 {"id":41850,"date":"2025-11-04T17:48:31","date_gmt":"2025-11-04T16:48:31","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebi-presenta-su-67a-edicion-con-156-peliculas-de-44-paises"},"modified":"2025-11-06T10:35:37","modified_gmt":"2025-11-06T09:35:37","slug":"zinebik-67-edizioa-aurkeztu-du-44-herrialdetako-156-filmekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebik-67-edizioa-aurkeztu-du-44-herrialdetako-156-filmekin","title":{"rendered":"ZINEBIK 67. EDIZIOA AURKEZTU DU 44 HERRIALDETAKO 156 FILMEKIN"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n\t<li>Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, azaroaren 21ean Arriaga Antzokian hasiko denak, Ohorezko Mikeldi bana emango die Pablo Berger zinemagileari eta Esther Garc\u00eda ekoizleari.<\/li>\r\n\r\n\t<li>Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 33 herrialdetako 58 film hartuko ditu. Bea Lema eta Aitor Gametxoren filmak edo 2023an Zinemaldiko Sari Nagusiaren irabazleen Pek Jia Hao eta Ang Jia Jun egileenak izango dira ikusgai.<\/li>\r\n\r\n\t<li>ZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berritu du Bertoko Begiradak sailaren programazioarekin. Euskadiri begira. Zinemaldiak euskal zinemagileen interes tematiko eta formalen ikuspegi zabala eskaintzen die bertako herritarrei. Euskal ekoizpeneko edo beste lurralde batzuekin koprodukzioan egindako 5 film luze dokumental eta 33 film labur programatu dira.<\/li>\r\n\t<li>\r\nBeautiful Docs atalak dokumentalista gazteen eta generoaren maisuen lana erakutsiko du: espainar dokumentalaren balio berrietatik maisu eztabaidaezinetara, hala nola Kamal Aljafari, Gianfranco Rosi edo 2023an ZINEBI Ohorezko Mikeldia Rita Azevedo Gomes.<\/li>\r\n\r\n\t<li>ZINEBIk Estatuko estreinaldiak hartuko ditu: Werner Herzogen \u201cGhost Elephants\u201d, Berta Vicente Salas eta Soumaya Hidalgo Djahdouren \u201cEl vol de la cigonya\u201d eta Paula Iglesias eta Marta G\u00f3mezen \u201cLl\u00e1mame Sinsorga\u201d. Hiru lanak nazioarteko jaialdietatik igaro ondoren iritsiko dira Bilbora.<\/li>\r\n\t<li>\r\nSarrerak gaurtik, azaroaren 3tik, aurrera egongo dira salgai.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<strong>ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak<\/strong>, Bilboko Udalak antolatuak, <strong>bere 67. edizioari <\/strong>hasiera emango dio <strong>azaroaren 21ean, ostirala,<\/strong> 19:30etik aurrera <strong>Arriaga Antzokian<\/strong> egingo den inaugurazio-galarekin. Jaialdia <strong>azaroaren 28ra arte<\/strong> luzatuko da, eta orduan egingo da amaiera ekitaldia eta sari banaketa.\r\n\r\nZINEBI 67ren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxean, <strong>Gonzalo Olabarria<\/strong> Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, <strong>Ana L\u00f3pez<\/strong> Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta <strong>Joseba Lopezortega<\/strong> ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.\r\n\r\nGuztira, <strong>44 herrialdetako 156 film<\/strong> programatu dira, eta horietatik 132 film laburrak dira (gehienez 30 minutuko iraupena dutenak), 6 metraje ertainekoak (30 eta 60 minutu bitartekoak) eta 18 film luzeak (60 minutu baino gehiago irauten dutenak). 