 {"id":42756,"date":"2026-05-18T11:31:46","date_gmt":"2026-05-18T09:31:46","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebi-animation-lab-2026-inicia-su-segunda-ronda-de-mentoring-online"},"modified":"2026-05-18T11:35:14","modified_gmt":"2026-05-18T09:35:14","slug":"zinebi-animation-lab-2026ek-online-egingo-duen-bigarren-mentoring-txandari-ekingo-dio","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebi-animation-lab-2026ek-online-egingo-duen-bigarren-mentoring-txandari-ekingo-dio","title":{"rendered":"ZINEBI Animation Lab 2026ek online egingo duen bigarren mentoring txandari ekingo dio"},"content":{"rendered":"<strong>Hautatutako zazpi proiektuek egindako aurrerapenak kontrastatu ahal izango dituzte jaialdian zehar lagundu zien profesionalen nazioarteko taldearekin<\/strong>\r\n\r\n<strong>ZINEBI Animation Lab 2026<\/strong>en mentoring programak berriz ekingo dio egunotan bere jarduerari, datorren maiatzaren 22ra arte (ostirala) luzatuko den online kontsulten bigarren txanda batekin. Bigarren fase horri esker, hautatutako zazpi proiektuek Bilbon jaialdiaren aurreko edizioan zehar egindako lehen topaketa presentzialetik egin dituzten aurrerapenak erakutsi eta kontrastatu ahal izango dituzte.\r\n\r\nProiektuak <strong>deialdira aurkeztutako 49 hautagaitzen<\/strong> artean aukeratutakoak dira, eta, hainbat diziplinatako profesionalen taldeak lagunduta, lehen analisi eta laguntza fasean parte hartu zuten. Profesionalen taldeko kideak honako hauek izan ziren: I<strong>vana Bo\u0161njak <\/strong>eta <strong>Thomas Johnson<\/strong> errealizadoreak; <strong>S\u00e9bastien Sperer<\/strong> programatzailea, zeina Annecyko Zinemaldiko hautaketa batzordeko kide izan baitzen 25 urtez; <strong>Animafest Zagreb<\/strong>eko zuzendari artistikoa, <strong>Daniel \u0160ulji<\/strong>, eta <strong>Pedro Rivero<\/strong> euskal gidoilari eta errealizadorea.\r\n\r\nEdizio honetako hautaketan sei film labur eta film luze bat daude. Film laburrak honako hauek dira: <strong>Isabel Molinos <\/strong>ilustratzaile bilbotarraren <strong><em>Ac &amp; Apo<\/em><\/strong>, <strong>Leire Bilbao<\/strong> idazlearen haurrentzako liburuan oinarrituta <strong>Dibulitoon<\/strong> donostiar estudioak egindako <strong><em>Klera<\/em><\/strong>, Londresen bizi den <strong>Alize Sotelo<\/strong> errealizadore nafarraren <strong><em>Los Ni\u00f1os de la Guerra<\/em><\/strong>, <strong>Camila Mur\u00faa <\/strong>errealizadore txiletarraren <strong><em>Pac\u00edfico<\/em><\/strong>, <strong>Ana Markozashvili <\/strong>errealizadore georgiarraren <strong><em>Shio<\/em><\/strong> eta <strong>Alice Lahourcade<\/strong> errealizadore frantsesaren <strong><em>Txantxangorria<\/em><\/strong>. <strong>Diego Gaviria<\/strong> zuzendari kolonbiarraren <strong><em>Noa<\/em><\/strong> film luzeak osatzen du aukeraketa.\r\n\r\nBigarren mentoring txanda honen bitartez, <strong>ZINEBI Animation Lab<\/strong>-ek jarraipena ematen dio Bilbon hasitako laguntza prozesuari, eta bere helburua sendotzen du, hau da, animazio proiektuak garatzen laguntzea, sorkuntza-fase desberdinetan, nazioarteko sektoreko erreferentziazko egile eta profesionalen arteko elkarrizketa bultzatuz.","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hautatutako zazpi proiektuek egindako aurrerapenak kontrastatu ahal izango dituzte jaialdian zehar lagundu zien profesionalen nazioarteko taldearekin ZINEBI Animation Lab 2026en mentoring programak berriz ekingo dio egunotan bere jarduerari, datorren maiatzaren 22ra arte (ostirala) luzatuko den online kontsulten bigarren txanda batekin. Bigarren fase horri esker, hautatutako zazpi proiektuek Bilbon jaialdiaren aurreko edizioan zehar egindako lehen topaketa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":42753,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[894],"tags":[],"class_list":["post-42756","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42756","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=42756"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42756\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":42757,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42756\/revisions\/42757"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/42753"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=42756"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=42756"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=42756"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}