Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, kulturako sarbidea errazteko lanean jarraitzen du edonor disfrutatu dezan. Horrela, azaroaren 10etik 17ra egingo den 65. edizio honetan, ekitaldian entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat bereziki diseinatutako saio bat egongo da.

“Islatutako keinua. Zinema ikusi, entzun eta hauteman” izenburupean eta Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Euskal Federazioarekin lankidetzan, Aitor Gametxo zinemagile eta zikloaren komisarioak, 2000 eta 2022 urteen artean ekoitzitako bost film labur aukeratu ditu. Pertsona gorren errealitateari gizartean ikusgarritasuna ematea da film labur horien helburua, eta horietan zeinu-mintzairara egiten diren hurbiketak jasotzen dira.
Saioa, azaroaren 11n izango da, eguerdiko 12:00etan Golem Alhóndiga zinemetan. Zikloaren komisarioak eta zeinu-hizkuntzako interprete batek aurkeztuko dute ekitaldia eta honako film labur hauek ikusiko dira:

  • Mira el silencio(Regard Silence) de Santiago Zermeño (Mexiko, 2022) [29 min]
  • Out of the Water (Dzieci i ryby) de Gracjana Piechula (Polonia, 2022) [14 min]
  • Sorda (Deaf) de Nuria Muñoz-Ortín y Eva Libertad (Espainia, 2021) [18 min]
  • The Drop of Water(La Goutte d’eau) de Carole Sionnet (Frantzia, 2003) [9 min]
  • The Sense of Touch (Le Sens du toucher) de Jean-Charles Mbotti Maiolo (Frantzia-Suitza, 2014) [15 min]

ARRIAGA ANTZOKIA

ZINEBIK, Arriaga Antzokiko inaugurazio eta itxiera ekitaldietarako, entzumen-urritasuna duten pertsonetzako bi sistema izango ditu aurten: soinu anplifikatzaile bat, eta begizta magnetiko indibidualekoa bestea, ikuskizun eta proiekzioaz argi eta garbi gozatzeko aukera emateko helburuarekin. Eskuaire Zeinu Hizkuntza Interpretaritza eta Komunikazio Bitartekaritza lankidetzan, zeinu-hizkuntzako interprete bat egongo da agertoki gainean, itziera ekitaldi horretan, entzuteko desgaitasuna duten pertsonek bertan esandakoa uler dezaten.

Horrez gain, azaroaren 10eko inaugurazio ekitaldian (19:30ean), ZINEBIk, ONCErekin egindako lankidetzan, zuzeneko itzulpen talde bat izango du, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei agertokiko elementuei buruzko soinu-informazio indibidualtizatua helarazteko. Sarrerak salgai daude dagoeneko Arriaga Antzokiaren webgunean (https://arriaga.janto.es/es).