Kanada, 2022 | 103 min | Doc.
Sable uharteko ekosistema aberatsean murgilduko gara Zoe Lucas naturalista eta ekologistaren eskutik, zeinak 40 urtetik gora baitarama Ozeano Atlantikoaren ipar mendebaldeko urruneko lur eremu honetan. 16mm tan filmatuta eta teknika zinematografiko ekologiko eta berritzaileekin egina, saiakera hau mundu naturalarekiko lankidetza ludiko eta begirunetsu bat da. Zoek zaldi basatien, foken eta zomorroen artean eramango gaitu, tontor, haran, sustrai, harea, eguraldi, urtaro eta izarren artean.