 {"id":44643,"date":"2026-11-06T09:19:54","date_gmt":"2026-11-06T08:19:54","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/cinco-profesionales-del-cine-internacional-integran-el-jurado-de-la-seccion-oficial-de-zinebi-68"},"modified":"2026-11-06T09:33:44","modified_gmt":"2026-11-06T08:33:44","slug":"nazioarteko-zinemako-bost-profesionalek-osatzen-dute-zinebi-68ko-sail-ofizialeko-epaimahaia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/nazioarteko-zinemako-bost-profesionalek-osatzen-dute-zinebi-68ko-sail-ofizialeko-epaimahaia","title":{"rendered":"NAZIOARTEKO ZINEMAKO BOST PROFESIONALEK OSATZEN DUTE ZINEBI 68KO SAIL OFIZIALEKO EPAIMAHAIA"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n  <li><strong>Iratxe Fresnedak, Ana Pel\u00e1ezek, Varya Yakovlevak, Alexe Poukinek eta Paola Populinek osatzen dute Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako epaimahaia.<\/strong><\/li>\r\n  <li><strong>Guztira, 33 herrialdetako 49 film lehiatuko dira Sail Ofizialean, fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lanekin.<\/strong><\/li>\r\n  <li><strong>Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko<\/strong><strong> Jaialdiaren<\/strong><strong>68. edizioa azaroaren 20tik 27ra egingo da.<\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\n<p><strong>ZINEBI \u2013 Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdiko<\/strong>Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako Sail Ofizialak osatu du 68. edizio honetan izango duen epaimahaia, eta ikus-entzunezkoen arloan ibilbide aitortua duten bost profesional hauek izango dira epaimahai horretako kideak: <strong>Iratxe Fresneda, Ana Pel\u00e1ez, Varya Yakovleva, Alexe Poukine eta Paola Populin<\/strong>.<\/p>\r\n<p>Epaimahaiaren osaerak askotariko ikuspegiak biltzen ditu sorkuntza zinematografikoaren inguruan, zinema dokumentalaren zuzendaritzatik eta ikerketatik hasi eta ikus-entzunezkoen ekoizpenera, egile-animaziora, kritika zinematografikora eta fikziozko narratiba berrietara artekoak. Epaimahaikideen zeregina izango da Nazioarteko Lehiaketarako hautatutako 49 filmak ebaluatzea eta Sail Ofizialeko sari nagusiak ematea.<\/p>\r\n<p>Jasotako 3.300 proposamen baino gehiagoren artean hautatutako lanak <strong>zortzi saiotan <\/strong>proiektatuko dira <strong>Arriaga Antzokian, azaroaren 21etik 26ra bitartean<\/strong>. Guztiek Bilbon izango dute estatuko estreinaldia. Palmaresa jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango da ezagutzera, datorren azaroaren 27an.<\/p>\r\n<img alt=\"\" width=\"800\" height=\"500\" class=\"aligncenter size-full wp-image-43123 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba.jpg 800w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba-150x94.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba-300x188.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba-400x250.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba-480x300.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba-550x344.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Iratxe-Fresneda-Gentzane-Martinez-de-Osaba-768x480.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>IRATXE FRESNEDA <\/h6><\/div>\r\n<p><strong>Iratxe Fresneda <\/strong>(Bilbo, 1974) zinema-zuzendaria, gidoilaria, irakaslea eta zinema-ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, eta sorkuntza-dokumentala irakaskuntzarekin eta irudiaren inguruko ikerketarekin uztartzen du. \"Trilog\u00eda del registro\" lanaren egilea da. Trilogia hori honako lan hauek osatzen dute: Donostiako Zinemaldian estreinatutako \"Irrintziaren oihartzunak\" (2016), \"Lurralde hotzak\" (2018) eta \"Tetu\u00e1n\" (2022). Azken lan horrek Ikus-entzunezko Lan Onenaren Lauaxeta Saria jaso zuen. \"Errotatiba\" film laburrak (2024) mundu mailako estreinaldia izan zuen ZINEBIren 66. edizioan. Bere ibilbidea memoria, artxiboak eta zinema-dokumentalaren adierazpen-aukerak aztertzeagatik nabarmentzen da.<\/p>\r\n<img alt=\"\" width=\"800\" height=\"500\" class=\"aligncenter size-full wp-image-43126 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1.jpg 800w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1-150x94.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1-300x188.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1-400x250.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1-480x300.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1-550x344.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Ana-Pelaez-1-768x480.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ANA PEL\u00c1EZ <\/h6><\/div>\r\n<p><strong>Ana Pel\u00e1ez <\/strong>kazetaria da, eta Espainiako telebista publikoan dokumentalaren ekoizpenaren eta zabalkundearen arloan erreferentziazko profesionaletako bat. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kazetaritzan lizentziatua da, eta bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen arloan. Ia hamarkada batez RTVEko La 2 kateko \"Imprescindibles\" programa zuzendu zuen. Programa horrek Telebistaren Sari Nazionala jaso zuen 2019an. Ondoren, dokumentalen ekoizle exekutibo gisa jardun zuen. 2026ko urtarriletik RTVEko Arte eta Ezagutza arloko zuzendaria da, eta bertatik ikus-entzunezko sorkuntzari eta kulturaren zabalkundeari lotutako ekimenak sustatzen ditu.<\/p>\r\n<img alt=\"\" width=\"800\" height=\"500\" class=\"aligncenter size-full wp-image-43117 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva.jpg 800w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva-150x94.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva-300x188.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva-400x250.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva-480x300.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva-550x344.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Varya-Yakovleva-768x480.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\r\n  <div class=\"fake-h3\"><h6>VARYA YAKOVLEVA <\/h6><\/div>\r\n  <p><strong>Varya Yakovleva <\/strong>Frantzian bizi den animazio-zuzendari eta artista bisual errusiarra da, eta bere lanetan zinema, ilustrazioa eta arte plastikoak uztartzen ditu. Bere estiloak izaera esperimental nabarmena du, eta giza harremanak, botere-mekanismoak eta indarkeria aztertzen ditu, hizkuntza bisual propio baten bidez. Bere film laburren artean nabarmentzekoak dira \"Anna, Cat-and-Mouse\", \"Life Is a Bitch\" eta \"Oneluv\" (2022). Azken horrek Animafest Zagrebeko Sari Nagusia eskuratu zuen 2023an. Haren filmek jaialdi ugari zeharkatu dituzte, eta nazioarteko 25 sari baino gehiago jaso dituzte. L\u2019Atelier des Artistes en Exil-eko kidea da, eta bere jarduera zinematografikoa sorkuntza plastikoarekin eta arte-irakaskuntzarekin uztartzen du.<\/p>\r\n<img alt=\"\" width=\"800\" height=\"500\" class=\"aligncenter size-full wp-image-43129 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED.jpg 800w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED-150x94.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED-300x188.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED-400x250.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED-480x300.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED-550x344.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/AlexePoukine-2024-CDR-learener-RED-768x480.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\r\n  <div class=\"fake-h3\"><h6>ALEXE POUKINE <\/h6><\/div>\r\n  <p><strong>Alexe Poukine <\/strong>es una directora, guionista y actriz belga cuya trayectoria transita entre el documental y la ficci\u00f3n, con especial atenci\u00f3n a las relaciones personales, las estructuras sociales y las experiencias femeninas. Entre sus documentales destacan \u201cSans frapper\u201d (2019), presentado en Visions du R\u00e9el y ZINEBI; o \u201cSauve qui peut\u201d (2024), estrenado mundialmente en Cin\u00e9ma du R\u00e9el y, posteriormente, en Seminci. En 2020 dirigi\u00f3 y protagoniz\u00f3 el mediometraje \"Palma\", reconocido con el Gran Premio del Festival de Brive y el Premio del Jurado del Festival de Clermont-Ferrand. Su primer largometraje de ficci\u00f3n, \"Kika\", seleccionado en la Semana de la Cr\u00edtica del Festival de Cannes de 2025, obtuvo el Premio Magritte 2026 de la academia belga de cine a la Mejor primera pel\u00edcula.