Erabili gure bilatzailea

    FOCUS: BASQUE CONTEMPORARY CINEMA. HETEROGENOUS LANDSCAPES. 69th International Short Film Festival Oberhausen

    Ehiza_5

    EHIZA / HUNTING

    Hauazkena Taldea

    Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak Homenaje a Tarzán (Tarzani omenaldia) animaziozko film laburra egin zuen 1969an, zeinak «jarraituko du» hitz enigmatikoak zeuzkan bukaeran. Haren segida da Ehiza. Balerdiren proposamen estetikoari jarraitzen dio, baina hura inspiratu zuten filmen begirada kolonialistatik urrun, oraingoan gure errealitatearen gordintasuna islatzen da: jazarpena, indarkeria eta suntsiketa.

    Informazio gehiago
    montes bocineros 2 copia

    ES BOCINEROS / BOCINEROS MOUNTAINS

    Juan Pablo Ordúñez-Mawatres

    Deiadar-mendiak deitzen zaie Bizkaiko lurraldeko bost gailur, zeinetatik, soinu eta argi seinaleen bidez, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietarako deialdia egiten baitzen. Tradizio hori XV. eta XVI. mendeetakoa da. Gure testuingurua eta nortasunak berrikusteko beharrarekin, tradizio hori eguneratu egiten da, mendi horietako bakoitzera tresna bat duen pertsona batengana igoz. Gitarra, baxua, bateria, ahotsa eta bandera batzen dira tradizio hori berrikusteko, mendien gailurretatik kontzertu bat proiektatuz lurralderako.

    Informazio gehiago
    Ikusleak02

    IKUSLEAK / THOSE WHO SEE

    Jesús Mª Palacios

    1931ko ekainean, Bigarren Errepublika aldarrikatu eta bi hilabetera, Ama Birjina bi Ezkiogan (Euskal Herria). Gertaera horren ondoren, ikuspegi, trantze eta estasi ikuskizun bat etorri zen. 80.000 pertsona baino gehiago bildu zituen egun bakar batean. Profezien artean, Espainian gerra zibila egongo zela katolikoen eta katolikoak ez zirenen artean. Fenomeno horren eraikuntzan, argazkigintzak paper nabarmena bete zuen.

    Informazio gehiago
    300_Inner Outer Space_05

    INNER OUTER SPACE

    Laida Lertxundi

    Barnekotasunaren eta ekologiaren, indibidualaren eta komunitarioaren artean kokatutako ideien geografiari buruzko gogoeta laburra. Profesionalak ez diren aktoreek hainbat zentzumen-ariketa egiten dituzte, hala nola, elkarrizketa telepatikoak, begiak estalita dituzten paseoak eta “Plein air” marrazkiak Euskal Herriko itsas paisaietan eta mendietan. Horrela, ukitzeko eta konfinamendu osteak markatutako errealitate batean egoteko desira jartzen dute abian.

    Informazio gehiago
    Y el cuerpo se hizo pantalla

    LOVE NEEDS TIME TO KILL

    Txuspo Poyo

    Azken hamarkadetan ordena erlijioso desberdinetako barnetegiak itxiz joan dira, eta horiekin batera hezkuntza eta identitatean funtsezko zutabea izan den sistema pedagogiko bat desagertu da. Beren metodo pedagogikoaren barruan, ikastetxeek herbarioak eta misioetatik zetozen animalia disekatuen bilduma zabala zituzten. Film honek nortasuna misioen diasporarekin lotzen du, eta ahaztutako sistema pedagogikoak iruditeria exotiko eta kolonialaren eraikuntzarekin.

    Informazio gehiago
    Captura de pantalla 2023-04-18 a la(s) 7.07.13

    THERE IS NOTHING MORE THAN GETTING OLDER

    Sr. Polaroiska

    Ikus-entzunezko pieza honetan, dantzan ari diren emakumeen erretratu anitza aurkezten da. Oraina sentitzen, dardarka eta bizitzen mugitzen diren emakumeak. Testurak, larruak eta erritmoak, gozamena norberaren eskubidez eta plazer hutsez arnastuz. Edertasun-kanonek eragotzi egiten dute emakumeak, oro har, eta are zaharragoak, beren gorputzekin identifika daitezen, horiek erakargarri gisa ulertuta eta sexu-erakargarritasuna eta edertasuna beste adin batzuetako kontu esklusiboak direla ziurtzat jota.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators