INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

GANBAK ZURITZEN HASI NINTZEN. NIRE LEHENENGO FILM LABURRA

CAOSTICAk hamazazpi urte darama Bilboko panorama kulturala iraultzen. Casotica elkartea arduratzen da Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaz, baita Tracking Bilbao kultura eta interneti buruzko Jardunaldiak eta ikus-entzunezkoaren bidez hezkuntza eta giza eskubideak sustatzeko Gizazinea jardunaldiak antolatzeaz ere. Gainera, film laburrak, dokumentalak eta beste objektu zinematografiko ezezagun batzuk ere ekoizten ditu.

Saio berezi honen bitartez, Caosticak eta ZINEBI 61ek ondo merezitako omenaldia eskaini nahi diete UPV/EHU (Euskal Herriko Unibertsitatean) Ikus-entzunezko Komunikazioko lehen promozioa osatu zuten ikasleei; izan ere, ikasleen belaunaldi errepikaezin hark egun filmak eta telesaioak idatzi, ekoitzi eta zuzentzen ditu, baita nazio mailan zein nazioartean arrakasta handia lortu ere. Baina horiek guztiak edozein profesional bezala hasi ziren zinearen mundu honetan: ganbak zuritzen.

Topaketa aske honetan lehendabiziko ikasle horietako batzuen lehen lanak ikusi ahal izango ditugu, eta besteen esperientziak entzuteko aukera izango dugu pasadizoz eta autozigorrez jositako elkarrizketetan. Horietan, gainera, Bilboko ikusleentzako aholkuak eskainiko dira batez ere, bereziki ikus-entzunezko sorkuntzan eta ekoizpenean hasten ari direnei zuzenduta.

Borja Cobeaga, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe), Koldo Serra, Nacho Vigalondo, eta Haritz Zubillaga, beren jatorrien infernura itzuliko dira, beren burua biluztuko dute (ikus-entzunezkoari dagokionean), eta ilusioz, ausardiaz eta gaztaroko aknez mukuru sortu zituzten lehen lanak erakutsiko dizkigute.

Eta, jakina, santu orok iragana duenez, eta bekatari orok etorkizuna, ezin ahaztu ditzakegu haiei laguntza ordainezina eman zieten pertsonak: Gorka Aguirre, Jon Ariño, Aránzazu Calleja, Aitor Gutiérrez, Carolina Martínez de Urbina, Rubén Ontiveros, J. A. Pérez Ledo, Alejandro Tejería, Patxi Urquijo,eta Gorka Vázquez, besteak beste.

Eskerrik asko belaunaldi errepikaezina osatzeagatik, eta Euskadin etorkizuneko zinearen oinarri izango diren zenbait gako eskaintzeagatik.

AUTOESTIGMA

Haritz Zubillaga
1999 · 15'

CUPIDO ES ÁSPERO

Borja Cobeaga, David Cuesta
1998 · 20'

EL TRIVIAL EXTERMINADOR

Borja Crespo
1993 · 7'

PHOTOMATÓN 2

Koldo Serra
1995 · 8'

TOMAR ALGO POR AHÍ Y ESO

Nacho Vigalondo
1998 · 10'

TÚ Y YO

Alaitz Arenzana, María Ibarretxe
1999 · 5'