INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:
Inicio » Films » Ciclo "El Arte del Tiempo"
"El Arte del Tiempo" Zikloa

Sortze-bideoak jaialdien bitartez heltzen dira Euskal Herrira. Kronologikoki, Donostiako Zinemaldiaren barruan antolaturiko Bideoaren Jaialdia (1982-1984) izan zen lehena. Haren atzetik etorri ziren Gasteizko Bideo Musikalen Jaialdia (1985), zeinari beste arlo batzuetako edizioekin jarraipena eman baitzioten, Tolosako Bideoaldi ospetsua (1986-1990) eta Getxoko Bideo Jaialdia (1988). Jaialdi horien inguruan jarduera ugari sortzen ziren; Donostiako Zinemaldian, adibidez, Euskal Telebistak bideo gehienak ematen zituen, Hasier Etxeberriaren Fahrenheit programa kulturalean, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, lan ugari agertzen hasi ziren, hala Euskal Herrian nola Espainian. Baliabide teknologikoak urriak ziren eta inspirazioa eragabea. Ondorioz, obrak anitzak ziren: nazioarteko bideoen itxurakoak, teknologia berrietan oinarrituak eta baita instituzionalak eta industrialak ere. Trantsizioaren azken urteetan obra kritikoak ere egin zituzten (Gabriel Villota, Arturo Fito Rodriguez, Marcelo Expósito, Estíbaliz Sádaba eta Azucena Vieitesen Erreakzioa-Reacción kolektiboa eta abar). Obra horiek arte elektronikoaren aitzindariak hartzen zituzten kontuan, besteak beste 1972ko Iruñeko Topaketak eta José Ramón Sainz Morquillas antolatu eta 1979an Vídeo-Nou talde katalanak Bilboko Udal Aurrezki Kutxan eman zuen ikastaroa. 60ko hamarkadan, Nam June Paik, Wolf Vostell eta Bruce Naumanek, adibidez, arte berri baten oinarriak jarri zituzten, eta 1972. urtea oso garrantzitsua izan zen Europako eta Amerikako ikusizko artean.

Bitarteko artistiko horren inguruko esperientziak bazeuden arren, Gure Artea sari ospetsuak 1996ra arte ez zituen bideoak hartu lehiaketan, eta Artelekuk, adibidez, sortu zenetik (1987) noizean behin bakarrik jartzen zituen bideoentzako espazio eta baliabideak. Consonni erakundea hasi zen 1997an artistentzako bideoak produzitzen, Sergio Prego eta Jon Mikel Eubarentzat, esaterako, Arte Ederren Museo horretan belaunaldi berri bat indarrez sartu zenean, Gaur Hemen Orain (2001) erakusketaren bitartez.

Dena den, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian 1968-2018 erakusketa dela eta antolaturiko bideo-ziklo honetan milurteko berrian sorturiko artista-belaunaldi berriek dute garrantzia. Gehienak Euskal Herriko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuten, haien aurrekariek bezala; batzuek bidaiatu egiten dute eta, are gehiago, beste herrialde batzuetan ere egiten dituzte lanak; gainera, eskura dituzten baliabideak erabiltzen eta partekatzen dituzte. Ez daude bideoarekin kezkatuta, baliabide den heinean, hori aurreko belaunaldiaren bereizgarria zen; oraingo artistek zinemako edo telebistako erreferenteak hartzen dituzte aintzat eta beren erara erabiltzen dituzte. Horregatik dira bereziak obren metrajeak eta denbora, gaiak, muntaia eta kameraren erabilera. Gaur egun bideoen arloan oso garrantzitsua da, halaber, bitartekoak dituzten erakunde instituzional edo independenteen aldetik jasotzen duten babesa, hala Donostian nola Bilbon, batzuek baliabide mugatuak dituzten arren; erakunde horietako batzuk dira, adibidez, Tabakalera, Bulegoa, BilbaoArte eta Consonni. Ziklo hau ZINEBIk Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean sustatu izana ez da huskeria. Izan ere, adierazgarria da zinemaren inguruko programa batek artearekin bat egitea, historikoki harreman errotua baita. Hori guztia ematen dute aditzera ziklo honetan emango ditugun hamasei bideoek.

Guadalupe Echevarría

LA LUCHA POR LA LIBERACIÓN DEL CUERPO DE LAS MUJERES

Estibaliz Sádaba, Azucena Vieites

2007 | 10 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 18:00

LO OFRECIDO III

José Luis Iglesias Fernández-Berridi

1984 | 10 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

12 Azaroak, 20:00

LOS DEMONIOS FAMILIARES

Marcelo Expósito

1990 | 19 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

12 Azaroak, 20:00

MATA A TU VIEJO

Josu Zabala

1985 | 4 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

12 Azaroak, 20:00

MATERIA OSCURA

Jorge Núñez de la Visitación

2014 | 11 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 20:00

POLDER CUP

Maider López

2011 | 11 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 18:00

QUAI DE JAVEL

Iñigo Salaberria

1984 | 10 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

12 Azaroak, 20:00

R5

Usue Arrieta, Vicente Vázquez

2011 | 6 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 18:00

RED RIVER (RÍO TINTO)

Marion Cruza, Nadia Barkate

2009 | 19 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 18:00

RODAR Y RODEAR

Ainara Elgoibar

2011 | 3 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 20:00

SPAIN LOVES YOU

Isabel Herguera

1988 | 6 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

12 Azaroak, 20:00

THE NEWS

Ainize Sarasola

2014 | 19 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 20:00

TÚ, RE-POST

Lorea Alfaro

2017 | 17 min
"El Arte del Tiempo" Zikloa

13 Azaroak, 20:00