<\/p>\r\n<img alt=\"\" width=\"800\" height=\"500\" class=\"aligncenter size-full wp-image-43120 lazyload\" data-src=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin.jpg\" srcset=\"https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin.jpg 800w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin-150x94.jpg 150w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin-300x188.jpg 300w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin-400x250.jpg 400w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin-480x300.jpg 480w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin-550x344.jpg 550w, https:\/\/zinebi.eus\/assets\/media\/Paola-Populin-768x480.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/>\r\n  <div class=\"fake-h3\"><h6>PAOLA POPULIN <\/h6><\/div>\r\n   <p><strong>Paola Populin <\/strong>Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaile italiarra da, Filologia eta Historia Sailari atxikia. EHUn eta Erromako Tor Vergata Unibertsitatean Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea da. Ikasketa klasikoetan eta kultura-ondarean trebatu zen Erromako La Sapienza eta Tor Vergata unibertsitateetan. Bere jarduera akademikoa zinemaren eta literaturaren arteko harremanetan, kritika zinematografikoan, kultura-identitateen eraikuntzan eta genero-gaien azterketan oinarritzen da. Nazioarteko kongresuetan eta film laburren jaialdien antolaketarekin lotutako proiektuetan parte hartu du. Bere ikerketen artean, euskal identitatearen zinemako irudikapenari buruzko azterlana nabarmentzen da, \"Tradizione e identit\u00e0: simboli della vasquidad nel cinema basco\" (2024) artikuluan landua.<\/p>\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SAIL OFIZIALEKO SARIAK <\/h6><\/div>\r\n  <p>Nazioarteko Film Laburren Lehiaketarako hautatutako 49 filmek <strong>ZINEBI 68ko<\/strong>sari nagusiak eskuratzeko aukera izango dute. Sari horiek Nazioarteko Epaimahaiak emango ditu:<\/p>\r\n  <ol>\r\n    <li><strong>ZINEBI Sari Nagusia: <\/strong>8.000 euro.<\/li>\r\n    <li><strong>Euskal film labur onenaren saria: <\/strong>6.000 euro.<\/li>\r\n    <li><strong>Espainiako film labur onenaren saria: <\/strong>6.000 euro.<\/li>\r\n  <li><strong>Film labur dokumental onenaren Mikeldi saria: <\/strong>5.000 euro.<\/li>\r\n  <li><strong>Fikziozko film labur onenaren Mikeldi saria: <\/strong>5.000 euro.<\/li>\r\n  <li><strong>Animaziozko film labur onenaren Mikeldi saria: <\/strong>5.000 euro.<\/li>\r\n<\/ol>\r\n\r\n<p>Palmaresa epaimahai espezifikoek emandako beste sari batzuekin eta publikoaren bozketa bidez emandako aintzatespenekin osatuko da. Haien artean daude <strong>Publikoaren EITB Saria, Epaimahai Gaztearen Saria eta (H)emen ZINEBI Saria<\/strong>. Haiez gain, <strong>Caim\u00e1n Cuadernos de Cine \u2013 ZINEBI Kritikaren Sari <\/strong>berria ere emango da. 2.000 euroko zuzkidura du, Spain Shorts saileko film labur bat sarituko du, eta bost kritikariz osatutako epaimahai batek emango du.<br>\r\n  Sari-banaketaren eta amaiera-ekitaldiaren ekitaldia <strong>azaroaren 27an <\/strong>egingo da, <strong>barikuan, 19:30ean, Arriaga Antzokian<\/strong>. Bertan, Istv\u00e1n Szab\u00f3 zinemagile hungariarrak edizio honetako Ohorezko Mikeldia ere jasoko du.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iratxe Fresnedak, Ana Pel\u00e1ezek, Varya Yakovlevak, Alexe Poukinek eta Paola Populinek osatzen dute Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako epaimahaia. Guztira, 33 herrialdetako 49 film lehiatuko dira Sail Ofizialean, fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lanekin. Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdiaren68. edizioa azaroaren 20tik 27ra egingo da. ZINEBI \u2013 Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":44633,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[894],"tags":[],"class_list":["post-44643","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44643","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=44643"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44643\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":44665,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44643\/revisions\/44665"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/44633"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=44643"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=44643"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=44643"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}