156 filmetatik, 78etan zuzendariak emakumeak dira eta 101etan berriz, gizonak. Aurkeztutako 72 film Estatuan estreinatzen dira. Gainera, 41 film euskal ekoizpenekoak dira: 33 film labur, 6 film ertain eta 2 luzemetraiak.\r\n\r\nAurreko edizioetan bezala, proiekzioak bi ataletan banatzen dira: <strong>Sail Ofiziala<\/strong> eta <strong>beste proiekzio batzuk<\/strong>.\r\n\r\nLehenengo atalean <strong>Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa<\/strong> sartzen da. Bigarrenean, <strong>Beautiful Docs \u2013 Munduko Dokumentalen Panorama<\/strong> atala, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen lehiarik gabeko erakusketa; <strong>Bertoko Begiradak \u2013 Miradas desde Euskadi<\/strong> saila, Euskadin ekoitzitako film labur eta luzeek osatua eta euskal ikus-entzunezkoen industriako produktore, zinemagile eta profesionalen lana aintzatestera zuzendua; baita beste saio berezi batzuk ere.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SAIL OFIZIALA<\/h6><\/div>\r\n\r\nBilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren <strong>sail ofizialak 33 herrialdetako 58 film<\/strong> bilduko ditu 67. edizioan. <strong>19 film fikzioak dira, 19 dokumentalak eta 20 animazioak.<\/strong> Aurten <strong>Alemaniako (9) eta Frantziako (7)<\/strong> konpainiek ekoiztutako edo koproduzitutako film laburren presentzia nabarmentzen da. Oraingo honetan, 9.090 filmek eman dute izena, horietatik 650 Euskaditik eta Espainiako Estatutik, zifra horrekin <strong>errekor historikoa<\/strong> lortu da inskripzioei dagokienez.\r\n\r\nZinemaldiko programazio-taldeak \u2014Rub\u00e9n Corral programazio-arduradunaz gain, Alaitz Arenzana, Ram\u00f3n Ganuza, V\u00edctor Iturregui, Laura Lazcano, Aitziber Olaskoaga eta Marcos Urquijo ditu kide\u2014 bost euskal ekoizpen (edo koprodukzio) hautatu ditu, eta Estatuan estreinatuko dira hilaren 22 eta 23an, <strong>Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako<\/strong> lehen lau saioetan: <strong>\u201cEl cuerpo de Cristo\u201d<\/strong> (Bea Lema, 2025), <strong>\u201cGeratzen den hori\u201d<\/strong> (Aitor Gametxo, 2025), <strong>\u201cHabana industrial\u201d <\/strong>(Ainhoa Ordo\u00f1ez Yralagoitia, 2025), <strong>\u201cLe prime volte\u201d<\/strong> (Giulia Cosentino &amp; Perla Sardella, 2025) eta <strong>\u201cUltramarino\u201d<\/strong> (Maren Zubeldia &amp; Silvina Guglielmotti, 2025). \r\n\r\nGainera, ZINEBIk, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren barruan, Estatuko film hauek proiektatuko ditu lehen aldiz: <strong>\u201c09\/05\/1982\u201d<\/strong> (Jorge Caballero &amp; Camilo Restrepo, 2025), <strong>\u201cLa desesperaci\u00f3 de la pell\u201d <\/strong>(Mireia Vilapuig, 2025), <strong>\u201cLa durmiente\u201d <\/strong>(Maria In\u00eas Gon\u00e7alves, 2025), <strong>\u201cEl ensayo\u201d <\/strong>(Carmen Ayala Mar\u00edn &amp; Alberto Mart\u00edn Menacho, 2025), <strong>\u201cMal de madre\u201d<\/strong> (Irene Baqu\u00e9, 2025), <strong>\u201cMon autre maman\u201d<\/strong> (Fon Cortizo, 2025) eta <strong>\u201cThe Rock Speaks\u201d<\/strong> (Amy Louise Wilson &amp; Francois Knoetze, 2025).\r\n\r\nFilm Laburren Nazioarteko Lehiaketak <strong>\u201cAs If to Nothing\u201d<\/strong> (2025) ere hartuko du, Pek Jia Hao eta Ang Jia Jun errealizadore singapurtarren lan berria (\u201cBeyond the Other Shore\u201d filmarekin 2023ko Zinemaldiko Sari Nagusiaren irabazleak); <strong>\u201cA Very Straight Neck\u201d<\/strong> (2025), Locarnoko Zinemaldian (Suitza) Egile Film Labur Onenaren Saria jaso zuen film laburra; Marta Popivoda artista serbiarraren lan berria, <strong>\u201cSlet 1988\u201d<\/strong> (2025); Katherina Huber alemaniarraren <strong>\u201cLate Harvest\u201d <\/strong>(2025) biolentziari buruzko gogoeta lasaia; edo Theo Panagopoulos palestinar jatorriko zinemagile eskoziarraren <strong>\u201cThe Flowers Stand Silently, Witnessing\u201d<\/strong> (2024) urteko film labur europar onenaren sarirako hautagai den dokumentala.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>OHOREZKO MIKELDI SARIAK<\/h6><\/div>\r\nDuela 25 edizio baino gehiagotik gertatzen ari den bezala, ZINEBIk zinema garaikideko izen garrantzitsu batzuen ibilbide profesional eta artistikoa aitortzen du. 67. edizio honetan, Zinemaldiak <strong>Pablo Berger<\/strong> zinemagileari eta <strong>Esther Garcia<\/strong> ekoiztetxeari emango dizkio sari horiek.\r\n\r\nZINEBIk <strong>Ohorezko Mikeldia<\/strong> emango dio <strong>Pablo Berger<\/strong> zinemagile bilbotarrari. Filmografia koherente, arriskatu eta sakonki humanista baten egilea, tradizioa eta modernitatea, emozioa eta pentsamendua, umorea eta malenkonia uztartzen jakin du Bergerrek. \u201cMam\u00e1\u201d-tik \u201cRobot Dreams\u201d-era, bere zinemak asmakuntza formala, samurtasuna eta argitasun morala uztartzen ditu, egunerokotasunean ezohikoa dena arakatuz. Harriduraren eta enpatiaren maisu, bere ibilbideak ZINEBIren espiritua inspiratzen duten sormen-askatasunaren, zorroztasun artistikoaren eta nazioarteko proiekzioaren balioak islatzen ditu.\r\n\r\nZinemaldiak <strong>Esther Garc\u00eda<\/strong> ere aintzatesten du, zinema espainiar garaikidean funtsezko figura eta zinema ekoizpenean erreferente ukaezina. Bere ibilbidean zehar, gure garaiko autore garrantzitsuen lana bultzatu du, eta ekoizpenaren zeregina finkatu du, sormenezko eta kulturarekiko konpromisozko ekintza gisa. Pedro Almod\u00f3varren kolaboratzaile erabakigarria izan zen, eta El Deseo ekoiztetako zinemagile berri askoren kolaboratzailea. Zorroztasuna, sentsibilitatea eta zinemari zerbitzua emateko bokazio sakona uztartzen ditu haren lanak. Talentuaren adibide da eta, Esther Garc\u00edaren lanak konstantzia, bikaintasuna eta eskuzabaltasuna islatzen ditu.\r\n\r\nPablo Bergerrek Ohorezko Mikeldia jasoko du azaroaren 21eko inaugurazio galan, eta Esther Garciak, berriz, ZINEBIren amaiera galan, azaroaren 28an.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>PALMARESA ETA EPAIMAHAIAK<\/h6><\/div>\r\nZINEBIk azaroaren <strong>28an emango du ezagutzera bere palmaresa<\/strong>, 83.000 euroko sariekin. Sail Ofiziala-Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren irabazleak epaimahai batek aukeratuko ditu. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: <strong>Ramia Beladel<\/strong> artista marokoarra eta Marrakecheko Film Laburren Jaialdiko zuzendaria, <strong>Callisto McNulty<\/strong> idazle eta zinemagile frantziarra, <strong>Norika Sefa<\/strong> zuzendari kosovarra, <strong>Daniel \u0160julic<\/strong> animaziozko zinema zuzendari eta musikari kroaziarra eta <strong>Santiago Tabernero<\/strong> espainiarra.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>BERTOKO BEGIRADAK. MIRADAS DESDE EUSKADI<\/h6><\/div>\r\nZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berritu du <strong>Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi<\/strong> sailaren programazioarekin, honekin Jaialdiak tokiko zinemagileen kezka tematiko eta formalen panoramika zabala aurkezten dio bertako publikoari. 67. edizio honetan, erakusketak euskal ekoizpenekoak edo beste lurralde batzuekin batera ekoitzitako <strong>5 film luze dokumental eta 33 film labur biltzen ditu.<\/strong>\r\n\r\nFilm luzeen artean aipatzekoak dira Marta Gomez eta Paula Iglesiasen <strong>\u201cLl\u00e1mame Sinsorga\u201d<\/strong>; Helena Bengoetxearen <strong>\u201cPetrus\u201d;<\/strong> Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martinen <strong>\u201cTxillarreko sukaldaria\u201d;<\/strong> Gaizka Urrestiren <strong>\u201cEloy de la Iglesia, adicto al cine\u201d<\/strong>; eta Xabier Zabala eta Carlos Iglesiasen <strong>\u201cAkelarre: marearen kontra\u201d<\/strong>. Lan hauek aktibismo feminista, memoria artistikoa, herri kultura eta Euskadiko historia hurbila jorratzen dituzte, eta horietako batzuk Estatu mailako estreinaldian aurkeztuko dira Bilbon.\r\n\r\nFilm laburren arloan, <strong>Bertoko Begiradak<\/strong> erreferentziazko erakusketa izaten jarraitzen du, eta programazioa lau saioetara arte luzatzen da <strong>Arriaga Antzokian<\/strong>. Bertan, Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten bost euskal film laburrak eta beste hogeita zortzi lan berri proiektatuko dira.<strong> Lara Izagirre, Lur Olaizola <\/strong>edo <strong>Maider Fernandez Iriarte<\/strong> bezalako zinemagile famatuek parte hartzen dute, <strong>Ander Reviejo, Pablo Palomera<\/strong> edo <strong>Aitor Abio <\/strong>bezalako ahots berriekin batera.\r\n\r\n<strong>Berrikuntza<\/strong> gisa, <strong>film laburrek hiru sari lortzeko aukera izango dute aurten: EITB Publikoaren Saria<\/strong> (3.000 euro), <strong>Epaimahai Gaztearen Saria <\/strong>(2.000 euro) eta <strong>(H)emen \u2013 Mirentxu Loyarte Saria<\/strong> (2.000 euro), zeinarekin ZINEBIk eta (H)emen elkarteak nafar zinemagile aitzindariari omenaldia egiten dioten. 22 emakumek eta 18 gizonek zuzendutako 33 titulurekin, <strong>Zinemaldiak euskal sorkuntzarekin, aniztasunarekin eta ikus-entzunezkoen arloko berdintasunarekin duen konpromisoa berresten du atalak.<\/strong>\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>BEAUTIFUL DOCS<\/h6><\/div>\r\nSail paraleloen barruan, ZINEBIk 2024ko film luze dokumental onenetako batzuk aurkeztuko ditu <strong>Beautiful Docs \u2013 Panorama de Documentos del Mundo<\/strong> atalean. Edizio honetan 9 film luze dokumental bilduko ditu, Venezia, Amsterdam, Locarno, FID Marseille edo Visions du R\u00e9el bezalako jaialdietan aurkeztutakoak, dokumentalista gazteek eta generoaren maisu handiek sinatuak. <strong>Kamal Aljafari<\/strong> palestinarraren <strong>\u201cWith Hasan in Gaza\u201d<\/strong> lanak irekiko du atala, Locarnon aurkeztua eta Toronton hautatua, Bigarren Intifadan Gazan filmatutako irudietatik abiatuta oroimenaren eta galeraren inguruko hausnarketa. Ondoren, <strong>Sven Augustijnen<\/strong> belgikarraren <strong>\u201cNational Pride \u2013 From Jericho to Gaza\u201d<\/strong>, Visions du R\u00e9el-en saritua. Filman diplomatiko palestinar baten bidaia bere jaioterrira aurkezten da.\r\n\r\nHorrez gain, <strong>Berta Vicente eta Soumaya Hidalgo Djahdouren \u201cEl vol de la cigonya\u201d<\/strong> aurkeztuko da, ZINEBIk bultzatutako eta Cannes Docs-en saritutako proiektua, Bilbotik igaro aurretik IDFAn estreinatu dena; <strong>Candela Sotos-en \u201cYrup\u2019\u201d<\/strong>rekin batera, Guillermo Fern\u00e1ndez-Z\u00fa\u00f1iga zientzia-zinemaren aitzindariaren figura berreraikitzen duena, dokumentala Visions du R\u00e9el eta la Seminci zinemaldietan estreinatu da. <strong>Gianfranco Rosiren<\/strong> film berriak, <strong>\u201cBelow the Clouds\u201d<\/strong>, Epaimahaiaren Sari Berezia Veneziako Biennalean, Napoliko memoria, beldurra eta lur azpiko historiari buruzko hausnarketa egiten du.\r\n\r\n<strong>Werner Herzog<\/strong> beteranoa ZINEBIra itzuliko da <strong>\u201cGhost Elephants\u201d<\/strong>-ekin, tradizioa eta teknologia uztartzen dituen Angolako naturarekiko bidaia liluragarria. <strong>Rita Azevedo Gomes <\/strong>portugaldarrak, ZINEBI 2023ko Ohorezko Mikeldiak, <strong>\u201cFuck the Polis\u201d<\/strong> aurkeztuko du, FID Marseilleko Sari Nagusiaren irabazlea eta Gijongo FICXekin partekatutako estatu mailako estreinaldia.<strong> Franco Maresco<\/strong> italiarraren <strong>\u201cBravo Bene!\u201d<\/strong>, zinemari eta haren sormen prozesuari buruzko satira erradikala, eta <strong>Callisto Mc Nultyren \u201cThe Other World\u201d<\/strong>, Visions du R\u00e9el-en aurkeztutako Fontillesko erietxearen memoria erreskatatzen duena, salia osatzen dute.\r\n\r\n<strong>Palestinatik, Belgikatik, Espainiatik, Italiatik, Portugaletik, Frantziatik, Suitzatik, Alemaniatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik <\/strong>etorritako film hauek dokumental garaikidearen aniztasunean zeharreko ibilbidea eskaintzen dute, begirada politikoaren, memoria intimoaren eta esplorazio formalaren artean, ZINEBIren nazioarteko bokazio artistikoa berretsiz.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>CZECH FOCUS, HERRIALDE BATEN MAGIA BIZIDUNA<\/h6><\/div>\r\nZINEBIk Europako zinemaren tradiziorik liluragarrienetako bat ezagutzera gonbidatzen zaitu: <strong>animazio txekiarra. Trnka, Zeman<\/strong> edo <strong>\u0160vankmajer<\/strong>-en unibertso poetikoetatik Daria Kashcheeva buru duen belaunaldi berri baten begirada ausartetara (\u201cElectra\u201d eta \u201cDaughter\u201d filmen proiekzioarekin), atzera begirako honek, hogei bat tituluren bidez, omentzen du <strong>ia mende bat duen  artisau-irudimenez, esperimentazioz eta edertasunez beteteako animazio txekiarra.<\/strong> Panpinen, itzalen eta ametsen arteko bidaia, non film bakoitzak animazioa arte nagusi bihurtu zuen herrialde baten espiritu libre eta ameslaria islatzen du.\r\n\r\nGainera, <strong>ZINEBI TXIKIk<\/strong> haurrei zuzendutako programa bat proposatzen du, <strong>Arriaga Antzokian eta Bilboko Guggenheimen<\/strong> ikusi ahal izango diren lau film txekiarrekin:<strong> \u201cThe Little Cousteau\u201d <\/strong>(2013), Jakub Kou-rena; Martin Smatana eta Veronika Zacharov\u00e1ren <strong>\u201cHello Summer\u201d<\/strong> (2024), <strong>\u201cThe kite\u201d <\/strong>(2016) Lasse Nielsenena; eta Paul Zekeren <strong>\u201cOverboard\u201d<\/strong> (2013)\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBISKOPIOA: KULTURA IRISGARRIA, INKLUSIBOA ETA ERALDATZAILEA<\/h6><\/div>\r\nZINEBIren Zinebiskopio <strong>sail berriak<\/strong> Zinemaldiak <strong>kultura irisgarri, inklusibo eta eraldatzaile<\/strong> batekin duen konpromisoa berresten du, zinema elkarrizketa sozialerako eta memoria kolektiborako tresna gisa ulertuz. Proposamen hau <strong>bost gai-esparrutan<\/strong> egituratzen da: komunitate georgiarra eta haren integrazio kulturala; artea eta zinema, gizarteratzeko eta belaunaldien arteko elkarrizketarako bitarteko gisa; ikus-entzunezko sorkuntza, gaixotasun mentalen aurkako babes gisa; memoria historikoaren berrikuspena; eta dokumentala, memoria kolektiboaren euskarri eta eraikitzaile gisa.\r\n\r\n<strong>BBK Aretoan<\/strong> egiten den saio bakoitzean, <strong>proiekzioak eta solasaldiak<\/strong> tartekatzen dira zinemagile, espezialista eta gizarte-eragileekin. \r\nHonako hauek dira edizio honetako proiekzioak: <strong>No\u00e9 Sulaberidzeren \u201cDos Iberias\u201d<\/strong> (Georgiako komunitatea), <strong>BBK Sasoiko programako filmak, Barraka XXI eta kolektiboentzako bideoak<\/strong> (Soziala), <strong>Basilio Mart\u00edn Pati\u00f1oren \u201cCanciones para despu\u00e9s de una guerra\u201d <\/strong>(Dokumentala oroimenaren euskarri), J<strong>es\u00fas Rocandioren \u201cLa flor del almendro\u201d <\/strong>(Oroimen historikoa) eta <strong>Jos\u00e9 Corellasen eta y Catalina Solivellasen \u201cEn un lugar de la mente\u201d <\/strong>(Jos\u00e9 Solbellas). Aukeraketa honekin, Zinebiskopio <strong>zinematik errealitatera begiratzen duen espazio<\/strong> gisa aurkezten da, identitateari, aniztasunari eta memoriari buruzko hausnarketa sustatuz, bere harrera- eta bizikidetza-historia ospatzen duen Bilbo batean.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SAIO BEREZIAK<\/h6><\/div>\r\n<strong>ZINEBI Gordailuak,<\/strong> Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, <strong>El\u00edas Querejeta Zine Eskolaren eta Euskadiko Filmategiaren<\/strong> arteko lankidetzaren emaitza denak, 339 kopia biltzen ditu,16 eta 35 mm-tan, eta horiek osatzen dute jaialdiaren film-ondarea. <strong>67. edizio<\/strong> honetan, Zinemaldiak bi <strong>saio monografiko<\/strong> programatzen ditu funts historiko horretatik abiatuta: lehena \u2014larunbatean, hilak 22\u2014, <strong>\u201cCommuniqu\u00e9 from Argentina\u201d <\/strong>(Lucha Film Collective, 1977) eta <strong>\u201cLas madres de la Plaza de Mayo\u201d<\/strong> (Susana Blaustein Mu\u00f1oz eta Lourdes Portillo, 1985) dokumentalei eskainia, Latinoamerikako memoria eta borroka politikoari buruzko titulu enblematikoak berreskuratzen ditu. Bigarrenak -hilaren 27an, osteguna-,<strong> Colectivo Archivistas Salvajes<\/strong> komisarioatuta, Manuel Marcel zinemagile kubatarra omentzen du, <strong>\u201cA Norman McLaren\u201d<\/strong> (1990), Urrezko Mikeldi ZINEBIn 1992, eta <strong>\u201cEvidentemente comieron chocolate suizo\u201d<\/strong> (\u00daltimo rollo) (1991) filmen proiekzioarekin. Bi saioek Zinemaldiaren ondare zinematografikoa zaintzeko eta zabaltzeko lana indartzen dute.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBI NETWOTKING<\/h6><\/div>\r\n<strong>Bilboko Zine Dokumentaleko VIII. Foro Profesionalak \u2013 ZINEBI Networking-ek<\/strong> sortze- edo amaitze-prozesuan dauden ekoizpen dokumental berriak bultzatzeko konpromisoa berresten du. Gune hau Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren funtsezko zatia da, eta sektoreko zuzendarien eta profesionalen arteko topagune gisa funtzionatzen du, elkarrizketa, hausnarketa eta sormen-laguntasuna sustatuz. Edizio honetan, <strong>garatzen ari diren zazpi proiektu eta azken fasean dauden lau <\/strong>aurkeztuko dira, eta Eusko Jaurlaritzak, RTVEk eta EITBk emandako 10.000 euroko hiru laguntza ekonomiko lortzeko aukera izango dute.\r\n\r\nGaratzen ari diren proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: <strong>\u201cAl Nervi\u00f3n\u201d<\/strong>, Euskadiko memoria industrialari eta hiri-eraldaketari buruzkoa; <strong>\u201cComando Igualdade\u201d<\/strong>, Galiziako hezkuntza feminista ardatz duena; edo <strong>\u201cDe qu\u00e9 hablo cuando hablo de Lipo\u201d<\/strong>, industria estetikoari buruzko hausnarketa kritikoa. Zentzumenak eta gizartea esploratzeko lanak ere badaude, hala nola <strong>\u201cEltzegorra\u201d<\/strong>, <strong>\u201cLa frontera m\u00e1s corta del mundo\u201d<\/strong>, <strong>\u201cNuestra piel levantada\u201d<\/strong> eta <strong>\u201cPajarracos\u201d<\/strong>. Amaitze fasean, <strong>\u201cBerdea\u201d, \u201cComo Manolete en la v\u00edspera de su muerte\u201d, \u201cReflejos de la casa verde\u201d<\/strong> eta <strong>\u201cTaranta\u201d<\/strong> bezalako izenburuek identitate, lurralde eta memoria historikoaren inguruko gaietan sakontzen dute, ZINEBI zinema dokumental garaikiderako funtsezko plataforma gisa finkatuz.\r\n\r\n<strong>ZINEBI Animation Lab<\/strong> ekimen aitzindaria da, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bultzatua, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta prestakuntzaren, sorkuntzaren eta hausnarketaren bidez euskal animazioaren ekosistema indartzea du helburu. Aldi baterako eta elkarlanerako espazio gisa sortu da laborategia, eta animatzaile gazteak estatuko eta nazioarteko erreferentziazko profesionalekin harremanetan jartzea du helburu, jakintzen trukea, esperimentazioa eta proiektu pertsonal eta kolektiboen garapena bultzatuz. <strong>Sebastien Sperer, Thomas, Ivana Volda, Pedro Rivero, Nuria Gonzalez Blanco, Ivan Mi\u00f1ambres, Jose Luis \u00c1greda, Jesus Mari Lazkano, Kim Keukeleire<\/strong> eta beste hainbat sortzailek hartuko dute parte ZINEBIn\r\n\r\nZINEBI Animation Lab-en <strong>programak<\/strong> sei ardatz nagusi ditu: jaialdirako <strong>goiburu animatuak<\/strong> sortzea; sortzen ari diren proiektuak garatzeko <strong>miniegoitzak<\/strong> sortzea; ikusmen-urritasuna duten haurrei zuzendutako <strong>stop motion tailer inklusiboa; eskola magistralak<\/strong> Europako animazioko izen nabarmenekin; <strong>industria arloko topaketa<\/strong> bat <strong>EPE-IBAIA<\/strong> erakundearekin lankidetzan; eta artista gonbidatuekin konektatzeko hainbat jarduera. Ekintza horien helburua da belaunaldien arteko truke-gune bat finkatzea, berdintasuna eta irisgarritasuna sustatzea, eta jaialdiaren nortasuna indartzea ikus-entzunezkoen arloko berrikuntza-plataforma gisa.