 {"id":22349,"date":"2023-10-17T17:14:09","date_gmt":"2023-10-17T17:14:09","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/los-cineastas-estibaliz-urresola-y-alberto-vazquez-en-el-jurado-del-concurso-internacional-de-cortometraje-de-zinebi-65"},"modified":"2023-10-18T08:09:24","modified_gmt":"2023-10-18T08:09:24","slug":"los-cineastas-estibaliz-urresola-y-alberto-vazquez-en-el-jurado-del-concurso-internacional-de-cortometraje-de-zinebi-65","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/los-cineastas-estibaliz-urresola-y-alberto-vazquez-en-el-jurado-del-concurso-internacional-de-cortometraje-de-zinebi-65","title":{"rendered":"ESTIBALIZ URRESOLA ETA ALBERTO VAZQUEZ ZINEMAGILEAK, ZINEBI 65 FILM LABURREN NAZIOARTEKO LEHIAKETAKO EPAIMAHAIAN IZANGO DIRA"},"content":{"rendered":"<p>Bilboko Udalak antolatutako <strong>ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak<\/strong> bere Sail Ofizialeko nazioarteko bi lehiaketetako epaimahaiak osatuko dituzten pertsonak iragarri ditu. Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sariak emateaz arduratuko dena, honako hauek osatuko dute:<\/p>\r\n<ul><li><strong>Florian Fernandez, Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner programaren koordinatzailea<\/strong>. Gainera, Fernandez, Encounters Film Festival (Bristol, Erresuma Batua), Festival du Nouveau Cin\u00e9ma de Montreal (Kanadan) eta SWSW Doc Shorts-eko (Estatu Batuak) batzordeko kidea izan da.<\/li>\r\n\r\n<li><strong>Haruka Hama, Yamagatako (Japonia) Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria<\/strong>. Horrez gain, Cinematrix zinema-banatzailean egiten du lan, Tokion egoitza duena. Haruka Hamak berak ekoiztutako Takamine <em>Goren Queer Fish <\/em> Lane filmaren estreinaldia eskaini zuen, eta estatuko zein nazioarteko proiekzioen koordinazioan parte hartu du ere, Aichi 2016ren Hirurtekoko Zinema Programan egindako komisariotza barne.<\/li>\r\n\r\n<li><strong>Mariana Hristova<\/strong>, zinema-kritikari, kultura-kazetari eta programatzaile bulgariarra, Balkanetako eta Ekialdeko Europako zineman espezializatua. Cineuropa, Talking Shorts edo Klassiki Journal bezalako argitalpenetan idazten du ere. Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioko kidea da (FIPRESCI) eta Sheffield Doc\/Fest-eko (Erresuma Batua) hautaketa-batzordeko kidea da.<\/li>\r\n\r\n<li><strong>Estibaliz Urresola<\/strong>, <em>20.000 especies de abejas<\/em> luzemetraiaren zuzendaria eta euskal zinemagilea. Pelikula hau iazko Berlinaleko sail Ofizialean estreinatu zen eta filmak, Sofia Oterorentzat <strong>Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza<\/strong> irabazi zuen. Gainera, Publikoaren Saria eta Alemaniako Erakusleen Saria lortu zuen ere. Horrez gain, pelikula Malagako Jaialdian Film Onenaren Urrezko Biznaga ere eskuratu zuen. Urresolak <em>Polvo somos<\/em> (Zinebi 2020ko Sari Handia eta M\u00e1laga 2021ko Publikoaren Saria) edo <em>Cuerdas<\/em> (Cannes 2022ko kritika astean estreinatua eta Laburmetrairik Onenaren Forqu\u00e9 Saria) bezalako beste lanen zuzendaritzan egin du lan ere.<\/li> \r\n\r\n<li><strong>Alberto V\u00e1zquez<\/strong> animazio-zuzendari, ilustratzaile eta marrazkilari galiziarra. Estatuan ez ezik, Frantzian, Italian, Brasilen edo Korean ere argitaratu dira bere liburu eta komikiak, eta mundu osoko aldizkari eta egunkarietan argitaratu dira bere ilustrazioak. Bere komikietan oinarritutako <em>Birdboy, Sangre de unicornio, Decorado<\/em> eta <em>Homeless Home <\/em>animaziozko film laburrak idatzi eta zuzendu izan ditu, eta <em>Psiconautas<\/em> (2017) eta <em>Unicorn Wars<\/em> (2022) film luzeak zuzendu ditu. <strong>Bere lanek Goya Sariak lau aldiz irabazi dituzte<\/strong> (bitan Animaziozko Film Onenarena eta beste bitan Animaziozko Film Labur Onenarena).<\/li><\/ul>\r\n\r\n<p>Sail Ofizialeko \u2013 ZIFF Nazioarteko Lehiaketako ZIFF Sari Nagusia erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatzen dute:<\/p>\r\n<ul><li><strong>Diana Bustamante, ekoizle eta zuzendari kolonbiarra<\/strong>. Bere hasieretan ikuspegi eta ahots berriak aztertzen dituzten egileei laguntza eskaintzeagatik ezaguna da, horren adibide dira Ciro Guerra (<em>Los viajes del viento<\/em>, 2009), C\u00e9sar Augusto Acevedo (<em>La tierra y la sombra<\/em>, 2015) edo Apichatpong Weerasethakul (<em>Memoria<\/em>, 2021). Zuzendari bezala <em>Nuestra pelicula<\/em> izan da bere lehen luzemetrai dokumentala, horrekin ZIFF \u2013 ZINEBI First Film Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2022an. Horrez gain, DOCNYC-en (Estatu Batuetan), BAFICI-n (Argentina) edo FICUNAM-en (Mexiko) parte hartu du.<\/li>\r\n\r\n<li><strong>Birgit Kohler, Berlingo Arsenal \u2013 Zinema eta Bideoarte Institutuko programazioaren arduraduna<\/strong>. Berlinaleko Forumeko hautaketa-batzordeko kide ere izan zen 2002 eta 2019 artean, baita 2019ko Forumeko programa nagusiaren arduraduna ere.<\/li>\r\n\r\n<li><strong>Roc\u00edo Mesa<\/strong> Kalifornian (Estatu Batuak) bizi den espainiar jatorriko zinemagileak, ikus-entzunezko sorkuntza, programazioa eta ekoizpena uztartzen ditu. <strong><em>Secaderos<\/em> (2022) izan da bere azken luzemetraia zuzendari eta gidoilari bezala<\/strong>, Donostiko Zinemaldian estreinatua eta AEBetako SXSW-n aurkeztu zen nazioartean, Visions Audience Award irabazi zuen bertan. Aurretik <em>Orensanz<\/em> (2013) sorkuntza dokumentala zuzendu zuen eta \u00c1lvaro Gurrearen <em>Mbah Jhiwo\/Alma anciana<\/em> (2021) luzemetraia ekoiztu zuen ere. LA OLA \u2013 Independent Films from Spain erakundeko zuzendaria izateaz gain, LA Film Festival edo Art House Theater Day jaialdietarako programatzaile gisa lan egin du.<\/li><\/ul>\r\n<img alt=\"\" width=\"1024\" height=\"510\" class=\"aligncenter size-full wp-image-22359 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia.jpg 1024w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-150x75.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-300x149.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-400x199.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-480x239.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-550x274.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-768x383.jpg 768w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/jurado_ZIFF_Mesa-de-trabajo-1-copia-992x494.jpg 992w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SARIAK<\/h6><\/div>\r\n<p>ZINEBIk <strong>50.000 euro baino gehiago emango<\/strong> dizkie Sail Ofiziala osatzen duten nazioarteko bi lehiaketetako film irabazleei. Horrela, ZIFF \u2013 ZINEBI First Film-en parte hartzen duten film luzeek ZIFF Sari Nagusia (12.000 \u20ac) eta Gazte Epaimahaiaren Saria \u2013 ZIFF (UPV\/EHU) irabazteko aukera izango dute. Azken horretan, gainera, ECAMeko ikasleek parte hartuko dute aurten (2.000 \u20ac).<\/p>\r\n<p>Film Laburren Nazioarteko Lehiaketari dagokionez, epaimahaiak ZINEBI Sari Nagusia (7.000 \u20ac), Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 \u20ac), Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 \u20ac), Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 \u20ac), Animazioko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 \u20ac) eta Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia (5.000 \u20ac) emango ditu.<\/p>\r\n<p>Gainera, emanaldietara joaten diren ikusleek EITB Publikoaren Saria emateko aukera izango dute ikusten dituzten film laburrak bozkatuz (3.000 \u20ac), eta UNICEFek bere saria ematen du urtero (diru-hornidurarik ez duena).<\/p>\r\n<p>Bukatzeko, FAS Zineklubak bere Saria (2.000 \u20ac) emango dio Bertoko Begiradak Saileko Film Labur Onenari, euskal ekoizpen berriena ardatz duena eta Sail Ofizialean parte hartzen ez duena.<\/p>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere Sail Ofizialeko nazioarteko bi lehiaketetako epaimahaiak osatuko dituzten pertsonak iragarri ditu. Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sariak emateaz arduratuko dena, honako hauek osatuko dute: Florian Fernandez, Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner programaren koordinatzailea. Gainera, Fernandez, Encounters Film Festival (Bristol, Erresuma Batua), Festival du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":22357,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[376],"tags":[],"class_list":["post-22349","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22349","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22349"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22349\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22366,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22349\/revisions\/22366"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22357"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22349"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22349"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22349"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}