Erabili gure bilatzailea

    LAS MUJERES EN LOS FESTIVALES DE CINE… ¿DÓNDE ESTAMOS?

    ACCESO GRATUITO HASTA COMPLETAR AFOROA

    Gauza jakina da emakumeok gaur egun Estatuko zinemaldietako taldeeko funtsezko parte bat garela. Sektore honetan lan egiten dugun emakume guztiok badakigu ekoizpeneko, komunikazioko, kopien kudeaketako, gonbidatuen arretarako, protokoloko eta zinemaldietako beste arlo batzuetako talde gehienak emakumeek osatzen dituztela. Baina zer gertatzen da jaialdi horietako zuzendaritza-postuei eta programazio-taldeei erreparatuz gero?

    Izugarri gustatuko litzaidake nire baieztapenei zenbakiak jarri ahal izatea, baina, tamalez, uste dut inolako erakunderi ez zaiola iruditu gaia azterlan baterako bezain garrantzitsua denik: zenbat emakume daude zinemaldietako zuzendaritza-taldeetan? Nola aldatzen da parte hartze hori jaialdiaren “kategoriaren” arabera? Nola banatzen da parte hartze hori, generoaren arabera, jaialdien barruko lan-esparru bakoitzean? Aldatu al da banaketa hori urteetan zehar?

    Ez gara ehunekoez ari, baina ehunekoak eta estatistikak funtsezkoak dira errealitateari argia eta takigrafoak jartzeko. Ez da kuoten kontua ere, nahiz eta kuotak funtsezko tresnak diren ezarritako botere egituren dinamikak zuzentzeko.

    Zinemaldietako lantaldeen benetako aniztasuna funtsezkoa da programaziorako, hausnarketarako eta topaketarako gune pluralak sortzeko. Garrantzitsua da, intersekzionalitatearen eta iraunkortasunaren kontzeptuak ulertzeko orduan, horien ahalmen eraldatzailea gogoan izatea; ezin dugu saihestu aurrean dugun erronka: termino horiek modu automatikoan errepikatzearen ondorioz esanahiz ez hustutzearena.

    Ekosistema ez hain lehiakorra sortzea, non lankidetza eta sinbiosi estrategiak gero eta sendoagoak izango baitira jaialdien eta erakunde bakoitzaren baitan. Lanerako molde horizontalagoak eta jasangarriagoaak eraikitzea, bai ingurumenari dagokionez, bai ingurumena osatzen duten pertsonei dagokienez. Hazkunde esponentzialaren dinamika uztea: gero eta proiekzio gehiago, egoitza gehiago, estreinaldi gehiago, gonbidatu gehiago, gehiago, gehiago, gehiago. Jaialdiak negozio-eredu gisa ulertzen dituen paradigma uztea. Iruditeria berriak sortzen dituzten espazio gisa duten balioa aitortzea eta haien gizarte-eragina handitzearen alde egitea… Agian, horiek izan daitezke beste bide posible batzuetarako parametro orientagarrietako batzuk?

    María Zafra
    Zuzendaria
    Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona




    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators