Ez-fikziozko zinemari arreta berezia eskainita dago topaketa, eta sektoreko zuzendari, produktore eta profesionalak biltzen ditu, elkarrekin pentsa dezaten. Dagoenarekin lan egiten da, baina, batez ere, falta denarekin. Lehiaketa bat baino gehiago, elkarrizketa bat da, eta axola duena film bakoitzak beste batzuekin batera egiten duen bidea da.
Esparru horretan egiten da, azaroaren 23tik 26ra eta ZINEBI 68ren barruan, Zinema Dokumentalaren Bilboko IX. Foro Profesionala. Garatzen ari diren filmak aurkezten dira eta, bigarren urtez jarraian, baita amaitzen ari diren filmak ere. Bakoitzak tutoretza pertsonalizatua du eta banako topaketak egiten ditu profesional gonbidatuekin; horrez gain, online topaketekin jarraitzen dute 2026an eta 2027an.
Foroak 10.000 euroko hiru sari eta ECAMek eskainitako aholkularitza juridiko espezializatu bat banatuko ditu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, EITB Mediaren, Radiotelevisión Españolaren, Zineuskadiren eta Europa Creativa Desk Media Euskadiren babesa du.
Ongi etorri aurtengo ediziora. Izan bedi, beste behin ere, bidean dauden filmek norekin hitz egin aurkitzeko leku bat.

