INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

Ohorezko Mikeldi

Inaugurazioan, Mariano Llinás zuzendari argentinar handiak jasoko du saria. ZINEBIren asmoa da zuzendariari esker ona adieraztea, duen sormen handiagatik eta obra guztiaren errotiko estetikagatik. Izan ere, bere obra nazioarteko zinema garaikideko berritzaileenetako bat da.

Mariano Llinás (Buenos Aires, 1975) gidoilari eta zuzendaria El Pampero Cine zinemagile-taldeko kidea da; gainerako kideak Laura Citarella, Alejo Moguillansky eta Agustín Mendilaharzu dira. Kolektiboak, ekoizpen-lanean ez ditu prozedura industrialak erabiltzen, ezta nantziazio-iturri klasikoak ere. Mariano Llinásek 2002an egin zuen bere lehen lm luzea: Balnearios. Eta bigarrena, Historias extraordinarias, 2008an; kritikariek txalotu egin zuten eta Argentinan ikusleen artean arrakasta handia izan zuen. Bere azken lana, La or (2018), Buenos Airesko BAFICI jaialdiaren 20. edizioan estreinatu zuten eta nazioarteko lehiaketako irabazle izan zen. Horrez gain, Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian (Herbehereak) Hubert Bals Audience saria jaso zuen.

Espainian, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) estreinatuko du lma. Ohiz kanpoko pelikula berezi bat da, 13 ordu eta 45 minutuko proiektu bisual eta narratibo itzela. Mariano Llinás berak adierazi bezala, “ lmaren asmoa ez da irudi-multzo bat emozio jakin batez hornitzeko aktore baten aurreko esperientzia erabiltzea; aitzitik, La or pelikularen asmoa da esperientzia emozional hori eraikitzea, eratzea. Esperientzia hori pelikula bera izatea, ikusleek aktore batzuen ibilbidea beren begiekin ikustea, lm beraren parte balira bezala”.

La or lan narratibo handi bat da, ondoz ondoko sei istorio bereiziz osatua. Lotura da istorio guztien protagonistak lau aktore direla: Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correa. Fikzio horietako unibertsoa asko aldatzen da pasarte batetik bestera; izan ere, zuzendariak hasiera-hasieratik azpimarratzen ditu alde handi horiek. Halaber, lau aktoreek kontakizun bakoitzean interpretatzen dituzten pertsonaiak oso desberdinak dira. Pilar Gamboa, adibidez, lehenbizikoan sorgina da, bigarrenean pop abeslaria, hirugarrenean espioi mutua, laugarrenean Pilar Gamboa bera, bosgarrenean bigarren mailako pertsonaia bat, ia ikusezina, eta seigarrenean XIX. mendeko iheslari bat panpan. Aktoreek fikziozko unibertso batetik bestera jauzi egiten dute, mozorro-dantza batean bezala. Mariano Llinásek bi helburu ditu: batetik, aktoreak kontatzeko ma-kina bihurtzea, aktoreen gorputzean fikzio horien berri emateko betebeharra eta erantzukizuna ezartzea, gugan sinesgaitasunaren borondatezko etetea eragiteko, Samuel T. Coleridgek esaten zuen moduan, hori baita jarduera artistiko guztien xede nagusia; eta bestetik, ibilbide narratibo luze horretan fikzio batetik besterako jauziek emakume horien benetako aurpegia erakustea.

Álvaro Arrobak honako hau dio edizio honetako katalogorako bere artikuluan: “La or lmak pelikula handi bat irakurri izanaren hondarra (eta zama) uzten du. Badirudi eleberri erraldoi bat (klasikoa eta metalinguistikoa aldi berean, Roberto Bolañoren 2666 bezalakoa) irakurtzen eta, aldi berean, eleberri horren zinemarako egokitzapena ikusten ari zarela. Zinemaren historian badago sentsazio horren aurrekariren bat edo beste, eta erraz antzematen da, gozamenarekin lotura estua duen sortze-printzipioak gidaturiko pelikulak baitira. Horietako bat Max Ophulsen azken lana da, Lola Montes (1955), mata hari baten biogra a postmoderno eta handinahia. La or lma pelikula horren ugalketa masibo baten modukoa da. Pelikula horietan sortzaile-taldeak dena ematen du, lehena eta azkena balitz bezala. Jaiotza eta testamentua zati berdinetan”.


La flor. El principio del placer

ZINEBI tiene el placer de ofrecer el estreno en España de La flor, la película de ficción más larga del cine (14 horas y media), dirigida por Mariano Llinás. Para acercarse a este cineasta mayor es necesario tener en cuenta dos datos fundamentales aunque baladíes en apariencia: que tiene aura de patriarca- acarrea gran porte y estatura- y que habita en el barrio porteño de San Telmo.

Sus producciones son las últimas hechas con los brazos: se necesita mucha fuerza y una fisicidad imponente para un despliegue de energía semejante (diez años de rodaje intercontinental y el empuje de un grupo de amigos- los actores y técnicos de la productora El Pampero- movilizado permanentemente). Llinás es un personaje insaciable, wellesiano (también fuma Habanos en los toros) que porta un cayado digno de profeta bíblico durante los rodajes igual que Sam Fuller llevaba una Colt 45. En escritos y entrevistas se confiesa poseído por el ejemplo del profeta Noé al entender el cine como un arca contenedora donde resguardar las cosas del pasado. “Todas las especies animales que me gustan están en La flor. Si queremos pensar la película con indulgencia, es como el Arca de Noé (Sauve qui’il peut le cinematograph). Hemos de entender que el siglo XX terminó y somos la generación responsable de salvaguardar las cosas que nos gustan de ese periodo ”. Por eso, como decíamos, lo primero que uno sospecha viendo sus películas es que son las de un habitante ejemplar de San Telmo, lugar empedrado, lleno de mercados y mercachifles como viajes en el tiempo (la totalidad del siglo XX) y el espacio (el que separa pero también une a América con Europa). Llinás es un nacionalista de un barrio que contiene la parte por el todo de occidente durante el siglo pasado, la única calle en cuya militancia se vuelve uno internacionalista.

Diez años han pasado ya desde Historias extraordinarias (2008) (proyectada en Zinebi 2011- entonces ya filmaban La flor desde hacía dos-). Aquella película era como un jardín de senderos que se bifurcan (borgiana confesa), una red de historias dentro de historias en el marco del siglo que las rodeaba. Recordando a Godard, alguien las llamó “Histoire(x) du cinema”.

La flor le ha salido más cervantina que borgiana y se despliega con arrogancia en varios continentes, especialmente en Sudamérica, pero también en las principales capitales de Europa y zonas de Rusia y Asia. La arrogancia de ocupar con las ficciones otros territorios era (desde los años 20) prerrogativa de las películas de Hollywood donde hasta Jesucristo hablaba inglés. Han tenido que pasar cien años pero lo que importa de La flor es la justa inversión. Su apropiación de casi la totalidad los géneros cinematográficos clásicos (thriller, musical, espías, lírica amorosa bucólica) y de sus correspondientes lugares icónicos para el castellano y para Sudamérica. Una épica del robo inverso que el cine sudamericano necesitaba y nunca tuvo. La arrogancia de Llinás y de las cuatro actrices de la compañía Piel de Lava (Valeria Correa. Laura Paredes, Pilar Gamboa y Elisa Carricajo), que interpretan múltiples papeles y se multiplican en pantalla, es la de conquistadores que recuperan (no sin cierto orgullo porteño) territorios. Carricajo y Gamboa tomando la Torre Eiffel y el Reichstag.

La flor deja el poso (y el peso) de haber leído una voluminosa película. De asistir al mismo tiempo a una elefantiásica novela (clásica y metalingüística al tiempo, como 2666 de Roberto Bolaño) y a su propia adaptación cinematográfica. Encontramos algún precedente de esa sensación en la historia del cine y se reconoce fácilmente pues son películas guiadas por un principio creador que tiene mucho que ver con el placer, como Max Ophuls y su obra final, Lola Montes (1955), la postmoderna y ambiciosa biografía femenina de una mata-hari de la que La flor parece una multiplicación masiva. Películas en las que un grupo de creadores pone toda la carne en el asador como si fuera la primera, pero también la última. Nacimiento y testamento a partes iguales.

