Erabili gure bilatzailea

    UNA VEZ FUI CINEASTA, AHORA SOY SOLDADO

    ACCESO GRATUITO HASTA COMPLETAR AFOROA

    ZINEBIk Ukrainari eskainitako programa berezi bat antolatu du, Ukrainian Institute (Ukrainako Kanpo Arazoetako Ministerioaren mendeko erakunde publikoa) eta urtero Kieven martxoan egin ohi zen Docudays UA Giza Eskubideei buruzko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean. Focus berezi honetan Ukrainako hiru film luze dokumental eta hiru film labur emango dira, aurtengo otsailean armada errusiarrak Ukrainako gatazka hasi ondoren aurkeztutakoak. Horien artean, Mariupolis 2 dago, Cannesko Zinema Jaialdiaren aurreko edizioan estreinatu zena: Mantas Kvedaravičiusek zuzendu zuen, baina bere bikotekide Hanna Bilobrovak amaitu zuen, aurtengo apirilaren 2an errusiar soldaduek Ukrainako Mariupol portuko hirian zuzendaria atxilotu eta hil ondoren. Lituaniako zuzendariak, antropologian doktore ere bazenak, gerraren errealitatea islatu nahi zuen bere filmean, “komunikabideek eta politikariek dituzten joanetorrietatik ahalik eta gehien aldenduz”. Kvedaravičius 45 urterekin hil zen, eta aurretik ere hiri berean filmatzen aritutakoa zen, Mariupolis (2016) egin zuenean, hain zuzen. Bilbon, zinemagileek eta ZINEBIrekin elkarlanean diharduten erakundeetako ordezkariek programaren edukia aurkeztuko dute, eta ukrainarrek bizi duten egoera kritikoari buruz hitz egingo dute eta, bereziki, artearen eta kulturaren arloko profesionalen kasuari buruz.



    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators