 {"id":48002,"date":"2026-11-27T13:37:39","date_gmt":"2026-11-27T12:37:39","guid":{"rendered":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/el-cortometraje-memories-of-a-window-logra-el-gran-premio-de-la-68a-edicion-de-zinebi"},"modified":"2026-11-27T13:42:41","modified_gmt":"2026-11-27T12:42:41","slug":"memories-of-a-window-film-laburrak-zinebiren-68-edizioko-sari-nagusia-irabazi-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/albisteak\/memories-of-a-window-film-laburrak-zinebiren-68-edizioko-sari-nagusia-irabazi-du","title":{"rendered":"&#8220;MEMORIES OF A WINDOW&#8221; FILM LABURRAK ZINEBIREN 68. EDIZIOKO SARI NAGUSIA IRABAZI DU"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n  <li><strong>Ra\u00fal Barrerasen \"Bitartean, gero\" filmak Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du, eta Daniel Alegreteren \"High River\" lanak, berriz, Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia. <\/strong><\/li>\r\n  <li><strong>\"Hauek ez dira orbainak\" lanak bi sari jaso ditu ZINEBI Networking programan, eta aitortza jaso dute baita ere \"Carrying Espali\u00fa\" eta \"EXTERRA\" proiektuek. <\/strong><\/li>\r\n  <li><strong>Sariak gaur arratsaldean banatuko dira, 19:30ean, Arriaga Antzokian, Jaialdiaren amaiera-galan. Ekitaldian omenaldia egingo zaio Istv\u00e1n Szab\u00f3 zinemagileari. <\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\n<p>Bilboko Udalak antolatzen duen <strong>Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak \u2013 ZINEBIk<\/strong><strong> 68. edizoaren palmaresaren berri eman du<\/strong>, eta nazioarteko epaimahaiaren sei sariek guztira <strong>35.000 euro<\/strong> banatuko dituzte. Epaimahaia honako hauek osatu dute: <strong>Iratxe Fresneda, Ana Pel\u00e1ez, Varya Yakovleva, Alexe Poukine eta Paola Populin<\/strong>.<\/p>\r\n<p>Mehraneh Salimianek eta Amin Pakparvarrek zuzendutako <strong>\u201cMemories of a Window\u201d<\/strong> (Alemania, Iran eta AEB) film laburrak irabazi du <strong>ZINEBI Sari Nagusia<\/strong>, 8.000 euroko diru-sariarekin. Epaimahaiaren esanetan, lanak nabarmentzen ditu \u201cIrango herriak, eta bereziki gazteriak, bizi duen errepresio-egoera islatzeko duen sentiberatasuna, ausardia eta gaitasuna\u201d, baita garai ilunetatik irten nahi duen indar kolektiboa jasotzeko duen \u201cindar poetikoa\u201d ere.<\/p>\r\n<p><strong>Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia<\/strong>, 6.000 eurokoa, Ra\u00fal Barrerasen<strong> \u201cBitartean, gero\u201d<\/strong> lanarentzat izan da. Epaimahaiak azpimarratu du proposamenaren ausardia, \u201cerrealitateari lotutako zientzia-fikzioa, umorea eta begirada behatzailea uztartzen dituelako, konbentzioetatik urrun dagoen film bihurtuz\u201d.<\/p>\r\n<p>Daniel Alegreteren<strong> \u201cHigh River\u201d<\/strong> (Euskadi) lanak irabazi du <strong>Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia<\/strong>, 6.000 euroko zuzkidurarekin. Epaimahaiak nabarmendu du \u201ckomunitate baten desira eta arrisku giroa modu magiko eta dotorean jasotzeko duen gaitasuna; komunitate horrek denbora luzez ezkutuan bizi behar izan du eta oraindik ere hala egin behar du leku askotan\u201d.<\/p>\r\n<p>Halaber, epaimahaiak <strong>Aipamen Berezia<\/strong> eman dio Antoni Gra\u00f1anaren<strong> \u201cNens del Delta\u201d<\/strong> filmari (Espainia), \u201ckameraren erabileran eta errealitatearen erregistroan duen freskotasun eta jolas-gaitasunagatik, haurtzaroko oroitzapenen unibertsora eramaten gaituelako\u201d.<\/p>\r\n<p><strong>Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldi Saria<\/strong>, 5.000 eurokoa, Anna Mantzarisen<strong> \u201cPlease\u201d<\/strong> (Finlandia, Frantzia, Norvegia, Txekiar Errepublika eta Suedia) lanarentzat izan da. Epaimahaiak nabarmendu du giza bakardadeari buruzko umore-zentzua eta baliabide zehatz eta poetikoekin mezu emozional indartsua transmititzeko gaitasuna.<\/p>\r\n  <p><strong>Dokumental Film Labur Onenaren Mikeldi Saria<\/strong>, 5.000 eurokoa, Elham Ehsasen<strong> \u201cForgotten Spaceman\u201d<\/strong> (Afganistan eta Erresuma Batua) filmarentzat izan da. Epaimahaiaren arabera, artxibo-materialaren erabilera zorrotza eta delikatua da lanaren indarguneetako bat, bizirik irauteko ihes egin behar duten pertsonen esperientziarekin lotutako istorio unibertsala kontatzeko.<\/p>\r\n<p><strong>Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldi Saria<\/strong>, 5.000 eurokoa, Sabrine Khouryren<strong> \u201cA Tenderness\u201d<\/strong> (Herbehereak eta Palestina) filmak jaso du. Epaimahaiak azpimarratu du bikote batek seme-alaben hazkuntzaren eta etxearen eraikuntzaren aurrean bizi dituen zalantzak nola erakusten dituen, jatorrizko lekutik urrun. \u201cFilm pertsonal, intimo, samur eta aldi berean politikoa\u201d dela adierazi du. Gainera, lana <strong>European Film Academy (EFA)<\/strong> sarietarako hautagaia da.<\/p>\r\n<p>Bestalde, <strong>Elisabeth Werchosinen \u201cMeteorite\u201d<\/strong> (Alemania eta Moldavia) filmak ere <strong>Aipamen Berezia<\/strong> jaso du, Moldaviako herri txiki baten bizitza \u201cumorez, samurtasunez eta ikus-poetika zaindu baten bidez\u201d erakusteagatik.<\/p>\r\n<p><strong>Mirentxu Loyarte \u2013 (H)emen Saria<\/strong> Beatriz Larraguetaren <strong>\"Si los p\u00e1jaros cantan\"<\/strong> lanari eman diote. <strong>(h)EMEN Saria<\/strong>, berriz, Irati Elortondoren <strong>\"Atzetik\"<\/strong> filmak jaso du; eta Zuri\u00f1e P\u00e1jaroren <strong>\"La llave\"<\/strong> lanak <strong>Sortzaileak Saria \u2013 AUKERA<\/strong> eskuratu du. <strong>Bizkaiko Foru Aldundia Saria \u2013 AUKERA<\/strong> Jone Aranberria Etxeandiaren <strong>\"Erdiko puntua\"<\/strong> lanari eman zaio. Bestalde, Goizane Castilloren <strong>\"AT\" <\/strong>filmak <strong>EL SANTO&amp;KO Saria<\/strong> jaso du, eta Leire Deiene Moralesen <strong>\"Arraigo\"<\/strong> lanak <strong>Zineuskadi Saria<\/strong> irabazi du.<\/p>\r\n<p><strong>GazteDoku<\/strong> atalean, <strong>Euskadiko Saria<\/strong> Nara Tytgatek zuzendutako <strong>\"Os tenemos que decir algo\"<\/strong> filmak jaso du; eta <strong>Estatuko Saria<\/strong>, berriz, Pedro Delgado eta Jordi Fraderak zuzendutako <strong>\"La saca de las yeguas\"<\/strong> dokumentalari eman zaio.<\/p>\r\n<p><strong>UNICEF Saria<\/strong> Carla Pereiraren <strong>\"Algo en la casa\" <\/strong>lanarentzat izan da; <strong>Epaimahai Gaztearen Saria (UPV\/EHU)<\/strong> Daniel Alegreteren <strong>\u201cHigh River\u201d<\/strong> filmak eskuratu du; eta <strong>EITB Ikusleen Saria<\/strong> Aner Etxebarriaren eta Pablo Vidalen <strong>\"Abata\"<\/strong> lanari eman zaio.<\/p>\r\n<p><strong>Spain Shorts<\/strong> <strong>saileko<\/strong> <strong>Caim\u00e1n CDC-ZINEBI Kritikaren Saria<\/strong> <strong>Roc\u00edo Mesaren<\/strong> <strong>\u201cOAO\u201d<\/strong> lanak jaso du, irudiaren eta soinuaren arteko lotura modu sentsorial eta ludikoan eraikitzen duen proposamen esperimentalagatik. Epaimahaiaren arabera, filmak zinema eta musika belaunaldien arteko sendabiderako tresna gisa planteatzen ditu.<\/p>\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>ZINEBI NETWORKING SARIAK<\/h6><\/div>\r\n<p><strong>Bilboko Dokumentalen Zinema Foro Profesionalaren IX. edizioak \u2013 ZINEBI Networking 2026k<\/strong> hiru proiektu saritu ditu lau aitortzarekin.<\/p>\r\n<p>Tamara Garc\u00eda Iglesiasen<strong> \u201cHauek ez dira orbainak\u201d<\/strong> proiektuak, Atekaleun \/ Laura Lizuma \u2013 Tamara Garc\u00eda Iglesias ekoitzita, <strong>ZINEBI Networking EITB 2026 Saria<\/strong> eta <strong>Impulso ECAM Saria<\/strong> jaso ditu. <\/p>\r\n<p>Jes\u00fas Pascualen<strong> \u201cCarrying Espali\u00fa\u201d<\/strong> proiektuak, Nana Films etxeak ekoitzita, <strong>ZINEBI Networking 2026 Saria<\/strong> eskuratu du. Bestalde, Celeste Rojasen eta Jos\u00e9 Jim\u00e9nezen<strong> \u201cEXTERRA\u201d<\/strong> proiektuak, El Espino Films eta Antumbra ekoiztetxeen eskutik, <strong>ZINEBI Networking RTVE 2026 Saria<\/strong> jaso du.<\/p>\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>EDIZIOAREN BALANTZEA<\/h6><\/div>\r\n<p><strong>Joseba Lopezortega<\/strong> ZINEBIko zuzendariaren ustez, aurtengo palmaresa jaialdiaren beraren izaeraren isla da: \u201cAurtengo Palmares Ofiziala ia jaialdiaren manifestu bat dela uste dut\u201d.<\/p>\r\n<p>Lopezortegak nabarmendu du Mendebaldeko zinemagintzak Iran, Palestina eta Afganistangoekin lotzen dituzten koprodukzioen presentzia, baita zinemaren sormenak testuinguru zailetan topaketak errazteko duen gaitasuna ere.\r\n<\/p><p>Era berean, euskal bi filmek lortutako sari nagusiak eta lehiaketan izan den Espainiako zinemaren maila azpimarratu ditu. Saritutako eta aipatutako lanen artean emakume zuzendarien presentzia ere balioetsi du, \u201cJaialdiaren ikuspegi sozial eta kulturalaren adierazgarri\u201d gisa.<\/p>\r\n<p>Balantzean, Arriaga Antzokia lehiaketa ofizialaren, Bertoko Begiradak eta Spain Shorts sailen egoitza gisa berreskuratu izana nabarmendu du, baita proiekzio-espazioetan filmek izan duten harrera ona ere. Gainera, industria arloaren lana, aurkeztutako proiektuen kalitatea eta parte hartu duten profesionalen laguntza goraipatu ditu.<\/p>\r\n<p>Lopezortegaren hitzetan, \u201cbalantze orokorra oso positiboa da\u201d, eta horrek datozen edizioei konfiantzaz aurre egiteko aukera ematen du.<\/p>\r\n<div class=\"fake-h3\"><h6>AMAIERAKO GALA<\/h6><\/div>\r\n<p>Sariak gaur arratsaldean, <strong>19:30ean, Arriaga Antzokian<\/strong> banatuko dira. Jaialdiaren amaiera-ekitaldian omenaldia egingo zaio <strong>Istv\u00e1n Szab\u00f3<\/strong>ri, <strong>Ohorezko Mikeldi Sariaren<\/strong> irabazleari. Zinemagilea ezin izango da bertaratu saria jasotzera.<\/p>\r\n<p><strong>Olatz Ganboa<\/strong> eta <strong>Markel Urrestarazu<\/strong> izango dira galaren aurkezleak. Ekitaldian parte hartuko dute <strong>DJ Estrella Electr\u00f3nicak<\/strong> eta <strong>Artez Arte Abesbatzak<\/strong>. Szab\u00f3ri eskainitako omenaldiaren barruan, <strong>\u201cT\u00fa\u201d<\/strong> film laburra proiektatuko da.<\/p>\r\n<p>Horrez gain, galan <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279251330192&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\"><strong>ZINEBI Express<\/strong><\/a> lehiaketako film irabazlea ere aurkeztuko da, <strong>Ane Falagan<\/strong> zuzendari gazteak hiru egunetan egindako lan bat. Amaieran, honako film hauek emango dira: ZINEBI Sari Nagusia, Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia eta Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi dituzten lanak.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ra\u00fal Barrerasen &#8220;Bitartean, gero&#8221; filmak Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du, eta Daniel Alegreteren &#8220;High River&#8221; lanak, berriz, Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia. &#8220;Hauek ez dira orbainak&#8221; lanak bi sari jaso ditu ZINEBI Networking programan, eta aitortza jaso dute baita ere &#8220;Carrying Espali\u00fa&#8221; eta &#8220;EXTERRA&#8221; proiektuek. Sariak gaur arratsaldean banatuko dira, 19:30ean, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":47999,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[894],"tags":[],"class_list":["post-48002","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48002","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=48002"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48002\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":48003,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48002\/revisions\/48003"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/47999"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=48002"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=48002"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinebi.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=48002"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}