Álvaro Arroba

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) 60. edizioko bigarren Ohorezko Mikeldia Apichatpong Weerasethakul zinemagile tailandiarrari ematea erabaki du, eta jaialdiaren amaiera-ekitaldian jasoko du. Sari horren bitartez, jaialdiak zinema garaikideko zuzendari handienetako bati esker ona adierazi nahi dio, bere filmografia oparoagatik. Izan ere, Apichatpong oso zorrotza da bere buruarekin eta fantasia handia eta sakontasun poetiko itzela ditu.

Exotismo zinematogra koaren beste erakusgarri bat baino izango ez zelako susmopean heldu zen Europara, joan den mendearen amaieran, Apichatpong Weerasethakul thailandiar hasiberriaren obra. Thailandia ipar-ekialdean hazi zen, arkitektura ikasi zuen Khon Kaeneko Unibertsitatean (probintzia hori da bere obra gehienen agertokia) eta gero Chicagoko School of the Art Institute erakundean egin zituzten ikasketak. Mysterious object at noon (Dokfa nai meuman, 2000) izeneko fikziozko eta ez fikziozko cadavre exquis-arekin egin zen ospetsu, Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zutenean. Opera prima haren ondoren oso bizkor egin zuen gora: Cannesen Blissfully yours (Sud sanaeha, 2002) eta Tropical Malady (Sud pralad, 2004) saritu zituzten; eta bere Syndromes and a Century (Sang sattawat, 2006) Veneziako Mostran urrezko lehoia eskuratzeko lehiatu zuen lehen thailandiar lma izan zen. Espainian ZINEBI izan zen 2004an obra harrigarri horietako batzuk eman zituen lehen jaialdia; zehazki, bere lehen bi lm luzeak eta sei lm labur izan genituen ikusgai.

Bost urte baino gehixeagoan, Apichatpongek bere lekua hartu zuen XXI. mendeko ikus-entzunezko kanonean. Hasieran, bere hiato ospetsuekin egiten zuen distira: areto komertzial batzuetara heltzen ziren zinemagile thailandiarraren lm luzeak bitan zatituta zeudela ziruditen, itxuraz bereiziak ziren bi kontakizun zituzten. Behin eta berriz (eta beti bikain) erabili duen narrazio-mekanismo horren eraginaren atzean, bere ikus-entzunezko lanek fikzioa eta errealitatea bereizten dituen mugako eremu (gero eta zabalago) horretan sortuta daudela dirudite. Izan ere, fikziozko pelikulak beren lmazioaren beraren dokumentalak direlako uste oso eta barru-barrukoan sakondu zuen; uste horrek erro baziniar sakonak ditu. Apichatpongek beti esaten du bere asmoa fikzioa eta errealitatea teilakatzea dela, ezinezkoa izan dadin bata eta bestea noiz hasten eta noiz amaitzen diren jakitea.

Gauzak horrela, fikziozko pertsonaiak aktoreek berek sor eta landu ditzaten proposatzen du maiz (betiere bere laguntzarekin), beren edo ingurukoen sentsazio eta esperientziak oinarritzat hartuta. Halaber, dokumental-kutsu gehien duten zatietan aktoreek fikziozko istorioak (ametsak, beldurrak, oroitzapenak, elezaharrak eta abar) kontatzen dituzten pasarte asko sartzen ditu; zenbaitetan, Apichatpongek pasarte horiek fikzioa bailiran bezala berregiten ditu. Gizakiok oroitzapen eta fantasiak ditugu buruan eta ia beti normal bizi dira elkarrekin, zuzendari thailandiarraren lan horietan bezala. Ez da arraroa, beraz, zuzendariak ikusleei amesten laguntzea. Eta horixe egin zuen Rotterdameko azken Zinemaldian aurkeztu zuen Sleep cinema instalazioan: ikusleek ohe bat aloka zezaketen (gaua 75 euro zen), mugimenduzko irudi batzuei begira lo har zezaten (lo

hartu nahi izanez gero); irudiak Amsterdameko EYE Filmmuseum erakundeko funtsetik hartu zituen eta pantaila obalatu handi batean proiektatu zituzten.

Apichatpong estiloan fikzioa eta ez-fikzioa, ametsak eta oroitzapenak, kontakizunak eta behaketa dira nagusi. Zinemagilearen bereizgarriak oso pertsonalak dira eta erraz ikusten dira lm luzeetan, besteak beste Cannesko Zinemaldian urrezko palma lortu zuen Boonmee osabak iraganeko bizialdiak oroitzen ditu (Lung Boonmee raluek chat, 2010) lmean eta Cemetery of splendour (Rak ti Khon Kaen, 2015) pelikulan. Ordea, lm labur eta ertainetan beharbada argiago eta nabarmenago antzematen dira, eta horregatik aukeratu ditugu lehen multzoko 22 eta bigarren multzoko beste bi ZINEBIko edizio honetan emateko. Hala, besteak beste bere bi azken lanak ikusi ahal izango ditugu: Blue, zeina Torontoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu berri duen eta estatuan Bilbon emango dugun lehenbizikoz; eta Song of the city, hau da, Ten years Thailand proiektu kolek- tiboan egin duen ekarpena, zeinak herritarren askatasunaren aldeko mezu kritiko eta politiko indartsua baituen. Apichatpongekin batera Thailandiako zinema garaikideko profesional ospetsuek parte hartzen dute, adibidez: Aditya Assarat, Chulayarnnon Siriphol eta Wisit Sasanatieng.


Más real que la realidad. La obra de Apichatpong Weerasethakul

Con el paso de las décadas y la quiebra del modo tradicional de exhibición de películas, el viejo paradigma de que “toda cinematografía menor admite un cineasta mayor” suma excepciones cada vez más notables. Afortunadamente. Figuras en su día de la talla de Abbas Kiarostami (o antes Theo Angelopoulos, e incluso mucho antes los ahora clásicos del cine japonés Kurosawa y Mizoguchi) actuaron como una cuña para quebrar lentamente esa lectura etnocentrista que caracterizó a Occidente durante el siglo XX.

Bajo la sospecha de no ser más que una muestra más de exotismo cinematográfico, llegó a Europa a finales del siglo pasado la incipiente obra del tailandés Apichatpong Weerasethakul. Criado en el noreste de Tailandia, había estudiado arquitectura en la Universidad de Khon Kaen (cuya provincia es escenario de la mayoría de sus obras) y posteriormente en la School of the Art Institute of Chicago. Un cadáver exquisito de ficción y no ficción llamado Mysterious object at noon (Dokfa nai meuman, 2000) catapultó su carrera desde su estreno en el Festival Internacional de Cine de Rotterdam. Tras esa opera prima, la ascensión fue meteórica: premiado en Cannes con su Blissfully yours (Sud sanaeha, 2002), repitió en el festival francés con Tropical Malady (Sud pralad, 2004); mientras, Syndromes and a Century (Sang sattawat, 2006) fue la primera película tailandesa que compitió por hacerse con el León de Oro de la Mostra de Venecia. En el estado español fue ZINEBI, en 2004, el primer festival que programó parte de aquella sorprendente obra mediante la exhibición de sus dos primeros largometrajes y seis cortometrajes.

En poco más de un lustro, Apichatpong se había ganado un lugar en el canon audiovisual del siglo XXI. En un primer momento, el fulgor procedía de sus célebres hiatos: los largometrajes del realizador tailandés que llegaban a algunas salas comerciales estaban marcados por partirse en dos narraciones aparentemente separadas la una de la otra. Detrás del efecto de este mecanismo narrativo recurrente (y que ha ejecutado siempre de una manera brillante), su obra audiovisual parece íntegramente creada en esa región fronteriza (cada vez más ancha) que separa ficción y realidad. Así, el realizador profundizó en esa convicción íntima, de honda raigambre baziniana, de que toda película de ficción es un documental de su propio rodaje. Apichatpong siempre declaró que su aspiración era imbricar ficción y realidad en cada obra de tal forma que sea imposible saber dónde empieza y acaba cada una.

