 {"id":36694,"date":"2025-05-19T10:47:54","date_gmt":"2025-05-19T10:47:54","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/mas-de-4-000-peliculas-aspiran-a-competir-en-zinebi-67"},"modified":"2025-06-04T09:57:01","modified_gmt":"2025-06-04T09:57:01","slug":"4-000-filmetik-gora-lehiatuko-dira-zinebiren-67-edizioan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/4-000-filmetik-gora-lehiatuko-dira-zinebiren-67-edizioan","title":{"rendered":"4.000 FILMETIK GORA LEHIATUKO DIRA ZINEBIREN 67. EDIZIOAN"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n \t<li><strong>ZINEBI Sari Nagusiak diru-zuzkidura handitu du, 20 urtean lehen aldiz.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak euskal ekoizpenean oinarritzen den Bertoko saila indartuko du.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Begirada feministei emango zaie lehen aldiz (H)emen ZINEBI saria.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Izena emateko epea ekainaren 20an amaitzen da.<\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\nBilboko Udalak antolatutako <strong>ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak<\/strong> bere urteroko deialdia zabalik mantentzen du, zinemagileek eta ekoizpen- eta banaketa-arloko profesionalek beren lanak <strong>azaroaren 21etik 28ra<\/strong> egingo den <strong>67. edizioko<\/strong> lehiaketara aurkez ditzaten.\r\n\r\nZINEBIk, bere <strong>Sail Ofiziala-Film Laburren Nazioarteko Lehiaketarako<\/strong>, fikziozko, animaziozko eta dokumentaleko filmak onartzen ditu, gehienez ere 30 minutukoak eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak.\r\n\r\nAntolakuntzako arduradunak eta hautaketa batzordeko kideak datozen asteetan hasiko dira jasotako film laburrak ikusten. Deialdia ixteko hilabete pasatxo falta denean, ZINEBIk <strong>4.000 film baino gehiago<\/strong> jaso ditu. Hori dela eta, antolatzaileek hilabete aurreratu behar izan dute izena emateko epea. Horrela, <strong>ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.<\/strong>\r\n\r\nAurtengo edizioan ZINEBIk bere programazioa berregituratu du eta ez du opera primako film luzeen lehiaketarako (ZIFF \u2013 First Film) deialdirik egingo, <strong>ahaleginak film laburren lehiaketa indartzeko eta programazio-ildo berriak finkatzeko jarriz.<\/strong>\r\n\r\n<div style=\"display: none\">\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SARIAK<\/h6><\/div>\r\n\r\n<strong>ZINEBI Sari Nagusia 7.000 eurotik 8.000 eurora<\/strong> igo da, 17 urtez eguneratu gabe egon ondoren. <strong>Euskal ekoizpenari lotutako sariak ere indartu dira<\/strong> <strong>Bertoko Begiradak<\/strong> sailean. Bertoko Begiradak atalak <strong>EITB Publikoaren Saria<\/strong> eta <strong>Gazte Epaimahaiaren<\/strong> Saria hartuko ditu, eta bertan, lehenengo aldiz <strong>(H) emen ZINEBI Saria<\/strong> emango zaie begirada feministei, (H) emen Elkartearekin lankidetzan.\r\n\r\n<strong>Nazioarteko Epaimahaiak<\/strong> honako <strong>sari<\/strong> hauek emango ditu:\r\n<ul>\r\n \t<li>ZINEBI Sari Nagusia (8.000 euro). Sail Ofizialeko film labur guztiak lehiatuko dira.<\/li>\r\n \t<li>Euskal Film Labur Onenaren Saria (6.000 euro), Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako eta Sail Ofizialean hautatutako film laburrentzat.<\/li>\r\n \t<li>Espainiako Film Labur Onenaren Saria (6.000 euro), Estatuan ekoitzitako eta Sail Ofizialean parte hartzen duten film laburrentzat.<\/li>\r\n \t<li>Dokumental Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).<\/li>\r\n \t<li>Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).<\/li>\r\n \t<li>Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).<\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\nGainera, honako <strong>sari<\/strong> hauek emango dira:\r\n<ul>\r\n \t<li>EITB Publikoaren Saria (3.000 euro), Bertoko Begiradak sailean eta Sail Ofizialean proiektatutako 30 minutu baino gutxiagoko euskal film guztien artean bozkatzeagatik.<\/li>\r\n \t<li>Gazte Epaimahaiaren saria (2.000 euro), zinema-fakultate eta -eskoletako ikasleek euskal film laburrei emandakoa (Bertoko saila).<\/li>\r\n \t<li>(H)emen ZINEBI saria (2.000 euro) begirada feministei, Zinemaldiko zuzendaritzak (Bertoko saila) izendatutako epaimahai batek erabakita.<\/li>\r\n \t<li>Zinema Klubaren FAS Saria Zuzendaritza Onenari (2.000 euro), Nazioarteko Lehiaketako film labur batentzat.<\/li>\r\n \t<li>UNICEF Saria, UNICEF Euskadiko ordezkariek Nazioarteko Lehiaketako film bati emandakoa.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n\u00a0\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>NAZIOARTEKO EGIAZTAPENAK ETA AINTZATESPENAK<\/h6><\/div>\r\nZINEBI Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Oscar sarietarako jaialdi kalifikatzaile gisa akreditatu da. Goya sarietarako eta BAFTA britainiarretarako akreditazioa ere badu.\r\n\r\nGainera, European Film Awards (EFA) sarietarako hautagai den film labur bat urtero aukeratzen duten Europako lehiaketen zerrendan dauden Estatuko bi jaialdietako bat da: 67. edizio honetako Nazioarteko Epaimahaiak, Sail Ofizialeko parte-hartzaileen artean, Europako Film Labur Onenaren 2026ko EFA Sarirako hautagai den film bat aukeratuko du. Aurreko edizioan, The Eggregores \u201cTheory (Andrea Gatopoulos, 2024) ekoizpen italiarra izan zen aukeratua, eta, gainera, ZINEBI Sari Nagusia irabazi zuen.\r\n\r\n1974az geroztik, ZINEBI Zinema Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) film labur eta dokumentaletan espezializatutako jaialdi gisa akreditatu du. Gaur egun, sari esklusibo hori Europako beste lau lehiaketa ezagunekin partekatzen du: Oberhausen (Alemania), Tampere (Finlandia), Krakovia (Polonia) eta Clermont-Ferrand (Frantzia).\r\n\r\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ZINEBI Sari Nagusiak diru-zuzkidura handitu du, 20 urtean lehen aldiz. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak euskal ekoizpenean oinarritzen den Bertoko saila indartuko du. Begirada feministei emango zaie lehen aldiz (H)emen ZINEBI saria. Izena emateko epea ekainaren 20an amaitzen da. Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere urteroko deialdia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":36689,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[376],"tags":[],"class_list":["post-36694","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36694","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36694"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36694\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":36717,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36694\/revisions\/36717"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/36689"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36694"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36694"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36694"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}