INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

LUISE DONSCHEN ZUZENDARI ALEMANAREN “ENTIRE DAYS TOGETHER” FIKZIOZKO FILM LABURRAK IRABAZI DU BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIKO-ZINEBI 61EKO SARI NAGUSIA

• Euskal film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren “Mateoren ama” lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen, “Solo son peces” filmak Zine Espainiarraren Sari Nagusia.

• Opera prima onenaren 12.000 euroko Zinebi First Film saria Eloísa Solaasen “Las Facultades” film luze dokumental argentinarrak eraman du. ZIFFeko epaimahaiak Aipamen Berezia eman die Jessica Sarah Rinlanden “Those That, at a Distance, Resemble Another” dokumentalari eta Lendita Zeqirajen “Sphia e agës (Aga´s House)” fikzioari.

• ZINEBIren 61. edizioaren amaiera ekitaldia GAUR ospatuko da Arriaga Antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, sarien banaketarekin eta Márta Mészáros zinegile hungariarrari emango zaion eta Cleo Ladanyi bilobak jasoko duen Ohorezko Mikeldiaren entregarekin. Ondoren lan sarituak emango dira, eta emanaldia bihar, larunbatean, errepikatuko da, arratsaldeko 18:00etan Arriaga Antzokian.

Luise Donschen “Ganze Tage zusammen (Entire days together)” (2019, Alemania) fikziozko film laburrak irabazi du 7.000 euroko Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren-ZINEBIren 61. Edizioko Sari Nagusia. Euskal film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak –bakoitza 6.000 eurokoa–: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren “Mateoren ama” (2019, Euskadi) lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen “Solo son peces” (2019, Euskadi) filmak Zine Espainiarraren Saria. Guztira 57 film labur, animaziozkoak (17), fikziozkoak (18) eta dokumentalak (22), lehiatu dira ZINEBIren edizio honetako Nazioarteko Lehiaketako Sekzio Ofizialean.

Sekzio Ofizialeko sarituen zerrenda gaur goizean aurkeztu du ZINEBI 61eko epaimahaiak. Aurtengo epaimahaiko kideak hauek izan dira: Fernando Franco gidoilari, zuzendari eta irakaslea, Nahikari Ipiña ekoizlea, Marcel Jean Annecyko Animazio Zinema Jaialdi ospetsuko zuzendaria, Susana S. Rodrigues programatzaile portugaldarra eta Reem Shilleh Palestinako ikertzaile eta idazlea.

Generoen araberako Mikeldi Sariei dagokienez, nazioarteko epaimahaiak Sonia K. Hadaden “Emtehan (Exam)” (2019, Iran) lanari eman dio fikziozko film labur onenaren Mikeldia. Animaziozko zinearen atalean, film labur onenaren Mikeldia Theodore Usheven “Physique de la tristesse (The Physics of Sorrow)” (2019, Kanada) lanak eraman du, eta film labur dokumental onenaren Mikeldia Camila Katerren “Carne” (2019, Brasil / Espainia), lanak jaso du. Hiru sari horietako bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio, Pilvi Takalaren “The Stroker” (2019, Finlandia) dokumentalari.

Dokumental eta fikzio generoko film luzeei zabalik dagoen eta 12.000 euroko saria banatuko duen ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) Sariari dagokionez, bere lana aurkezteko Bilbora etorri den Eloísa Solaas zinegilearen “Las facultades (The Faculties)” (2019, Argentina) lanak jaso du.

ZINEBI FIRST FILM Saria erabakitzeko ardura duen nazioarteko epaimahaia, Acid Forest filmarekin ZINEBI 60an ZIFF Sari Nagusia irabazi zuen Rugilé Barzdziukaité zinegile, antzerki-zuzendari eta diziplina anitzeko artista lituaniarrak; Chiara Marañón programatzaile eta komisarioak eta Adrian Martin arte kritikari eta ikus-entzunezko saiakeragile australiar ospetsuak osatu dute. Gainera, epaimahaiak aipamen berezi bi eman gura izan dizkie Jessica Sarah Rinlanden “Those That, At A Distance, Resemble Another” (2019, Espainia / Erresuma Batua) dokumentalari eta Lendita Zegirajren “Sphia e Agës (Aga´s House)” (2019, Kosovo / Kroazia / Albania) fikzioari.

Horrez gain, edizio honetan ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) – EPAIMAHAI GAZTEA sari berezia eman zaio John Skoogen “Säsong (Ridge)” (Suedia, 2019). filmari.

BESTE SARI BATZUK

SGAE Fundazioak – Euskadiko Kontseiluak, bere aldetik, Josu Martínezen “ANTI” (2019, Euskadi) fikziozko film laburrari eman dio 3.000 euroko Euskal Gidoi Onenaren saria. Ikus-entzuleen EiTB saria, hori ere 3.000 eurokoa, Aline Höchli zuzendari suitzarraren “Warum Schnecken Keine Beine Haben (Why Slugs Have No Legs)” animaziozko film laburrak jaso du. FAS zine-klubak ematen duen 2.000 euroko saria Zazpi T´erdi kolektiboaren “La vía flotante” (2019, Euskadi) film laburrak irabazi du. Bukatzeko, UNICEF saria, Shoki Linen “ADAM” (2019, Singapur) animaziozko filmak jaso du.

Horrez gain, ZINEBI 61ek, Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) lankidetzan, eta Euskal Telebistaren (ETB), Bizkaiko Foru Aldundiaren (BEAZ), eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren laguntzarekin, ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea izeneko bigarren zine dokumental foro profesionala egin zuen, bertako talentua bultzatu eta Euskadin garapen edo ekoizpen fasean dauden film luze dokumentalen ekoizpena lagundu gura duen ekimena. Bigarren deialdi horretara 22 proiektu aurkeztu ziren, eta 8 aukeratu ziren foroan parte hartzeko. Adituz osatutako batzorde batek eman dizkie aholkuak aukeratutako proiektuei, eta Marmoka Filmsek ekoiztu duen Amaia Nerekan Umaranen “5 minutu” proiektuari 10.000 euroko laguntza ematea erabaki du.

ZINEBIren 61. edizioaren amaiera ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN egingo da Arriaga Antzokian (20:00etan). Ekitaldian, sari guztiak banatu eta Ohorezko Mikeldia emango zaio Márta Mészárosi. Bilobak, Cleo Ladanyi aktoreak, jasoko du. Ondoren lan sarituak emango dira, eta emanaldia bihar, larunbatean, errepikatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Arriaga Antzokian.

ERANSKINA: ZINEBI 61EKO SARIEN ZERRENDA

BILBOKO JAIALDIKO SARI NAGUSIA
“GANZE TAGE ZUSAMMEN (ENTIRE DAYS TOGETHER”, Luise Donschen (Fik. Alemania)

EUSKAL ZINEAREN SARI NAGUSIA
“MATEOREN AMA (MATEO´S MOTHER)”, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga (Fik. Euskadi)

ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIA
“SOLO SON PECES (THEY´RE JUST FISH)”, Ana Serna eta Paula Iglesias (Dok. Euskadi)

FIKZIOZKO MIKELDIA
“EMTEHAN (EXAM)”, Sonia K. Hadad (Iran)

ANIMAZIOZKO MIKELDIA
“PHYSIQUE DE LA TRISTESSE (THE PHYSICS OF SORROW)”, Theodore Ushev (Kanada)

DOKUMENTALEN MIKELDIA
“CARNE (FLESH)”, Camila Kater (Brasil / Espainia)

AIPAMEN BEREZIA:
“THE STROKER”, Pilvi Takala (Finlandia)

—————-

ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARIA
“LAS FACULTADES (THE FACULTIES)”, Eloísa Solaas (Dok. Argentina)

AIPAMEN BEREZIA:
“THOSE THAT, AT A DISTANCE, RESEMBLE ANOTHER”, Jessica Sarah Rinland (Dok. Espainia / Erresuma Batua)

AIPAMEN BEREZIA:
“SPHIA E AGËS (AGA´S HOUSE)”, Lendita Zeqiraj (Fik. Kosovo / Kroazia / Albania / Frantzia)

EPAIMAHAI GAZTEAREN ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARIA
“SÄSONG (RIDGE)”, John Skoog (Suedia, 2019).

EUSKAL GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA –EUSKADIKO KONTSEILUA SARIA
“ANTI”, Josu Martínez (Fik. Euskadi)

IKUS-ENTZULEEN EITB SARIA
“WARUM SCHNECKEN KEINE BEINE HABEN (WHY SLUGS HAVE NO LEGS)”, Aline Höchli (Ani. Suitza)

FAS ZINE KLUB SARIA
“LA VÍA FLOTANTE”, Zazpi T´erdi Kolektiboa. (Dok. Euskadi)

UNICEF SARIA
“ADAM”, Shoki Lin (Fik. Singapur)

ZINEBI NETWORKING 2019: Dokumentalen sorgunea SARIA
“5 MINUTU”, Amaia Nerekan Umaran (Marmoka Films). (Ekoizpena: Gentzane Martínez de Osaba, Alex García de Vicuña).

Informazio gehiago: www.zinebi.eus