De este modo, muchas veces propone que los personajes de sus ficciones los construyan los propios actores -siempre con la ayuda del realizador- basándose en sensaciones y experiencias propias o prestadas; o que, en los fragmentos que podrían considerarse más documentales abunden los pasajes en que los intérpretes cuentan historias de ficción (sueños, temores, recuerdos, leyendas, etc.) que alguna vez Apichatpong reconstruye como si se tratara de una ficción. En la mente humana conviven recuerdos y fantasías y, al igual que en estos trabajos del realizador tailandés, casi siempre con absoluta normalidad. No resulta extraño, por tanto, que el realizador no dude en facilitar a su público que se abandone al sueño (en una recomendación que, si la memoria no me falla, sólo recuerdo que haya hecho antes Kiarostami), como recientemente ha hecho en Sleep cinema, instalación presentada en el pasado Festival Internacional de Cine de Rotterdam, y en la que, por un precio de 75 euros la noche, los espectadores podían alquilar una cama para dormirse, si así lo deseaban, ante una selección de imágenes en movimiento procedentes de los fondos del EYE Filmmuseum de Amsterdam, y que se proyectaron en una pantalla oval de grandes proporciones.

Ficción y no ficción, sueño y  memoria, narración y observación  marcan en gran parte el estilo Apichatpong, cuyos personalísimos rasgos se perciben en largometrajes inolvidables como Tío Boonmee recuerda sus vidas pasadas (Lung Boonmee raluek chat, 2010), que logró la Palma de Oro del Festival de Cannes, o Cemetery of splendour (Rak ti Khon Kaen, 2015); pero que quizá se advierten de manera más directa y desnuda en sus abundantes cortometrajes y mediometrajes, de los que hemos seleccionado 22 de los primeros y dos de los segundos para esta edición de ZINEBI. Entre ellos, sus dos últimos trabajos: Blue -que acaba de estrenar en el Festival Internacional de Toronto y cuya première en España tendrá lugar en Bilbao-, y Song of the city, su aportación al proyecto colectivo Ten years Thailand, que incluye además un mensaje crítico y político nada desdeñable en defensa de las libertades ciudadanas. Junto a él, participan nombres destacados del cine tailandés contemporáneo como Aditya Assarat, Chulayarnnon Siriphol o Wisit Sasanatieng.

Hace unos años, con motivo del estreno de Tío Boonmee… Apichatpong contaba a Diego Lerer que le gustaba el realismo mágico. Lo comparaba con la ciencia ficción, ya que tomaba “elementos de fantasía para hablar del presente”. Para él, decía, “la fantasía es más real que lo que llaman realidad”. No me parece descabellado pensar que Macondo en tailandés se diga Khon Kaen y quizás no sea una casualidad que el próximo largometraje de Apichatpong se vaya a rodar a lo largo de 2019 en Colombia. Se titulará Memoria.

Rubén Corral

Euskal zinemaren egun Handia

ZINEBIk Euskadin egindako zinemarekin eta gure ikus-entzunezko industriaren kanpo-proiekzioarekin duen konpromisoa berretsi nahi du 60. edizioan (hirurogei urtean hamaika gauza egin daitezke). Konpromiso hori 1959an hartu zuen ZINEBIk, hau da, Bilboko Zinema Dokumental Iberoamerikar eta Filipinarraren Nazioarteko Jaialdia sortu zenean (hasieran izen hori zuen, gaur egun denboraren tunel batetik ateratakoa dirudien arren). Izan ere, gutxienez lau belaunalditako euskal zinemagileen lan nagusiak izan ditugu ikusgai ordudanik: Pío Caro Baroja, Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert, José Antonio Sistiaga, Pedro Olea, José Ángel Rebolledo, José Julián Bakedano, Imanol Uribe, Antton Merikaetxebarria, Juan Ortuoste, Javier Rebollo, Ramón Barea, Ernesto del Río, Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Asier Altuna, Jon Garaño, Borja Cobeaga, Begoña Vicario, Haritz Zubillaga, Koldo Almandoz, Isabel Herguera, Víctor Iriarte, Laida Lertxundi eta Izibene Oñederra, besteak beste. Hirurogei urte asko dira eta gure herrialdeko mugimenduzko irudien historiaren parte handi batez gozatzeko aukera ematen dute.

