 {"id":8184,"date":"2022-08-18T08:23:28","date_gmt":"2022-08-18T08:23:28","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/jaialdia\/ohorezko-mikeldia\/xabier-elorriaga\/"},"modified":"2023-07-28T07:49:06","modified_gmt":"2023-07-28T07:49:06","slug":"xabier-elorriaga","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/jaialdia\/ohorezko-mikeldia\/xabier-elorriaga\/","title":{"rendered":"XABIER ELORRIAGA"},"content":{"rendered":"<h2>MUGARIK GABEKO AKTOREA. XABIER ELORRIAGA-RI OMENALDIA<\/h2>\r\n\r\n<p>Xabier Elorriaga (Maracaibo, Venezuela, 1944) ibilbide luzea eta ospe oneko jarduera profesional emankorra duen aktorea da. Joan den mendeko 80ko hamarkadan euskal zinema berria izenaz ezagututakoaren aurpegirik ezagunena izatera heldu zen. Gure zinearen historiaren momentu gorena izan zen horretan borondate handiko zuzendari bikainen multzoak eta zenbait izenburu ahaztezinek arrakasta handia lortu zuten herrian eta, Frankoren diktaduraren amaieran sortutako fase demokratiko nahasian, Euskadiren irudi berria osatu zuten. Aurrerago historiko izango ziren film aipagarri horien artean, <em>Segoviako ihesa<\/em> (Imanol Uribe, 1981), <em>Mikelen heriotza<\/em> (Imanol Uribe, 1984), <em>Albaniaren konkista<\/em> (Alfonso Ungria, 1984) eta <em>Lau haizetara<\/em> (Jos\u00e9 Antonio Zorrilla, 1987) nabarmen ditzakegu besteak beste, azken honetan gidoilari ere izan zen. Aktore gisa osatu duen filmograflaren ondorioz, eta, bereziki, Euskal Herrian produzitu den zinean izandako parte hartze esanguratsuaren ondorioz, ZINEBIk omenaldia egin nahi dio eta Ohorezko Mikeldi saria eskainiko dio jaialdiaren 53. edizioa den honetan. Gerra Zibilaren ondoren erbesteratutako guraso euskaldunak edukirik, Xabier Elorriagak Txilen igaro zuen bere haurtzaro eta gaztaroa. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean bere familia Bilbora itzuli zen eta berak Zuzenbide ikasketak hasi zituen Deustuko Unibertsitatean, gero Bartzelonan jarraitu zituenak. Bertan es kuratu zuen Kazetaritza titula, titulu hori eskuan zuela, berri-emaile lanetan hasi zen eta hamar urtez irakasle izan zen hiri horretako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzien Fakultatean.<\/p>\r\n\r\n<p>70eko hamarkadan Kriseilu antzerki talde bilbotarrean zuzendari laguntzaile gisa lehen urratsak eman ondoren eta Erroman laburmetrai batean parte hartu ostean, <em>La ciutat cremada<\/em> filmeko (Antoni Ribas, 1976) protagonista izaten hasi zuen bere aktore ibilbidea eta<em> Circulo de Escritores Cinematogr\u00e1ficos <\/em>elkartearen saria jaso zuen. Lehendabiziko arrakasta honen ondoren beste zenbait heldu ziren, hala nola. <em>A un dios desconocido<\/em> (Jaime Chavarri, 1977), film honi esker ere <em>Circulo de Escritores Cinematogr\u00e1ficos <\/em>elkartearen saria jaso zuen, <em>Perros callejeros<\/em> (Jos\u00e9 Atonio de la Loma, 1977), arrakasta handia lortu zuen zinean, <em>Los ojos vendados<\/em> (Carlos Saura, 1978), Geraldine Chaplinekin batera, <em>Ensalada Baudelaire<\/em> (Leopoldo Pom\u00e9s, 1978), <em>Companys, proc\u00e8s a Catalunya<\/em> (Josep M\u2019 Forn, 1979) eta <em>El hombre de moda<\/em> (Fernando M\u00e9ndez-Leite,1980).<\/p>\r\n\r\n<p>80ko hamarkadan, lehen aipatufako Euskal Herrian produzitu ziren filmez gain, Xabier Elorriagak bere izen oneko aktore izaera sendotu zuen beste zenbait izenburu berriri esker, besteak beste, <em>Reborn<\/em> (Bigas Luna, 1981), <em>Vict\u00f2ria<\/em> trilogia (Antoni Ribas, 1983-1984), aktore onenaren izenean zilarrezko Fotograma sarirako hautagai izatea ahalbidetu ziona, <em>El jardin secreto<\/em> (Carlos Su\u00e1rez, 1984) eta <em>Tata m\u00eda<\/em> (Jos\u00e9 Luis Borau, 1986). 90ko hamarkadatik gaur egun arte, oro har kritikak zein ikusleek ondo baloratu izan dituzten lanetan agertu izan da maiz, hala nola, <em>Tesis<\/em> (1996), egun nazioartean txalotutako Alejandro Amenabar ezagunaren lehen lanean, <em>Hola, desconocido<\/em>, laburmetrai munduan egindako lan gutxi horietako bat (Javier Rebollo, 1998), <em>Las bellas durmientes<\/em> (Eloy Lozano. 