 {"id":16300,"date":"2022-11-18T13:19:33","date_gmt":"2022-11-18T13:19:33","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/el-cine-colombiano-se-impone-en-la-64a-edicion-de-zinebi"},"modified":"2022-11-18T14:14:15","modified_gmt":"2022-11-18T14:14:15","slug":"el-cine-colombiano-se-impone-en-la-64a-edicion-de-zinebi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/el-cine-colombiano-se-impone-en-la-64a-edicion-de-zinebi","title":{"rendered":"KOLONBIAR ZINEMA NAGUSITU DA ZINEBIREN 64. EDIZIOAN"},"content":{"rendered":"<strong><em>T<\/em><\/strong><strong><em>odas mis cicatrices se desvanecen en el viento<\/em><\/strong> izeneko animazioko film laburrak (2022, Kolonbia) lortu du <a href=\"https:\/\/zinebi.eus\/zinebi-industry\/zinebi-networking-dokumentalen-sorgunea\/\">ZINEBI \u2013 Film Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren<\/a> 64. edizioko Sari Nagusia, 7.000 eurokoa; <strong>Ang\u00e9lica Restrepo <\/strong>eta <strong>Carlos Velandia <\/strong>izan dira filmaren zuzendariak. Annecyko Animazio Zinemako Nazioarteko Jaialdiko iazko edizioan (Annecy, Frantzia)\u00a0 izan zuen munduko estreinaldia, eta epaimahaiak hau nabarmendu zuen film horri buruz: \u201cikusleari uzten dio bidaiatzen denboran zehar, espazioan zehar eta oroimeneko paisaietako soinuan zehar, eta oroitzapen mingarrien artean gidatzen gaitu, zeintzuk, denborarekin, aienatuz joaten baitira\u201d.\r\n\r\nAtal Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sari nagusien irabazleen artean daude: <strong><em>Wild Flowers<\/em> <\/strong>(Karla Crn\u010devi\u0107, 2022), zeinak Euskal Film Laburrik Onenaren Sari Handia irabazi duen; Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan ekoitzitako dokumental bat da, eta saria eman zaio oroimenari buruzko itaunketa \u201causarta eta zintzo\u201d bat delako; bestetik, Espainiar Film Laburrik Onenaren Saria, nazioarteko epaimahaiak ematen duena, <strong><em>Olores<\/em> <\/strong>dokumentalari eman zaio (Alba Esquinas, 2022), \u201cpieza biribil bat egiten duelako, non basakeria eta samurtasuna eskutik helduta baitoaz\u201d, \u201cbaliabideak zehazki erabiltzen bikaintasuna erakusten duen\u201d film batean.\r\n\r\nGuztira, 57 film labur lehiatu dira ZINEBIren edizio honetan, eta MIkeldi Sariak ere banatu dira, generoka: fikziozko film laburrik onenaren Mikeldi Saria <strong><em>Backflip<\/em> <\/strong>(Nikita Diakur, 2022) koprodukzio frantziar-alemaniarrari eman zaio; animazioko film laburrik onenaren Mikeldi Saria, berriz, <strong><em>Searching Heleny<\/em> <\/strong>espainiar-brasildar koprodukzioarentzat izan da (Esther Vital Garc\u00eda, 2022), eta film dokumental labur onenaren Mikeldi Saria, ostera, <strong><em>Balls<\/em> <\/strong>serbiar-esloveniar koprodukzioarentzat (Gorana Jovanovi\u0107, 2022).\r\n\r\nHoriez gainera, bigarren urtea da ZINEBI jaialdiak film labur bat hautatzen duena Zinemaren Europar Akademiaren Sarietan urteko film laburrik onenaren saria irabazteko hautagaia izateko, hain zuzen, epaimahaiak hautatu duen filma <strong><em>Zoon<\/em> <\/strong>animazioko alemaniar filma izan da (Jonatan Schwenk, 2022).\r\n\r\nSaritutako film laburren izenak atal honetako epaimahaiko kideek iragarri dituzte, honako hauek, hain zuzen: <strong>Anca Caramelea <\/strong>errumaniar zinema programatzailea, <strong>Hilke Doering <\/strong>Oberhausen-go Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren arduraduna (Oberhausen, Alemania), <strong>Juan Soto Taborda <\/strong>kolonbiar muntatzaile, zuzendari eta artxibozaina, <strong>Sabina Urraca <\/strong>idazle eta Arte Ederretako doktorea eta <strong>Bego\u00f1a Vicario <\/strong>animazioko filmen zuzendaria.\r\n\r\n\u00a0\r\n\r\n<strong><u>ATAL OFIZIALA \u2013 ZIFF ZINEBI FIRST FILM NAZIOARTEKO LEHIAKETA<\/u><\/strong>\r\n\r\nAtal Ofizialeko saririk oparoena, 12.000 eurokoa, ZIFF \u2013 ZINEBI FIRST FILM Nazioarteko Lehiaketako <em>opera prima<\/em>rik onenari ematen zaiona, aurten <strong><em>Anhell69<\/em> <\/strong>filmari eman zaio. Kolonbiar produkzio bat da, Errumaniako, Frantziako eta Alemaniako kideen parte hartzea izan duena, eta <strong>Theo Montoya <\/strong>izan du zuzendari; joan den hiru hilabete honetan, gainera, aipamen berezi bat lortu du, hain zuzen <strong>Veneziako Kritikaren Nazioarteko Astean, <\/strong>eta orobat <strong>Leipzigeko DOK <\/strong>jaialdian Urrezko Usoa ere.\r\n\r\nMontoya, gainera, lehiatua zen ZINEBI Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan 2020an ere, <em>Son of Sodom<\/em> film dokumentalarekin, zeina aurten saritu den film luzearen ernamuina izan baitzen.\r\n\r\nEpaimahaia, berriz, <strong>Marta Popivoda <\/strong>serbiar artista eta zinemagileak, <strong>Carlos Mara\u00f1\u00f3n <\/strong><em>Zinemania<\/em> aldizkariaren zuzendariak, <strong>Nicole Brenez <\/strong>frantses programatzaile, unibertsitateko irakasle eta idazleak osatu dute, eta, epaian, pozik agertu dira Kolonbiako egungo zinemaren osasunagatik, eta \u201cAnhell69\u201d filmaren inguruan, ostera, nabarmendu dute bereziki \u201charen egitura poetiko bikaina\u201d eta haren \u201chibridazio asmakuntzazko eta formal ikusgarria\u201d.\r\n\r\nEpaimahaia osatzen duten hiru kideek, halaber, aipamen berezi bat eman diote <strong><em>Nuestra Pel\u00edcula<\/em> <\/strong>film dokumentalari (Kolonbia-Frantzia), zeina Diana Bustamantek zuzendu baitu, eta zeinak Europan ZINEBIN izan baitu estreinaldia, \u201cKolonbiako errealitate historikora hurbiltzen delako muntaia ausart batekin, irudien erabilerak dimentsio berri batera eroaten gaituelarik, non indarkeriaren biktimak gogoratu eta errespetatzen diren\u201d.\r\n\r\n<strong>Epaimahai Gaztearen Saria \u2013 ZIFF (EHU), <\/strong>2.000 euroz hornitua, Marusya Syroechkovskayaren <strong><em>How to Save a Dead Friend<\/em><\/strong> filmari eman zaio.\r\n\r\n\u00a0\r\n\r\n<strong><u>BESTE SARI BATZUK<\/u><\/strong>\r\n\r\nPublikoaren EiTB Saria, berriz, 3.000 euroz hornitua, <strong>Esther Vital Garc\u00edaren<\/strong> <strong><em>Searching Heleny (Cad\u00ea Heleny)<\/em><\/strong>rentzat izan da.\r\n\r\nFAS Zineklubak ematen duen saria, ordea, 2.000 euroz hornitua eta Bertoko Begiradak \u2013 Miradas desde Euskadi atalean lehiatzen diren film laburren artean onenari ematen zaiona, Tana Garrido Ruiz zuzendariaren <strong><em>Espera y sedimento<\/em> <\/strong>filmarentzat izan da (Euskadi, 2022).\r\n\r\nAzkenik, UNICEF Saria Dastan Madalbekov zuzendariaren <strong><em>Son of the Sun<\/em> <\/strong>fikziozko filmarentzat izan da (Kirgizistan, 2022).\r\n\r\n<strong>Jaialdiaren Amaierako Gala <\/strong>Mar\u00eda Goiricelayak eta Ane Pikazak (La Dram\u00e1tica Errante) zuzenduko dute, eta gaur arratsaldean izango da, <strong>19:30etik aurrera, Arriaga Antzokian.<\/strong> Galaren ostean, ZINEBI 64 honetan saridun ofizial gertatu direnen film laburrak proiektatuko dira. Gainera, <strong>bihar, zapatua (azaroak 19), <\/strong>Arriaga Antzokiak aukera emango die ikusleei film sarituak ikusteko berriro, <strong>18:00etatik aurrera.