INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

Kartela


Sari eta kartel berriak ZINEBIren 60. edizioan

1959. urtearen hasieran, Bilboko Zinema Dokumental Iberoamerikar eta Filipinarraren Nazioarteko Jaialdiko lehen edizioaren arduradunek zine- maldi sortu berriaren informazio-organo zen Miqueldi aldizkariaren lehen alean azaldu zuten zergatik erabaki zuten sari hori ematea, jaialdiaren bereizgarri gisa. Lehenik, adierazi zuten asmoa zela Miqueldi sari berria (garai hartan q letraz idatzi zuten) “nazioarteko zinema dokumentaleko sarien goren-mailan” kokatzea. Bigarrenik, garai hartako giro ideologikoarekin bat zetorren erretorikarekin, honela justi katu zituzten sariaren izena eta irudia: “bizkaitar eta espainiar ezaugarri bat da (…) Durangon (Bizkaia) aurkitu zuten basurde-itxurako harearrizko irudia botozko opari zeltiko bat da, penintsulan aurkituriko zezen eta ordotsen modukoa, baina eguzki- edo ilargi-disko bizkaitarra duena”. Bi azalpen horiekin, jaialdiak hasiera-hasieratik agertu zuen lehen antolatzaileen asmoa: tokiko kulturari garrantzi handia ematea eta, aldi berean, Bilbo nazioarteko zinemaren goren-mailara eramatea.

60 urtean gauza asko aldatzen dira. Hain aldi luzean denborak bere lana egiten du eta ia ezer ez da berdin. Ordea, 1959tik gaur egun arte ZINEBI antolatu dutenek asmo bera izan dute: Bilboko jaialdiak Euskal Herriko industria eta kultura zinematogra ko eta ikus-entzunezkoaren aldeko apustua egiteaz gain, Bilbon munduko zinema garaikideko azken joerak aurkeztea, bost kontinenteetako zinemagile berriak ekartzea eta gure hiriaren presentzia eta ospea nazioartean sustatzea.

Horregatik, urteurren biribila ospatzeko jardueren barruan, jaialdiak Maite Leyún euskal artista plastikoari Mikeldi saria (orain k letraz idazten dugu) estetika aldetik berriz diseinatzeko eskatu dio. Orobat, Koldo Atxaga artista plastikoak jaialdiaren 60. urteurreneko kartela diseinatzeko agindua jaso du.

Maite Leyún (1986) Arte Ederretan lizentziatu eta doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, zeramika garaikidearen espezialitatean. Bere lanetan zeramika hartzen du abiapuntutzat eta diziplina anitzeko gaiekin osatzen du. Erabiltzen dituen materialek eta bilatzen dituen formek errealitate garaikidearekin dute beti zerikusia, eta ez ditu aintzat hartzen eskulturaren, instalazioaren, diseinuaren, performancearen eta eskulanaren beraren artean sortutako mugak. Bere helburua aldi berean galdera eta eztabaida izateko gai diren bolumenak sortzea da.

Estatuko eta nazioarteko erakusketa ugaritan parte hartu du, besteak beste honako hauetan: 2018an, Máximo Ramos saria (Ferrol), Nazioarteko Zeramikaren Biurtekoa (Marratxí), Nazioarteko Zeramika Lehiaketa (L ́Alcora); 2014an, Gureak Euskaditik Mexikora (Mexiko DF); eta 2013an Progress in work. Work in crisis (Limoges eta Bilbo). Horrez gain, Hungariako ICSHU erakundeak bere obren erakusketa bat egin du: Not a pot. Sariak eta bekak ere jaso ditu, BilbaoArte Fundazioaren Beka, 2013an, eta International Ceramic Studio erakundearen egonaldi baterako beka, 2012an, adibidez. Jarduera artistikoa diseinuarekin, irakaskuntzarekin eta ikerketarekin zerikusia duten proiektuekin osatzen du.

