INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

Ohorezko Mikeldia – Ana Murugarren eta Eugenia Salaverri

Zinerik hurbilenean diharduten profesionalen lanari ere aitortza egin nahi dio ZINEBIk aurten, bereziki 80ko eta 90eko hamarkadetatik Bizkaiko panorama zinematografikoan aitzindari izan diren bi emakumeri.  Bertoko ekoizpen-lanetan emakumeen presentzia bigarren mailako roletara mugatzen zen garai batean nabarmendu ziren bai Ana MURUGARREN zuzendari, gidoigile eta muntatzailea, bai Maria Eugenia SALAVERRI idazle eta gidoigilea.

ANA MURUGARREN
Murugarren arduratu zen laurogeiko hamarkada bukaerako euskal zinearen izenburu garrantzitsuenak muntatzeaz, besteak beste honakoak: «Tu novia está loca» (1988), Enrique Urbizuk zuzendutako lehendabiziko film luzea; edo Pablo Bergerren «Mamá» (1988). «Todo por la pasta» filmean (1991) jarraitu zuen Urbizurekin kolaboratzen, eta haren zuzendaritza-laguntzaile izan zen urte haietan; Joaquín Trincadoren «Sálvate si puedes» ere muntatu zuen (1991). Zuzendaritza lanetarako jauzia eginda, dokumental generora hurbildu zen: «Esta no es la vida privada de Javier Krahe» (2005). Baita fikzio generora ere: «Tres mentiras» (2014) edo «La higuera de los bastardos» (2017). Telebistako lanetara ere bai, honako fikziozko lan hauek zuzenduz: «La dama guerrera» (2012) eta Mario Onaindiaren bizitzari buruzko «El precio de la libertad» (2018), Quim Gutiérrezekin.

 

 

 

MARIA EUGENIA SALAVERRI
Salaverrik, zenbait komunikabidetan zutabegile aritzeaz gain, ekoizle eta gidoigile lanen bidez osatu du ibilbide zinematografikoa, honako lan hauetan kolaboratuta: Javier Rebollo zuzendariaren «Calor… y celos» (1996); «Marujas asesinas» (2001), «Locos por el sexo» (2006) eta «Txarriboda» (Alvar Gordejuelarekin, 2015). Gainera, «El extraño anfitrión» (2012) eta «Alaba zintzoa» (2013) filmen ekoizle exekutiboa izan da. Idazle gisa, kontakizun bildumak argitaratu ditu («Un tango para tres hermanas», 199; edo «Por qué te ríes?» , 2004), baita poema liburuak ere («Retrato de un pájaro», 1978).

 

 

 

Share on facebook
Share on google
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email
Share on print