<\/strong>\r\n\r\n\u00a0\r\n\r\n<strong><u>ZINEBI INDUSTRY-REN SARIAK<\/u><\/strong>\r\n\r\nZINEBI 64 eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE), Instituto de la Cinematograf\u00eda y de las Artes Audiovisuales (ICAA) delakoaren, Europar Batasunaren Next Generation funtsen eta EITBren dirulaguntzekin eta Europa Creativa Desk Media Euskadi delakoaren eta Eusko Jaurlaritzaren Zineuskadi Elkartearen laguntzarekin, azaroaren 14an eta 18an, ZINEBI NETWORKING: Dokumentalen Sorgunea, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionala delakoaren bosgarren edizioa ospatu du azaroaren 14an eta 18an.\r\n\r\nLehenengo aldia da ICAA institutuaren eta Europar Batasunaren laguntzarekin Foroak bi lehiaketa izan dituela, biak ere produkzio irabazlearentzako <strong>10.000 euroko laguntza banarekin hornituak: <\/strong>lehena, euskarazko film labur dokumentalen proiektuei buruzkoa, eta, hor, epaimahaiak <strong><em>Ziku\u00f1agako Ama<\/em> <\/strong>lana hautatu du (Pello Guti\u00e9rrez Pe\u00f1alba), Zazpi T\u2019erdi produktorearena; eta beste bat Estatuko proiektuei buruzkoa, zeintzuen artean <strong><em>Elena dio a luz a un hermoso ni\u00f1o<\/em> <\/strong>izan baitzen irabazlea (Chiara Mar\u00e1\u00f1\u00f3n &amp; Juan Soto), LaCima Producciones, S. L. produktorearena.\r\n\r\nAurtendik hasita, ZINEBI Networking foroan parte hartzen hasi dira nazioarteko aliatu estrategiko moduan <strong>Cannes Docs <\/strong>\u2013 munduko zinema-jaialdi garrantzitsueneko <strong>March\u00e9 Du Film <\/strong>delakoan zinema dokumentalarentzako topalekua dena- eta <strong>Scottish Documentary Institute <\/strong>delakoa.\r\n\r\nBeste alde batetik, ZINEBI jaialdiak, aurten ere bai, Aukera Sariak eman ditu, 3.000 euroz hornitua bakoitza, film labur baten proiektu bat garatzeko xedea dutenak. (H)EMEN saria, bestalde, <strong><em>Ultramarino<\/em> <\/strong>filmarentzat izan da, zeina Maren Zubeldiak zuzendu baitu; Sortzaileen Saria, berriz, Beatriz de Silva zuzendariaren <strong><em>87 hadas<\/em> <\/strong>izeneko filmarentzat; aldiz, <strong>Bizkaiko Foru Aldundiaren Saria, <\/strong>euskarazko proiekturik onenari ematen zaiona, Uxue Botasen eta Ane Nafarrateren <strong><em>Komando Marmitako<\/em> <\/strong>filmarentzat izan da,","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento izeneko animazioko film laburrak (2022, Kolonbia) lortu du ZINEBI \u2013 Film Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioko Sari Nagusia, 7.000 eurokoa; Ang\u00e9lica Restrepo eta Carlos Velandia izan dira filmaren zuzendariak. Annecyko Animazio Zinemako Nazioarteko Jaialdiko iazko edizioan (Annecy, Frantzia)\u00a0 izan zuen munduko estreinaldia, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":16297,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[376],"tags":[],"class_list":["post-16300","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16300","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16300"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16300\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16308,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16300\/revisions\/16308"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16297"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16300"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16300"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16300"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}