Erabili gure bilatzailea

    HASIERA GALA

    Lehen aldiz, María Goiricelayak eta Ane Pikazak (La Dramática Errante) ZINEBIren irekiera- eta amaiera-ekitaldiak zuzenduko dituzte. Bi topaketa horietan, Merina Gris taldearen elektro-popak –Jaialdiaren hasieran– eta GHAUren aldakortasun artistikoak –Jaialdiaren itxieran– distira, eta aniztasuna emango diote, konpromezua eta etortzear dagoen zinema balioetsiko dituzten bi ekitaldiei. “Aretoetara itzultzea, komunitatean hunkitzea eta arte honen sorreraren zergatia gogoraraztea” dira Bilboko bi sortzaileen proposamenetako batzuk, parte-hartzaile eta emozioz beteriko gala hauetarako. Horietan “oraina berrikusi” nahi dute, “etorkizunean nolako sortzaileak, zinemagileak eta ikusleak izango garen” eraikitzeko. Horman Poster kolektiboa, Ismael Iglesias artista plastikoa eta Kepa Errasti aktorea izango dira, besteak beste, bi ekitaldi horietan ahotsa izango duten pertsonetako batzuk. Agnieszka Holland eta Iñigo Salaberriaren ahaideak irekiera ekitaldian egongo dira, baita Albert Serra ere amaiera ekitaldian, Ohorezko Mikeldiak jasotzeko. Aurreko urteetan bezala, ZINEBIk arreta berezia eskaintzen die Sail Ofizialeko – Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako euskal ekoizpenei, film labur horiek Jaialdiaren inaugurazio-galara bertaratutako ikusleekin partekatuz. Hauek dira azaroaren 11n, 19:30ean Arriaga Antzokian erakutsiko diren 7 filmak.
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators