Emanaldi Bereziak ASALTO AL CIELO

Guggenheim | ig. 20 Aza (18:00)


ASALTO AL CIELO
2016 | 72' | Documental
ITALIA

Zeruari eraso egitea berunezko urteetan
Terrorismoa eta iraultza 70ko hamarkadako Italian

Euskaditaliak, Spazio di Unione Culturale-Kultura Bateraguneak (www.euskaditalia.com), Istituto Luce di Roma-rekin lankidetzan, atsegin handiz aurkeztuko du Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia den ZINEBIren 58. edizioaren markoan Francesco Munzi-ren azken lana, 1967 eta 1977 arteko Italiako historiaren zati baten erretratua den benetako zine artxibategia. Urte horiek erabakigarriak izan ziren Italiaren historiarako. Garai ilun bat. Eta Munzik gogora ekarri nahi izan du Veneziako azken Nazioarteko Zinemaldian lehiaketaz kanpoko film luze dokumentala izan zenaren bitartez. Ikerketa lan zorrotza da, garai hartako ikus-entzunezko materialak aztertzen ehunka ordu eman dituena, garai hartako gazte protestak gogora ekartzeko.

Assalto al cielo hiru mugimendutan banatzen da, musika partitura bat izango balitz bezala. Alde batetik, 70ko hamarkadako italiar ezkerraren historia da, langileen mugimenduetatik hasi eta ikasleen protestetara arte. Narrazio argia, akotaziorik edo narratzailearen ahotsik gabea, muntaia lanari eta irudiei lekua egiten diena. Manifestariak dira protagonista, protesta egitera kalera irten zirenak. Beste alde batetik, langileen eta ikasleen mugimenduetako ahotsen artean, faxisten kontrako borrokak erakusten dira, eta polizia kalean, eta historikoki zoritxarrez ezagunak diren egitateak aurkezten dira: Piazza Fontana Milanen eta Piazza della Loggia Brescian, gaur egun oraindik ere misterioan murgildutako eta azalpen ilunak dituzten egitate tragikoak; edo argiak, informaziorik gabeko maniobra handi baten barruan. Ia beste garai bateko historiak dira, gaurkotik hain desberdina, baina denboran ez hain urrunekoa, kontatzen duten ahotsak. Hala ere, dena aldatu da.

Assalto al Cielo-rekin, Francesco Munzik erakusten digu garai hartan dena zela desberdina, irudimena boterean zegoenean, klaseen arteko borrokak gauza bizi zirenean, eta amets utopikoen bilaketa benetan bazenean. Italiar zinegile handi honen film luzea, zalantzarik gabe, iraganerako bidaia bat da, nolabait ere etorkizunera begiratzen duena, belaunaldi gazteenen etorkizuna, zinegintzako horrelako lekukotasun bati esker, herrialde baten historia, une zurrunbilatsu batekoa, hobeto ulertzeko interpretazio desberdin baterako giltza izango duena.

Umberto de Marco
Director de Euskaditalia

Copyright © 2017 ZINEBI 59. Todos los derechos reservados.
ZINEBI Colón de Larreategui, 13 - 3º Iz, 48001 Bilbao - Spain / Tel. +34 94 424 86 98 / Fax. +34 94 424 56 24 / info@zinebi.eus