Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    Topaketa Albert Serrarekin

    Topaketa Albert Serrarekin

    Albert Serrak, ZINEBIren edizio honetako hirugarren Ohorezko Mikeldiak, topaketa bat egingo du Bilboko ikusleen aurrean Cecilia Barrionuevorekin. Cecilia Barrionuevo Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdiko (Argentina) zuzendari ohia eta Harvardeko Unibertsitateko Film Study Centerreko (AEB) aholku batzordeko kidea da. 

    Zuzendari katalana, bestalde, zinema garaikidearen erreferenteetako bat da eta aitortzak jaso ditu, besteak beste, Cannesko Zinemaldian —Un certain regard saileko Epaimahaiaren Sari Berezia, Liberté (2021) filmarengatik—, Marseillan —Film Onenaren Saria, Roi Soleil (2018) filmarengatik— edo Locarnon —film onenaren Urrezko Lehoinabarra, Història de la meva mort (2013) filmarengatik—. Bere azken film luzea, Pacifiction (2022), Polinesia Frantsesan filmatu zuen, eta Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen iazko edizioan.

    Bilboko ikusleekin egingo duen topaketarako, Serrak bere lanik ezezagunenetako bat proiektatzea proposatu du: Cubalibre (2013), Kasseleko dOCUMENTA (13)n zehar sortu zuena. Bertan, MOLFORTS bandak (Ferran Font, Marc Verdaguer, Joe Robinson eta Enrique Juncàk osatua) soinu-banda konposatu zuen, Rainer Werner Fassbinderri eta haren aktore kutunenetako bati omenaldia egiteko: Günter Kaufmanni, hain zuzen, zeinarekin elkarlanean aritu baitzen, besteak beste, Götter der Pest (1970), Whity (1971) edo Querelle (1982) filmetan.

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak