 {"id":4525,"date":"2021-11-12T10:00:03","date_gmt":"2021-11-12T10:00:03","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/?p=4525"},"modified":"2021-11-11T13:28:05","modified_gmt":"2021-11-11T13:28:05","slug":"zinebik-bere-63-edizioko-lehen-ohorezko-mikeldi-saria-margarethe-von-trottari-emango-dio-gaur-arratsaldean-jaialdiaren-inaugurazio-galan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/zinebik-bere-63-edizioko-lehen-ohorezko-mikeldi-saria-margarethe-von-trottari-emango-dio-gaur-arratsaldean-jaialdiaren-inaugurazio-galan","title":{"rendered":"ZINEBIK BERE 63. EDIZIOKO LEHEN OHOREZKO MIKELDI SARIA MARGARETHE VON TROTTARI EMANGO DIO GAUR ARRATSALDEAN JAIALDIAREN INAUGURAZIO GALAN"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n \t<li><strong>Zinemagile alemaniarrak Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik jasoko du saria Arriaga Antzokian.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Jaialdia inaugurazio gala batekin hasiko da gaur. Bertan, Sail Ofizialean \u2013 Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan \u2013 lehiatuko diren zazpi euskal film laburrak \u2013 hiru dokumental, bi fikzio eta bi animazio \u2013proiektatuko dira.<\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\n<strong>ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia<\/strong>k Bilboko Udalak antolatuta<strong>, bere 63. edizioa inauguratuko du gaur 19:30ean Arriaga Antzokian, Margarethe von Trotta aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarrari omenaldia eginez<\/strong>. ZINEBI jaialdiak edizio honetako lehen <strong>Ohorezko Mikeldia<\/strong> emango dio, Juan Mari Aburto alkatearen eskutik. <em>\u201cBere zinemaren sendotasunagatik eta zintzotasunagatik, eta bere hastapenetatik, Alemaniar Berriko emakumezko ahots handi gisa, 68ko Iraultzaren ondorengo Europako gizartean emakumearen ahalduntzea islatzen jakin zuen bikaintasunagatik\u201d,<\/em> ZINEBIren ustez, \u201c<em>Berlingo zinemagilea zinemaren historian eragin handiena izan duen zinemagile feministetako bat bihurtu da<\/em>\u201c.\r\n\r\n<strong>Gonzalo Olabarria<\/strong> Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta <strong>Vanesa Fern\u00e1ndez<\/strong> ZINEBIko zuzendariak lagunduta, <strong>Margarethe von Trottak<\/strong> agerraldia egin du gaur goizean Arriaga Antzokian.\r\n\r\nMargarethe von Trottari omenaldi gisa, ZINEBIk \u2013 Goethe Institutuarekin lankidetzan \u2013 saio berezi bat antolatuko du <strong>hilaren 13an<\/strong>, <strong>larunbata, Bilboko Arte Ederren Museoan<\/strong>. Bertan, \u201c<em>Locura de mujer\u201d<\/em> (Heller Wahn, 1983) edo \u201cHannah Arendt\u201d (2012) filmen zuzendariak Bilboko publikoaren galderei erantzungo die eta <strong>Helena Taberna<\/strong> zinemagile nafarrarekin hitz egingo du, edizio honetako Ohorezko Mikeldiko filmografiako lan garrantzitsuenetako baten proiekzioaren ondoren: <em>\u201cLas hermanas alemanas\u201d <\/em>(\u201c<em>Die bleierne Zeit<\/em>\u201c, 1981).\r\n\r\nRainer Werner Fassbinder edo Volker Schl\u00f6ndorff bezalako zinemagileen aginduetara aktore lanetan hasi ondoren, von Trottaren curriculum zabalean <strong>Urrezko Lehoia eta Veneziako Zinemaldian<\/strong> lortutako kritikaren saria nabarmendu behar dira, ZINEBIk gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko duen filmagatik.\r\n\r\nLehen aldia izan zen emakume batek munduko zinema jaialdi zaharrenaren sari nagusia lortzen zuena, eta hirugarrena (ZINEBI M\u00e1rta M\u00e9sz\u00e1rosen eta Larisa Shepitko errusiarraren sariketaren ondoren), non zuzendari batek bakarka lortzen zuen zinema jaialdi handienetako baten sari nagusia eskuratzea (Cannes, Venezia, Berlin, Donostia).\r\n\r\nMargarethe von Trottak Volker Schl\u00f6ndorffekin batera egin zuen debuta zuzendaritzan <strong>Heinrich B\u00f6llen<\/strong> \u201c<em>El honor perdido de Katharina Blum\u201d<\/em> (<em>Die verlorene Ehre der Katharina Blum<\/em>, 1975) eleberri arrakastatsuaren egokitzapenean, eta, bakarka, mundu osoko zinemagileentzako karrera eredugarri bati ekin zion: lehen aipatutako \u201c<em>Las hermanas alemanas\u201d<\/em> filmari gehitu behar zaizkio \u201c<em>El segundo despertar de Christa Klages\u201d<\/em> (<em>Das zweite Erwachen der Christa Klages<\/em>, 1978), \u201c<em>Hermanas, o el equilibrio de la felicidad\u201d<\/em> (<em>Schwester oder Die Balance des Gl\u00fccks<\/em>, 1979), \u201c<em>Amor y deseos\u201d<\/em> (<em>Fuerchten und Lieben<\/em>, 1988) edo \u201c<em>Entendiendo a Ingmar Bergman\u201d<\/em> (<em>Auf der Suche nach Ingmar Bergman<\/em>, cod. Felix Moeller &amp; Bettina B\u00f6hler, 2018), duela hiru urte ZINEBIn proiektatu zena.\r\n\r\nZINEBIren 63. edizio honetako katalogoan <strong>Marta Selva eta Anna Sol\u00e0 <\/strong>adierazten duten bezala, von Trottaren lana \u201c<em>disidentziekin konprometitutako zinema<\/em>\u201d bat da, \u201c<em>Garrantzi politiko eta sozial handikotzat jotzen diren gaien tratamenduan pertsonaia maskulinoei esleitutako zentralitatea<\/em>\u201d deslokalizatzen duena, eta \u201c<em>ahotsa, denbora, espazioa eta, azkenik, presentzia zinematografikoa ematen diona forma disidenteari<\/em>\u201d.\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SAIL OFIZIALA \u2013 FILM LABURREN NAZIOARTEKO LEHIAKETA<\/h6><\/div>\r\n\r\nJaialdiaren azken edizioetan ohikoa den bezala, Zinebi 63ko inaugurazio ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, Inaugurazio Gala amaitu ondoren. Bertan, Sail Ofizialean lehiatuko diren euskal film laburrak proiektatuko dira: \u201c<em>Kinka\u201d<\/em>, <strong>Maider Oleaga<\/strong> (fikzioa), \u201c<em>Love Needs Time to Kill\u201d<\/em>, <strong>Txuspo Poyo<\/strong> (dokumentala), \u201c<em>Ur azpian lore\u201d<\/em>, <strong>Aitor O\u00f1ederra<\/strong> (animazioa), \u201c<em>Berak baleki\u201d<\/em>, <strong>Aitor Gametxo<\/strong> (fikzioa), \u201c<em>Azaletik azalera\u201d<\/em>, <strong>Mel Arranz<\/strong> (animazioa), \u201c<em>Vatios\u201d<\/em>, <strong>David P\u00e9rez Sa\u00f1udo<\/strong> (fikzioa), eta \u201c<em>Yungay 7020\u201d<\/em>, <strong>Raquel Calvo Larralde<\/strong> eta <strong>Elena Molina Merino<\/strong> (dokumentala).\r\n\r\nBihar, hilak 13, larunbata, Sail Ofizialeko hurrengo bi saioak erakutsiko dira Azkuna Zentroko Auditorioan. Besteak beste, Estatu osoko film laburren estreinaldiak izango dira ikusgai: \u201c<em>Ning\u00fan rio me protexe de m\u00edn\u201d<\/em>, <strong>Carla Andraderena<\/strong> (dokumentala), \u201c<em>Dad Is Gone\u201d<\/em>, <strong>Pere Ginardena<\/strong> (animazioa), \u201c<em>Muerte Murci\u00e9lago\u201d<\/em>, <strong>Carlos Saizena<\/strong> (animazioa) o \u201c<em>Can Gardell\u201d<\/em>, <strong>S\u00edlvia Subir\u00f3s<\/strong> eta <strong>Florencia Aliberti <\/strong>(fikzioa).\r\n\r\nBestalde, eta <strong>Gijongo Zinemaldiaren<\/strong> 59. edizioarekin elkarlanean, <strong>Concha Barquero eta Alejandro Alvaradoren<\/strong> \u201cDescartes\u201d eta <strong>Virginia Garc\u00eda del Pinoren<\/strong> \u201c<em> Las ni\u00f1as siempre dicen la verdad<\/em> \u201d (dokumentala) ere estreinatuko ditu ZINEBIk bihar Estatuan. Film labur horietako zinemagile eta zuzendari gehienak Bilbon dira dagoeneko, bihar euren lanak jendaurrean aurkezteko.\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SAIL OFIZIALA \u2013 ZIFF ZINEBI FIRST FILM<\/h6><\/div>\r\n\r\nZinebi 63 jaialdiak, halaber, opera prima film luzeei eskainitako nazioarteko lehiaketaren bosgarren edizioa irekiko du bihar, larunbata, Golem Alhondiga zinema-aretoetan.\r\n\r\nLehia <strong>Diego Hernandez<\/strong> mexikarrak zuzendutako \u201cLos fundadores\u201d (FICUNAM eta FID Marseille frantziarretan saritua) eta <strong>Micaela Gonzalo<\/strong> zuzendari argentinarraren \u201cLa chica nueva\u201d (Cin\u00e9latino \u2013 Rencontres de Toulouse, Frantzia) lanek irekiko dute.\r\n\r\nBeste zazpi film luze ZIFF Sari Nagusian (12.000 euro) eta Gazte Epaimahaiaren Sarian (2.000 euro) lehiatuko dira. Horiek guztiak Estatuan estreinatuko ditugu. Atal honetako film gehienek ikuspegi kritikoa dute gazteek munduko hainbat puntutan bizi duten egoerari buruz:\r\n<ul>\r\n \t<li><em>\u201cFaya Dayi\u201d<\/em>, <strong>Jessica Beshir<\/strong> (Etiop\u00eda \/ EE.BB. \/ Catar, 2021)<\/li>\r\n \t<li><em>\u201cFREIZEIT or: The Opposite of Doing Nothing\u201d<\/em>, <strong>Caroline Pitzen<\/strong> (Alemania, 2021)<\/li>\r\n \t<li><em>\u201cLanguage Lessons\u201d<\/em>, <strong>Natalie Morales<\/strong> (EE.BB., 2021)<\/li>\r\n \t<li><em>\u201cOur Eternal Summer\u201d<\/em>, <strong>\u00c9milie Aussel<\/strong> (Frantzia, 2021)<\/li>\r\n \t<li><em>\u201cReconciliation\u201d<\/em>, <strong>Marija Zidar<\/strong> (Eslovenia \/ Serbia \/ Montenegro \/ Kosovo, 2021)<\/li>\r\n \t<li><em>\u201cRock Bottom Riser\u201d<\/em>, <strong>Fern Silva<\/strong> (BB., 2021)<\/li>\r\n \t<li><em>\u201cThe Train Passed By\u201d<\/em>, <strong>Kam Jeong-won<\/strong> (Hego Korea, 2021)<\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>BEAUTIFUL DOCS<\/h6><\/div>\r\n\r\nSail lehiakorrez gain, ZINEBIk <strong>Beautiful Docs<\/strong> munduko dokumentalen erakusketa ez-lehiakorra inauguratuko du bihar Golem Alhondiga zinema-aretoetan. Bertan, ZINEBIk \u201c<strong>Marx pu\u00f2 aspettare<\/strong>\u201d (2021) estreinatuko du Estatuan, <strong>Marco Bellocchio<\/strong> zuzendari italiarraren azken lana, ZINEBIko Ohorezko Mikeldi Saria, 2017an.\r\n\r\nZINEBIn bere aurreko film asko aurkeztu dituzten eta, Bellocchio bezala, Cannesen bere azken dokumentalak estreinatu zituzten bi zinemagileren azken bi lanak ere aurkeztuko dira: <strong>Jean-Gabriel Perioten<\/strong> \u201cReotur \u00e0 Reim\u201d s (Fragments) eta \u201cBabi Yar. Context\u201d <strong>Sergei Loznitsarena<\/strong>, 1941ean Kieveko (Ukraina) amildegi batean naziek egindako sarraskiari buruzkoa.\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ENRIQUE URBIZU ZINEBIN<\/h6><\/div>\r\n\r\n<strong>ZINEBI Meetings<\/strong> topaketa sortari ere hasiera emango diote bihar, eta <strong>Enrique Urbizu Goya saria irabazi duen zinemagile bilbotarra Azkuna Zentroko Bastida Aretoan<\/strong> izango da<strong>. Carlos Gomezek<\/strong> lagunduta, \u201c<em> La caja de madera: Estudios sobre puesta en escena cinematogr\u00e1fica<\/em>\u201d liburua aurkeztuko du, biek sinatzen duten eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolak eta DAMA ikus-entzunezko edukietan espezializatutako kudeaketa-erakundeak Caim\u00e1n-Cuadernos de Cinerekin elkarlanean argitaratu duten liburukia. <strong>Joxean Fernandez<\/strong> Euskadiko Filmategiko zuzendariak moderatuko du topaketa.\r\n\r\nLiburua <em>\u201cImprenta din\u00e1mica<\/em>\u201d izeneko argitalpen-bilduma berri baten barruan dago. Liburu horiek, aldi berean, zinemako lanbidean aritzeko balio duten ezagutzak eta zinemazaleen eta ikus-entzunezko kultura garaikidearen espektro zabal bati interesatzen zaion hausnarketa teorikoa eta dibulgatiboa eskaintzen dizkiete irakurleei.\r\n\r\nJaialdiko prentsa-materialak <a href=\"https:\/\/hodei.bilbao.eus\/index.php\/s\/FHXFZo4CkYYPbmg\"><strong>esteka honetan<\/strong><\/a> kontsulta daitezke.\r\n\r\n\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>SARE SOZIALAK<\/h6><\/div>\r\n<ul>\r\n \t<li><strong>Bilbao Udala<\/strong>: <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/bilbao.udala\/\">FACEBOOK<\/a> | <a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala\">TWITTER<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbao_udala\/?hl=es\">INSTAGRAM<\/a><\/li>\r\n \t<li><strong>Bilbao Kultura<\/strong>: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCjelp0XKWloJPTLe8aS-Lxg\">YOUTUBE<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/BilbaoKultura\/\">FACEBOOK<\/a> | <a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbaokultura\">TWITTER<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbaokultura\/\">INSTAGRAM <\/a><\/li>\r\n \t<li><strong>ZINEBI: <\/strong><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/ZinebiBilbao\">YOUTUBE<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/zinebifestival\">FACEBOOK<\/a> | <a href=\"https:\/\/twitter.com\/ZinebiFest\">TWITTER<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/zinebifilmfest\/\">INSTAGRAM<\/a><\/li>\r\n<\/ul>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zinemagile alemaniarrak Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik jasoko du saria Arriaga Antzokian. Jaialdia inaugurazio gala batekin hasiko da gaur. Bertan, Sail Ofizialean \u2013 Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan \u2013 lehiatuko diren zazpi euskal film laburrak \u2013 hiru dokumental, bi fikzio eta bi animazio \u2013proiektatuko dira. ZINEBI \u2013 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Bilboko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":986,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[86],"tags":[],"class_list":["post-4525","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4525","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4525"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4525\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4528,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4525\/revisions\/4528"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/986"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4525"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4525"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4525"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}