Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Networking Dokumentalen Sorgunea. Pitchings | Euskadi

    EZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Euskal Produktoreen Elkartearearekin batera (EPE-APV), Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA), Europar Batasuna -NextGenerationEU, EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi eta Europa Creativa Desk Media Euskadiren finantziazioarekin, eta Cannes Docs eta Scottish Documentary Institute erakundeen lankidetzarekin, Bilboko Zinema Dokumentaleko bosgarren Foro Profesionala aurrera eramango du aurten, ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea.

    Berrikuntza nagusi gisa, Estatu osoan sortzen ari diren proiektuak onartu dira. Horiek horrela, lehen aldiz, ZINEBI Networking: Dokumental sorguneak dirutan ematen diren 10.000 euroko bi sari ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko film luze dokumental onenaren saria eta, bestetik, Estatuko gainerako lurraldeetako proiektu onenaren saria.

    Hori eginez, ZINEBIk eskualdeko ikus-entzunezko sarea indartzen lagundu nahi du, eta baita dinamizaziorako eragile izan ere, sektoreko eragileek zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen industriako tokiko zein nazioarteko erakundeekin duten harremanari dagokionez.

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators