- Proiekzioa Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailaren parte da eta jaialdiaren palmares ofizialaren zati baten proiekzioarekin partekatuko da
- Saioa azaroaren 29an, larunbata, izango da, 18:30ean, Arriaga Antzokian.
(Bilbao, 2025eko azaroaren 27an).– Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak “Akelarre: marearen kontra” Xabier Zabala Aguirrezabalek eta Carlos Iglesias Serranok zuzendutako film luze dokumentala proiektatuko du datorren larunbatean, hilak 29, Akelarre talde historikoaren unibertsoari begirada intimo eta emozionala eskainiz.
Emanaldia arratsaldeko 18:30tan hasiko da, Arriaga Antzokian, Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailaren barruan, euskal sorkuntzako titulu berriak biltzen dituena. Era berean, Arriaga Antzokiaren eta Fair Saturday jaialdiaren arteko lankidetzaren emaitza da. Oraingo honetan, antzokiak leihatilako diru-bilketaren zati bat Vida para Todos Fundazioaren Lagunen Elkarteari bideratuko dio, Beninen hezkuntza-proiektuak eta garapena sustatzen dituen erakundeari, hain zuzen.
Mónica Calvo Ortizek sinatutako gidoi batekin, dokumental honen argazkia Eukeni Arriortua Barrenetxeak egin du, eta muntaia, berriz, Xabier Zabala Aguirrezabalek, eta soinua Miguel Ramírez Canterok.
Bideografikek ekoiztu eta banatutako 85 minutuko filma Akelarre inguratzen duen historian, espirituan eta komunitatean barneratzen da. Testigantzetatik, artxiboetatik eta emanaldietatik abiatuta, filmak ibilbide bizi bat berreraikitzen du, non eszenatokia, musikariek eta publikoak gorputz bakar bat osatzen duten, musika, adiskidetasuna eta erresistentzia sortzailea ulertzeko modu baten balioa aldarrikatuz.
LABURPENA
Akelarre musika taldeak eszenatokien gaineko 30 urte baino gehiagoko etapari amaiera emango dio bere ibilbide musikal oparoaren jatorria eta unerik adierazgarrienak errepasatzen dituen dokumental batekin. “Akelarre: marearen kontra”, taldearen bizitza eta bere jarraitzaileak musikarekiko duen pasioaren bitartez lotzen dituen filma da. Dokumental hau bizitza ulertzeko modu baten aitorpena da.
ZINEBI 67. EDIZIOKO PALMARESA
“Akelarre: marearen kontra” lanaren aurkezpenaz gain, ZINEBIren Palmaresaren zati bat proiektatuko da, ZINEBI Sari Nagusia, Euskal Zinemaren Sari Nagusia, Espainiako Zinemaren Sari Nagusia eta epaimahaiek emandako gainerako aintzatespenak biltzen dituena. Sariak bihar, azaroak 28 ostirala, plazaratuko dira.

