 {"id":15558,"date":"2022-11-15T08:13:08","date_gmt":"2022-11-15T08:13:08","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/la-vizcaina-iratxe-fresneda-presenta-en-zinebi-tetuan-su-tercer-largometraje-documental"},"modified":"2022-11-15T08:13:51","modified_gmt":"2022-11-15T08:13:51","slug":"la-vizcaina-iratxe-fresneda-presenta-en-zinebi-tetuan-su-tercer-largometraje-documental","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/la-vizcaina-iratxe-fresneda-presenta-en-zinebi-tetuan-su-tercer-largometraje-documental","title":{"rendered":"IRATXE FRESNEDA BIZKAITARRAK ZINEBIN AURKEZTU DU \u201cTETU\u00c1N\u201d, BERE HIRUGARREN FILM LUZE DOKUMENTALA"},"content":{"rendered":"<a href=\"https:\/\/zinebi.eus\/\"><strong>ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia<\/strong><\/a>k, Bilboko Udalak antolatuta, <strong>Iratxe Fresneda<\/strong> zinemagile bizkaitarraren \u201cTetu\u00e1n\u201d hirugarren film luze dokumentala aurkeztu du, \u201cBertoko Begiradak \u2013 Miradas desde Euskadi\u201d sailaren barruan. Filmaren zuzendariak eta ZINEBIko zuzendari <strong>Vanesa Fernandezek<\/strong> aurkeztu dute gaur goizean.\r\n\r\n<strong>\u00a0\u201cIrrintziaren oihartzunak\u201d (2016) eta \u201cLurralde hotzak\u201d (2018) lanen <\/strong>ondoren<strong>, Fresnedak erregistroaren gaineko trilogia berezia ixten du \u201cTetu\u00e1n\u201d-ekin, <\/strong>Gentzane Mart\u00ednez de Osabak, Iratxe Fresnedak eta Oihane Iriartek ekoitzitako sorkuntza dokumentala. Bertan, alaba batek (zuzendaria bera), aitaren iraganaz sentitzen duen <strong>jakin-minak gidatuta, berregiteko eta bilatzeko bidaia bati ekingo dio, benetakoa eta zinematografikoa, iragana eta oraina kontuan hartuta.<\/strong>\r\n\r\nTetuan, Almeria eta bere basamortua, Madrilgo kaleak, Pirinioak, Euskadiko txokoak eta Danubio ibaiaren ertzean dagoen Errumaniako herri txiki bat izango dira bidaia honen lekuko. Bilbon egingo du lehen geldialdia (bihar, hilak <strong>16, 20:00etan, BBK Aretoan<\/strong>), <strong>Gij\u00f3ngo-FICX Nazioarteko Jaialdiarekin<\/strong> batera estreinatzeko. ZINEBIk hitzarmen bat sinatu du aurten, zinemaldi horrekin orain arte izandako harreman onak sendotzeko (ia bat etorri ziren beste urte batzuetan, eta aldi berean egingo dira 2022an).\r\n\r\n\u00a0\r\n\r\n<strong><u>AGUR GODARDI<\/u><\/strong>\r\n\r\nGij\u00f3ngo Nazioarteko-FICX Zinema Jaialdiarekin \u00a0lortutako akordio horren ondorioz, ZINEBIn ere estreinatuko da Estatuan \u201c<strong>See You Friday, Robinson<\/strong>\u201d, iazko Berlinaleko \u201cEncounters\u201d sailean Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuena. Hauxe da, hain zuzen ere, Jean-Luc Godard, garai guztietako zinegilerik garrantzitsuenetako bat, pantailan agertu zen azken aukeretako bat. <strong>\u201cAdi\u00f3s al lenguaje\u201d (2014) bere azken film luzearen ekoizleetako baten deiari erantzun zion. <\/strong>eta Farahanik Ebrahim Golestan irandar zinemagile eta poeta beteranoarekin gutun-trukea egitea proposatu zion. Golestan aitzindaria izan zen herrialde hartako zinema Mendebaldera eraman zuelako,Veneziako Biennalen \u201cA Fire\u201d (1961) film laburra estreinatu ondoren.\r\n\r\nNicole Brenez programatzaile, ikertzaile eta irakasleak eskainiko duen masterclassaren ondoren (Godardekin ere kolaboratu zuen \u201cAdi\u00f3s al lenguaje\u201d lanean), ZINEBIk Suitzako Rolle herrian duen etxetik autorearen beraren aurrean Godarden zenbait gai nagusirekin bat egiteko aukera aukera eskainiko dio publikoari.\r\n\r\n\u00a0\r\n\r\n<strong><u>DIANA BUSTAMANTEREN ESTREINALDIA EUROPAN<\/u><\/strong>\r\n\r\nZINEBIk bere Sail Ofizialean \u2013 Nazioarteko Lehiaketa ZIFF ZINEBI First Filmen <strong>azken hamarkadako ekoizle latinoamerikar garrantzitsuenetako baten<\/strong>, Diana Bustamante kolonbiarraren, lehenengo lana aurkeztu du. Joan den asteko ostiralean Ameriketako DOC NYC dokumentalen jaialdirik handienean aurkeztua izan ondoren,\u201cNuestra pel\u00edcula\u201d <strong>Europara iritsiko da ZINEBIren eskutik<\/strong>.\r\n\r\n<strong>80ko hamarkadaren amaierako Kolonbia horren<\/strong> telebistako irudien artxibo erraldoiaren gainean eraikitako film-saiakera da, eta kolonbiar belaunaldi oso baten memorian, tartean, zuzendariarena, inprimatutako indarkeriaren historiari erantzuten dio.\r\n\r\n\u201cLos viajes del viento\u201d (Ciro Guerra, 2009), \u201cLa tierra y la sombra\u201d (C\u00e9sar Augusto Acevedo, 2015) edo \u201cMemoria\u201d (Apichatpong Weerasethakul, 2021) bezalako filmen ekoizlea, <strong>Diana Bustamantek bere filma Golem Alhondiga zinemetan aurkeztuko du, asteazkenean, 20:00etan.<\/strong>\r\n\r\n<strong>Jaialdiaren prentsa materiala <\/strong><a href=\"https:\/\/hodei.bilbao.eus\/index.php\/s\/JpQJ5JfWijtDgsn\"><strong>esteka honetan<\/strong><\/a><strong> kontsulta daiteke.<\/strong>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarraren \u201cTetu\u00e1n\u201d hirugarren film luze dokumentala aurkeztu du, \u201cBertoko Begiradak \u2013 Miradas desde Euskadi\u201d sailaren barruan. Filmaren zuzendariak eta ZINEBIko zuzendari Vanesa Fernandezek aurkeztu dute gaur goizean. \u00a0\u201cIrrintziaren oihartzunak\u201d (2016) eta \u201cLurralde hotzak\u201d (2018) lanen ondoren, Fresnedak erregistroaren gaineko trilogia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":11569,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[376],"tags":[],"class_list":["post-15558","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15558","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15558"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15558\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15560,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15558\/revisions\/15560"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11569"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15558"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15558"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15558"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}