Filma hau Harari eskualdeko goi lurraldeetara egindako bidaia espiritual bat, khat-aren erritualetan murgildutakoa. Khat-a sufi musulmanek euren meditazio erlijiosoetarako mastekatzen duten hosto bat da.
Terrore gotikoa herri txiki bateko nerabe batzuen maitasun istorio batekin nahasten da.
Jimena Rio Grandera joan da Mariano bere erdi-anaia ikustera, eskualde industrial hartan harrera egingo diotenaren itxaropen bakarrarekin.
Gaztelania irakasle baten eta bere ikaslearen artean ustekabeko adiskidetasuna sortzen da.
Renee, Andrés eta Diego unibertsitateko ikasleen garapen profesionalean eragina izan du agintariek baliabideak desbideratu izanak.
Nightek ume desagertuaren ama engainatu behar du lokartu dadin eta horrela bere arima salbatzeko.
Familiaren baitako liskar batean bere alaba eraila izan ondoren, aita atsekabetuta eta larrituta dago gatazkaren gurpil zoroa apurtzeko presioarengatik.
Uharteetako mundu baten itsasoko topaketak aztertzen ditu filmak.
Heesuri egun gutxi geratzen zaizkio mundu honetan, eta lehena eta azkena izango den bidaiari ekiten dio. Hack-sunek hark utzitako arrasto ahulari jarraituko dio.