Erabili gure bilatzailea

ZINEBI meetings

Enrique Urbizu eta Carlos Alberto Gómezekin Topaketa

Carlos Alberto Gómezek eta Enrique Urbizu zinemagile bilbotarrak ZINEBIn aurkeztuko dute La caja de madera: Estudios sobre puesta en escena cinematográfica liburukia, ECAMek (Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-Entzunezkoen Eskolak) eta DAMAk argitaratukoa, Caimán. Cuadernos de Cinerekin lankidetzan, Imprenta Dinámica izeneko liburu bilduma berriaren barruan. Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izango da, larunbatean, hilaren 13an, eta haiekin batera DAMAko ordezkari bat arituko da.

Bilduma bultzatzaileek aurkeztuko dute urriaren 27an Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan, eta bertan egongo dira Enrique Urbizu, Carlos Alberto Gómez eta Walter Murch idazle eta zinema-muntatzailea. Bildumaren barruan, besteak beste, Murchen En el momento del parpadeo klasikoaren berredizio zabaldu eta eguneratua argitaratuko da.

Zinebi
Enrique Urbizu eta Carlos Alberto Gómezekin Topaketa
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
Patrocinadores
Laguntzaileak
Colaboradores