuen jazarpenaren lekukotza eskaintzea.

  Wenche Blomberg (J) · Robert Dunbar (J) · Boleslak Michalek (J) · Ramiro Pinilla (J) · Patricio Guzmán · Juan B. Heinink · Miša Grčar · Imanol Uribe


1978

XX. Edizioa (1978)


Trantsizio Demokratikoaren baldintza politiko eta sozial gogor haietan, jaialdiak instituzionalizazioaren arazo larriari aurre egin behar izan zion etapa berrian. Ezein administrazio publikok antolakuntzaren ardura bere gain hartu nahi ez zuenez, zine kritikako, kazetaritzako, kulturako, unibertsitateetako eta auzo-elkarteetako zenbait ordezkarik jaialdiaren alde lan egitea erabaki zuten, jaialdiaren arduradunei babesa erakusteko batzordeak sortuz. Modu paraleloan, sortu berri zen Euskal Zinemagileen Elkartea jaialdiaren ibilbidearekin konforme ez eta kontra-jaialdia antolatu zuen, Bilboko Zinema Topaketak / Encuentros de Cine de Bilbao izenburupean.

Euskal zineari buruzko eztabaida sakon eta ezberdinak izan ziren, baita Bilboko jaialdiaren etorkizunari, dokumentalaren rolari edota kultura herrikoiaren eramaile ziren zine jaialdiei eta kritika zinematografikoari buruzko eztabaida ugari ere. Bertan izan ziren, besteak beste, Wolgang Ruff, Oberhäusen-eko Jaialdiko zuzendaria, eta Octavio Cortazar dokumentalgile kubatar handia. Beren filmak aurkeztu zituzten, besteak beste, Juan Ortuoste (Carmen, tercero G), Iñaki Nuñez (Herrialde berdea), Iñaki Aizpuru (Martintxori) eta Paco Avizanda (Resumen de noticias eta Pincho de rosa) euskal zinemagileek.

  

  Marilu Agriano de Zenker (J) · Luis G. Berlanga (J) · Octavio Cortázar (J) · Xabier Elorriaga (J) · Renata Heckman (J) · Lucienne Lanaz (J) · Francisco Avizanda · Pío Caro Baroja · Nancy Hollander · Fernando Lara · Juan Carlos Eguillor · Wolfgang Ruff


1979

XXI. Edizioa (1979)


Aurreko urtean jaialdiaren etorkizun hurbilaren inguruan agertu ziren kezkei erantzun gisa, urte hartan Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia zuzenean Bilboko Udalaren eskumen izatera pasa zen. Imanol Uriberen El proceso de Burgos dokumental luzea proiektatu zen eta omenaldia egin zitzaion Santiago Alvarez dokumentalgile kubatarrari. Zine dokumental espainiarraren berrikusketa historikoa ere programatu zen, Julio Perez Perucha, Ramon Sala eta Rosa Alvarezek koordinatua. Mikel Aldalur, Iñigo Botas, Jose Antonio Zorrilla, Montxo Armendariz, Javier Rebollo, Modesto Pena, Paco Avizanda, Iñaki Nuñez eta Carlos Aizpuruak lehiaketara aurkeztu zituzten beren lanak.

Urte hartan, baita, Pedro Almodovar izeneko zuzendari espainiar gazte eta ezezagunak Salome film laburra aurkeztu zuen, 16 mm-tan egindako lehendabiziko lanetako bat.

 

      

  Néstor Basterretxea (J) · Predrag Golubović (J) · Pedro Almodóvar · Santiago Álvarez · Ramón Biadiú · Juan Miñón · Pedro Olea · Imanol Uribe


1980

XXII. Edizioa (1980)


Bilboko Udalaren eskumen instituzionalpean, jaialdiak bi ziklo handi programatu zituen: batetik, El cine de las organizaciones populares republicanas 1936-1939, CNT kateak sortutako lanei erreferentzia berezia egiten ziena; eta bestetik, Robert Dunbar kritikari eta zuzendariak Free Cinema britainiarrari eskainitako ziklo luzea aurkeztu zuen. Zine labur eta dokumentalaren etorkizunari buruzko topaketa jendetsua ere egin zen, El futuro del cine corto y documental desde el marco autonómico de Euskadi izenekoa, eta bertan izan ziren zuzendari ugari eta Eusko Jaurlaritzako Saileko ordezkari bat.

Montxo Armendariz, Iñigo Silva, Juan Ortuoste, Javier Rebollo, Paco Avizanda, Iñaki Nuñez eta Ricardo Arroyabe zuzendari euskaldunak eta Errekaldeko Herri Unibertsitateko Zine Taldea Nazioarteko Lehiaketan lehiatu ziren.Ikuska sailak, Antton Ezeizak ekoitzia, azken lau dokumental laburrak aurkeztu zituen, Juan Bautista Berasateguik, Koldo Larrañagak eta Jose Julian Bakedanok zuzendutakoak.

  

  Iñaki Aizpuru (J) · Santiago Álvarez (J) · Bruno Bozzetto (J) · Mario Handler (J) · José Julián Bakedano · Juan B. Berasategui · Robert Dunbar · Juan M. Ortuoste · Javier Rebollo


1981

XXIII. Edizioa (1981)


Manu Pagolak hartu zuen Roberto Negroren lekua jaialdiaren zuzendari gisa eta Udalak Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zerbitzurako eta Ikus-entzunezko Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako Fundazio Publikoa sortu zuen, udal-antolaketaren baitan behin betiko instituzionalizatzeko. Koldo Mitxelena eta Dolores Ibarruri LaPasionariari omenaldiak egin zitzaizkien, eta film dokumental luze onenaren sari berria sortu zen; hura lortzeko bidean lehiatu ziren, besteak beste, Andres Linares eta Jose Luis G. Sanchez espainiarrak, Estela Bravo kubatarra, Glenn Silver eta Peter Vasconcellos iparamerikarrak, Fernando Larrukert eta Juan Ignacio Llorente euskaldunak, Alain Massoneau frantsesa, Jorge Denti nikaraguarra eta Anatoly Koloshin errusiarra.

Nazioarteko epaimahaian izan ziren, besteak beste, Pio Caro Baroja, Walter Tournier eta Miquel Porter i Moix, Kataluniako Generalitat-eko Zine Saileko Zuzendaria.

      

  Pío Caro Baroja (J) · Miquel Porter i Moix (J) · Walter Tournier (J) · Antonio del Amo · Montxo Armendáriz · Jiří Barta · Michael Chanan · José Luis G. Sánchez · Dolores Ibarruri, La Pasionaria · Anatoly Koloshin · Guy Pirotte · Peter Rubin · Noe Valladares


1982

XXIV. Edizioa (1982)


Jean Painleve zinemagile frantziar handiak Ohorezko Mikeldi saria jaso zuen zine zientifikoan aitzindari izateagatik eta zinearen bitartez zientzia eta natura dibulgatzeagatik. Zinea eta Emakumea izeneko zikloa egin zen, baita Zine Alternatibo Britainiarrari buruzko beste bat eta 20th Century Fox-en kartelen erakusketa bat ere. Euskal Zineari eskainitako atalean lehiatu ziren Juan Jose Ibisate, J.B. Heinink, Modesto Pena, Marta Batlle, Edwin Buces, Luis Eguiraun eta Ernesto del Rio. Ikuska sailak 12 eta 13. ekoizpenak aurkeztu zituen, Mirentxu Loyarte eta Imanol Uribek zuzendutakoak.

Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren, besteak beste, Fernando Birri zinemagile argentinarra, Eloy de la Iglesia espainiarra eta Bronislaw Zeman txekoslovakiarra.

  

  Fernando Birri (J) · Eloy de la Iglesia (J) · Sean O’Mordha (J) · Bronislaw Zeman (J) · Santos Zunzunegui (J) · Marta Batllé · Edwin Buces · Luis Eguiraun · Robert Grélier · Mirentxu Loyarte · Jean Painlevé · Modesto Pena · Ernesto del Río


1983

XXV. Edizioa (1983)


25. urteurrenean, jaialdiak Nazioarteko Lehiaketarekin batera, Dokumentalen eta Film Laburren Estatuko I. Jaialdia ezartzea erabaki zuen. 35 filmek parte hartu zuten, horien artean 9 euskal film izan zirelarik, hain zuzen ere, Rafael Maria Trecuk eta Francisco Bernabek, Ferran Llangosterak, Iñaki Nuñezek, Luis Eguiraunek eta Ernesto del Riosek, Ernesto Telleriak, Koldo Izagirrek eta Juanba Berasategik zuzendutakoak. Epaimahaiak Espainiako Zinearen Sari Nagusia esleitu gabe uztea erabaki zuen, kritika ugari eraginda.

Euskadiri eta euskal kulturari buruzko bi dokumental proiektatu ziren: Euskadi, hors d’etat, Arthur MacCaig iparamerikarrarena, eta Pelota, Jørgen Leth daniarrarena.

              

  Montxo Armendáriz (J) · Mohamed Chaaban (J) · Joaquín Romaguera (J) · Pilar Távora (J) · José A. Zorrilla (J) · Santiago Álvarez · Rafael Barbier · Juana Cima · Luis Eguiraun · Teodoro Ernandorena · Antton Ezeiza · Jørgen Leth · Ernesto del Río · Santos Zunzunegui


1984

XXVI. Edizioa (1984)


Dokumentalen eta Film Laburren Estatuko II. Jaialdian Pedro Ortigosa, Jose Julian Bakedano, Juan Ortuoste eta Javier Rebollo eta Javier Aguirre zinemagileek parte hartu zuten. Hala egin zuen, baita, Isabel Coixet izeneko zuzendari katalan hasiberriak, Mira y verás film laburrarekin.

