Erabili gure bilatzailea

    Bilboko Dokumentalen
    eta Film Laburren
    Nazioarteko Jaialdia
    Azaroak 20 – 27, 2026

    International Festival of
    Documentary and Short Film
    of Bilbao
    November 20 – 27, 2026

    Festival Internacional de
    Cine Documental y Cortometraje
    de Bilbao
    Noviembre 20 – 27, 2026

    Call for entries

    Film laburren deialdia

    ZINEBI zinema dokumentalaren eta film laburren Espainiako jaialdi zaharrena da, eta FIAPFen etengabeko aintzatespena izan du 1974tik.

    67 ediziotan zehar, Bilbo mundu osoko zinemagile sortu berrien topagune izan da.

    Aurten 68. edizioa egingo dugu, 2026ko azaroaren 20tik 27ra.

    Mundu osoko zinemagileak gonbidatzen ditugu beren film laburrak —dokumentala, fikzioa eta animazioa— Nazioarteko Lehiaketara aurkeztera, jaialdiaren muina eta nazioarteko proiekzioa duen plataforma sendoa baita.

    Jaialdiak lehentasuna ematen die mundu mailako, nazioarteko edo Europako estreinaldi gisa aurkez daitezkeen obrei.

    Parte hartzeko baldintzak

    • Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 6tik uztailaren 1era
    • Gehieneko iraupena: 30 minutu
    • Produkzioa: 2025 edo 2026an egindako obrak
    • Baldintza: ezin dira ZINEBIren aurreko edizioetan aurkeztutako obrak izan
    • Euskal Autonomia Erkidegoan edo Espainiako Estatuan produzitutako film laburrak Estatu mailako estreinaldi izan beharko dira Sail Ofizialean sartu ahal izateko

    Kontsultatu araudi osoa

    Euskal film laburrak

    Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten euskal filmez gain, izena eman duten obrak Bertoko Begiradak sailean programatu ahal izango dira, bertan euskal film labur egin berrien aukeraketa zabal bat eskaintzen baita.

    Estatuko film laburrak

    Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten espainiar filmez gain, izena eman duten obrak Spain Shorts sailean programatu ahal izango dira, bertan espainiar film labur egin berrien aukeraketa adierazgarri bat eskaintzen baita.

    Izena ematea

    Aurkeztu zure filma FilmFreeway bidez:

    FilmFreeway

    Organizadores
    Organizadores
    Con el apoyo de
    logotipos
    Entidades colaboradoras
    logotipos
    logotipos