INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

KULTURA BERPIZTU

Imajina dezakegu ZINEBIrik gabeko urte bat? Bilbon ez, jakina. Duela 62 urtetik harrotasunez esan dezakegu udazken zinematografikoa dugula Bilbon, aspalditik ospatzen baita Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia. Azaroan izaten da, eta, hilabete euritsua izan ohi denez, aitzakia ederra da, zine aretoetan babestuta, hain goiz ikusi ezingo ziratekeen filmak ZINEBIn deskubritzeko.

Aurten, pandemia globalak mundu osoko kultura-industriari eragin badio ere, milaka film labur eta ehunka film luzek izena eman dute jaialdian (alarma egoera hasi zen egun beretik aurrera).

Urte zail honetan fikziozko film labur zein luzeak, dokumentalak edo animaziozko filmak errodatzen zenbat jende hasi den aztertuz gero, erraz konturatuko gara zein garrantzitsua den pertsona horientzat ZINEBI gisako jaialdiak ospatzea, beren talentuari eta esfortzuari esker lortu duten arrakasta erakusteko tartea eskaintzen baitzaie (eta bai, arrakasta handia da gurea bezalako jaialdi batean hautatua izatea). Pertsona horiek guztiek behar-beharrezkoak dituzte honelako plataformak eta topaguneak, baita Bilbon mundu osoko zuzendari gazteen lanez gozatu nahi duten ikusleek ere.

Garaiotan, Bilboko Udalak ez ditu aipatu gabe utzi nahi ikus-entzunezko lanen bidez gure hiriaren irudia sortzeko eta berritzeko lanean diharduten pertsonak eta enpresak. Eta, jakina, bertoko kultura-sarea osatzen duten gainerako eragileak ere ez ditugu ahaztu nahi. Horregatik guztiagatik, COVID-19aren zoritxarreko urte honetan, Bilbao Aurrera abiatu dugu, hiribilduko Gizarte Kohesiorako, Ekonomikoa eta Enplegua Suspertzeko eta Kulturaren aldeko Neurrien Plana. Besteak beste, ohiz kanpoko aurrekontu bat ezarriko da ikus-entzunezko ekoizpenaren sektorea babesteko, hiria sustatzeko ikus-entzunezko funtsa sortuta.

Agerian utzi genuen itxialdi garaian: zailtasun garaietan tinko heltzen diogu Kulturari Pandemia dramatiko honetatik irteten saiatzen ari garen honetan, garai gogorrenetan jaso genuen babesa itzuli behar diegu sortzaile eta langile guztiei.

Gonzalo Olabarria
Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia

 

Share on facebook
Share on google
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email
Share on print