INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

PARIS CALLIGRAMMES

Ulrike Ottinger
Alemania / Frantzia / 2020 / 129'
BEAUTIFUL DOCS / Documental


Gidoia Ulrike Ottinger


Muntaketa Anette Fleming


Soinua Detlef Schitto (original sound) Timothée Alazraki


Musika Detlef Schitto (original sound) Timothée Alazraki


Ekoizpena Zero One Film


Banaketa Lightdox


  .

Ulrike Ottinger (eskarmentu handiko zuzendaria) izen bereko liburuan eta erakusketa batean oinarritu da dokumental-lan berriena sortzeko: Parisen 60eko hamarkada nahasian egindako egonaldiari buruzko ohar pertsonal eta politikoen bilduma zehatza da «Paris Calligrammes», Aljeriako gerrak eta 68ko Maiatzak markatuta. Ottingerrek berpiztu egin ditu auzo latinoko eta Saint-Germain-des-Prés auzoko kafe bohemioak eta jazz klubak; erbesteratuekin eta komunitate artistikoko kideekin egindako topaketak gogora ekarri ditu; eta bere «heroien aztarnak» jarraitu ditu lan honetan. Berlingo Zine Jaialdiaren joan den edizioan estreinatu zen filma, eta bertan Berlinale Camera saria jaso zuen margolari, diseinatzaile, argazkilari, idazle eta film zuzendari gisa egindako ibilbide luze eta oparoagatik. Zuzendari jardunari dagokionez, film hauek nabarmendu daitezke: «Johanna d’Arc of Mongolia» (1989), «Taiga» (1992) edo «Unter Schnee» (2011, ZINEBI 56n proiektatua).