 {"id":25017,"date":"2023-11-09T16:02:17","date_gmt":"2023-11-09T16:02:17","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/siete-cortometrajes-vascos-compiten-en-la-seccion-oficial-de-la-65a-edicion-de-zinebi"},"modified":"2023-11-09T16:11:15","modified_gmt":"2023-11-09T16:11:15","slug":"siete-cortometrajes-vascos-compiten-en-la-seccion-oficial-de-la-65a-edicion-de-zinebi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/siete-cortometrajes-vascos-compiten-en-la-seccion-oficial-de-la-65a-edicion-de-zinebi","title":{"rendered":"SIETE CORTOMETRAJES VASCOS COMPITEN EN LA SECCI\u00d3N OFICIAL DE LA 65\u00aa EDICI\u00d3N DE ZINEBI"},"content":{"rendered":"Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, azaroaren 10etik 17ra egingo den 65. Edizioko Sail Ofizialean \u2013Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan lehiatuko diren zazpi film laburrak aurkeztu ditu. Arriaga Antzokian erakutsiko dira, ZINEBIk edizio honetako Ohorezko Mikeldia irabazi duen lehengoari egingo dion omenaldiaren ondoren.\r\n\r\nF\u00e9lix Linares zinema-kritikari eta kazetari bilbotarrak Jaialdiaren ohorezko saria jasoko du, Mar\u00eda Goiricelayak eta Ane Pikazak (La Dram\u00e1tica Errante) zuzendutako inaugurazio-galan, Zabalaren (We Are Standard ohia) musikarekin.\r\n\r\nInaugurazio ekitaldiaren amaieran, Sail Ofizialean -Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan lehiatzen diren euskal film laburrak proiektatuko dira:\r\n\r\n<strong>1. Agrio | Fikzioa <\/strong>\r\nDavid P\u00e9rez Sa\u00f1udo \u2013 Euskadi \u2013 18\u2019 \u2013 2023\r\n<em>Ane<\/em> (2020) film luzeagatik Goya sari bat irabazi duen bilbotar zuzendariak, film laburren egile gisa, bere ibilbide oparo eta arrakastatsuarekin jarraitzen du, Patricia L\u00f3pez Arnaiz eta Itziar Itu\u00f1o aktoreek lagunduta. Bi ahizpa antzezten dituzte: bata kanpoan bizi da, besteari txarra dagoen merengea saltzea leporatu diote. Estatu mailako estreinaldia izango da.\r\n\r\n<strong>2. Betiko gaua | Fikzioa\u2028<\/strong>\r\nEneko Sagardoy \u2013 Euskadi \u2013 18\u2019 \u2013 2023\r\nZINEBIn Eneko Sagardoyk \u2014aktore errebelazio onenaren 2018ko Goya Saria irabazi zuen aktore bizkaitarrak\u2014 zuzendari gisa egiten duen debutaren mundu mailako estreinaldia izango dugu. Gaur egun, Roland Emmerich eta Marco Kreuzpaintnerren aginduetara lan egiten ari da Those about to Die telesailean. Zuzendari gisa egin duen lehen film laburrerako (Sumendi, Galapan eta Ikusgarriren koprodukzioa, Artur Pol Camprub\u00ed-ren argazkiarekin eta Ar\u00e1nzazu Calleja eta Maite Arroitajauregiren musikarekin) Miren Gazta\u00f1aga eta Elena Irureta aukeratu ditu protagonista gisa, batak, bestea nor den jakin ondoren, errepidez jazartzen hastea erabakitzen duen istorio batean. Mundu mailako estreinaldia, FICX \u2013 Gij\u00f3ngo Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan.\r\n\r\n<strong>3. In a Nearby Field | Dokumentala<\/strong>\r\nLaida Lertxundi &amp; Ren Ebel \u2013 Euskadi \u2013 18\u2019 \u2013 2023\r\nArtista eta irakasle bizkaitarra, Gure Artea 2020 saria jaso zuena, ZINEBIko Sail Ofizialera itzuliko da bere lanak New Yorkeko MoMa-n, Reina Sof\u00eda Arte Zentro eta Museo Nazionalean edo Rotterdameko eta Donostiako zinemaldietan ikusgai izan ondoren. Laida Lertxundik zuzentzen du, Ren Ebel idazle eta artista estatubatuarrarekin batera, familia bat, etxe bat eta film bat egiteko beharrezkoak diren eguneroko errutinen, zereginen eta inprobisazioen collage hau. Estatu mailako estreinaldia, FICX \u2013 Gij\u00f3ngo Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan.\r\n\r\n<strong>4. Memories of an Empty House (Mem\u00f3rias de uma casa vazia) | Fikzioa <\/strong>\r\nBruno Carnide \u2013 Portugal \/ Euskadi \u2013 11\u2019 \u2013 2023\r\nBruno Carnide zinemagile portugaldar polifazetikoa, Portugalgo Zinema Akademiaren Sophia sarietarako bi bider proposatutakoa, fikzio epistolar batean murgiltzen da oraingoan, C\u00e1tia Biscaiaren argumentu batetik abiatuta, Iberiar penintsulan eta Estatu Batuetan analogikoan eta digitalean filmatuz. Tiranako (Albania) Nazioarteko Jaialdian mundu mailan estreinatu ondoren, ZINEBIn Estatu mailako estreinaldia izango dugu. \r\n\r\n<strong>5. La mujer ilustrada | Animazioa<\/strong><strong>\r\nIsabel Herguera \u2013 Euskadi \u2013 8\u2019 \u2013 2023\r\nEuskal Herrian begirune handiena duen animatzaileetako bat eta Estatuko animazio independentearen aitzindarietako bat dena, Donostiako Zinemaldiaren aurreko edizioan askok itxarondako <em>Sultanaren ametsa <\/em>estreinatu ondoren, ZINEBIra itzuliko da (2005ean eta 2015ean Euskal Zinemaren Sari Nagusia eskuratu zuen bertan), bere azken film laburra, <em>La mujer ilustrada<\/em>, estreinatzera. Bertan, Isabel