Ikasle batzuk zinemaldiko artxibo historikoa ikertzen dabiltza. Lan-prozesu horrek eta historiaurreko kobazulo batzuetara egindako bisitak hainbat galdera sorraraziko dizkie.
Iraganak irauten du eta etorkizuna, ezezaguna, irekia geratzen da. Zer egongo ote da izkinaren bueltan?
Bilbao Mugimendu Etengabea dokumental sinfonikoa da, bilboko bilakaera etengabeari eta hiriaren orain zein etorkizunari begirada jartzen diona.
‘Compagnons du Tour de France’ talde batek bere gain hartu du 1886an egindako maisulan bat zaharberritzeko erronka.
Pertsona bat, etxe aldaketa bat, hiri bat. Harria eta bidea, nolabait, bidaia eta trantsizio baten memoriak dira.
Harro Bilboko erretratu korala da. Sei pertsonena, beraien harrotasuna, hiri mestizo, ireki eta burbuilatsu bateko kide izateko sentimendua proiektatzen dutenak.
Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, alboan ez duen nebari eskutitza idazten ari zaiola, bere bizitzako igoerarik zailenerako entrenatzen ari da.
A moving collage of the city of Bilbao that disassembles some of the elements that build up the city to create a sensorial and fragmented piece focusing on Bilbao’s fashion.
Bilboko hiriaren sinfonia bat. Kaleetako soinuak Miren Agur Meaberen "Hirian ibiltzeko jarraibideak" poemarekin nahastuta.
Nerabe bat hirian zehar noraezean igaroko du arratsaldea, gurasoei lagunekin geratu dela esan arren.
24/7 Gizartea gauzatu da, non ekoizteko eta kontsumitzeko aukerak mugarik ez duen. Honek, gizakiei loa, eta horrekin batera errealitate desberdin bat imajinatzeko gaitasuna, lapurtzearekin mehatxu egiten du.
Bilbao, 1984. Kepa langile-klaseko gazte bat da, bere ilusioei eta izpirituari gogor heltzea erabakitzen duena. Errealitate krudelak, dena den, eroriarazi egingo du.
Emakume batek, ezinezko paisaia baten aurrean, dolu isil bat kontatzen du.
Begoren gaixotasunak berriro okerrera egiten du, eta denbora gainera datorkio. Bultzada horren ondorioz, Xabierrekin antzinako erlojuak konpontzen hasi da.
Mamuak kultura askotako folkloreetan ustezko izpiritu edo arimak dira. Tradizionalki hildako pertsonen irudiak zirela uste zen, baina antzinako eraikinen, ohituren edo momentuen irudiak izan daitezke.
50 urte baino gehiago igaro direnean, Artzibarreko biztanleek Nafarroako Gobernuak soroak berreskuratzeko landatu zuena akabatzea erabaki dute.
16 mm-tan filmatutako entsegu-filma da hau, eta mugimendurik gabeko objektu batzuek denboraren iragaiteari buruz kontatzen dizkiguten istorioei mugimendua ematen die eta kateatu egiten ditu.
Talde indigena batek antropologo bat hil izanak eraginda, flâneur bat munduko hainbat hiritara doa bere bideokamerarekin.
Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.
Ustekabeko bisitari bat M-ren babeslekuko kide bihurtuko da.