INTERNATIONAL FESTIVAL
recognised by:
INTERNATIONAL FESTIVAL
categorised as Class A by:

ZINEBIK LANKIDETZAN JARDUN DU GIZAZINEA PROGRAMAREKIN ZAPATUAN, HILAK 3, AI WEIWEI ARTISTA TXINATARRAREN “THE REST” DOKUMENTALA ESKAINTZEKO

Share on facebook
Share on google
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email
Share on print
  • Saioa Bilborock aretoan izango da, 12:00etan eta gonbidapenak bertan egongo dira eskuragarri.
  • Caóstica Elkarteak Gizazinearen hamaikagarren edizioa antolatu du martxoaren 31tik apirilaren 4ra.

Bilboko Udalak antolatzen duen ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Caostica elkartearekin batera, “The Rest” (2019) txinatar-alemaniar dokumental-film luzea proiektatuko du, gaur egun Europan bizi den Ai Weiwei artista txinatarrak zuzendua. Saioa apirilaren 3an, larunbatean, izango da, 12:00etan, Bilborock Aretoan. Sarrera librea da leku guztiak bete arte. Gonbidapenak Bilborocken egongo dira eskuragarri.

Film hau Kopenhageko CPH: DOX zinema dokumentalaren jaialdi ospetsuan estreinatu zen mundu osoan, eta Aik bere “Human Flow”-en (2017) gogoratuan jorratu zuen gai bati heldu dio berriro: errefuxiatuen krisia, artistak berak honela definitzen duena: “gizakien krisia”. Oraingo honetan, tragedia global honetako protagonisten ahotsaren bidez kontatutako banakako esperientziak biltzen ditu. Horretarako, zuzendariak eta haren operadoreek hainbat lekutako errefuxiatuen testigantzak entzun dituzte; besteak beste, Greziako Idomeni herrikoak, edo gerraren mehatxuagatik beren herrialdeetatik ihes egiten zuten pertsonak hartzeko Turkian hainbat hilabetez jarri ziren herrixka inprobisatuak. “Emaitza ilunagoa eta etsiagoa da” –esan zuen Aiak-. “The Rest”-en tonuak “errefuxiatuek jasotzen duten tratu orokorraren aurrean sinesgogortasuna” eta “aurpegirik gabeko eta indarkeriazko” agintari europarren salaketa adierazten ditu, “Variety” edo “Screen Daily” bezalako argitalpenen estreinaldian adierazi zuten bezala.

Caósticak antolatzen duen Gizazinea programak balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta arte eta ikus-entzunezko sorkuntza uztartu nahi ditu. Hala, gaur egungo gaietara hurbiltzea lortu nahi du, hala nola, berdintasunaren aldeko emakumeen borroka, aniztasun funtzionala, askatasunik eza edo indarkeria instituzionala, hausnarketa, solasaldia eta tolerantzia sustatzeko.

Gizazinearen hamaikagarren edizioa martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean izango da, Bilborock aretoan.

SARE SOZIALAK

#ZINEBI63 | zinebi.eus