François Truffaut, Jorge Preloran eta Gian Vittorio Baldiri omenaldiak egin zitzaizkien. Bilbon ospatu zen Filmari buruzko Nazioarteko Konferentziaren, UNESCOren kontsulta-organoaren, 14. osoko saioa, eta 14 herrialdetatik etorritako 22 kidek parte hartu zuten.

  

  Ángel Amigo (J) · Gian Vittorio Baldi (J) · Richard Peña (J) · Miguel Castelo (J) · Isabel Coixet · Juan B. Heinink · Juan M. Ortuoste · Jorge Preloran · Javier Rebollo · Salomón Zetune


1985

XXVII. Edizioa (1985)


Kudeaketa ekonomiko kaskarrarekin lotutako arazoen eta jaialdiaren antolakuntzak metatutako defizitaren emaitza gisa, Manu Pagola bere zuzendari kargutik kentzea erabaki zuen Udalak eta Jose Julian Bakedano, Ernesto del Rio, Jose Antonio Mingolarra eta Santos Zunzuneguik osatutako Zuzendaritza Batzordea izendatu zuen. Julio Medem hasiberriak Patas en la cabeza film laburra aurkeztu zuen lehiaketara, eta Nazioarteko Epaimahaiak animazio arloko zinemagile handienetako hiru bildu zituen: Karel Zeman, Robert Balser y Leif Marcussen. Horiekin batera ibili ziren Jose Luis Guarner zine kritikari eta saiakeragilea eta Fernando Lara, Valladolideko Nazioarteko Zine Asteko zuzendaria.

Bilbon izan ziren, baita, Pierre Perrault zinemagile kanadar handia eta Noël Burch kritikari eta teoriko frantses prestigiotsua, Itinerarios liburua aurkeztu zuena.

      

  Robert Balser (J) · Noël Burch (J) · José Luis Guarner (J) · Fernando Lara (J) · Leif Marcussen (J) · Karel Zeman (J) · Klara Badiola · Gonzalo F. Berridi · Patxi Bisquert · Lawrence Boulting · Andu Lertxundi · Francisco Llinás · Miguel Marías · Marisa Paredes · Julio Pérez Perucha · Pierre Pérrault · Ramón Saizarbitoria · Alfonso Ungría


1986

XXVIII. Edizioa (1986)


Marta Meszaros zuzendari hungariarrak Julie Christiek protagonizatutako Ave Maria film laburra aurkeztu zuen lehiaketan. Jiří Trnk animazio arloko zuzendari txekoslovakiarrari eta Raymond Depardon zinemagile frantsesari buruzko atzera begirakoak proiektatu ziren, baita Roberto Rossellinik (La India de Rossellini) eta Orson Wellesek (Welles en la ruta del Quijote) zuzendutako telesail bana ere.

Euskal parte-hartzearen ordezkari izan ziren Javier G. Purroy, Txetxo Serrano, Peio Varela, Josu Rekalde, Jose Luis Mendiaraz, Miguel Angel Mugica, Anton Lazkano eta Pilar Aguirre.

              

  Gianni Amico (J) · Nick Deocampo (J) · Jenaro Talens (J) · Imanol Arias · John Canemaker · Raymond Depardon · Agustín Ibarrola · Francisco Llinás · Márta Mészáros · Josu Rekalde


1987

XXIX. Edizioa (1987)


Udalak Iñaki Acarregui izendatu zuen zuzendari, bi urte lehenago aukeratutako Zuzendaritza Batzordearen ordezko gisa. Georges Melies, Antonio Mercero eta Saul Bass iparamerikarrari eskainitako omenaldiak eta atzera begirakoak egin ziren. Azken hori Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen, Jean Rouch dokumentalgile frantsesarekin eta Jose Luis Garci eta Jose Mª Gonzalez Sinde zuzendari espainiarrekin batera. Bilbon izan ziren Marie-Hélène Méliès-Lehérissey, aitzindari frantsesaren birbiloba, Anthony Hopkins, Katherine McCall, Joely Richardson eta Donald Pleasance aktoreak, Richard Denton dokumentalgile britainiarra eta Juan Antonio Bardem zuzendari espainiar beteranoa.

Euskal parte-hartzearen ordezkari izan ziren Agustin Arenas, Peio Varela, Koldo Azkarreta, Juan Luis Mendiaraz, Enrique Atxa, Jose Luis Teran, Juan Carlos Romero, Julio Medem, Gracia Querejeta eta Joxe Alberdi.

            

  Saul Bass (J) · José Luis Garci (J) · José Mª González Sinde (J) · Antonio Mercero (J) · Jean Rouch (J) · Jan Švankmajer (J) · Juan Antonio Bardem · Antonio Ferrandis · Fernando Guillén · Anthony Hopkins · Katherine McCall · Julio Medem · Marie-Hélène Méliès-Lehérissey · Donald Pleasance · Gracia Querejeta · Joely Richardson


1988

XXX. Edizioa (1988)


Udalaren erabakiz, Arriaga Antzokia Kultur Ekintzetarako Zentroa SAren esku geratu zen jaialdia, Luis Iturriren zuzendaritzapean, horrek Joseba Lopezortega jaialdiaren ordezkari izendatu zuelarik. Erabaki horrek biziraupen ekonomikoa bermatu zuen. Bi topaketa garrantzitsu egin ziren: Estatuko Infografia Topaketa, ordenagailu bidez sortutako irudien arloko espezialisten presentzia izan zuena, eta Zine Historialarien Elkartearen Kongresua. Nazioarteko Epaimahaikide izan ziren, besteak beste, Allan Francovich zuzendari iparamerikarra, Michael Channan dokumentalgile britainiarra, Roberto Bodegaz zuzendari espainiarra eta Jose Luis Lopez Vazquez aktore ezaguna.

Euskal parte-hartzeari dagokionez, Juanma Bajo Ulloak eta Iñaki Artetak debutatu egin zuten. Pablo Berger eta Pedro Durana ere lehiatu ziren. Klausura jaialdia Xabier Elorriaga eta Monica Randall aktoreek aurkeztu zuten.

      

  Roberto Bodegas (J) · Alan Francovich (J) · José Luis López Vázquez (J) · Juanma Bajo Ulloa · Pablo Berger · Xabier Elorriaga · Petar Lalovic · Edgardo Pallero · Mónica Randall


1989

XXXI. Edizioa (1989)


Edizio honetan publizitate-zineari buruzko gaueko maratoi-saioa antolatu zen, La noche de los publivoraces izenburupean. Zine eta Telebista Eskolei eskainitako zikloa ere aurkeztu zen, baita Cannes en corto izeneko beste bat ere, jaialdian saritutako film labur onenen bilduma. Zenbait gatazka garaikideri buruzko dokumentalez osatutako Espejo convulso erakusketa antolatu zen, eta saio berezi batean Trilogy proiektatu zen, Terence Davies zinemagile britainiar handiari buruzko film luzea. Euskal produkzioen artean, Juanma Bajo Ulloak ex-aequo Jaialdiko Sari Nagusia eskuratu zuen El reino de Víctor lanarekin, baita Euskal Zinearen Sari Nagusia ere. Koldo Lasa, Mikel Azkona eta Arantxa Lazkano ere lehiatu ziren.

Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren, besteak beste, Donald Winkler dokumentalgile kanadarra, Lino Miccihe kritikari eta teoriko italiarra eta Roberto Negro, jaialdiaren zuzendari ohia.

  

  Lino Micciché (J) · Roberto Negro (J) · Monique Renault (J) · Fee Vaillant (J) · Donald Winkler (J) · Mikel Azkona · Juanma Bajo Ulloa · Koldo Lasa · Arantza Lazkano


1990

XXXII. Edizioa (1990)


Berlingo Harresia erori ondoren, jaialdiak Un muro para el olvido izeneko zikloa eskaini zuen, eta egoitza nagusian porlan eta alanbre arantzadunezko harresia altxatu zen, Nie Wieder (Inoiz gehiagorik ez) pintada zuena.Dokumentalismo britainiarra (1938) zikloa ospatu zen, besteak beste, Harry Watt -Alberto Cavalcantik ekoitziak- eta Humphrey Jennings zuzendarien filmak proiektatuta.

Euskal zineari dagokionez, Alex de la Iglesia bilbotar hasiberriak Mirindas asesinas film labur arrakastatsua aurkeztu zuen lehiaketan. Koldo Azkarreta, Lourdes Bañuelos, Etxegaraiko Goti eta Javier Quintanak ere parte hartu zuten. Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren, besteak beste, Hunter Todd iparamerikarra, Houstoneko (Texas) Nazioarteko Zine Jaialdiko zuzendaria, Jose Agustin Mahieu historialari eta saiakeragile argentinarra eta Agustin Gonzalez aktore ezaguna.

  Agustín González (J) · Paula Jalfon (J) · José Agustín Mahieu (J) · Hunter Todd (J) · Henri Verhasselt (J) · Koldo Azkarreta · Lourdes Bañuelos · Ramón Barea · Álex de la Iglesia


1991

XXXIII. Edizioa (1991)


Jaialdiaren edizio honetan Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen Richard Kaplan dokumentalgile iparamerikarra, 1962 eta 1965. urteetan Oscar saria irabazi zuena. Harekin batera izan ziren, besteak beste, Florentino Soria Espainiako Filmotekako gidoilari eta zuzendaria, Jiří Barta animazio arloko zinemagile txekiarra eta Rene Fortunato zuzendari dominikarra. Peter Greenaway zinemagile britainiarrari eskainitako atzera begirako zabala proiektatu zen, baita Bigarren Mundu Gerrako Frank Capraren zinema belikoari buruzko beste atzera begirako bat ere. El cine según sus maestros izeneko zikloan Raoul Walsh, Alfred Hitchkock, Howard Hawks, Vicente Minnelli eta King Vodor zinemagileei eskainitako dokumental monografikoak proiektatu ziren.

