INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

FILM LABURREN ARAUDIA

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO 61. JAIALDIAREN ARAUDIA

Jaitsi

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritzaren (ICAA) laguntzaz, BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO 61. JAIALDIA burutu nahi du.

1. BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO 61. JAIALDIA 2019ko azaroaren 8tik azaroaren 15era Bilbon ospatuko da.

2. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioaren (FIAPF) aintzatespena du nazioarteko lehiaketa gisa. Araudi honetako artikuluak bat datoz FIAPFk 2019. urterako emandako Nazioarteko Araudiko xedapenekin.

BALDINTZAK

3. Honako hauek baino ez dute parte hartuko jaialdi honetan:
a) 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egin diren film laburrak.
b) Lehiaketarako hiru kategoria daude: fikzioa, dokumentala eta animazioa.

4. EAEn ekoitzitako film laburrek (fikzioa, dokumentala eta animazioa) Nazioarteko Lehiaketa- Atal Ofizialean parte hartu nahi izanez gero, Estatuan estreinaldiak izan beharko dute ZINEBI 61. edizioan. Estatuan ZINEBI 61 aurretik estreinatutakoek, Bertoko Begiradak-Film Laburrak atalean baino ezingo dute parte hartu.

5. Gehienez ere, 30 minutuko iraupena izango dute Nazioarteko Lehiaketa-Atal Ofizialeko film laburrek.

6. Gehienez ere, Nazioarteko Lehiaketa-Atal Ofizialen emanaldien iraupena 6 ordukoa izan beharko da eguneko.

7. Jaialdiak onartuko dituen film labur guztiak, Aukeraketa Batzordeak ikusi beharko ditu erabaki baino lehen. Zuzendaritzak berak izendatuko du Aukeraketa Batzordea, eta Nazioarteko Lehiaketa-Atal Ofizialeko film laburren aukeraketan aholkatu eta lagunduko du. Aukeraketaren azken erabakiaren erantzukizuna jaialdiaren zuzendaritzak izango du.

IZEN-EMATEAK

8. Ekoizleek eurek edo euren legezko ordezkariek emango dute film laburren izena.

9. Honako hau aurkeztu beharko da izena ematean izena emateko orria eta ekoizleak gehitu nahi duen informazio egokia. Testuak euskeraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzi behar dira.

10. Hautaketarako Festhome plataformara bidalitakoak onartuko dira soilik (www.festhome.com).

11. Izen-emateko epea 2019ko uztailaren 15ean bukatuko da.

PROIEKZIO FORMATUA

12. Jendaurrean emateko film laburrak koderik gabeko DCP formatuan soilik onartuko dira. Beste formatuak, ordea, kontuan hartuko dira ere.

13. Jendaurrean erakusteko, pelikulek ingelesezko azpitituluak eduki beharko dituzte.

14. Material hau errebisatuko da eta disko gogorretan bilduko da jaialdiko areto desberdinetan eskeintzeko.

15. Disko gogorrak jaialdiko artxiboetan geratuko dira eta ez dira inolaz ere erabiliko beste eskaintzetarako zinema zuzendariek kontrakoa esaten ez badute eta baimena sinatzen badute. Disko gogorren babespena FIAPF eta zinemateken arteko hitzarmenaren araudiapean egingo da.

16. Film laburren kopiak jaialdiko posta helbidera bidaliko dira: Colón de Larreategi kalea, 13, 3. ezk. 48001 Bilbo, Bizkaia (Espainia).

17. Jaialdiko seguru etxeak kopiak bulegora heltzen direnetik itzulera momentu arte aseguratuko ditu.

18. Jaialdia amaitutakoan, jendaurrean erakusteko materialak bidaltzailearen helbidera bidalikoak izango dira. Kopien helduera gastuak lehiakideak ordainduko ditu eta itzulera bidalketa berriz ZINEBIk.

NAZIOARTEKO EPAIMAHAIA ETA SARIAK

19. Jaialdiko zuzendaritzak izendatutako Nazioarteko Epaimahaiak sariak erabakiko ditu. Nazioarteko Epaimahaiko kideen kopurua ezin izango da bostetik beherakoa eta beti bakoitia izan beharko da. Dena dela, espainiarrak %40 izango dira gehienez ere. Jaialdiko zuzendaritzak idazkaria izendatuko du, eta deliberazioetan parte hartzen badu ere, ez du bozkatzeko eskubiderik izango.

20. Nazioarteko Epaimahaiak bere barne araudia ezarriko du, jaialdiko zuzendaritzarekin batera. Bere erabakia behin betikoa izango da. Honako sari hauek ezin izango dira eman gabe utzi:

JAIALDIKO SARI NAGUSIA – 7.000 €
EUSKAL ZINEMAREN SARI NAGUSIA – 6.000 € ESPAINIAKO ZINEMAREN SARI NAGUSIA – 6.000 € MIKELDIA-FIKZIOZKO FILM LABURRA – 5.000 € MIKELDIA-DOKUMENTAL FILM LABURRA – 5.000 € MIKELDIA-ANIMAZIOZKO FILM LABURRA – 5.000 €

21. Sarien diru kopurua erdibana banatuko dira film laburreko ekoizlearen eta zuzendariaren artean.

22. Sariak 2019an ordainduko dira, kasu bakoitzean egokitu litezkeen kenkari fiskalak aplikatuta. Bestalde, saridunak, zergapeko bikoitzari begira, bizilekua dueneko herrialdeko agintaritza fiskalak igorritako egoitza fiskaleko agiri bat aurkeztu beharko du 2019ko abenduaren 15a baino lehen.

23. Araudi hau ingelesez euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da. Inolako zalantzarik sortuz gero, gaztelaniaz egindako bertsioak izango du balioa.

24. Film labur baten izena emanez gero, araudi honetako baldintzak onartu beharko dira. Era berean Arriaga Antzokia ardueren Zentroko Administrazio Kontseiluak interpretatu eta ezarriko du araudia. Horretarako, Nazioarteko Araudian xedatutakoa hartuko du kontuan.