\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>67. EDIZIOAREN IRUDIA<\/h6><\/div>\r\n<strong>Jos\u00e9 Luis \u00c1greda<\/strong> ilustratzaile eta zuzendari artistikoa, espainiar ilustrazio eta animazioaren izen nabarmenetakoa, \u201cRobot Dreams\u201d pelikulagatik Oscarretarako izendatua, arduratu da aurtengo ZINEBIren irudia sortzeaz.\r\n\r\n\u00c1greda nazioartean duen izen ona eta Bilborekin duen lotura sakona direla eta aukeratu da irudia sortzeko. Kartela indar kromatikoagatik eta dinamismo bisualagatik nabarmentzen da. Hondo hori zirraragarriarekin, konposizioak energia, mugimendua eta talde-lana transmititzen ditu, zinemaren bizitasuna eta jaialdian parte hartzen duten ahotsen aniztasuna islatuz.\r\n\r\nLanak ZINEBIren nortasuna indartzen du, sorkuntzarako, elkarrizketarako eta herritarren partaidetzarako gune bizia baita, eta, aldi berean, egilearen ibilbidearekin lerrokatzen da, betiere ilustrazioaren, narratiba bisualaren eta kultura herrikoiaren arteko elkarguneari adi. \u00c1gredaren hitzetan, \u201czinema bultzatzen duen indar kolektiboa\u201d irudikatzen duen kartela da.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SARRERAK, GAUR SALGAI<\/h6><\/div>\r\nJaialdiak hainbat <strong>egoitza<\/strong> ditu aurten ere: <strong>Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, BBK Aretoa, Bilbao As Fabrik, Golem-Alhondiga Zinemak eta Azkuna Zentroko Auditorioa.<\/strong>\r\n\r\nAzkuna Zentroko Auditoriumeko eta Golem-Alhondiga Zinemetako emanaldietarako sarrerak (4,50 euro) gaurtik, azaroaren 3tik, erosi ahal izango dira, eta 10 emanalditarako bonuak (35 euro) erosi ahal izango dira azaroaren 5etik aurrera, zinemetako leihatiletan. Gainera, ZINEBIk 20 euroko bonu bereziak eskeiniko ditu langabetuentzat eta erretiratuentzat (eta 60 urtetik gorakoentzat). Pertsona hauek ohiko sarrerak erosi ahal izango dituzte ere 3,50 euroko prezioan. 20 euroko bonu horiek 26 urtetik beherako ikasle eta gazteentzat ere egongo dira eskuragarri ere.\r\n\r\nZINEBIk EITB Primeran doako plataforma digitalera zabalduko ditu bere proiekzioak. Plataforma horrek Zinemaldiaren aurreko edizioetan proiektatu diren euskal ekoizpeneko filmen aukeraketa bat jarriko du herritar guztien eskura.\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, azaroaren 21ean Arriaga Antzokian hasiko denak, Ohorezko Mikeldi bana emango die Pablo Berger zinemagileari eta Esther Garc\u00eda ekoizleari. Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 33 herrialdetako 58 film hartuko ditu. Bea Lema eta Aitor Gametxoren filmak edo 2023an Zinemaldiko Sari Nagusiaren irabazleen Pek Jia Hao eta Ang Jia Jun egileenak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":41889,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-41850","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41850","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=41850"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41850\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":41892,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41850\/revisions\/41892"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/41889"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=41850"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=41850"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=41850"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}