Euskal zinemagileei dagokienez, Julia Juaniz, Aitor Mantxola, Rafael Garzon, Jose Antonio Sistiaga zinemagile esperimental beteranoa, Josune Lasa, Ines Cano, Victor G. Rubio, Michel Gaztambide eta Jose A. Vitoriak parte hartu zuten.

        

  Jiří Barta (J) · René Fortunato (J) · Richard Kaplan (J) · Florentino Soria (J) · Luz Casal · Bruno Fischli · Michel Gaztambide · Julia Juániz · Josune Lasa · José A. Sistiaga


1992

XXXIV. Edizioa (1992)


Ohiko arazo ekonomikoek eraginda, austeritate ekonomiko zorrotzak bereizitako edizioa programatu zuen jaialdiak. Zine frantseseko maisuei eskainitako zikloa antolatu zen, baita Tercio de cine izeneko beste bat ere, tauromakiari buruzkoa. Horretaz gain, Animazio zine hungariarrari buruzko atzera begirakoa programatu zen, baita Herz Frank dokumentalgile letoniarrari buruzko beste bat eta 60ko hamarkadako italiar zineari buruzko hirugarren bat ere. Nazioarteko Epaimahaiaren kide izan ziren, besteak beste, Valentino Orsini zinemagile italiarra eta Teo Escamilla argazki-zuzendari espainiarra. Jaime de Armiñan zuzendaria eta Rafael Alonso aktore ezaguna ere Bilbon izan ziren, Una gloria nacional telesaila aurkezten.

Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuten zenbait euskal zinemagilek, hala nola, Oscar Dulcek, Joseba Saleguik, Esteban Ibarretxek, Jose A. Vitoriak, Helena Tabernak, Pedro Ortigosak, Maite Arrietak, Miguel Gutierrezek, Iñaki Artetak, Jose A. Vizarragak, Santiago G. Leanizek, Antonio Conesak eta Josu Aristeguik.

  Teo Escamilla (J) · Herz Frank (J) · Sabine Groschup (J) · Valentino Orsini (J) · Zelito Viana (J) · Rafael Alonso · Jaime de Armiñán · Iñaki Arteta · Óscar Dulce · Arsano Gianarelli · Joseba Salegi · Helena Taberna


1993

XXXV. Edizioa (1993)


Jaialdiak zenbait bitxikeria harrigarri programatu zituen, hala nola, hogeiko hamarkadan Alfonso XIII. Erregearen enkarguz egindako film pornografiko espainiarren ziklo bat. Beste bitxikeria bat izan zen tauromakiari buruzko Tercio de cine zikloaren bigarren atala; bertan bildu ziren Jose H. Gan eta Alejandro Perez Lugin espainiarren, Francesco Rosi italiarraren, Ernesto Gimenez Caballero intelektual falangistaren, Basilio M. Patinoren eta Budd Boetticher zinemagile iparamerikarraren filmak. Epaimahaian parte hartu zuten, besteak beste, George Hickenlooper zuzendari iparamerikarrak, Igor Alenikov errusiarrak eta Julio Perez Perucha zine historiagile espainiarrak.

Euskal parte-hartzaileen artean izan ziren Jokin Umerez, Jose A. Vitoria, Josu Bilbao, Juan Gil Bengoa, Begoña Vicario, Beatriz de la Vega, Sergio Clavero y Angel Rodriguez, Myriam Ballesteros, Jose Felix Collazos eta Covadonga Icaza.

  Igor Alenikov (J) · Oliver Becker (J) · Óscar Castillo (J) · George Hickenlooper (J) · Julio Pérez Perucha (J) · Juan Gil Bengoa · Jokin Umerez · Begoña Vicario


1994

XXXVI. Edizioa (1994)


Luis G. Berlangak berriro bisitatu zuen jaialdia Nazioarteko Epaimahaiko kide gisa, eta bertan izan ziren, besteak beste, Rolando Diaz dokumentalgile kubatarra eta Monica Maurer zuzendari alemaniarra. Ingmar Bergmanek errodatutako zenbait publizitateko film labur proiektatu ziren eta Dennis Hopper aktore eta zuzendari iparamerikarraren argazki erakusketa ere egin zen. Zine Beltz Espainiarrari buruzko ziklo bat ere programatu zen; bertara gonbidatu zituzten Francisco Rovira Beleta zuzendari beteranoa eta Conrado Sanmartin aktore ezagun eta beteranoa.

Nazioarteko Lehiaketan euskal zinemagileen ordezkari gisa parte hartu zuten Juan Calvok, Pablo Bergerek, Miguel Angulok, Irene Arzuagak, Iñaki Elizaldek, Gonzalo Escuderek, Oscar del Cazek, Esteban Ibarretxek, Oscar Dulcek eta Jesus Paniegok Fernando Leon de Aranoa hasiberria ere lehiatu zen Sirenas film laburrarekin.

    

  Luis G. Berlanga (J) · Rolando Díaz (J) · Jean · Luc François (J) · Monica Maurer (J) · Pablo Berger · Iñaki Elizalde · Esteban Ibarretexe · Fernando León de Aranoa · Francisco Rovira Beleta · Conrado San Martín · Atef Sherif Hetat


1995

XXXVII. Edizioa (1995)


Edizio honetan hiru urteurren garrantzitsu ospatu ziren: zinearen jaiotzaren mendeurrena, II. Mundu Gerraren bukaeraren berrogeita hamargarren urteurrena eta Rodolfo Valentino aktorearen jaiotzaren mendeurrena. Jose Mª Forque zuzendari espainiar handiari hil osteko omenaldia egin zitzaion, eta Ohorezko Mikeldia haren alabak jaso zuen, Veronica Forque aktoreak. Mexikoko Zine Irakastegiak, 1975. urtean Carlos Velo zuzendari espainiarrak sortutakoak, azken urteetan egindako lanen bilduma aurkeztu zuen.Nazioarteko Epaimahaiak, besteak beste, Manuel Gomez Pereira gidoigile eta zuzendari espainiarrak osatuak, Espainiako Zinearen Sari Nagusia eman zion Santiago Segura hasiberriari, El purificador film laburrarengatik.

Nazioarteko Lehiaketaren euskal atalean lehiatu ziren Mikel Agirresarobe, Juan Flahn, Jose A. Vitoria, Irene Arzuaga, Norberto Ramos del Val, Jose Mª Camacho, Pedro Mª Santos, Ibon Alkorta, Pablo Malo, Nerea Pagola, Mariano Vazquez, Luis Mª Andre eta Teresa G. Ramos.

  

  Lisandro Duque (J) · Manuel Gómez Pereira (J) · Danièle Incalcaterra (J) · Marcelo Céspedes · Verónica Forqué · Carmen Guarini · Pablo Malo · Nerea Pagola · Norberto Ramos del Val · Santiago Segura · José Antonio Vitoria


1996

XXXVIII. Edizioa (1996)


Jaialdiak arreta berezia eskaini zien garai hartan HIESari lotzen zitzaizkion arazo larriei, eta nazioarteko zinemagile gazteen 30 film laburrek osatutako bilduma aurkeztu zen. La epopeya de las mujeres en el Séptimo Arte en Europa izeneko zikloa ere programatu zen, Jackie Buet Creteileko (Frantzia) Emakumeen Filmen Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak aurkeztua, baita San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Nazioarteko Zine eta Telebista eskolaren X. urteurrenari eskainitako beste ziklo bat ere. Lo desconocido de los conocidos ere proiektatu zen, Aki Kaurismäki, Eric Rhomer, Roman Polanski, Wim Wenders, Alain Resnais, eta abarren lanez osatutako bilduma. Epaimahaiko kide izan ziren, besteak beste, Sayako Kinoshita zuzendari japoniarra, Bebe Kamin zuzendari argentinarra eta Jacinto Molina, Paul Naschy aktore eta zuzendari espainiarra.

Lehiaketan parte hartu zuten euskal zinemagileen arten izan Ramon Barea, Iñaki Elizalde, Toni Garzon, Jose Felix Collazos, Mikel Aguirresarobe, Begoña Vicario, Jose Luis Serrano, Laura Belloso, Francisco Aseguinolaza eta Julio Pascual zinemagile euskaldunak.

  

  Bebe Kamin (J) · Sayako Kinoshita (J) · Jacinto Molina, Paul Naschy (J) · Alfonso Arandia · Ramón Barea · Jackie Buet · Stephen Dwoskin · Iñaki Elizalde · Toni Garzón · Begoña Vicario


1997

XXXIX. Edizioa (1997)


Azken urteotako aurrekontu ekonomiko txikienarekin, edizio honetan hil berri ziren hiru figura handiri egin zitzaien omenaldia: Ricardo Muñoz Suay ekoizleari, Pilar Miro zuzendariari eta Jose F. Lopez jaialdiko zuzendaritzako kideari. Epaimahaiko kide izan ziren, besteak beste, Peio Aldazabal Euskal Filmotekako zuzendaria, Piotr Dumala zuzendari poloniarra eta Daniel Trelles uruguaiarra. Mugarik Gabeko Medikuak GKEak saria eman zion lehendabiziko aldiz arriskuan zeuden herrientzako laguntza humanitarioaren balioak ondoen islatzen zituen dokumentalari.