Maite Leyún ZINEBIko Mikeldi berriaz

Duela egun batzuk, Facebooken Willendorfeko Venusaren historiaurreko tailu ospetsuaren egiletzari buruzko teoria baten gaineko bi argazki zentsuratu zituzten. Teoria horren arabera, tailua, beharbada, emakume batek egin zuen bere burua modelotzat hartuta. Emakume biluzi baten ikuspegi zenital bat eta gura haren antzeko ikuspegi bat alderatu zituzten. Eta irudiak kendu egin zituzten gizarte-saretik. Irudiak zentsuratzeak (oraingoan biluzik zeudelako) dagoeneko ez gaitu eskandalizatzen eta badirudi istorio horretan emakume horren irudikapenak eta funtzionalitateak garrantzia galdu dutela.

Egileez eta hedabideez hitz egiten dugu, baina ez formez, edukiaz eta prozesuez. Gauzak zergatik egiten diren galdetzen diogu gure buruari; prozesuari baino, zergatiari ematen diogu beti garrantzi gehiago. Baina artearen ezaugarrietako bat ZER eta NOLA elkarrekin doazela da. Hori dela eta, Mikeldi berria zer den eta nola egin den ere eskutik helduta doaz.

Duela milaka urte egindako irudi bat abiapuntutzat hartuta, ezagun dugun ezeren itxurarik ez duen baina Mikeldi saria gogora ekartzen digun forma berri bat sortu dut. Aurrekoaren ezaugarriak aztertu ondoren, inskripzioen ideia berreskuratzea eta diskoaren barruan jartzea erabaki nuen; eta inskripzio horiexek dira jatorrizko piezaren eta proposamen berri honen arteko lotura. Inskripzio horiek zinemaldiko egile berrien lana aintzatesteko balioko dute. Hortaz, zeramikazko objektu bat dugu, zeinak tailu zahar bat abiapuntutzat baituen eta gauzak kontatzeari ez ezik kontatzeko moduari ere garrantzia ematen dieten pertsonen lana aintzatesteko balioko baituen.

60. edizioko kartela Koldo Atxaga artista plastikoak egin du. Atxaga Arte Ederretan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da. Unibertsitatean irakasten eta bere lanbidean aritzen da: diseinatzailea da, anarkiko samarra. Batik bat kultura interesatzen zaio eta arlo horretan logotipoak, kartelak, portadak eta kredituak egiten ditu. Sekula ez da aberastuko, jakina, baina sortzeko aske izatea gustatzen zaio. Atxagaren aita bi gauzaz harro zegoela diote: Bilbokoa izateaz eta zinema-proiektatzaile izateaz. Premisa horiek kontuan hartuta, ez da harritzekoa Atxagak ZINEBIko 60. urteurreneko kartela egin izana.

Koldo Atxaga sobre el nuevo cartel de ZINEBI

Ez da erraza Óscar Mariné diseinatzaileari erreleboa hartzea. ZINEBIren 17 edizioko kartelak egin ditu eta, hori gutxi balitz, bere obra gidaritzat hartu dut maiz. Baina jaialdiak etapa berri bat hasi du 60. urteurrenean. Aldatu beharra zegoen, eta errotik, gainera.

Nik premisak argi neuzkan hasieratik: gorria, abstraktua eta kontzeptuala izan behar zuen. Gauzak horrela, José Antonio Sistiaga euskal margolariak egindako pelikuletan hartu dut inspirazioa. Izan ere, Sistiagak zeluloideak margotu egiten zituen, pintzelez, fotogramaz fotograma. Eskala txiki horretako testurak eta inperfekzioak zinemako pantailan handitu egiten ziren gero, eta itxura kosmikoko forma organikoak agertzen ziren. Prozesu hori guraziotik harantzagoko lurralde baterako bidaia mistiko bat izan da niretzat. Han jatorrizko magma aurkitu dut, likido amniotikoa, edozer gauza sortzeko gaia.