 {"id":43058,"date":"2026-10-28T11:44:37","date_gmt":"2026-10-28T10:44:37","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebi-68-reune-49-cortometrajes-internacionales-y-a-grandes-figuras-del-documental"},"modified":"2026-10-28T11:53:24","modified_gmt":"2026-10-28T10:53:24","slug":"zinebiren-68-edizioak-nazioarteko-49-film-labur-eta-dokumentalaren-irudi-handiak-bilduko-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebiren-68-edizioak-nazioarteko-49-film-labur-eta-dokumentalaren-irudi-handiak-bilduko-ditu","title":{"rendered":"ZINEBIREN 68. EDIZIOAK NAZIOARTEKO 49 FILM LABUR ETA DOKUMENTALAREN IRUDI HANDIAK BILDUKO DITU"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n\t<li><strong>Bilboko Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdia azaroaren 20tik 27ra egingo da.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>Laura Poitras, Barbara Kopple, James Benning eta Albert Serra Essential Docs atalean nabarmenduko dira; atal horretan ZINEBI Networking-ek aldez aurretik bultzatutako filmak daude.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>Ram\u00f3n Barea bilbotarrak eta Istv\u00e1n Szab\u00f3 zuzendari hungariarrak 2026ko Ohorezko Mikeldiak jasoko dituzte; Bertoko Begiradak atalak euskal film laburren lau saiotara zabalduko du bere programazioa.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>GazteDoku jaialdiaren alderdi profesionalera igaroko da: 25 proiektu jaso ditu, eta ikaskuntza dokumentala ZINEBI Networking programarekin lotuko du.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>Spain Shorts atalak ikusgarritasuna emango die Estatuko film laburrei, eta Caim\u00e1n Cuadernos de Cine \u2013 ZINEBI kritikaren sari berria emango du, 2.000 eurokoa.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>Lehiaketa Arriaga antzokira itzuliko da eta Bilboko Arte Ederren Museoa berriro izango da egoitza, Golem Alhondiga, BBK aretoa, Bilborock eta Guggenheim Bilbao Museoa eta Azkuna Zentroa-Alh\u00f3ndiga Bilbaorekin batera.<\/strong><\/li>\r\n\t<li><strong>Jaialdiak Jes\u00fas Mari Lazkanok sinatutako kartel bat dauka aurten.<\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<p>Bilboko Udalak antolatutako <strong>Nazioarteko Dokumentalen eta Film laburren Zine Jaialdiak (ZINEBI)<\/strong> <strong>azaroaren 20tik 27ra<\/strong> bitartean egingo du <strong>68. edizioa<\/strong>, film labur eta dokumental garaikideak lehen planoan kokatzen dituen programazioarekin. <strong>Nazioarteko Lehiaketan 49 lan bilduko dira, fikziozkoak, animaziozkoak eta dokumentalak<\/strong>, 3.300 proposamen baino gehiagoren artean aukeratutakoak. <strong>Essential Docs<\/strong> atalean, berriz, <strong>Laura Poitras, Barbara Kopple, James Benning eta Albert Serra<\/strong> figurak deituko ditu. Apustu horri Spain Shorts atala gehitu behar zaio, estatuko film laburrerako leiho bat.<\/p>\r\n\r\n<p>Edizio honek film berriak garatzeko espazio gisa daukan zeregina ere indartuko du: Essential Docs ataleko zenbait titulu, horien artean <strong>\u201cLa noche de la infancia\u201d, \u201cLa Piet\u00e0\u201d eta \u201cTaranta\u201d<\/strong>, aurretik ZINEBI Networking-en parte hartu zutenak. Talentuari laguntzeko ildo horretan sartu da <strong>GazteDoku<\/strong>, SGAErekin eta EHUrekin batera garatutako ekimena. Aurten 25 proiektu jaso ditu eta prestakuntzaren, sorkuntzaren eta Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren arteko lotura handitu du.<\/p>\r\n\r\n<p>Beste alde batetik, <strong>2026ko Ohorezko Mikeldiak<\/strong> jasoko dituzte Ram\u00f3n Barea Bilboko zuzendari eta dramaturgoak eta Istv\u00e1n Szab\u00f3 Hungariako zinemagileak; <strong>Bertoko Begiradak<\/strong> atala lau saiotara zabalduko da; <strong>euskal dokumentalen ekoizpenaren<\/strong> panoramika egingo da eta belaunaldi desberdinetako publikoentzako jarduerak egingo dira. Era berean, memoria, migrazioak, identitatea, giza-harremanak eta lurraldearen eraldaketak dira hautatutako lan gehienen gai nagusiak.<\/p>\r\n\r\n<p>ZINEBIren 68. edizioaren programazio osoa gaur goizean ezagutarazi dute Udaletxean <strong>Joseba Lopezortega<\/strong> jaialdiaren zuzendariak eta <strong>Cristina Ezquerra<\/strong> jarduneko idazkari nagusiak.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SEKZIO OFIZIALA: 49 FILM LABUR, FIKZIOZKOAK, ANIMAZIOZKOAK ETA DOKUMENTALAK<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p><strong>Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako Sekzio Ofizialak<\/strong> 49 obra biltzen ditu, jasotako 3.300 proposamenen artean aukeratutakoak. Zortzi programatan banatzen dira, eta mundua fikziotik, dokumentaletik eta animaziotik kontatzeko moduen adibide bat dira. Hautapen-batzordearentzat, ikus-entzunezko kontsumoan nagusi diren formulen aurrean, harritzeko, ziurtasunak zalantzan jartzeko eta ikuspegi estetiko, kultural eta politiko berriak proposatzeko gai den zinema da.<\/p>\r\n\r\n<p>Film guztien Estatu mailako estreinaldia izango da Bilbokoa, eta Arriaga Antzokian proiektatuko dituzte, azaroaren 21etik 26ra, zortzi saiotan.<\/p>\r\n\r\n<p>Lehiaketan daude: <strong>\u201cThe Revolution Against Death\u201d,<\/strong> Estatu Batuetako Joshua L. Oppenheimer-ena; <strong>\u201cMasao Adachi Takes a Passport Photo\u201d,<\/strong> Kamal Aljafari zinegile palestinarrarena; <strong>\u201cThe Spoon\u201d,<\/strong> de Nele Wohlatz-ena;<strong> \u201cRaftsmen and Canoeists\u201d, <\/strong>Jonathas de Andrade Brasileko artistarena; eta <strong>\u201cElectric Birds\u201d<\/strong>, Ulu Braun-ena. Hauek ere ikusgai izango dira: <strong>\u201cPlease<\/strong>\u201c, Anna Mantzaris-ena; <strong>\u201cCartoon Physics\u201d,<\/strong> Ru Kuwahata eta Max Porter-ena; <strong>\u201cPloo\u201d<\/strong>, Jon Frickey-rena; eta <strong>\u201cAlgo en la casa\u201d<\/strong>, Carla Pereira-rena. Horiek guztiek animazio garaikideko lengoaien aniztasuna erakusten dute.<\/p>\r\n\r\n<p>Lehiaketako tituluek gaur egungo desplazamenduak, loturak eta gatazkak jorratzen dituzte ikuspegi heterogeneoetatik: <strong>\u201cA Tenderness\u201d, <\/strong>Sabrine Khoury-rena; <strong>\u201cPatronymic\u201d, <\/strong>Mariia Ponomarova-rena; \u201cEl le\u00f3n\u201d, Diana Bustamante-rena; <strong>\u201cMemories of a Window\u201d<\/strong>, Mehraneh Salimian eta Amin Pakparvar-ena; edo <strong>\u201cForgotten Spaceman\u201d<\/strong>, Elham Ehsas-ena. Fikzio hauek ere ikusiko dira programan: <strong>\u201cNervios de acero\u201d<\/strong>, Beatriz Navas Vald\u00e9s-ena; \u201cLos andares\u201d, Isa Luengo eta Sof\u00eda Esteve-rena; eta <strong>\u201cEn este d\u00eda tampoco se encontr\u00f3 nada\u201d<\/strong>, Irene Visa-rena.<\/p>\r\n\r\n<p>Euskal sorkuntzak presentzia nabarmena izango du Sail Ofizial honetan: <strong>\u201cGuretako eztia\u201d<\/strong>, Violette Bellet eta Maia Iribarne-rena; <strong>\u201cNeska bat desagertu da\u201d<\/strong>, Mikele Landa-rena; <strong>\u201cBitartean, gero\u201d<\/strong>, Ra\u00fal Barreras-ena; <strong>\u201cOnena ura da\u201d<\/strong>, Sonia Est\u00e9vez-ena; <strong>\u201cHigh River\u201d<\/strong>, Daniel Alegrete-rena; eta<strong> \u201cSiurana<\/strong>\u201c, Esther Escudero-rena.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ESSENTIAL DOCS: DOKUMENTALAREN MAISU HANDIAK ETA NAZIOARTEKO SARIAK<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p><strong>ZINEBIren<\/strong> 68. edizioak <strong>nazioarteko zinema dokumentalaren<\/strong> aukeraketa nabarmena aurkezten du <strong>Essential Docs<\/strong> atalean. Lehen Beautiful Docs izeneko atala zen, eta generoan eragin handiena duten zinemagileen azken lanak biltzen ditu, nazioarteko zirkuituan nabarmentzen ari diren talentu berriekin batera. Programazioan Venezia, Berlin, Locarno, Toronto, Visions du R\u00e9el, Shangh\u00e1i edo Tesalonicako jaialdietan estreinatutako edo aintzatetsitako filmak ikusiko dira, bai eta Cannes Docs-ekin lotutako proiektuak ere. Aukeraketa horri esker, Bilbo dokumental garaikidearen topagune izango da, memoria historikoa, gatazka politiko eta sozialak, nortasuna, lan-munduaren aldaketak eta ez-fikziozko zinemaren adierazpen-aukerak aztertzen dituzten lanekin.<\/p>\r\n\r\n<p>Essential Docs ataleko izen nabarmenak dira: <strong>Laura Poitras<\/strong>, Oscar sariaren irabazlea \u201cCitizenfour\u201d lanagatik eta Veneziako Urrezko Lehoiaren irabazlea \u201c<strong>All the Beauty and the Bloodshed\u201d<\/strong> lanagatik; gainera, <strong>ZINEBIko Ohorezko Mikeldia<\/strong> jaso zuen <strong>2024an<\/strong>. Edizio honetan <strong>\u201cThey\u2019re Here\u201d<\/strong> (2026) lana aurkeztuko du, Rachel Lauren Mueller-ekin batera zuzendua eta Venezian aurkeztuta. Film horretan ICEk Minneapolisen egindako migrazio-sarekadak dokumentatzen ditu. Saio beren izango dira <strong>\u201cGoing Home\u201d<\/strong> (2026), Kamal Aljafari palestinarrarena, eta <strong>\u201cSawyer Avenue, Sunday Afternoon\u201d<\/strong> (2026), Estatu Batuetako Bill Morrison-ena; azken hori \u201cDecasia\u201d lanaren egilea da eta Oscar sarietako hautagaia izan zen \u201cIncident\u201d lanagatik.<\/p>\r\n\r\n<p>Nabarmentzekoa da, halaber, <strong>Barbara Kopple<\/strong>, ZINEBIren Ohorezko Mikeldi saria 2001ean, Oscar biren irabazlea dokumental onenaren kategorian. \u201c<strong>Union Town\u201d<\/strong> (2026) lana aurkeztuko du. Venezian estreinatu zen eta Toronton aukeratu zen, eta banaketa plataformetako langileen lan baldintzei eta antolaketa sindikalari buruzkoa da. Filmak \u201cHarlan County, U.S.A.\u201d (1976) eta \u201cAmerican Dream\u201d (1990) lanen konpromiso soziala berreskuratzen du, biak Oscar sariarekin sarituak.<\/p>\r\n\r\n<p>Horrez gain, hauek izango dira: <strong>James Benning<\/strong>, zinema esperimentalaren erreferentea eta ZINEBIko epaimahaiaren presidentea 2006an, Berlinalen estreinatutako <strong>\u201cEight Bridges\u201d<\/strong> (2026) filmarekin, eta <strong>Albert Serra<\/strong>, Locarnoko Urrezko Lehoinabarraren eta Donostiako Urrezko Maskorraren irabazlea, <strong>\u201cSixteen Moments of My Life\u201d<\/strong> (2026) aurkezten duena. Azken lan horren erabateko estreinaldia egin zen Locarnon.<\/p>\r\n\r\n<p>Garrantzi berezia dauka Xisi Sofia Ye Chen-en <strong>\u201cLa noche de la infancia\u201d<\/strong> (2026) lanak, mende erdi baino gehiagotan Visions du R\u00e9el-en Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen Espainiako lehen ekoizpenak. Proiektuak urte bi lehenago ZINEBI Networking atalean (proiektu dokumentalak laguntzeko gunea) hartu zuen parte. Foro horretatik igaro zen <strong>\u201cLa Piet\u00e0\u201d<\/strong> (2026), Rafael Mol\u00e9s eta Pepe Andreu-rena, Cannes Docs-eko Spain Showcase-rako hautatua eta Tesalonikan estreinatua. Bi horiei Samuel Nacar-en <strong>\u201cTaranta\u201d<\/strong> (2026) gehitu behar zaie, 2025eko ZINEBI Networking Saria irabazi eta Sevillan estreinatutakoa. Essential Docs-en egoteak agerian uzten du Bilboko proiektuen garapenaren eta nazioarteko jaialdietan egindako ibilbidearen arteko jarraitutasuna.<\/p>\r\n\r\n<p>Gatazka garaikideak dira lan hauetako protagonista: Ahmad Hassouna palestinarraren <strong>\u201cCitizen Osama\u201d<\/strong> (2026), Venezian estreinatua, Gazako bonbardaketetan argazkilari batek eta haren familiak izandako bizitza erakusten duena; eta Jonas Spriestersbach-en <strong>\u201cMeanwhile in Namibia\u201d<\/strong> (2026), Visions du R\u00e9el-en aurkeztua eta Bilbora iritsiko dena Gijongo Zinemaldiarekin partekatutako estreinaldi batean.<\/p>\r\n\r\n<p>Estatuko ordezkari izango da <strong>\u201cBenigno\u201d<\/strong> (2026), David Baute-rena, Shanghain estreinatutako \u201cMariposas negras\u201d filmagatik Goya saria irabazi zuena eta Mauro Herce sarituaren argazkiarekin. Hauek osatzen dute aukeraketa: Izaskun Arandiaren <strong>\u201cIrailak\u201d<\/strong> (2026), Donostian estreinatua; Manuel Correa-ren <strong>\u201cAtlas de la desaparici\u00f3n\u201d<\/strong> (2026), CPH:DOXen aurkeztua; eta Xiana do Teixeiro-ren <strong>\u201cCr\u00edas\u201d<\/strong> (2026), Malagan estreinatua. Lan horiek memoria historikoan eta pertsonalean, isildutako kontakizunetan eta belaunaldien arteko esperientzietan sakontzen dute.<\/p>\r\n\r\n<p>Horrela, bada, Essential Docs-ek nazioarteko dokumentalaren topagune gisa sendotu du ZINEBI, eta Bilbon proiektatzeko espazio bat aurkitzen duten generoaren figura handiak, jaialdi handietan ezagunak diren filmak eta ahots berriak bildu ditu.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>BERTOKO BEGIRADAK: EUSKAL FILM LABURREN LAU SAIO<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>ZINEBIk euskal ekoizpenari ematen dion babesa indartzen du <strong>Bertoko Begiradak \u2013 Miradas desde Euskadi<\/strong> atalarekin. Film laburren lau saio izango dira Arriaga Antzokian, azaroaren 23an (astelehena) eta 26an (eguena). Atalak fikzioa, animazioa, dokumentala eta forma hibridoak biltzen ditu, paisaien eta komunitateen identitateari, desirari, memoriari, zainketei eta eraldaketei buruz hitz egiten duten filmekin.<\/p>\r\n\r\n<p>Aukeratutako lanen artean daude Iban del Campo-ren <strong>\u201cZisne beltzak\u201d<\/strong>, Aner Etxebarria eta Pablo Vidal-en <strong>\u201cAbata\u201d<\/strong>, Pablo Esteo, June San Sebasti\u00e1n, Leyre Fern\u00e1ndez, Antton Gorro\u00f1o, Leire Mart\u00ednez, Irune Agirreazaldegui eta Javier Mart\u00ednezen <strong>\u201cSi los p\u00e1jaros cantan\u201d<\/strong> eta Beatriz Larragueta-ren <strong>\u201cHemen gaude\u201d<\/strong>.<\/p>\r\n\r\n<p>Ibilbideari jarraipena emango diote film hauek: Ekaitz Bertiz-en <strong>\u201cJoare tte\u201d<\/strong>, Aroa Fernandez Lazkanoren <strong>\u201cItsas epel\u201d<\/strong>, Aitor Elorriagaren <strong>\u201cMadame Mademoiselle\u201d<\/strong>, Alba Lozanoren <strong>\u201cAho beltza\u201d<\/strong>, Alexander Lemus Gadea-ren <strong>\u201cLa Madame\u201d<\/strong>, Maria Monrealen <strong>\u201cEl santo que vest\u00ed\u201d<\/strong>, Imanol G. Gurrutxagaren <strong>\u201cAnai\u201d<\/strong>, Rodrigo Soares Teixeira-ren <strong>\u201cLoose Sleep\u201d<\/strong>, Imanol Ortiz Lopezen <strong>\u201cHambre\u201d<\/strong> eta Pablo Hernandoren <strong>\u201cLos Divulgators\u201d<\/strong> izango dira.<\/p>\r\n\r\n<p>Lan horiez gain, Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko duten beste izenburu batzuk ere badaude, euskal film laburraren aniztasuna eta bizitasuna azpimarratuz.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>EUSKAL FILM DOKUMENTAL LUZEAREN IKUSPEGI ZABALA<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>Euskal programazioa Bilboko zenbait egoitzatara zabalduko da, <strong>film dokumental luzeen<\/strong> erakusketa oparoarekin, memoria intimo eta historikoari, erretratu kulturalari, musikari eta inguruko figura garrantzitsuen berreskurapenari irekia. Proposamenak jatorri berekoak dira, baina ez dituzte formulak partekatzen: horien artean, behaketa-dokumentalak, hurbilketa biografikoak eta errealitatearen eta irudikapenaren arteko mugan kokatzen diren lanak daude.<\/p>\r\n\r\n<p>Ikusleek <strong>\u201cAresti eta abesti\u201d<\/strong> eta \u201c<strong>El arte sencillo\u201d<\/strong> lanak ikusiko dituzte Guggenheim Bilbao Museoan; <strong>\u201cLa maleta de \u00c1lex\u201d<\/strong>, \u201c<strong>Pedro Arrupe. Yo viv\u00ed la bomba at\u00f3mica\u201d eta \u201cSimulacro\u201d<\/strong> BBK Aretoan, eta <strong>\u201cMari Puri Herrero, de lo real a lo fant\u00e1stico\u201d<\/strong> eta <strong>\u201cGaulana\u201d, <\/strong>Bilboko Arte Ederreetako Museoan.<\/p>\r\n\r\n<p>Musikak ere presentzia berezia izango du: <strong>\u201cGatibu: Agur esan barik\u201d<\/strong> eta <strong>\u201cETS \u2013 Itzal argitan\u201d<\/strong>. Azken dokumental hori BBK Aretoan estreinatuko da azaroaren 25ean, eguaztena, eta \u201cGatibu: Agur esan barik\u201d Golem Alhondigan ikusiko da, hilaren 24an, martitzena.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SPAIN SHORTS: LEIHO BAT ESTATUKO FILM LABURRERA<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p><strong>Spain Shorts<\/strong> sortu berri den Estatuko film labur onenaren selekzioari ikusgarritasuna emateko atal da, Nazioarteko Lehiaketa mugatutik harago Bilbon pantaila bat izatea merezi duten kalitate eta ibilbideko filmak barne. Formatuaren bizitasunaren, bilaketa estetikoen eta Espainiako zinemaren ahotsen aniztasunaren panoramika bat da.<\/p>\r\n\r\n<p>Besteak beste, hauek ikusiko dira: J\u00falia Marco-ren <strong>\u201cBobs\u201d<\/strong>, Malagako Zinemaldian aintzatetsia; Marine Auclair March-en <strong>\u201cGamberra\u201d<\/strong>, Huescan saritua; Juan Vicente Castillejoren <strong>\u201cLa f\u00e1bula de la punki adolescente\u201d<\/strong>; Natalia Mar\u00edn-en <strong>\u201cCr\u00f3nica del cansancio\u201d<\/strong>, FIDMarseille eta Torontotik igaro dena; Roc\u00edo Mesa-ren <strong>\u201cOAO\u201d<\/strong>; eta Gala Hern\u00e1ndez L\u00f3pezen <strong>\u201cLike Moths to Light\u201d<\/strong>, R\u00f3terdam eta Punto de Vista lehiaketetan programatua. Bai eta <strong>\u201cQue me alimente\u201d<\/strong>, Olga Naval\u00f3n eta Bea Hohenleiter-ena; <strong>\u201cMi t\u00eda Pura\u201d<\/strong>, \u00c1lvaro Fenech eta Noa Fito-rena; <strong>\u201cA Hole in the Ground\u201d<\/strong>, Harper Madrigal-ena; eta <strong>\u201cGarabato\u201d<\/strong>, Alicia \u00dabedarena ere.<\/p>\r\n\r\n<p>Spain Shorts ataleko film laburrek <strong>Caim\u00e1n Cuadernos de Cine \u2013 ZINEBI Kritikaren Saria<\/strong> jaso ahal izango dute, 2.000 eurokoa, bost kritikarik osatutako epaimahai batek emana. Aldizkari espezializatu horrekin lankidetzan aritzeak aintzatespen- eta proiekzio-bide berri bat eskaintzen die hautatutako lanei.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>GAZTEDOKU ETA ZINEBI NETWORKING: IKASKUNTZATIK GARAPEN PROFESIONALERA<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p><strong>GazteDoku<\/strong> SGAEren eta EHUren lankidetzarekin garatzen da eta 25 proiektu jaso ditu, eta zinema dokumentalaren inguruko ikaskuntza- eta lan-espazio bat ireki du. Jaialdiak ahots berriei laguntzeko eta bere lehen sormen-prozesuen eta eremu profesionalaren artean zubiak eraikitzeko egin duen apustuaren barruan sartzen da ekimen hau. ZINEBI Networking Dokumentalaren Foro Profesionalarekin daukan harremanak aukera ematen du prestakuntza eta proiektuen garapena dokumentalari laguntzeko ekosistema beraren zati gisa aurkezteko.<\/p>\r\n\r\n<p>Dokumentalaren Foro Profesionalak hauek izango ditu XX. edizioan: garatzen eta amaitzen ari diren dokumentalen aurkezpen publikoak, banakako bilerak profesionalekin, topaketak telebista eta plataformekin, eta laborategiei eta egoitzei buruzko saioak. Zinemagileak eta ekoizleak beren filmen etorkizunean lagun dezaketen programatzaileekin eta eragileekin konektatzen ditu.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>ZINEBI Animation Labek<\/strong> azaroaren 25etik 27ra egingo du bere bigarren edizioa, garatzen ari diren animazio-proiektuen parte-hartzearekin. Laborategiak prestakuntza- eta aholkularitza-jarduerak eta topaketak egingo ditu sektoreko profesionalekin, eta 3.000 euroko laguntza bi emango ditu, bata euskal proiektu baterako eta bestea Estatuko proiektu baterako. Ekimen horren bidez, ZINEBIk animazioaren berariazko esparrura zabaltzen du zinema-sorkuntzari laguntzeko egiten duen lana.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>ZINEBI Expressek<\/strong> zinemagintzarekin esperimentatzera gonbidatuko ditu sortzaile berriak. Azaroaren 5erako aurreikusita dago Bilbao-Bizkaia TUMO zentroan aurkeztea eta bertan izango dira <strong>Ugaitz Alegr\u00eda<\/strong> euskal aurkezlea, <strong>Lara Izagirre<\/strong> zinemagilea eta <strong>Joseba Lopezortega<\/strong> jaialdiaren zuzendaria, bereziki zinema-eskoletako ikasleei zuzendutako topaketa batean.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>ZINEBI Networking<\/strong> atalak Aukera programa ere hartzen du, (H)emen elkarteak garatua eta emakumeek sortutako proiektuen garapenean zentratua.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>OHOREZKO MIKELDIA: RAM\u00d3N BAREA ETA ISTV\u00c1N SZAB\u00d3<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>ZINEBIk <strong>Ram\u00f3n Barea eta Istv\u00e1n Szab\u00f3<\/strong> sarituko ditu <strong>Ohorezko Mikeldiekin<\/strong>, proiekzio handiko ibilbide zinematografiko bi, tradizio eta belaunaldi desberdinei lotuak. Aintzatespen horiek interpretazioa, sorkuntza eta Europako zinemaren memoria azpimarratzen dituzte.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>Ram\u00f3n Barea<\/strong> Bilboko zuzendari eta dramaturgoak ibilbide luzea egin du antzerkian, zineman eta telebistan. Bere izena Bilboko bizitza kulturalari eta arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen aldeko etengabeko lanari lotuta dago. Ohorezko Mikeldiak bere interpretazio-moldakortasunak, sorkuntzarako konpromisoak eta ikusle eta profesionalen hainbat belaunaldiekiko hurbiltasunak markatutako karrera aitortzen du.<\/p>\r\n\r\n<p>Hungariako <strong>Istv\u00e1n Szab\u00f3<\/strong> zinemagilea azken hamarkadetako Europako zinemaren erreferente handienetako bat da. 1982an Oscar sari bat irabazi zuen \u201cMefisto\u201d lanagatik. Bere filmografiak gizabanakoen, boterearen eta historiaren arteko harremanak aztertzen ditu, eta arreta berezia jartzen du XX. mendeko dilema moral eta politikoetan.<\/p>\r\n\r\n<p>Ram\u00f3n Bareak ZINEBIren inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria. Ekitaldia azaroaren 20an izango da, 19:30etik aurrera, Arriaga Antzokian. Istv\u00e1n Szab\u00f3k jaialdiaren amaiera-ekitaldian jasoko du saria, azaroaren 27an, 19:30ean, Arriaga Antzokian.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBISKOPIO: ZINEMA, KOMUNITATEA ETA ELKARRIZKETA<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>Saioek proiekzioak eta elkarrizketak uztartzen dituzte errealitate partekatuen, inklusio-prozesuen eta belaunaldien arteko harremanen inguruan. Programazioan Kolonbiako kontzertu bat eta film labur sorta bat izango dira, bai eta <strong>\u201cPrejuicios\u201d<\/strong>, <strong>\u201cHeadscarf\u201d<\/strong>, <strong>\u201cEmpoder\u00edo\u201d<\/strong> eta <strong>\u201cEl regalo\u201d<\/strong> lanak ere. Era berean, <strong>\u201cCr\u00edas\u201d<\/strong> eta Xiana do Teixeiroren filmetik abiatutako <strong>idazketa ez-emankorrari buruzko belaunaldien arteko tailerra<\/strong> nabarmendu behar dira. Tailer horrek zinema-esperientziaren, literaturaren eta hainbat belaunaldiren oroimenaren arteko zubiak sustatzen ditu.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBITXIKI: ZINEMA UMEZAROTIK DESKUBRITZEA<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>Umeek beren espazioa izango dute <strong>ZINEBItxiki<\/strong> atalarekin, film laburrek era askotako istorioak konta baititzakete. Aukeraketak eguneroko pantailetan ohikoak ez diren forma zinematografikoak esploratzeko jakin-mina eta plazera sustatzen ditu.<\/p>\r\n\r\n<p>Saioak Arriaga Antzokian egingo dira azaroaren 23an, 24an eta 26an, eta aukera emango diete umeei areto historiko batean zinema ikusteko esperientzia partekatzeko. Film hauek izango dira programan: \u201c<strong>The Sky Was Candy\u201d, \u201cEl otro lado\u201d, \u201cInto the Forest\u201d, \u201cA Day in the West\u201d, \u201cShorts from the Box: Wild Things\u201d eta \u201cA Little Death\u201d.<\/strong><\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBI GORDAILUA: ANIMAZIOA, ERBESTEA ETA MEMORIA<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>Zinemaldiak bere film-ondarea berreskuratzen jarraitzen du <strong>ZINEBI Gordailuaren<\/strong> bidez. Gordailu hori <strong>El\u00edas Querejeta Zine Eskolarekin eta Euskal Filmategiarekin<\/strong> batera garatutako ikerketa-proiektua da. Aurten Grupo Cine Sur taldeari emango dio arreta, 1976ko estatu-kolpearen ondoren erbesteratutako sortzaile argentinarren taldea. Talde horrek animazioa adierazpen eta pedagogia politikorako tresna bihurtu zuen Mexikotik.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>\u201cLa persecuci\u00f3n de Pancho Villa\u201d <\/strong>(1978) eta <strong>\u201cEl compa Clodomiro y el capitalismo\u201d<\/strong> (1981) lanak berreskuratuko dira. Bilbon aurkeztutako filmak dira eta hamarkada batzuk geroago itzuliko dira, 2025ean eta 2026an egindako ikerketa baten emaitzekin batera. Hain zuzen ere, Argentinan, Mexikon, Frantzian eta Dominikar Errepublikan dauden kolektiboko kideei elkarrizketak egin zaizkie. Ekimenak, tituluez gain, haien ekoizpena eta zirkulazioa markatu zuten inguruabar politikoak eta giza inguruabarrak ere berreskuratzeko aukera ematen du.<\/p>\r\n\r\n<p>Gainera, programan saio bereziak egiteko lekua izango da, \u201c<strong>La amiga\u201d eta \u201cVida en los teleclubs\u201d<\/strong> lanekin. Artxiboa, beraz, zinearen historia eta historia kolektiboa kontatzeko moduak berrikusteko material bizia da.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBIREN 68. EDIZIOAREN IRUDIA: OMENALDI BAT ARRIAGA ETA BILBORI<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p>Jes\u00fas Mari Lazkano artistak (Bergara, 1960) edizio honetako kartela sinatu du, Francisco Durrioren \u201cMonumentua Arriagari\u201d lanaren berrinterpretazio zinematografikoa. <u><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279250795489&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">2026ko ZINEBIren irudiak<\/a><\/u> Bilboko bizitza kulturaleko gertaera bi lotzen ditu: Bilboko Arte Ederren Museoaren handitzearen irekiera, zeinaren atari berrian eskulturak leku nagusia hartzen baitu, eta Juan Crisostomo Arriaga konpositorearen heriotzaren bigarren mendeurrena, zeinari obra hori eskaintzen baitzaio.<\/p>\r\n\r\n<p>Kartelaren protagonista Euterpe da, musikaren musa, hondo ilun baten kontra moztutako urre-koloreko silueta batean irudikatzen dena. Jatorrizko eskulturak daukan liraren ordez, Lazkanok 16 milimetroko zeluloide-bobina bat jarri du. Keinuak musika-omenaldi hori adierazpen zinematografiko bihurtzen du, eta sorkuntzaren indarra ez ezik, obrak publikoaren begiradaren aurrean daukan esposizioa eta kalteberatasuna ere gogorarazten ditu.<\/p>\r\n\r\n<p>Lazkano Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da, eta arkitekturaren, paisaiaren eta naturaren arteko harremanen inguruan garatu du bere ibilbidea. Haren lanak Europan, Amerikan eta Asian erakutsi dira, eta lotura estua dauka Bilborekin. Izan ere, Guggenheim Bilbao Museoan eta Arte Ederren Museoan egin ditu erakusketak eta Euskalduna Jauregian eta Metro Bilbaon esku-hartzeak egin ditu. 2025ean, gainera, ZINEBI Animation Lab-en lehen edizioan hartu zuen parte.<\/p>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SARRERAK ETA EGOITZAK<\/h6><\/div>\r\n\r\n<p><strong>Arriaga antzokian<\/strong> egingo dira berriz ere inaugurazioko eta amaierako galak, eta proiekzio- eta soinu-baliabide teknikoak berritu ondoren, <strong>jaialdiaren espazio gune nagusia<\/strong> izango da. Jendeari egunean zehar saioak lotzeko aukera emateaz gain, laneko eremuak eta profesionalentzako eta kazetarientzako arreta-eremuak izango ditu.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>Arte Ederren Museoa<\/strong> ere jaialdiaren programazioaren egoitzetako bat izango da. Era berean, hiriko beste kultura-ekipamendu batzuk gehitu dira, hala nola <strong>G\u00f3lem Alh\u00f3ndiga zinemak, BBK aretoa, Bilborock, Guggenheim Bilbao Museoa, Azkuna Zentroa-Alh\u00f3ndiga Bilbao<\/strong> eta beste hainbeste egoitza laguntzaile.<\/p>\r\n\r\n<p>Sarrerak bihar (urriak 28) hasita salduko dira. Jaialdiak abonu-formatuak ere eskainiko ditu. Prezioak eta behin betiko baldintzak ZINEBIren kanal ofizialetan jakinaraziko dira.<\/p>\r\n\r\n<p><strong>Sarrerak eta abonuak<\/strong> (publiko orokorrarentzat zein hainbat kolektiborentzat) \u00a0bihar (urriak 28) hasita salduko dira. Prezioak eta horien behin betiko baldintzak <strong>ZINEBIren kanal ofizialetan<\/strong> jakinaraziko dira.<\/p>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdia azaroaren 20tik 27ra egingo da. Laura Poitras, Barbara Kopple, James Benning eta Albert Serra Essential Docs atalean nabarmenduko dira; atal horretan ZINEBI Networking-ek aldez aurretik bultzatutako filmak daude. Ram\u00f3n Barea bilbotarrak eta Istv\u00e1n Szab\u00f3 zuzendari hungariarrak 2026ko Ohorezko Mikeldiak jasoko dituzte; Bertoko Begiradak atalak euskal film laburren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":43052,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[894],"tags":[],"class_list":["post-43058","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43058","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=43058"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43058\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":43059,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43058\/revisions\/43059"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/43052"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43058"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=43058"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=43058"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}