Eskolan bullying-a jasan ondoren, badirudi Martak bakarrik ospatuko duela 11. urtemuga jaia. Gonbidatu misteriotsu batek atea jotzen duen arte. Martaren etxea ezagutzen ez dituen adin guztietako emakumez betetzen da. Eta bere bizitzako urtemugarik onena ospatuko dute.
Zertzelada dramatikoak dituen egoera-komedia bat da. Freskoa da, bizizalea, belaunaldi anitzekoa, espiritu irekikoa, eta familia guztietan aurki daitezkeen pertsonaia inperfektuak erakusten ditu.
María Rodríguez de Monroy, Enríquez noble familiako kideak, Salamancara itzultzeko bidaia egiten du bere bi semeen hilketaren mendekua osatzeko. XV. mendeko istorioa, non emakume batek ezarritako rolak hautsi eta Historiara María La Brava bezala pasatzen den.
Aurten ere, udazkenero lez, aita (49) etxera bueltatzen da. Guztiek poz handia hartzen dute baina Adamari (17) ez zaio besteei bezain gogotsu ikusten. Aita familiaz gozatzen saiatzen da itsasora bueltatzeko eguna iritsi arte, batez ere seme-alaba txikiekin denbora pasaz. Baina Adamari min handia egiten dio aita hiru hilabetez bakarrik ikusteak eta zaila da beraien arteko harremana.
Ohitura zaharrek agintzen duten herrixka batean, Zazuk tradizioari eutsi edo hauei aurre egitea erabaki beharko du. Posible al da mundu ez-bitar bat eraikitzea?