Bueltan da ZINEBI Express laburmetraien lehiaketa! Aurten 18. edizioa beteko du eta 2026ko azaroaren 5etik 9ra egingo da. Film laburren sariketa honek erronka berezi bat du ardatz: gaia txapelketaren hasieran jakinarazten da, eta taldeek egun gutxien buruan sortu behar dute haien ikusentzunezko pieza, asko jota 3 minutukoa izan beharko dena.
Jarduera hau Pórtico ZINEBI Atariaren parte da, prestakuntza akademikoaren, jaiotzen ari den ikus-entzunezko sorkuntzaren eta praktika zinematografiko profesionalaren arteko urratsa errazteko pentsatutako espazioa. ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak antolatzen du, EHUKulturaren laguntzarekin eta EHUko Arte Ederren Fakultatearen, Euskal Herriko Zinema Eskolaren eta Tartangako Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren parte-hartzearekin. IDOMen babesa ere badu.
Deialdian edozein nazionalitatetako taldeek eman dezakete izena, eskolei edo prestakuntza-zentroei lotuta egon ala ez, eta talde bakoitzak film labur bakarra aurkez dezake.
Aurkezpena eta izen-ematea
- Noiz: 2026ko azaroaren 5ean, osteguna, 12:00etatik 13:00etara.
- Non: TUMO Sormen Teknologien Zentroa Bilbao-Bizkaia (Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4, Bilbo).
- Ekitaldian aurtengo edizioko gaiaren berri emango da, eta izena aurrez aurre emango da, bertan, gaia iragarri ondoren.
- Aurkezpena osatzeko, Lara Izagirre zuzendari bizkaitarraren hitzaldi-topaketa bat izango dugu, “Zaintzen gaituen zinema” izenburua izango duena.
Sari banaketa eta filmen ikuskatzea
- Beste edizioetan bezala, aurten ere ZINEBI Expressek hiru sari banatuko ditu: 800€-ko lehenengo saria, 600€-ko bigarrena eta 400€-ko hirugarrena.
- Saritutako taldeek, gainera, aurtengo ZINEBI 68rako akreditazioak irabaziko dituzte.
- Sarien banaketa eta aukeratutako filmen ikuskatzea azaroaren 23an egingo da, astelehen goizez, Mitxelena Aretoan (Bizkaia Aretoa – EHU, Abandoibarra Etorbidea, 3, Bilbo).
Oinarriak eta baldintzak hemen behean. Animatu zaitezte, ekin!