Euskal parte-hartzea Telmo Esnal eta Asier Altunak, Gaizka Arosteguik, Iñaki Artetak eta Norberto Ramos del Valek osatu zuten.

  Peio Aldazabal (J) · Piotr Dumała (J) · Didier Fontan (J) · Carlos Manuel (J) · Daniel Trelles (J) · Asier Altuna · Iñaki Arteta · Telmo Esnal · Norberto Ramos del Val


1998

XL. Edizioa (1998)

  Roman POLANSKI (EE.UU.)


Jaialdiko zuzendari zen Luis Iturri hil zen urtean nazioarteko zine panoramako bi figura handi izan ziren gure hirian: Dino Risi zinemagile italiar handia Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen, eta hura bezain handia zen Roman Polanski zuzendari poloniarra Bilbora bidaiatu zen -Dean Tavoularis zine iparamerikarreko zuzendari artistiko handietako batekin batera-, 40. edizioko Ohorezko Mikeldia jasotzeko. Lo desconocico de los conocidos zikloaren bigarren edizioa ospatu zen, King Vidor, Robert Altman, Frank Capra, John Huston eta abarren lanekin. Diez películas contra cien millones de minas izeneko zikloa ere proiektatu zen, mota horretako armen biktimei eskainitakoa, eta bertan proiektatu ziren Fernando Trueba, Rithy Pahn, Volker Schlöndorff eta Bertrand Tavernierren lanak, besteak beste. Pixka bat lehenago zendu zen Krzysztof Kieślowski zuzendari poloniar handiari omenaldia egin zitzaion.

Euskal parte-hartzearen ordezkari izan ziren Iñaki Elizalde, Gorka Vazquez eta Koldo Serra, Tinieblas Gonzalez, Ion de Luis eta Patxi Barco.

    

  Mireille Dansereau (J) · Juan Padrón (J) · Yeud Lebanon (J) · Dino Risi (J) · Antoni Verdaguer (J) · Patxi Barco · Tinieblas González · Mariví Bilbao Goyoaga · Iñaki Elizalde · Roman Polanski · Koldo Serra · Dean Tavoularis


1999

XLI. Edizioa (1999)

  Sara MONTIEL (España)


Jim Sheridan zinemagile irlandar prestigiotsua Bilbon izan zen Nazioarteko Epaimahaiko kide gisa eta bere herriko zine berriari buruzko Made in Ireland zikloaren buru. Caroline Leaf Bizidunak zikloa ere proiektatu zen, zuzendari iparamerikar handi horren 47 film labur erotikok osatutakoa; eta zuzendaria bera ere izan zen Epaimahaiko kidea. Sundance-ko (AEB) Zine Independentearen Nazioarteko Jaialdiari eskainitako ziklo bat ere antolatu zen, 1995 eta 1999 urte bitartean palmaresean jasotako filmen bilduma egiten zuena. Halaber, Miradas de cine izeneko argazki erakusketa antolatu zen, zinearen historiako aurpegi gogoangarrietako batzuk bilduta: Ava Gardner, Marlene Dietrich, Ingrid Bergman, Bette Davis, Sophia Loren eta Sara Montiel, edizioko Ohorezko Mikeldia jasotzeko Bilbora bidaiatu zena.

Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuten euskal zinemagileak hauek izan ziren: Asier Altuna eta Telmo Esnal, Felix Viscarret, Igor Legarreta eta Emilio Perez, Carlos Bernar eta Begoña Vicario.

  

  Fernando Guillén (J) · Caroline Leaf (J) · Joseph W. Morder (J) · César Sanjinés (J) · Jim Sheridan (J) · Sara Montiel


2000

XLII. Edizioa (2000)

  Barbara KOPPLE (EE.UU.) · Peter GREENAWAY (UK)


Ernesto del Rio zuzendari bilbotarra Jaialdiko zuzendari berri izendatu zuten eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari lehendabizikoz erantsi zitzaion ZINEBI akronimoa, egungo izendapen ofiziala. Oscar Marine diseinatzaile grafiko handiak etapa berri honen lehendabiziko kartela sortu zuen. Peter Greenaway zinemagile britainiar prestigiotsuak Ohorezko Mikeldi saria jaso zuen eta bere zenbait film eta ikusizko instalazio aurkeztu zituen Guggenheim Museoan. Bi Oscar irabaziak zituen Barbara Kopple dokumentalgile iparamerikarrari eskainitako zikloa aurkeztu zen, eta Ohorezko Mikeldia jaso zuen. Biografías de la ciudad izeneko zikloa programatu zen, hirigintzari eta hirietako bizitzari buruzko film esperimentalez osatutakoa. Cantantes y sonantes musika latinoari buruzko ikus-entzunezko antologia eta Irán plano a plano Irango zine berriari buruzko zikloa ere proiektatu ziren, Abbas Kiarostamiren film labur batzuk barne hartuta.

Lehiaketan parte hartu zuten, besteak beste, Manu Gomez, Nerea Castro, Iñaki Elizalde, Diego Fandos, Tinieblas Gonzalez eta Oskar Santos euskal zinemagileek.

            

  Orlando Aguilera (J) · Dominic Angerame (J) · Antton Ezeiza (J) · Mansoor Kadivar (J) · Daniel Mamruth (J) · Iñaki Elizalde · Tinieblas González · Peter Greenaway · Barbara Kopple · Óskar Santos


2001

XLIII. Edizioa (2001)

  Ennio MORRICONE (Italia)


Ennio Morricone zine konpositore handiak Ohorezko Mikeldi saria jaso zuen eta, gala berean, Andrea semeak Bilboko Orkestra Filarmonikoa eta Bilboko Koral Elkartea zuzendu zituen; maisu italiarrak sortutako soinu banda ahaztezinenez osatutako kontzertua izan zen. S&M y fetichismo izeneko zikloa aurkeztu zen, Los rituales del amor izeneko argazki erakusketarekin osatua eta Doris Kostler zuzendari iparamerikarrak aurkeztua. Jean-Paul Fargier kritikari eta zuzendari frantsesak bere herrialdeko ikus-entzunezko sorkuntzari buruzko atzera begirakoa aurkeztu zuen, Jean-Luc Godard, Nam June Paik, Man Ray eta Philippe Sollersen lanekin. Francesco Maselli zinemagile italiar beteranoak Otro mundo es posible film kolektiboa aurkeztu zuen; bertan, hiru belaunaldi ezberdinetako nazioarteko 33 zinemagilek mundu garaikideko kezka politiko eta sozialak aurkeztu zituzten. Joaquin Jorda Bartzelonako Eskola abangoardistaren sortzaile eta Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zenaren lanari eskainitako proiekzioak ere aurkeztu ziren.

Euskal zinemagileen parte-hartzearen ordezkari izan ziren Haritz Zubillaga eta Jose A. Perez, Luiso Berdejo, Borja Cobeaga, Safy Nebbou, Michel Gaztambide, Diego Agudo, Maria Zamakola, Laura Belloso, David Ilundain, Ione Hernandez, Javier Alonso, Eduardo Bajo Ulloa, Jon Garaño eta Gaizka Urresti.

          

  Malcolm Blaylock (J) · Marie Claudette Coulanges (J) · Joaquín Jordá (J) · Settimio Presutto (J) · Roberto Silvestri (J) · Mario Berardi · Luiso Berdejo · Borja Cobeaga · Jean · Paul Fargier · Doris Kloster · Luis Marías · Francesco Masselli · Ennio Morricone · Haritz Zubillaga


2002

XLIV. Edizioa (2002)

  Renzo ROSSELLINI (Italia) · Carmelo BERNAOLA (Euskadi)


Renzo Rossellinik -Roberto Rossellini Neorrealismo italiarraren fundatzailearen seme eta Ingmar Bergman, Francis Ford Coppola eta Federico Felliniren ekoizleak- Ohorezko Mikeldi saria jaso zuen, eta Espainian gutxien ezagutzen ziren aitaren zenbait lanen atzera begirakoa aurkeztu zuen, horietako asko RAI telebista kate italiarrarentzat eginak. Bigarren Mikeldia Carmelo Bernaola euskal konpositore handiari eskaini zitzaion, hil ondoren. Pawel Pawlikowsky zinemagile poloniarrak, gerora Oscar saria jasoko zuen Nazioarteko Epaimahaiko kideak, bere lan garrantzitsuenetako batzuk erakutsi zituen; eta Wolney Oliveira Epaimahaikide brasildarrak bere film laburretako lau aurkeztu zituen, San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Eskolako ekoizpenari eskainitako zikloaren baitan, Tito Ameijeiras zuzendariordearen eskutik. Era berean, China se mueve, Animación Japonesa eta La memoria de México zikloak ere aurkeztu ziren.

Euskal parte-hartzea handia izan zen, eta bertan izan ziren, besteak beste, Asier Altuna, Aitzol Aramaio, Maru Solores, Jose Mª Goenaga, Iñaki Arteta, Kepa Sojo, Borja Crespo eta Koldo Almandoz.

            

  Javier Aguirre (J) · Woolney Oliveira (J) · Paweł Pawlikowski (J) · Olivier Pierre (J) · Milagros Sollano (J) · Koldo Almandoz · Tito Ameijeiras · Aitzol Aramaio · Algis Arlauskas · José Luis Balbín · Carles Bosch · Settimio Presutto · Renzo Rossellini


2003

XLV. Edizioa (2003)

  Anna KARINA (Francia) · Hanna SCHYGULLA (Alemania)


Guggenheim Museoaren auditorioan Camarada Godard izeneko ziklo luzea proiektatu zen, Nouvelle Vague zinemagile handiak 1968 eta 1975 urte bitartean zine militanteari eskainia. Bere orduko musak, Anna Karina aktore, abeslari, konpositore eta zuzendariak, jaso zuen edizio honetako Ohorezko Mikeldi sarietako bat. Modu paraleloan, Las brigadas de la luz zikloa ere aurkeztu zen. Vanguardia artística y política en el cine español (1967-1981) zikloak, Julio Perez Perucha historiagileak koordinatuta, zinemagile beteranoen presentzia nabarmena izan zuen (Antonio Artero, Llorenç Soler, Jose Mª Nunes, Andres Linares, Antoni Padros eta Jose Mª Zabala). Nicolas Philibert zuzendari frantziarrari omenaldia egin zitzaion eta film luze dokumentalari eskainitako lehiaketa berria ere egin zen, ZINEBIDOK izenekoa. Lehendabiziko epaimahaia Pedro Costa portugaldarrak, Allan Berg Nielsen daniarrak eta Marc Recha espainiarrak osatu zuten. Hanna Schygulla aktore alemaniar handiak bigarren Ohorezko Mikeldia jaso zuen.

Euskal parte-hartzearen ordezkari gisa izan ziren Safy Nebbou, Imanol Ortiz, Tinieblas Gonzalez, Aitor Alvarez, Galder Gaztelu-Urrutia, Felix Guede eta Gaizka Urresti.

      

  Allan Berg Nielsen (J) · Pedro Costa (J) · Hassan Dezvareh (J) · Hans Martin Hamdorf (J) · Pierre Jutras (J) · Juan M. Ortuoste (J) · Lourdes Portillo (J) · Marc Recha (J) · Antonio Artero · Francisco Avizanda · Anna Karina · Andrés Linares · Mariano Lisa · José Mª Nunes · Antoni Padrós · Hanna Schygulla · Lorenç Soler · Gaizka Urresti · Paulino Viota · José Mª Zabala


2004

XLVI. Edizioa (2004)

  Javier FESSER (España) · Jane BIRKIN (Francia)


Edizio honetan beste ziklo luze bat aurkeztu zen; Las incertidumbres del realismo izeneko zikloa 50 eta 60ko hamarkadako espainiar zineari eskaini zitzaion, eta Julio Diamante, Angelino Fons, Jose Luis Egea eta Jorge Grau zuzendari beteranoen presentzia izan zuen. Espainian lehendabizikoz aurkeztu ziren Apichatpong Weerasethakul zinemagile tailandiar handiari eskainitako atzera begirakoa, hiri-eraldaketa handiei buruzko Megaciudades zikloa -Charlotte Pöchhacker Grazeko (Austria) Arkitektura Biurtekoaren zuzendariak Juli Capella arkitekto eta hirigile espainiar prestigiotsuarekin egin eta aurkeztua-, Tonino Guerra gidoigile italiarrari eskainitako zikloa eta Andrei Khrzhanovsky Nazioarteko Epaimahaikide eta animazio arloko zinemagile errusiarraren atzera begirakoa. Javier Fesser zuzendari espainiar arrakastatsuak eta Jane Birkin abeslari anglo-frantses handiak -Arriaga Antzokian kontzertua eskaini zuenak- jaso zituzten jaialdiko Ohorezko Mikeldiak .

Nazioarteko lehiaketaren euskal atalean lehiatu ziren Alan Griffin, Ane Muñoz, Borja Berrosteguieta, Itziar Barrio, Jose A. Rebolledo, Haritz Zubillaga, Satinder Singh eta Koldo Almandoz zuzendariak.

          

  Zita Carballosa (J) · Satur Idarreta (J) · Andrei Khrzhanovsky (J) · Karl · Heinz Klopf (J) · Emmanuel Tibloux (J) · José Julián Bakedano · Jane Birkin · Juli Capella · Pablo Carbonell · Julio Diamante · José Luis Egea · Javier Fesser · Angelino Fons · Alan Griffin · Javier Krahe · Ana Murugarren · Charlotte Pöchhacker · Joaquín Trincado


2005

XLVII. Edizioa (2005)

  Elías QUEREJETA (España)


Jose Luis Tellez zine-saiakeragile eta musikografoaren Recondita armonía opera eta zinearen arteko loturari buruzko zikloa aurkeztu zen, Paul Czinner, Danier Schmid, Ingmar Bergman, Roberto Rossellini eta G.W. Pabst zuzendarien filmak barne hartzen zituena. Trantsizio demokratikoko (1977-1983) dokumental espainiarrari buruzko Pasearse a cuerpo zikloa ere proiektatu zen, Fernando Ruiz, Gonzalo Garcia Pelayo, Nonio Parejo, Alejo Loren eta Eduardo Ducay zuzendarien presentziarekin. Jose Luis Guerin, 2002an Zinematografia Sari Nazionala, eta Mercedes Alvarez zinemagile espainiarrek topaketa egin zuten publikoarekin, zine dokumentalaren egoeraren eta aukeren inguruan. Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren, besteak beste, Jaime Rosales zuzendari espainiarra eta Jean-Pierre Rehm frantsesa, Marseillako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdi prestigiotsuaren zuzendaria (FID-Marseille). Edizio honetako Ohorezko Mikeldia nazioartean ezaguna den Elias Querejeta euskal produktoreak jaso zuen.

Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuten honako zuzendari hauek: Igor Legarreta eta Emilio Perez, Isabel Herguera, Jose Mª Goenaga, Juan Azpitarte, Ixiar Garcia, Javier Aspiazu eta Carlos Idirin, Borja Berrosteguieta, Eider Eibar eta Carmen Gonzalez.

                

  Mia Engberg (J) · Pavel Giroud (J) · Jaime Rosales (J) · Alexander J. Seiler (J) · Jean · Pierre Rehm (J) · Mercedes Álvarez · Gonzalo García Pelayo · José Mª Goenaga · José Luis Guerín · Isabel Herguera · Carlos Idirin · Alejo Lorén · Nonio Parejo · Elías Querejeta · Fernando Ruiz Vergara · Carlos Taillefer · José Luis Téllez


2006

XLVIII. Edizioa (2006)

  Arturo RIPSTEIN (México)


Edizio honetan egin zen Bilbon Zine eta Ikus-entzunezko Ekoizleen Federazio Iberoamerikarreko (FIPCA) Zuzendaritza Batzordearen urteko bilera, Camilo Vives ICAIC-eko ekoizle kubatarra presidente zuela. Hábito de estrellas izeneko erakusketa handia egin zen, nazioarteko emakume aktore handien jantziei buruzkoa, eta bertan agertzen ziren Romy Schneider-etik hasita Claudia Cardinale edota Emma Thompsonera bitarte. James Benning dokumentalgile iparamerikar handiari eskainitako ziklo bat ere antolatu zen; garai hartan oraindik ezezaguna zen Espainian eta Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen. Era berean, Fashion Mood izeneko zikloa antolatu zen; jostun garaikideen lanari buruzko dokumentalen berrikusketa, Diane Pernet zineko jantzien gaineko teoriko eta diseinatzaile newyorktarraren eskutik. Zenbait ziklo eskaini ziren: zine esperimental iparamerikarrari buruzkoa, Rosa Von Praunheim LGBT zinemagile alemaniarrari buruzkoa, eta goraka ari ziren bi zinemagileri buruzkoak (Pablo Trapero argentinarra eta Isaki Lacuesta espainiarra). Biek ala biek zinearen gaineko ikuspegiari buruzko ikasbide magistralak eskaini zituzten. Arturo Ripstein zinemagile mexikar handia Bilbon izan zen -Paz Alicia Garciadiego gidoigile handia den emaztearekin batera-, eta edizio honetako Ohorezko Mikeldi saria jaso zuen.

Euskal parte-hartzea honakoek osatu zuten: Victor Gonzalez, Luiso Berdejo, Enrique Garcia eta Raquel Ajofrin, Javier Ortega, Ivan Cortazar, Susana Talayero, Juan A. Eguiguren, Jon Garaño, Algis Arlauskas eta Koldo Almandoz zuzendariek.

                

  James Benning (J) · Gili Dolev (J) · Chus Gutiérrez (J) · Manuel Pérez Paredes (J) · Charlotte Pochhaker (J) · Jon Garaño · Paz Alicia Garciadiego · Isaki Lacuesta · Diane Pernet · Arturo Ripstein · Pablo Trapero · Camilo Vives


2007

XLIX. Edizioa (2007)

  Pere PORTABELLA (España)


Santos Zunzunegi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakasle prestigiotsuak El baile de las musas zikloa aurkeztu zuen Guggenheim Museoan, zinearen eta arte plastikoen arteko loturari eskainia. Bertan proiektatu ziren Alain Jaubert, Jean-Marie Straub eta Daniele Huillet, Victor Erice, Henri-Georges Clouzot eta Michelangelo Antonioniren filmak. Testuinguru horretan, Victor I. Stoichiță errumaniarrak La ventana indiscreta irakasbide magistrala eskaini zuen. Hitchcock y el arte. Gorantz ari ziren bi zinemagilek, Raya Martin filipinarrak eta Pedro Aguilera espainiarrak, beren film berrienak aurkeztu zituzten, eta La fortaleza y los peregrinos zikloa eskaini zen, 1981. urtera arte frankismoko NO-DO zine-albistegi zaharrak egindako dokumentalei buruzkoa. Beste zenbait erakusketa ere izan ziren: Olivier Barlet aditu frantsesak egungo zine afrikarrari buruz egindakoa eta Domenec Fontek Ekialdeko zine berrienari buruz aurkeztutakoa; gainera, Carlos Reygadas zinemagile mexikarrak bere zineari buruzko topaketa egin zuen publikoarekin. Pere Portabella zuzendari espainiar handiak jaso zuen edizio honetako Ohorezko Mikeldia.