2008an, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 50. urteurrenean (2000. urtetik ZINEBI da), zinemaldiak omenaldi beroa egin zien aitzindari batzuei (Caro Baroja, Basterretxea, ordurako zendu zen Larruquert, Olea, Uribe eta Bakedano), gerraondoko eta diktadura frankistako kondizio gogorretan zinemagile eta herritar gisa izan zuten adorea eskertzeko.

Gaur egun Euskal Zinema esaten diogun hori 70eko amaieran eta 80ko hasieran, Trantsizio demokratiko bete-betean, erabiltzen hasi zen etiketa bat da. Garai hartako giroa nahasia eta aginduzkoa zen, eta herrialdeko unibertsitate eta kultura-erakundeek euskal eta espainiar film laburren gaineko eztabaida beroak bultzatzen zituzten (beste herrialde batzuetako borroka-esperientziekin ere lotura zuen horrek, batez ere Latinoamerikarekin). Giro horretan Bilboko jaialdia izugarri nabarmendu zen eta, hala, kritika eta espezializazioa jaialdiaren bereizgarri nagusi bihurtu ziren. Gero, Euskal Herrian garai hartan egindako lehen film luzeen arrakasta komertzialaren ondorioz, Euskal Zinema marka herritar-agiri bihurtu zen berehala Espainiako zinema-merkatuan; honako film luze hauek izan zuten arrakasta, bereziki: Alfonso Ungríaren La conquista de Albania (1983) eta Imanol Uriberen La muerte de Mikel (1983).

ZINEBIk Euskadiko zinemaren iraganari eta etorkizunari begiratzen jarraitu nahi du. Horregatik, 60. urteurrenean, Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dugu lehenbizikoz, azaroaren 10ean, larunbatean. Ospakizunak bi saio oso berezi izango ditu:

1. Jaialdiko sail ofizialean lehia egingo duten euskal film laburren emanaldia (AZ).

Aurten hauek aukeratu ditugu: Ancora lucciole (María Elorza), Amor siempre (Maider Fernández Iriarte), Azken otsoa (Iker Maguregi), Cadoul de Craciun (Bogdan Muresanu), Il dolce far (Richard Sahagún) eta It is All Right Here (Teresa Sendagorta).

2. Ohorezko Mikeldi Berezia Euskal Zinemako zinemagile eta profesionalei (Bilboko Arte Ederren Museoa).

Omenduko ditugu, batetik, Bilbon gerraondoan eta Trantsizioan protagonista izan ziren profesional batzuk; eta bestetik, José Antonio Sistiaga artista plastiko eta zinemagile gipuzkoar handia eta bere lan oparoa.

Joan den mendeko 70eko hamarkada aurretik, Bilbon zinema produzitzeko eta zuzentzeko saio eta esperientzia gutxi batzuk baino ez zituzten egin, eta ez zuten bata bestearekin apenas loturarik. Gerra Zibilaren aurreko hiru hamarkadatan, Mauro eta Víctor Azcona anaiek ekoiztutako pelikulak dira garrantzitsuenak, aitzindari izan zirelako; garai hartako haien lan nagusia El mayorazgo de Basterretxe (1928) fikziozko film luzea da. Gerraren ondoren, 1966an, Pedro Oleak Ría de Bilbao film dokumental ertaina zuzendu zuen.

Lehen esan bezala, Bilbon 60ko hamarkadan lortu zuten ekoizle, zuzendari eta gainerako profesionalek, beren lanekin, gure hiriko zinema-ekoizpenari eustea; 60. edizioan omenduko ditugun hauek, besteak beste:

José Ángel Rebolledo (Bilbo, 1941). Industria Ingeniaritzako ikasketak egiten hasi zen, baina utzi egin zituen, eta  zuzendari titulua eskuratu zuen Zinematografia Eskola Ofizialean (ZEO), 1973an. 1975ean Arriluce film labur esperimentala zuzendu zuen. Muntatzaile, produkzio-laguntzaile eta gidoigile gisa ere lan egin du. 1983an Aiete Films ekoiztetxea sortu zuen Imanol Uribe, Javier Aguirresarobe eta Gonzalo Berridirekin batera, eta 1985ean lehen film luzea zuzendu zuen: Fuego eterno.

