 {"id":43007,"date":"2026-10-23T14:26:39","date_gmt":"2026-10-23T12:26:39","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/un-total-de-49-cortometrajes-competiran-en-el-concurso-internacional-de-la-68a-edicion-de-zinebi"},"modified":"2026-10-23T14:36:25","modified_gmt":"2026-10-23T12:36:25","slug":"guztira-49-film-labur-lehiatuko-dira-zinebiren-nazioarteko-lehiaketako-68-edizioan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/guztira-49-film-labur-lehiatuko-dira-zinebiren-nazioarteko-lehiaketako-68-edizioan","title":{"rendered":"GUZTIRA 49 FILM LABUR LEHIATUKO DIRA ZINEBIREN NAZIOARTEKO LEHIAKETAKO 68. EDIZIOAN"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n\t<li><strong>Filmak 33 herrialdetakoak dira, eta guztiek izango dute Estatuko estreinaldia Bilbon.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>Euskal ekoizpeneko 6 film labur eta Estatuko beste 7 izango ditugu ZINEBI sari nagusirako lehian.<\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<p>Bilboko Udalak antolatutako <strong>ZINEBI \u2013 Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdiaren 68. edizioko<\/strong> Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Sekzio Ofizialean <strong>49 lan lehiatuko<\/strong> dira. Lan horiek <strong>33 herrialdeetakoak <\/strong>dira eta aurkeztutako 3.300 proposamenen artean hautatu dituzte. Film guztien Estatu mailako estreinaldia izango da Bilbokoa, eta <strong>Arriaga Antzokian <\/strong>proiektatuko dituzte, <strong>azaroaren 21etik 26ra, <\/strong>zortzi saiotan.<\/p>\r\n\r\n<p>Aukeratutako filmak mundua fikziotik, dokumentaletik eta animaziotik kontatzeko moduen adibide bat dira. Hautapen-batzordearentzat, ikus-entzunezko kontsumoan nagusi diren formulen aurrean, harritzeko, ziurtasunak zalantzan jartzeko eta ikuspegi estetiko, kultural eta politiko berriak proposatzeko gai den zinema da.<\/p>\r\n\r\n<p>Lehiaketan gure garaiko zinemagile handiek sinatutako film laburrak ere badaude. Horien artean, <strong>\u201cThe Revolution Against Death\u201d<\/strong> film labur daniarra, Joshua L. Oppenheimer estatubatuarrarena (Oscarretarako izendatua 2013an \u201cThe Act of Killing\u201d dokumentalagatik, eta \u201cThe End\u201d musikal postapokaliptikoaren zuzendaria, Tilda Swinton protagonista duena eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zena 2024an); Nele Wohlatz zuzendari alemaniarrak sinatutako <strong>\u201cThe Spoon\u201d<\/strong> fikziozko film labur alemaniarra, Locarnoko Opera Prima Onenaren saria irabazi zuena bere lehen film luzearekin, \u201cEl futuro perfecto\u201d filmarekin (Estatuko estreinatua ZINEBIn izan zen 2016an) eta Nazioarteko Kritikaren FIPRESCI Saria Berlinaleko Encounters sailean, bigarren film luzearekin, \u201cDormir con los ojos abiertos\u201d (2024); Kamal Aljafari artista bisual palestinarrak sinatutako <strong>\u201cMasao Adachi Takes a Passport Photo\u201d<\/strong> (Toronton aurkeztu berria) film labur dokumental palestinar-japoniarra, iaz Europako Zinema Akademiaren urteko film onenaren sarirako izendatua izan zena \u201cWith Hasan in Gaza\u201d (ZINEBIn aurkeztutakoa) film luze dokumentalarekin.<\/p>\r\n\r\n<p>Bestalde, itzal handiko izenak itzuli dira Bilbora, esaterako, <strong>Diana Bustamante <\/strong>zinemagile kolonbiarra, bere herrialdeko kultura-ekoizle eta -kudeatzaile garrantzitsuenetako bat. 2022an ZINEBIn saritu zuten \u201cNuestra pel\u00edcula\u201d film luzearekin, eta nazioartean ezaguna da zinemagileak ekoizteko lanetan aritzen delako, hala nola, Apichatpong Weerasethakul, C\u00e9sar Augusto Acevedo edo Ciro Guerra.\u00a0 Oraingo honetan, Bilboko jaialdira bere film labur berria, <strong>\u201cEl le\u00f3n\u201d,<\/strong> ekarri du, Cin\u00e9ma du R\u00e9elen (Paris) edo Karlovy Varyn proiektatua.<\/p>\r\n\r\n<p>ZINEBIn esperientzia duten eta Bilbora itzuliko diren beste zinemagile batzuk dira 2025eko ZINEBIko Sari Nagusiaren irabazlea, <strong>Hao Zhou<\/strong>, zeinak bere lan berria, <strong>\u201cAlready Happened\u201d<\/strong>, aurkeztuko duen; eta <strong>Ru Kuwahata eta Max Porter<\/strong> zinemagileen bikotea. Haien animaziozko film berria <strong>\u201cCartoon Physics\u201d<\/strong> da. Aurreko lanarekin, <strong>2017an ZINEBIko Sari Nagusia<\/strong> irabazi zuten, eta, ondoren, <strong>Oscar sarietan animaziozko film labur onenaren kategorian izendapena<\/strong> lortu zuten.<\/p>\r\n\r\n<p>Gainera, ZINEBIk <strong>Jonathas de Andrade <\/strong>artista bisual brasildarraren lan berriena aurkeztuko du Estatuan. Jonathas de Andrade bere herrialdeko ordezkaria izan zen 2022ko Veneziako Bienalean, eta Londresko Tate Modern edo New Yorkeko MoMA museoetako bildumetan lanak dauzka.\u00a0 Bilbon <strong>\u201cRaftsmen and Canoeists\u201d<\/strong> aurkeztuko du, Brasilgo Alagoas estatuan errodatua; mundu-mailako estreinaldia Roterdam-eko jaialdi ospetsuan izan da.<\/p>\r\n\r\n<p>Lehiaketak gaur egungo desplazamenduak, loturak eta gatazkak ikuspegi heterogeneoetatik jorratzen dituzten filmak biltzen ditu: Sabrine Khoury-ren <strong>\u201cA Tenderness\u201d<\/strong> film palestinarra; Mariia Ponomarovaren <strong>\u201cPatronymic\u201d<\/strong> koprodukzio ukrainarra; eta Elham Ehsasen <strong>\u201cForgotten Spaceman\u201d<\/strong> afganiarra.<\/p>\r\n\r\n<img alt=\"\" width=\"1000\" height=\"667\" class=\"aligncenter size-full wp-image-42998 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2.jpg 1000w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-150x100.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-300x200.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-400x267.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-480x320.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-550x367.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-768x512.jpg 768w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto2-992x662.jpg 992w\" sizes=\"(max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>6 EUSKAL FILM LABUR LEHIAKETAN<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p><strong>Ra\u00fal Barreras<\/strong> film laburren egile bizkaitarrak (David Baute-ren \u201cBenigno\u201d edo Estibaliz Urresolaren \u201c20.000 erle-espezie\u201d filmen muntatzailea, zeinaren bidez Goya Sarirako izendatua izan baitzen) zuzendari gisa egin duen lan berria aurkeztu du, \u201cBitartean, gero\u201d. Film hori Baztango haranean grabatu zen eta euskal film laburrak nazioartean sustatzen eta banatzen duen Kimuak-en 2026ko katalogoaren barruan dago.<\/p>\r\n\r\n<p>Katalogo horretatik <strong>\u201cHigh River\u201d<\/strong> ere aukeratu dute, Daniel Alegretek zuzenduta.\u00a0 1983ko abuztuko uholdeetan Bilboko gay-en klub batean girotutako fikzioa da. Alegrete prestatzen ari den film luze baten garapen-prozesuaren parte da film labur hau eta Cannesko Jaialdiko Short Film Corner-en parte hartu zuen, 2cool4school programaren barruan.<\/p>\r\n\r\n<p>Bestalde, Maia Iribarne Nafarroa Behereko zinemagileak Violette Bellet frantsesarekin batera lan egin du <strong>\u201cGuretako eztia\u201d<\/strong> dokumentalean; dokumental hori Iparraldeko doluaren sinesmenetan eta praktiketan eta heriotzaren eta erleen arteko erlazioan oinarrituta dago.\u00a0 Film laburra Garazi bailarako nerabeekin egindako tailer interaktibo batzuetatik sortu zen, Nafarroa Beherean.<\/p>\r\n\r\n<p>Mikele Landa Eiguren zinemagile bizkaitarraren lan berria ere (\u201cNoizko basoa\u201d elkarteko zuzendaria, 2022ko Donostiako Jaialdian estreinatua) euskara hutsean grabatu zen eta ZINEBIn izango du mundu-mailako estreinaldia. Landa bere lehen fikziozko film luzea prestatzen ari da eta Bilbon <strong>\u201cNeska bat desagertu da\u201d<\/strong> film labur esperimentala aurkeztuko du, Garoa Bugallo Gorrotxategi protagonista duena.<\/p>\r\n\r\n<p>Txintxua Films ekoiztetxe gipuzkoarra berriz izango dugu Zinebin, <strong>\u201cSiurana\u201d<\/strong> filmarekin, Tarragonan euskaraz grabatua, Esther Escuderoren zuzendaritzapean. ZINEBIren beste edizio batzuetan ere parte hartu du, eta sariak ere jaso ditu, \u201cGure Hormek\u201d (Las chicas de Pasaik, 2016) edo \u201cAncora lucciole\u201d (Maria Elorza, 2018) filmekin. Aitor Beltr\u00e1n eta Vera Mil\u00e1n dira protagonistak.<\/p>\r\n\r\n<p>ZINEBIren 68. edizioko nazioarteko film laburren lehiaketan EAEko filmen hautaketa osatzeko, Sonia Est\u00e9vez Gasteizko zuzendari eta ekoizlearen <strong>\u201cOnena ura da\u201d<\/strong> animazio-filma aurkeztuko da, stop motion animazioan espezializatua. Soniak aurreko edizioetan ere aurkeztu ditu lanak, Bertoko Begiradak atalean: \u201cMalkoak\u201d (2023) eta \u201cPlazer bat\u201d (2025), biak ere Goya sarietarako izendatuak.<\/p>\r\n\r\n\r\n<img alt=\"\" width=\"1000\" height=\"667\" class=\"aligncenter size-full wp-image-43001 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3.jpg 1000w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-150x100.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-300x200.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-400x267.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-480x320.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-550x367.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-768x512.jpg 768w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/corto3-992x662.jpg 992w\" sizes=\"(max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ESTATUKO FILM LABURRAK<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>Gainera, ZINEBIk Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren barruan, Estatuko film hauek proiektatuko ditu lehen aldiz:<\/p>\r\n\r\n<ul>\r\n\t<li><strong>\u201cAlgo en la casa\u201d<\/strong> (Carla Pereira, 2026) Goya sarietarako hiru aldiz izendatutako animatzaile, ekoizle eta zuzendariaren lan berria da. ZINEBIn aurkeztuko duen filmean (Abano Produci\u00f3ns-ekin batera ekoitzia), abiapuntua senar-emazte batzuen eta euren alaba txikiaren bizimodu harmoniatsua da, haien arteko bizikidetza tentsioz betetzen den arte.<\/li>\r\n\t<li><strong>\u201cLos andares\u201d<\/strong> (Sof\u00eda Esteve &amp; Isa Luengo, 2026) filma Locarnoko Jaialdi ospetsuaren aurreko edizioan estreinatu zen mundu mailan, eta ZINEBIkoa Estatuko estreinaldia izango da, Xixoneko Nazioarteko Zinemaldiarekin (FICX) lankidetzan. LGTBI gazte-talde bat kanpaldia egitera joaten da basora, Bartzelona kanpoaldean, 1957ko asteburu batean.<\/li>\r\n\t<li><strong>\u201cDelta Kids\u201d<\/strong> (\u201cNens del delta\u201d, Antoni Gra\u00f1ana, 2026) dokumentala. Tarragonako zuzendari gazte honek Ebroko deltaren erdi-erdian, desagertzen ari den landa-munduan bizi diren hiru haurren bizitza irudikatzen du.<\/li>\r\n\t<li><strong>\u201cEn este d\u00eda tampoco se encontr\u00f3 nada\u201d<\/strong> (Irena Visa, 2026) arkeologiari buruzko urte batzuetako jarraikako ikerlan dokumental batetik abiatuta, fikziorantz egiten du modu oso sortzailean. Irena Visa artista bisualak dagoeneko eskultura-instalazioaren inguruan ikertu dituen praktikak zinemara eramaten ditu.<\/li>\r\n\t<li><strong>\u201cNervios de acero\u201d<\/strong> (Beatriz Navas, 2026) lanak ere zerikusia dauka eskulturarekin, Juan Garaizabalen eskulturarekin. Amberesko Modaren Museoan \u201cResoluci\u00f3n: On Lifetime Decisions in Spanish Cinema\u201d instalazioa aurkeztu ondoren, ikus-entzunezko politiketan aditua den honen pieza berria estreinatuko da ZINEBIn.<\/li>\r\n\t<li><strong>\u201cPatio de luces\u201d<\/strong> (Santiago Tabernero, 2026) zinemako zuzendari eta gidoilariaren fikziozko lan berriena da. Tabernero ZINEBIko nazioarteko epaimahaiko kide izan zen 2025ean.\u00a0 TVEko \u201cVersi\u00f3n espa\u00f1ola\u201d saioaren sortzaile eta \u201cVida y color\u201d (2005) lanaren zuzendariak film laburren arlora jauzi egin du nerabe bi protagonista dituen fikziozko lan honekin.<\/li>\r\n\t<li><strong>\u201c?\u201d<\/strong> (Gala Cubillo, 2026) fikzio esperimentala da, non bidaia liminal batera eramaten gaituzten, Aliciak arteari buruz dituen hausnarketak kontatzen dituen bitartean.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<p>Komunikabideentzako ikus-entzunezko materiala <a href=\"https:\/\/labur.eus\/ntcuuebp\"><strong>esteka honetan<\/strong><\/a> dago eskuragarri.<\/p>\r\n\r\n\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Filmak 33 herrialdetakoak dira, eta guztiek izango dute Estatuko estreinaldia Bilbon. Euskal ekoizpeneko 6 film labur eta Estatuko beste 7 izango ditugu ZINEBI sari nagusirako lehian. Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI \u2013 Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdiaren 68. edizioko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Sekzio Ofizialean 49 lan lehiatuko dira. Lan horiek 33 herrialdeetakoak dira [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":42996,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[376,894],"tags":[],"class_list":["post-43007","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43007","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=43007"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43007\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":43012,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43007\/revisions\/43012"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/42996"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43007"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=43007"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=43007"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}