Lehiaketan parte hartzen izan ziren, besteak beste, euskal zinemagile hauek: Laida Lertxundi, Victor Iriarte, Koldo Almandoz, Luiso Berdejo, Borja Cobeaga eta Jorge Dorado, Izibene Oñederra, Telmo Esnal, Haritz Zubillaga, Jose Julian Bakedano beteranoa eta Jon Garaño.

              

  Pedro Aguilera (J) · Faouzi Bensaïdi (J) · Diana Camargo (J) · François Crozade (J) · Raya Martin (J) · Olivier Barlet · Borja Cobeaga · Telmo Esnal · Domènec Font · Jon Garaño · Víctor Iriarte · Laida Lertxundi · Izibene Oñederra · Pere Portabella · Carlos Reygadas · Victor I. Stoichiță · José Mª Vitier · Haritz Zubillaga


2008

L. Edizioa (2008)

  Richard LESTER (Gran Bretaña) · Pío CARO BAROJA (Euskadi) · Néstor BASTERRETXEA (Euskadi) · Pedro OLEA (Euskadi) · Antonio RESINES (España)


Berrogeita hamargarren urteurrenean, ZINEBIk programazio luze eta zabala aurkeztu zuen, baita berritasun garrantzitsu bat ere; PRE-ZINEBI deialdia, edizioaren aurreko astetik Bilboko ikus-entzunezko sektorea osatzen duten elkarte, erakunde profesional, kolektibo, ekoizle eta ikus-entzunezko ikastegi (unibertsitate arlokoak zein ez) publiko zein pribatuen ekimen ezberdinei luzatzen zitzaiena. James Benning zuzendari iparamerikarrak eta Jean-Pierre Rehm teoriko frantsesak antolatutako zikloak proiektatu ziren. Venezuelako zineari eta Jean-Claude Rousseau zuzendari frantsesaren lanari buruzko atzera begirakoak ere eskaini ziren. Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren Thom Andersen iparamerikarraren, Gabriele Salvatores italiarraren eta Enrique Rivero mexikarraren zenbait film proiektatu ziren, eta Juanma Bajo Ulloa euskal zinemagilearen azken film luzea estreinatu zen. Diane Pernet newyorktarrak zineari eta moda munduari buruzko berrikusketa handiaren bigarren zatia abiatu zuen, eta Richard Lester beteranoa Bilbora itzuli zen, II. edizioan Zilarrezko Mikeldi saria jaso eta ia berrogeita hamar urtera. Oraingo honetan, berrogeita hamargarren edizioko Ohorezko Mikeldia jaso zuen, Emir Kusturica zuzendari eta musikariak bere taldearekin Arriaga Antzokian kontzertua eskaini zuen klausura gala hartan. Gainera, Pedro Olea, Antonio Resines, Nestor Basterretxea eta Pio Caro Barojak ere jaso zuten Ohorezko Mikeldi berezia.

Lehiaketan, euskal ordezkaritza Vuc Jevremovic eta Xabier Erkiziak, Aritz Morenok, David G. Rudiezek, Jon Garañok, Lander Camarerok, Jesus Pueyok eta Oier Etxeberriak, Javier Ortegak eta Hugo Sanzek osatu zuten.

            

  Thom Andersen (J) · Gerardo Chijona (J) · Enrique Rivero (J) · Gabriele Salvatores (J) · Irene Visedo (J) · Manuel Asín · Alizar Dahdah Anton · Juanma Bajo Ulloa · James Benning · Eugeni Bonet · Lander Camarero · Ramón Churruca · Jon Garaño · Emir Kusturica · Richard Lester · Pablo Malo · Pedro Olea · Jean · Pierre Rehm · Kiko de la Rica · Jean · Claude Rousseau


2009

LI. Edizioa (2009)

  Jeanne MOREAU (Francia) · Vanessa REDGRAVE (UK)


Edizio honetan mundu mailako zinearen izar handi bi izan genituen gure artean, euren Ohorezko Mikeldi saria jasotzera etorri baitziren: Vanessa Redgrave britainiarra eta Jeanne Moreau frantsesa. Lehendabizikoa Carlos Nero semeak UNICEFentzat zuzendutako Wake Up World dokumentalaren estreinaldian izan zen. Laida Lertxundi zuzendari eta programatzaileak Humor en el cine feminista-queer contemporáneo zikloa aurkeztu zuen. Bestalde, Virginia Villaplana adituak eta consonni kolektibo bilbotarrak Soft Fiction izeneko erakusketa aurkeztu zuten. La construcción de narrativas sobre deseos y fantasías sexuales de mujeres. American Frames zikloa. Jesus Ahedo arte galerista afrikarrak komisariatutako 65 años de luces y sombras (1944-2009) zikloak Rene Vautier zinemagile frantziar handiaren, zine antikolonialistaren aitzindarietako baten, presentzia izan zuen, baita Nastio Mosquito zuzendari eta artista plastiko mozambiketarrarena ere. Arriaga Antzokian ospatutako klausura galan, Kyle Eastwood musikari iparamerikarrak, Clint Eastwood aktore ospetsuaren semeak, zineko jazzari buruzko kontzertu bat eskaini zuen bere taldearekin.

Euskal parte-hartzeari dagokionez, bertan izan ziren, besteak beste, Oriana Alcalde eta Alejandro Marquez, Jota Aronak, Iñigo Kintana, David G. Rudiez, Josu Venero eta Victor Iriarte.

        

  Peggy Ashwesh (J) · Antje Ehmann (J) · Carlos Serrano (J) · Loreta de Stasio (J) · Darío Urzay (J) · Álex Brendemühl · Kyle Eastwood · Chris Jones · Laida Lertxundi · Antton Merikaetxebarria · Nástio Mosquito · Jeanne Moreau · Sergio Oksman · Gonzalo de Pedro · Vanessa Redgrave · Alberto Rodríguez · José Antonio Sistiaga · René Vautier · Josu Venero


2010

LII. Edizioa (2010)

  Luis de PABLO (Euskadi) · Nicolas ROEG (Gran Bretaña)


Edizio honetan, Antonioni maisu italiarraren dokumentalgile lanari buruzko atzera begirako luzea eskaini zen La mirada de Michelangelo. Los documentales de Antonioni izenburupean, haren alargunak, Enrica Fico Antonionik, eta Carlo di Carlo adituak aurkeztuta. Beat Beatitude izeneko zikloa ere programatu zen, Ipar Amerikako beat belaunaldiko kide garrantzitsuenetako batzuek zuzendutako filmei buruzkoa. Testuinguru horretan, Laurie Anderson konpositore eta abeslariak bere lanaren bilduma-kontzertua eskaini zuen. Españoles en París. El exilio español filmado en Francia zikloak Fernando Arrabal dramaturgo eta zuzendariaren presentzia izan zuen. Irina V. Evteeva animazio arloko zinemagilearen atzera begirakoa ere eskaini zen, Carlos Muguiro adituak komisariatua; eta Noe Mendellek, Scottish Film Institute-eko zuzendariak, ikus-entzunezko ikastegi britainiar garrantzitsu horren ibilbidea aurkeztu zuen. ZINEBIk Ohorezko Mikeldi bi eman zituen; bata Luis de Pablo konpositore espainiarrari, eta bestea Nicolas Roeg zuzendari britainiarrari.

Lehiaketan izandako euskal parte-hartzearen ordezkariak honakoak izan ziren: Isabel Herguera, Asier Altuna, Pedro Rivero eta Alberto Vazquez, Tucker Davila Wood, Enrique Garcia eta Ruben Salazar, Miguel Angel Jimenez, Igor G. Piñas, Angel Aldarondo eta Borja Cobeaga.

            

  Ana Cacopardo (J) · Irina V. Evteeva (J) · Luis Marías (J) · Natalia Marín (J) · Emily Wardill (J) · Asier Altuna · Laurie Anderson · Fernando Arrabal · Gorka Bilbao Palacios · Marta Cárdenas · Carlo di Carlo · Borja Cobeaga · Tucker Dávila Wood · Enrica Fico Antonioni · Isabel Herguera · Joaquín Lledó · Noé Mendelle · Carlos Muguiro · Luis de Pablo · Pedro Rivero · Mikel Rueda · León Siminiani · Ian White · Nicolas Roeg


2011

LIII. Edizioa (2011)

  Xabier ELORRIAGA (Euskadi) · Liliana CAVANI (Italia)


Edizio honetan Palestina 194. Cine revolucionario palestino (1968-1992) zikloa aurkeztu zen, Mohanad Yaqubi Nazioarteko Epaimahaikideak eta Nick Denesek komisariatua. Harekin lotuta, lehendabizikoz proiektatu ziren Espainian Masao Adachi zinemagile eta iraultzaile japoniar tirabiratsuaren zenbait lan, besteak beste, Philippe Grandrieux frantsesak haren bizitza eta lanari buruz egindako film luze dokumentala. Abierto por reforma. Ficciones tras la muerte del cine zikloa ere programatu zen, gorantz ari ziren zinemagile prestigiotsu bi bertaratuta, Mariano Llinas argentinarra eta Albert Serra espainiarra. Luc Moullet kritikari, teoriko eta zuzendari frantsesak zine garaikidearen ibilbideen gaineko ikuspegiari buruzko irakasbide magistrala eskaini zuen; eta Betzy Bromber, California Institute of the Arts ikastegiko Zine eta Bideo Programako zuzendari eta Nazioarteko Epaimahaiko kideak, arte eta ikus-entzunezkoen ikastegi iparamerikar garrantzitsu haren ibilbide eta etorkizunari buruzko aurkezpena eskaini zuen. Jaialdiak Xabier Elorriaga euskal aktoreari eta Liliana Cavani zinemagile italiar handiari eman zizkien Ohorezko Mikeldi sariak.