2002). <em>A mi madre le gustan las mujeres<\/em> (Daniela Fejerman \/In\u00e9s Paris, 2002), <em>The Dance Upstairs<\/em> (John Malcovich, 2002), <em>El coronel Maci\u00e0<\/em> (Josep M\u00b0 Forn, 2006), <em>Cosmos<\/em> (Diego Fandos, 2007), <em>La conjura de El Escorial<\/em> (Antonio del Real. 2008), <em>Dos billetes<\/em> (Javier Serrano, 2009), <em>Rabia<\/em> (Sebasti\u00e1n Cordero, 2009), Guillermo del Torren parte hartzea daukan Espainia, Mexiko et Kolonbiaren arteko elkarlana, eta <em>Zigortzaileak<\/em> (Alfonso Arandia\/Arantz a Ibarra, 2010).<\/p>\r\n\r\n<p>Xabier Elorriagak, aktore lan otzana eta denboraren poderioz haziz joan den talentua agertuta, 80ko hamarkadatik gaur egun arte nazio barneko zen nazioarteko telebistetako telesail, produkzio eta koprodukzioetan ezinbesteko irudi bilakatzea lortu du. Hala gertatu da zenbait katetako telesail ezberdinetan egindako lanekin, hala nola, TVE katean (<em>Anillos de Oro<\/em>, 1983; <em>Clase media<\/em>, 1987; <em>Para Elisa<\/em>, 1993; <em>La verdad de Laura<\/em>, 2002, eta <em>Para\u00edso<\/em>, 2002), ETBn (<em>El Se\u00f1orio de Larrea<\/em>, 1999), Antena 3 katean (<em>Canguros<\/em>, 1995 <em>Menudo es mi padre<\/em>, 1997, eta <em>Cazadores de hombres<\/em>, 2008), Tele5 katean (<em>Hospital Central<\/em> 2000-07, eta <em>El comisario<\/em>,2006) eta Cuatron (<em>Los simuladores<\/em>,2006). Horietaz gain Antena3 kateko <em>Val\u00e8ria<\/em> (Silvia Quer, 2001) eta <em>Rapados<\/em> (Rom\u00e1n Parrado, 2004) telefilmetan ere parte hartu du, TVE kateko <em>Las cerezas del cementerio<\/em> (Juan Luis Iborra, 2004) serie txilkiko protagonista izan da eta gaur egun TVE kateko <em>\u00c1guila roja<\/em> (2009-2011) telesail arrakastatsuko kidea da, Espainiako Erregearen rola egiten du bertan. Nazioartean egindako koprodukzio ezberdinetan hartu izan du parte, besteak beste <em>Captain James Cook<\/em> (Lawrence Gordon Clark, 1987), <em>Lenin the Train<\/em> (Damiano Damiani, 1988), <em>Le Gorille<\/em> (1990), <em>Queen of Swords<\/em> (2000) eta RAI telebistarako burututako <em>La memoria e il perdono<\/em> (Giorgio Capitani, 2001) eta <em>Virginia, la monaca di Monza<\/em> (Alberto Sironi, 1994).<\/p>\r\n\r\n<p>Errealizadore giza esku hartu izan duen lanen artean <em>Euskal Telebista<\/em> laburmetraia (1980), Antton Ezeizak produzitutako Ikuska telesaileko gela eta <em>Zergatik papox<\/em> (1986), bere emaztea den Arantxa Urretabizkala idazlearen izen bereko nobelaren egokitzapena nabarmen ditzakegu. Gutxitan egin izan du lan antzerkian, baina hala ere, John Strasberg-ek 1998 urtean zuzendutako William Shakespeareren <em>Ricardo II<\/em> eta Juan Carlos P\u00e9rez de la Fuentek 2005ean Pedro Calder\u00f3n de la Barcaren <em>El m\u00e1gico prodigioso<\/em> antzezlanetan ikusi ahal izan dugu.<\/p>\r\n\r\n<p>ZINEBI<\/p>\r\n\r\n<iframe loading=\"lazy\" width=\"560\" height=\"315\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/J0gQxLVQO7w?controls=0\" title=\"YouTube video player\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MUGARIK GABEKO AKTOREA. XABIER ELORRIAGA-RI OMENALDIA Xabier Elorriaga (Maracaibo, Venezuela, 1944) ibilbide luzea eta ospe oneko jarduera profesional emankorra duen aktorea da. Joan den mendeko 80ko hamarkadan euskal zinema berria izenaz ezagututakoaren aurpegirik ezagunena izatera heldu zen. Gure zinearen historiaren momentu gorena izan zen horretan borondate handiko zuzendari bikainen multzoak eta zenbait izenburu ahaztezinek arrakasta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":706,"parent":371,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/page-hero-mikeldi.php","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-8184","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/8184","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8184"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/8184\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19402,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/8184\/revisions\/19402"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/371"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/706"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8184"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}