Herguerak, Indiako animazio-tailer bat aprobetxatuz, normalean inork galdetzen ez dien pertsonen nahiak marrazten ditu. Estatu mailako estreinaldia. \r\n\r\n<strong>6. Todo lo cubre la sal | Dokumentala<\/strong>\r\nJoana Moya \u2013 Euskadi \u2013 16\u2019 \u2013 2023\r\nJoana Moya bilbotarrak ZINEBIn aurkeztuko du zinemako bere debuta, bere interesen araberako lengoaia zinematografikoa finkatzeko funtsezko lehen urrats gisa aurkezten den film laburra. Moyak geologia eta dantza garaikidea ikasi zituen Euskadin eta Granadan, eta gaur egun bere lehen film luzea garatzen ari da, oraingoz La Koreana izena duena. Filma Bizkaiko Zugaztieta herriko (Trapagaran, Bizkaia) familia-memoria eta historia geologikoa eta geomeatzaritzakoa uztartzen dituen saiakera bisual bat da. Todo lo cubre la sal lanaren kasuan, Moyak ikus-entzunezko estilo oso pertsonal baten aurrerapena aurkezten du, Euskadin lan tradizional horretan lanean jarraitzen duten saregileei arreta jarriz. Estatu mailako estreinaldia. \r\n\r\n<strong>7. Ximinoa | Fikzioa<\/strong>\r\nItziar Leemans \u2013 Euskadi \/ Frantzia \u2013 25\u2019 \u2013 2023\r\nItziar Leemans lapurtar zuzendariak Boca Ciega (2020) film dokumental luzea aurkeztu zuen ZINEBIn, eta oraingoan fikzioan murgiltzen da Donibane Lohizunen, Ziburun eta Azkainen girotutako film labur honekin. Leemans fikziozko lehen film luzea idazten ari da une honetan, Agurra izenekoa, eta Gastibeltzak eta Al Borde Filmsek koproduzitutako film labur hau dakar Bilbora: June gazteari buruzkoa da, zeinak udako bere lehen lana aurkitu baitu, gurasoekin uda pasatzera hegoaldera etorri den neskato bat zaintzen. Estatu mailako estreinaldia. \r\n\r\nZazpi film horiek \u2013 azaroaren 16an, 18:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan proiektatuko dira berriro \u2013 ZINEBI Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro), Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro), fikzio, animazio eta dokumental kategorietako Mikeldi sariak (5.000 euro bakoitza) eta EITB Publikoaren Saria (3.000 euro) irabazteko hautagaiak dira.\r\n\r\nZINEBI 65eko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa \u2013 Sail Ofizialeko sariak nazioarteko epaimahaiak emango ditu. Epaimahai hori Florian Fernandez Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner programaren koordinatzaileak, Haruka Hama Yamagatako (Japonia) Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendariak, Mariana Hristova zinema kritikari eta programatzaile bulgariarrak, Estibaliz Urresola euskal zinemagileak eta Alberto V\u00e1zquez animazio zuzendari, ilustratzaile eta marrazkilari galiziarrak osatuko dute aurten.\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>EUSKAL ZINEMA GEHIAGO ZINEBI 65EAN<\/h6><\/div>\r\nZINEBIren Sail Ofizialean, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko duten zazpi film laburrez gain, aurten Tamara Garc\u00eda Iglesias zuzendari gipuzkoarraren <em>Zarata<\/em> euskal ekoizpeneko film luzea ere izango da Sail Ofizialean. Opera Prima ZIFF \u2013 ZINEBI First Film Luzeen Nazioarteko Lehiaketan lehiatuko da, eta Estatuan estreinatuko da (uztailean FID Marseilletik igaro ondoren) Golem Alh\u00f3ndiga Zinemetan, hilaren 11n, larunbatean, 19:45ean.\r\n\r\nSail Ofizialetik haratago, beste 26 film erakutsiko dira Bertoko Begiradak sailean: guztira, sei film luze dokumental eta hogei film labur (hiru dokumental, hamabi fikzio eta bost animazio) emango dira BBK Aretoan eta Azkuna Zentroko Auditorioan hilaren 12tik (igandea) 15era (asteazkena).\r\n<\/strong>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, azaroaren 10etik 17ra egingo den 65. Edizioko Sail Ofizialean \u2013Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan lehiatuko diren zazpi film laburrak aurkeztu ditu. Arriaga Antzokian erakutsiko dira, ZINEBIk edizio honetako Ohorezko Mikeldia irabazi duen lehengoari egingo dion omenaldiaren ondoren. F\u00e9lix Linares zinema-kritikari eta kazetari bilbotarrak Jaialdiaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":25014,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-25017","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25017","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25017"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25017\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25021,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25017\/revisions\/25021"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25014"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25017"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25017"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25017"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}