Hauek izan ziren Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuten euskal zuzendariak: Roberto San Sebastian, Niko Vazquez eta Eva Mateos, Jose Muniain, Roberto Caston, Galder Gaztelu-Urrutia, Ivan Caso, Javier Etxaniz eta Gregorio Muro, Haritz Zubillaga, Jon Aitz Urrutxi eta Jon Garaño.

          

  Xabier Arakistain (J) · Betzy Bromberg (J) · Pepita Ferrari (J) · Elena Trapé (J) · Mohanad Yaqubi (J) · Masao Adachi · Álvaro Arroba · Zoe Berriatúa · Roberto Castón · Liliana Cavani · Colectivo Los Hijos · Xabier Elorriaga · Judy Irola · Mariano Llinás · Monica Maurer · Luc Moullet · Gregorio Muro · María Ruido / consonni · Albert Serra · Haritz Zubillaga


2012

LIV. Edizioa (2012)

  Carlos SAURA (España) · Patrice CHÉREAU (Francia)


Edizio honen hasieran bi atal finko berri ezarri ziren programazioaren baitan: alde batetik, Beautiful Docs. Munduko film luze dokumentalaren ikuspegia, lehiaketatik kanpo urterik urte nazioarteko jaialdi prestigiotsuenetan aurkeztutako film luze dokumentalik onenak aurkeztera bideratutakoa. Estreinaldian 16 herrialdetatik etorritako 12 lan aurkeztu ziren. Beste aldetik, Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi, lehiaketatik kanpo Euskadiko film luze berrien erakusketa, dokumentalari arreta berezia eskaintzen ziena. Gilles Grand eta Jean-Pierre Rehm-ek Lyongo Arte Ederren Goi-mailako Eskola Nazionala aurkeztu zuten eta haren azken ekoizpenetako batzuk erakutsi zituzten. Jean-Claude Carriere gidoigile frantsesak bere lanari buruzko topaketa egin zuen publikoarekin, eta Khavn de la Cruz zinemagile filipinar prestigiotsua eta Nazioarteko Epaimahaikidearen azken lana aurkeztu zen. Jaialdiaren LIV. edizio honetako Ohorezko Mikeldiak jaso zituzten Carlos Saurak, Espainiako zine modernoaren fundatzaileetako batek, eta Patrice Chereau aktore eta antzerki, opera zein zine zuzendari ezagunak -Arriaga Antzokian Le grand inquisiteur izeneko bakarrizketa aurkeztu zuenak, Fiodor Dostoievskiren Los hermanos Karamazov lanaren atal batean oinarrituta-.

Unai Garate, Isabel Herguera, Ander Mendia, Carlos Rodriguez, Angel Sandimas, Gentzane Martinez de Osaba, Tucker Davila Wood eta Martin Rosetek osatu zuten euskal parte-hartzea Nazioarteko Lehiaketan.

            

  Lina Alabed (J) · Khavn de la Cruz (J) · Jon Mikel Euba (J) · Alan Griffin (J) · Gracia Querejeta (J) · Jean · Claude Carrière · Patrice Chéreau · Jossie Malis · Ana Murugarren · Pedro Olea · Carlos Saura · Koldo Serra


2013

LV. Edizioa (2013)

  Agustín DÍAZ YANES (España) · Manuel GUTIÉRREZ ARAGÓN (España)


Oscar saria irabazitako Barbara Kopple dokumentalgile iparamerikarra Bilbora itzuli zen Beautiful Docs lehiaketatik kanpoko sailean Running from Crazy lana aurkeztera. Sail berean parte hartu zuten Neus Ballus eta Lois Patiño zinemagile espainiar hasiberriek, baita Walter Fasano eta Luca Guadagnino italiarrek ere, zinemagile italiarraren bizitza eta lanari buruzko Bertolucci on Bertolucci filmarekin. Intérpretes en la buena dirección zikloa programatu zen, nazioarteko zenbait aktorek zuzendari lanetan egindako opera primak jasotzen zituena, besteak beste, Asia Argento italiarrak parte hartuta. Filmar con el router. Crear, difundir y ver cine a través de la Red erakustaldian Oriol Sanchez, David Phelps, Gina Telaroli, Carlos Vermut eta Pierre Leonen lan esperimentalak aurkeztu ziren, besteak beste. Paulino Viota zinemagile espainiarrari omenaldia egin zitzaion, eta bertan parte hartu zuten Victor Ericek. Bestalde, Oliver Laxe zinemagile espainiar saritu gazteak, Nazioarteko Epaimahaikide zenak, Todos vós sodes capitáns aurkeztu zuen, bere lehendabiziko film luzea. Eliane de Latour antropologo eta dokumentalgile frantses handiari eskainitako saio berezi bat ere antolatu zen. Agustin Diaz Yanes eta Manuel Gutierrez Aragon zinemagile espainiar beteranoek jaso zituzten edizio honetako Ohorezko Mikeldi sariak.

Lehiaketan parte hartu zuten Miguel Angel Refoyo, Aritz Moreno, Borja Cobeaga, Izibene Oñederra, Kepa Sojo, Alberto Vazquez, Jesus Pueyo eta Asier Altuna zuzendari euskaldunek.

          

  Pernille Rose Grønkjaer (J) · Salomé Lamas (J) · Oliver Laxe (J) · Itziar Okariz (J) · Marcela Zamora Chamorro (J) · Asia Argento · Borja Cobeaga · Agustín Díaz Yanes · Sabin Egilior · Gonzalo Garciapelayo · Manuel Gutiérrez Aragón · Éliane de Latour · Pierre Léon · Izibene Oñederra · Luis E. Parés · Jesús Pueyo · Pedro Rivero · Oriol Sánchez · Kepa Sojo · Carlos Vermut · Paulino Viot


2014

LVI. Edizioa (2014)

  Cecilia ROTH (Argentina) · Hirokazu KORE-EDA (Japón) · Álex ANGULO (Euskadi)


Corneliu Porumboiu (Errumania), Sergei Loznitsa (Ukrania), Ben Rivers, Ben Russel, Frederick Wiseman eta Jonas Mekas (AEB) nazioarteko zinemagile prestigiotsuek beren azken lan dokumentalak aurkeztu zituzten Beautiful Docs lehiaketatik kanpoko sailean. #zinergentziak proiektua inauguratu zen, Euskadiko ikus-entzunezko abangoardia esperimentaleko sorkuntzarako espazioa. Bertan barne hartu zen, jaialdiaren ekoizpen propio gisa, Errautsak film kolektiboaren estreinaldia (Igone Arreitunandia, Maider Fernandez, Mikel Zatarain, Maider Fernandez, Mawatres, hodei Torres eta Marisol Gil). Gainera, jaialdiak zine eta performance-aren arteko fusioaren aldeko apustua egin zuen, eta Sra. Polaroiska kolektiboak, Victor Iriarterekin batera, All about the birds pieza estreinatu zuen. El ciclo Imágenes propias. Conexiones entre la ficción, el documental, la animación y la novela gráfica zikloaren baitan tailer bat burutu zen, Anca Damian animazio arloko zuzendari errumaniarraren eta Begoña Vicario animazio arloko zuzendari euskaldunaren parte-hartzea izan zuena. Gainera, Espainian lehendabiziko aldiz, Jose Celestino Campusano zinemagile argentinar berdingabearen povero zinemari eskainitako zikloa aurkeztu zen, baita Ulrike Ottinger zinemagile alemaniarraren lanari eskainitako saio berezi bat ere. Cecilia Roth aktore argentinarrak eta Hirokazu Koreeda zuzendari japoniar sarituak jaso zituzten edizio honetako Ohorezko Mikeldi sariak.

Nazioarteko Lehiaketan, euskal parte-hartzearen ordezkari izan ziren Lander Camarero, Aitor Gutierrez, Koldo Almandoz, Villa Dolores (Maria Elorza, Maider Fernández eta Aitor Gametxo), Ibon Antuñano, Asier Altuna, Gregorio Muro eta Mikel Muro.

                

  Carles Balagué (J) · Alberto García Ferrer (J) · Mwangi Hutter (J) · Olga Pärn (J) · Jon Sistiaga (J) · Asier Altuna · José Celestino Campusano · Anca Damian · Aitor Gametxo · Kikol Grau · Carla Juárez · Hirokazu Koreeda · Las Chicas de Pasaik · Fermín Muguruza · Ulrike Ottinger · Raul Peña  · Cecilia Roth · Sra. Polaroiska · Jorge Tur · Begoña Vicario · José Luis Viloria · Mikel Zatarain


2015

LVII. Edizioa (2015)

  Juan RUIZ ANCHÍA (Euskadi) · Aki KAURISMÄKI (Finlandia) · Aitor MAZO (Euskadi)


Zenbait dokumentalgile prestigiotsuen -besteak beste, Rosa von Praunheim, Kent Jones, Philippe Grandrieux, Tsai Ming-Liang, Chantal Akerman, Sergei Loznitsa eta Guy Maddin zuzendarien- azken lanek osatu zuten Beautiful Docs saila, Mauro Herce zuzendari espainiar gaztearekin batera. #zinergentziak proiektuaren bigarren edizioak jaialdiaren ekoizpen propio berri bat aurkezteko testuinguru paregabea ekarri zuen; Distantziak film kolektiboa aurkeztu zuten zenbait euskal zuzendari gaztek (Aitor Gametxo, Cris Ezquerra, Jesus M. Palacio eta Maddi Barber). Jaialdiak diziplina arteko proiektuen aldeko apustua egin zuen beste behin, eta ZELAKO: zinema eta Belako performance-a aurkeztu zuen, Iñaki Billelabeitiaren zuzendaritzapean eta Belako musika talde ezagunarekin lankidetzan. Dar la palabra tomar el gesto zikloa, indarkeriazko gatazken ondoren adiskidetze eta memoria historiko prozesuak aztertzera bideratuta. Bertan parte hartu zuten Susana de Sousa Dias zinemagile portugaldar eta Nazioarteko Epaimahaikideak, eta Javier Codesal zuzendari eta bideo-artista espainiarrak.

Estéticas de la incertidumbre zikloa ere aurkeztu zen, Leslie Thornton zinemagile newyorktarraren lanaren bilduma. Horretaz gain, Sara Vanaght zuzendari esperimental belgikarrari eta Jørgen Leth zuzendari daniar beteranoari eskainitako saio berezi bi eman ziren. Azken hori Bilbora itzuli zen Pelota II dokumentala aurkezteko, urte asko lehenago Euskal Herriko kirol honi buruzko saiakera antropologiko gisa filmatutako Pelota lanaren bigarren zatia. ZINEBIk ekoizpen propioko Bilbao Bizkaia Exterior Día (7 miradas y una ciudad) film luzea egin zuen, oso-osoan Bilbon errodatutako zazpi film laburrek osatutako filma. Haren helburua zen film laburren garrantzia azpimarratzea eta hiria errodatze-kokapen gisa sustatzea. Lan hura sketch-filmen metodo klasikoari jarraiki sortu zen eta gai zein ezaugarri formalez osatutako zazpi fikzio bildu zituen, zine musikaletik hasita egungo komediara bitarte, antzinako zinea eta drama barne. Film labur horien guztien ezaugarri komuna Bilbok eta Bizkaiak azken 30 urteotan izan dituzten eraldaketak irudikatzeko asmoa izan zen. Hala, film labur hauek bildu ziren film luzearen baitan: Pedro Olearen Zonbi Eguna, Javier Rebolloren El amigo imaginario, Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda, Mikel Ruedaren Caminan, Luis Mariasen Amatxu Maitea, Imanol Uriberen Parpadeos, eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales. Edizio honetako hiru Ohorezko Mikeldiak nazioarteko Juan Ruiz Anchia argazki-zuzendari bilbotarrari, Aki Kaurismäki zuzendari finlandiarrari eta, hil ondoren, Aitor Mazo aktore bilbotarrari eman zitzaizkion.

Nazioarteko Lehiaketan euskal zuzendari hauek parte hartu zuten: Isabel Herguera, David P. Sañudo, Ander Parody, Aitor Oñederra, George Todria, Iñigo Salaberria eta Haritz Zubillaga.

                

  José Mª Lara (J) · Florence Miailhe (J) · Mª José Santacreu (J) · Kepa Sojo (J) · Susana de Sousa Días (J) · Iñaki Billelabeitia · Bulegoa z/b · Josetxo Cerdán · Javier Codesal · Cristina Ezquerra · Joseba Gorordo · Mauro Herce · Mikel Insausti · Aki Kaurismäki · Jørgen Leth · Luis Marías · Aitor Mazo · Pedro Olea · Elena Oroz · Ander Parody · Sra. Polaroiska · Javier Rebollo · Mikel Rueda · Juan Ruiz Anchía · Iñigo Salaberria · David P. Sañudo · Leslie Thornton · Enrique Urbizu · Imanol Uribe · Sarah Vanaght


2016

LVIII. Edizioa (2016)

  Jaime CHÁVARRI (España) · Bahman GHOBADI (Irán)


Edizio honetan, opera prima film luzeei eskainitako nazioarteko lehiaketa berria barne hartu zen jaialdiko programazioan, Zinebi First Film izenekoa. Lehenengo edizioan, Nazioarteko Epaimahaiko kide izan ziren Rita Azevedo Gomes portugaldarra, Xenia Rivery gidoigile kubatarra eta Jon Garaño zuzendari euskalduna. Nele Wholatz zinemagile argentinarrak ZIFF saria jaso zuen El futuro perfecto filmarengatik. Beautiful Docs sailean parte hartu zuten, besteak beste, Wang Bing, Sergei Loznitsa, Ulrich Seidl eta Claire Simon zuzendarien azken lanek. Euskal Herriko ikus-entzunezko lan esperimentalei eskainitako Trabajar, luchar, resistir proiektu berriaren testuinguruan, jaialdiaren ekoizpen propioko Nosotras, mujeres de Euskalduna lana estreinatu zen, Larraitz Zuazok zuzendutako film labur dokumentala, 80ko hamarkadan Bilboko ontziolaren itxierak eragindako gatazkan emakumeek egindako borrokari eskainia. Jaialdiko zikloaren baitan, Iñaki Billelabeitiak zuzendutako Las del tiragomas somos todas performance-a eskaini zen. Euskal zine garaikidearen ‘underground’ jatorriei buruzko saio berezi bat eta Alan Griffin Bilbon finkatutako zuzendari australiarraren hil osteko omenaldia ere izan ziren; baita Charlie Mars zinemagile eta musikari frantziarraren irudi eta zuzeneko musika biltzen zituen performance bat ere. Ohorezko Mikeldi sariak Jaime Chavarri zuzendari espainiar beteranoari eta Bahman Ghobadi zinemagile iraniarrari eman zitzaizkien.

Nazioarteko Lehiaketan hauek izan ziren euskal parte-hartzearen ordezkariak: Ivan Sokolov, Las Chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez), Kepa Sojo, Begoña Vicario, Jon Garaño eta Jose Mª Goenaga eta Aitor Gutierrez.

                

  Rita Azevedo Gomes (J) · Pascal Gaigne (J) · Jon Garaño (J) · Virginia García del Pino (J) · Asier Guerricaechevarría (J) · Krini Kafiris (J) · Corina Moldovan · Florea (J) · Gregorio Muro (J) · Andréa Picard (J) · José Luis Rebollo (J) · Xenia Rivery (J) · Koldo Almandoz · Hadas Ben Aroya · Jaime Chávarri · Bahman Ghobadi · Alan Griffin · Charlie Mars · Kirmen Uribe · Begoña Vicario · Norma Vila · Nele Wholatz · Larraitz Zuazo


2017

LIX. Edizioa (2017)

  Alberto IGLESIAS (Euskadi) · Marco BELLOCCHIO (Italia)


Bigarren edizioan, ZIFF saria jaso zuten Austin Lynch zuzendariak -David Lycnhen semea- eta Matthew Boothek, Gray House filmarengatik. Nazioarteko Epaimahaikideak, gainera, Aipamen Berezia egin zien Ali Soozandeh-k zuzendutako Theran Taboo eta Helena Wittman-ek zuzendutako Drift filmeei. Beautiful Docs sailean Wang Bing, Ai Weiwei, Agnes Varda eta Amos Gitai zuzendarien azken lanak bildu ziren, besteak beste. Ivan Arguello Epaimahaikide nikaraguarraren iraultza sandinistari buruzko film labur dokumentalak proiektatu ziren, baita Silvano Agosti zinemagile italiar beterano eta ZIFFeko epaimahaikidearen lan nabarmenetako batzuk ere. Omenaldiak egin zitzaizkien Los Goliardos antzerki taldeari, Francesc Juan Bilbon finkatutako zinemagile esperimental eivissarrari (hil ondoren) eta Carlos Perez Merinero poeta, nobelagile, gidoigile eta zinemagile madrildarrari (hil ondoren honi ere). Gainera, Bilbao Sinfonía ekoizpen propioaren estreinaldia egin zen, zuzeneko musikaz baliatzen zen ikus-entzunezko esku-hartzea. Aranzazu Calleja eta Alvaro Segoviak interpretatutako lan honek 80ko hamarkadan Juan Ortuoste eta Javier Rebollo zinemagile bilbotarrek Bilbori buruz egindako hiru film labur biltzen zituen. Alberto Iglesias euskal zine-konpositore prestigiotsuak eta Marco Bellocchio zuzendari italiar handiak jaso zituzten Ohorezko Mikeldiak, edizio honetako inaugurazio eta klausura galetan.

David P. Sañudok, Atxurra Taldea kolektiboak, Aitor Gametxok, Iñigo Salaberriak, Koldo Almandozek eta Violeta Trincadok osatu zuten Nazioarteko Lehiaketan euskal ordezkaritza.

 

              

  Silvano Agosti (J) · Iván Argüello (J) · Aranzazu Calleja (J) · Guadalupe Echevarría (J) · Renata Gąsiorowska (J) · Lola Mayo (J) · Pedro Rivero · Peter Suschitzky (J) · Alejandra Trelles (J) · Joanes Urkixo (J) · Haritz Zubillaga (J) · Koldo Almandoz · Carles Balagué · Pedro Barea · Marco Bellocchio · Davide Cabaleiro · Frank Dolosor · Paulina Gálvez · Óscar Graefenhain · Pedro Guasch · Alberto Iglesias · Julia Irazustabarrena · Javier Maqua · Elbio A. Nielsen · Adrián Orr · David P. Merinero · Alberto Rojo · Álvaro Segovia · Susana Talayero · Violeta Trincado · Gloria Villalba · Helena Wittman