Anton Merikaetxebarria (Bilbo, 1944). Zuzendaria, gidoigilea, kritikaria eta zinema-saiogilea da. Zinematografian diplomatu zen London Film School erakundean (1969-1971). 70eko hamarkadan film labur batzuk egin zituen, adibidez: Rumores de furia (1973), Arrantzale (1975), Santuario profundo (1976) eta Ikuska 3 (1979). Kritikari-lanetan euskal hedabideetan aritu da, Egin, Muga eta Euskadin, esaterako, eta 1985etik El Correo egunkarian. 2013an saiakera bat argitaratu zuen: El enigma Ingmar Bergman.

Alberto López Echevarrieta (Bilbo, 1945). Kazetaria, idazle poligrafoa, kritikaria eta zinema-saiogilea da. Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Eskola Ofizialean. 1963an Bilboko Radio Popular irratiko informazio-zerbitzuetan lan egiten hasi zen eta, gero, Pueblo egunkariko erredaktore izan zen hamar urtez. ZINEBIko antolamendu-taldeko kide ere izan da. Bere lan nagusiak dira El cine en Vizcaya (1977), Cine vasco, ¿realidad o ficción? (1982) eta Bilbao, cine y cinematógrafos (2000).

            Santos Zunzunegui (Bilbo, 1947). Kritikaria, irudiaren teorikoa, zinema-idazlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) katedradun emeritua da. Ospe handia du hala estatuan nola nazioartean. 1979an Contracampo aldizkarian hasi zen lanean eta 2007an Caimán. Cuadernos de cine argitalpenean. Hauek dira bere lan nagusiak: Mirar la imagen (1984), El cine en el País Vasco (1985) eta Robert Bresson (2001) eta Orson Welles (2005) monografiak. Duela gutxi Euskadi Saiakera saria jaso du, Bajo el signo de la melancolía obrarekin.

Juan Ortuoste (Bilbo, 1948). Lan Zinema ekoiztetxe bilbotarra sortu zuen 1973an, Javier Rebollorekin batera. Urte batzuetan publizitatearen arloan jo eta su lan egin ondoren, enpresak Carmen, 3º G (1978) eta Agur, Txomin (1981) film laburrak produzitu zituen, besteak beste. Urte hartan bertan zuzendari gisa estreinatu zen, Rebollorekin batera zuzendu zuen Siete calles komediarekin. 1985ean Golfo de Vizcaya ekoiztu eta 1989an El mar es azul zuzendu zuen. Ekoizle- eta zuzendari-lana eta gidoilari- eta muntatzaile-lana aldizkatu ditu.

Ramón Barea (Bilbo, 1949). Antzerkiko, zinemako eta telebistako aktorea, dramaturgoa, eszenako zuzendaria eta zinema-zuzendaria da. Zinemako aktore gisa ehun pelikula baino gehiagotan parte hartu du, besteak beste zuzendari hauekin: Iciar Bollain, Álex de la Iglesia eta Borja Cobeaga. Zuzendari gisa Adiós, Toby, adiós (1996) film laburrarekin egin zuen debuta; gero Muerto de amor (1997) zuzendu zuen. Film luze hauek ere egin ditu: Pecata minuta (1999) eta El coche de pedales (2004).

Javier Rebollo (Bilbo, 1950). Batik bat Lan Zinema ekoiztetxean aritu da gidoilari-, ekoizle- eta zuzendari-lanetan, Juan Ortuosterekin batera. Film luze hauek zuzendu ditu, esaterako: Golfo de Vizcaya (1985), Calor… y celos (1996), Marujas asesinas (2001) eta Locos por el sexo (2006). Karambola Producciones ekoiztetxearekin eta M. Eugenia Salaverri idazle eta gidoilariarekin elkarlanean La buena hija (2013) eta Txarriboda (2015) egin ditu, adibidez.

Ernesto del Río (Bilbo, 1954). Zuzendari gisa Luis Eguiraunekin batera filmaturiko Octubre 12 (1982) eta El ojo de la tormenta (1983) film laburrekin egin zuen debuta. 1985ean Sendeja Films ekoiztetxea eratu zuten biek, beste bazkide batzuekin batera. Lehen film luzea 1987an egin zuen, El amor de ahora; eta horrez gain zuzendu ditu No me compliques la vida (1990), Hotel y domicilio (1996), Valeria descalza (2011) eta Umezurtzak (2015). 2000tik 2017ra ZINEBIko zuzendari izan zen.

Esan bezala, ZINEBIren 60. edizioko Euskal Zinemaren Egunaren amaieran, José Antonio Sistiagari (Donostia, 1932) omenaldia egingo diogu. Gerraondoko Euskal Herriko abangoardia historikoko artista plastiko garrantzitsuenetako bat da, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Néstor Basterretxea eta Rafael Ruiz Balerdirekin batera. Sistiagaren lana oparoa eta oso pertsonala da. Zinemagile esperimental gisa, 1968an lan oso berezi bat aurkeztu zuen Bilboko Jaialdian, Ere erera baleibu icik subua aruaren…, hain zuzen ere, eta 10. edizio hartako Zinema Esperimentalaren saria jaso zuen. Zazpi minutuko film labur bat da eta fotogramak banan-banan eskuz margotuta daude. Gero De la luna a Euskadi izena jarri zion. Material zoragarri hori gaur egun non den ez dakigu, baina gero egin zuen film luzearen jatorria izan zen; pelikula horri bere lagun Balerdik asmaturiko jatorrizko izenburua jarri zion. Filma 1970an estreinatu zuten Madrilen eta harrera oso ona izan zuen Bartzelona, Londres, Paris eta New Yorkeko jaialdi eta emanaldietan, adibidez. 1988tik 1989ra Impresiones en la alta atmósfera egin zuen, teknika berberarekin. IMAX pantaila erraldoiko zinemetan 70 mm-ko formatu horizontalarekin proiektatzeko lan bat zen. Garai horretan egin zuen, halaber, Han (sobre el sol), euskarri berean. 1991n Paisaje inquietante nocturno eta En un jardín imaginado zuzendu zituen, beste teknika batekin eta 35 mm-ko formatuarekin. Sistiagaren omenaldian Sistiaga, une histoire basque (Manuel Sorto, 2018. 96 min.) dokumental luzea estreinatuko dugu, artista gipuzkoar handiaren izaerari, munduan egoteko moduari eta sortzeko erari buruzko film bat. Aldez aurretik ZINEBIren lan berezi bat emango dugu, UPV/EHUko Hauazkena animazio-taldeak eginiko Ilargian (2018), non artistak De la luna a Euskadi (1968) film labur galduaz gogoan duena berrinterpretatzen duen.

Saio hori eta dokumental laburraren proiekzioa Denboraren artea bideo-zikloaren barruan dago. Ziklo hori Bilboko Arte Ederren Museoak 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian 1968-2018 erakusketa dela eta antolaturiko jardueretako bat da; zikloaren komisarioa Guadalupe Echevarría da. Izan ere, ZINEBIren asmoa Museoarekin elkarlanean estuago aritzea eta Euskadiko gaur egungo ikus-entzunezko ekoizpenaren inguruko 60. edizioko proposamena aberastea da.

ZINEBIk Mikeldi Berezia ematen die eta jaialdiko antolatzaileek eta bilbotarrek berek zenbat maite dituzten adierazten diete Euskadin egindako zinemako bederatzi berri-berriei. Bederatzi herritar bertutetsu dira eta, pazientziaz eta iraunkortasunez, gure kultura-ondarearen parte bihurtu diren pelikulak egin dituzte. Eta horixe lortzeko bidean dira Bilboko Jaialdiaren urteurren biribil honetako sail ofizialean lehiatuko duten euskal zinemagile gazteak ere.

Izan ere, iragana begien bistatik ez galtzea eta orainaldiaren lekukotasuna uztea etorkizuna zelatatzeko modu on bat da, modu bakarra, seguru asko.

Luis Eguiraun
ZINEBIko programatzailea