Erabili gure bilatzailea

ZINEBI 65

Palmaresa
ZINEBI65

Sail Ofiziala

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa



ZINEBIko Sari Nagusia


Beyond the Other Shore (波罗蜜)

Pek Jia Hao & Ang Jia Jun – Singapur – 15’ – 2023 – FIC

Epaimahaiaren erabakia Zinematografia oso zainduaren bidez, poesiaz beteriko film labur honek doluaren bidean barrena garamatza. Sentikortasun handiz, ikusleari aukera ematen dio noraez fisikoaren eta protagonista nagusiaren barne-sentimenduen artean nabigatzeko. Protagonistak bezala, eta bidaia honetan zehar, hilkortasunari, sinesmenei eta denboraren joanari buruz dugun pertzepzioari aurre egin beharko diogu. Filmak begirada sotilez sakontzen du gai oso astunetan; egunerokotasunean errotutako film hau samurtasunerako eta autoinduljentziarako dei bat da.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Florian Fernandez, Haruka Hama, Mariana Hristova, Estibaliz Urresola, Alberto Vázquez


Euskal Zinemaren Sari Nagusia


Ximinoa (The Monkey)

Itziar Leemans – Euskadi / Francia – 25’ – 2023 – FIC

Epaimahaiaren erabakia Itxuraz lasaia den garapen-narratiba baten bidez, film laburrak errealitate isilki bortitz bat jartzen digu aurrez aurre. Aktore gazte batek, irrikaz eta naturaltasunez beteak, geografia mugakide batean barrena garamatza, non helduarora esnatzea nahitaez latza den igarobide bihurtzen baita, belaunaldien, kulturaren eta bizitzaren mugetan zehar, baina, batez ere, klaseen arteko talkan zehar. Bere apustu formal eta estetikoaren argitasuna alde batera utzi gabe, film laburrak giro klaustrofobiko batean murgiltzen gaitu pixkanaka; giro horretan, protagonista nahitaez esnatzen da klaseaz jabetzen denean.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Florian Fernandez, Haruka Hama, Mariana Hristova, Estibaliz Urresola, Alberto Vázquez


Espainiako Zinemaren Sari Nagusia


El Soldao

Alejandro Cabrera – España – 20’ – 2023 – DOC

Epaimahaiaren erabakia Iragana eta oraina elkarri lotzen zaizkio istorio intimo osatugabe baterako bidaia pertsonal honetan. Bere benetakotasunari esker, Espainiako landa eremuan errotutako dokumental honek arreta handiz irudikatzen du oroitzapenen bilaketa, baina baita denboraren poderioz geratzen denaren eta falta denaren bilaketa ere.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Florian Fernandez, Haruka Hama, Mariana Hristova, Estibaliz Urresola, Alberto Vázquez


Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia


It Turns Blue (Abi mishavad)

Shadi Karamroudi · Irán · 15’ · 2023

Epaimahaiaren erabakia Garrantzi eta unibertsaltasun handiko gai bati adimenez eta ezohiko ikuspegi batetik heltzeagatik. Film laburrak erakutsi egiten dizkigu indarkeriaren begien bistako aztarnak ikusezin bihurtzeko erabiltzen ditugun mekanismo psikologikoak, haurtzarotik bertatik zapalkuntza-sistemak betikotzea ahalbidetzen dutenak. Gidoiak, aldez aurretik ohartarazi gabe, beldur psikologikoaren kodean barneratzen gaitu, non emakume bat etsi-etsian saiatzen den mundu bat babesten, berak handik atera nahi duen arren. Zailtasun handiko gai bati heltzeko hurbilketa ausart eta trebeagatik, fikziozko film labur onenaren saria film honentzat da.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Florian Fernandez, Haruka Hama, Mariana Hristova, Estibaliz Urresola, Alberto Vázquez


Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia


The Veiled City

Natalie Cubides-Brady – Reino Unido – 13’ – 2023

Epaimahaiaren erabakia Europako hiri handienetako batean gertatutako klima-krisi larri bat berriz aztertzeko asmoz, eta artxiboko irudiak eta etorkizuneko eskutitz poetikoak baliatuz, dokumental apal honek irudimen-zubi bat sortzea lortzen du, parez pare dugun krisia edizio finez eta sormen esperimentalez irudikatzeko.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Florian Fernandez, Haruka Hama, Mariana Hristova, Estibaliz Urresola, Alberto Vázquez


Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia


La perra

Carla Melo – Colombia / Francia – 14’ – 2023 – ANI

Epaimahaiaren erabakia Akuarelaz egindako animazio tradizional, intuitibo eta bizi eder bat, sexualitatearen bilaketarekin ederki lotzen dena. Pertsonaia antropomorfoek alegiazko estetika ematen diote, filma magiko eta hipnotiko bihurtuz.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Florian Fernandez, Haruka Hama, Mariana Hristova, Estibaliz Urresola, Alberto Vázquez


Publikoaren EITB Saria


It Turns Blue (Abi mishavad)

Shadi Karamroudi · Irán · 15’ · 2023

Cineclub FAS Saria


Kusikozu

Aitor Irulegi Lopez – Euskadi – 7’ – 2023 – ANI

Epaimahaiaren erabakia Bere baliabide musikal eta bisualekin giro limurtzailea sortzeagatik, minimalismoan duen sakontasunagatik, eta zikloetan, bai natura jatorrizkoenera, bai gure existentziaren gehien definitzen duen horretara eramateagatik.

FAS Epaimahaia: María Corral, Lorenzo Damián García


UNICEF Saria


It Turns Blue (Abi mishavad)

Shadi Karamroudi · Irán · 15’ · 2023

Epaimahaiaren erabakia UNICEFek erabaki du Shadi Karamroudi zuzendariaren It Turns Blue film laburrari ematea errekonozimendua, haurren kontrako indarkeriaren ikusezintasunari heltzen diolako.

Isidro Elezgarai Esteban, UNICEF-Euskal Herriko Batzordeko presidentea · UNICEF Chair-Basque Country Committee · Presidente UNICEF-Comité País Vasco


European Film Awards 2024ko Hautagai Film Laburra


Valerija

Sara Jurinčič – Croacia – 15’ – 2023 – DOC

Epaimahaiaren erabakia EFAren izendapena jasotzen duen filma azpimundurako ontzira igotzen da, biziak eta hilak, une hau eta betikotasuna lotzeko. Oso ohikoak ez diren bitarteko bisualen bidez eta poetika onirikoen bidez, antzinako oroimenaren ahanztura urruntzen duen erritual batean jartzen du arreta, pertsonaiek eta ikusleek beren sustraiekin eta giza esentziarekin berrelkartzeko aukera izan dezaten.



ZIFF – ZINEBI

First Film Nazioarteko Lehiaketa


ZIFF Sari Nagusia


In the Rearview (Skąd dokąd)

Maciek Hamela – Polonia, Francia, Ucrania – 84’ – 2023 – DOC

Epaimahaiaren erabakia Epaimahaiak aho batez erabaki du saria Maciek Hamela-ren In the Rearview filmari ematea, nazioarteko gatazka baterako hurbilketa minimalistaren aparteko indarragatik, eta izugarrikeria ikuspegi humanistatik aztertzeko moduagatik. Edizioaren eraikuntza sendoa azpimarratzen dugu, gerraren erretratu poetiko eta hunkigarria sortzen baitu, irudi esplotatzailerik gabe eta hausnarketa sakona egitera gonbidatuz. Pertsonaiak eta zinemagilea gerratik aldentzen ari badira ere, ikusleak gerraren bihotzera joaten dira.

ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia: Diana Bustamante, Birgit Kohler, Rocío Mesa


ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU)


Zarata

Tamara García Iglesias – Euskadi – 62‘ – 2023 – FIC/DOC

Epaimahaiaren erabakia Bere originaltasunagatik eta kanon narratiboa hausteagatik,interpretazio eta gidoigintza lanagatik, eta ikus-entzunezkoen egungo ekoizpen-sistemari buruz modu kritikoan hausnartzera gonbidatzeagatik.

ZIFF Gazte Epaimahaia: Begoña Arana Cobo, Libe Amas Moreno, Sydney Azkarreta Pérez, Vanessa Castañeda, Livio Curatolo, Miriam Guadilla, Kevin Lajas López, Asier Pérez Iribarren, Jon de Jesús Sanabria, Ricardo A. Santana Fonseca, Ekaitz Vargas Guinea, Carmen Villaverde Nartallo




ZINEBI Networking 2023: Dokumentalen Sorgunea


ZINEBI Networking EITB 2023 Saria


La isla sumergida

(2024, 90 min)

zuzendaria
ekoizpena

Lucía Malandro, Daniel Delgado Saucedo
ekoiztetxea
Elías Querejeta Zine Eskola – EQZE

Epaimahaiaren erabakia Protagonistak berak esango lukeen bezala, “fantasia garesti ateratzen da”. Arrazoi horregatik, Zinebi Networkingeko epaimahaiak erabaki du babesa eta saria La isla sumergida-ri ematea, pertsonaia bakan baten erretratua egiten baitu, Kubako historia dokumentalaren lekuko pribilegiatua eta azken zaindaria denarena. Proiektu honek, irudien kontsumo frenetikoko une honetan, gelditzeko eta hausnartzeko une bat aurkitzen du.

ZINEBI Euskadiko Networking Epaimahaia: Luca D’Introno, Ainhoa González Sanchiz, Noé Mendelle, Luis Ferrón, Ainhoa Ramírez, Aintzane Pérez del Palomar, Elodie Mellado


ZINEBI Networking 2023 Saria


Jo Sóc

(2023, 90 min)

zuzendaria
Roger Torras Mayneris
ekoizpena
Patricia M. Félix
ekoiztetxea
Diana Toucedo Films, wknd

Epaimahaiaren erabakia Azelerazio maximoko une batean, Jo Sóc-ek kontakizunaren denbora eta sorkuntzaren denbora jorratzen ditu, patxadaz behatzeak duen pisutik, emaitza paregabe eta argigarri batekin.

ZINEBI Estatuko Networking Epaimahaia: Ana Peláez, Marijo Larrañaga, Elena Mera, Montse Triolas, Fernando Franco, Anette Dujisin


Impulso ECAM Saria – ZINEBI Networking 2023


Inmersas en el Imserso

(2023, 90 min)

zuzendaria
ekozipena

Aitor Arruti
gidoia
Oskar Tejedor

Proiektu bati aholkularitza pertsonalizatua ematea, proiektua indartzeko eta garatzeko ezagutzaz eta tresnaz hornitzeko. ECAMek, proiektuaren behar zehatzentzat berariaz eta neurrira egindako mentoretza honen bidez, ikus-entzunezko panoraman sortzen ari den talentua bultzatu eta babestu nahi du.

Impulso ECAM Epaimahaia: Cecilia Barrionuevo, Alba Wystraëte


Aukera Sariak


Aukera-(H)emen Saria


Mi reina

zuzendaria – gidoia
Irene Royo
ekozipena
Sara Vozmediano

Epaimahaiaren erabakia Proiektu sendoa bere diseinuan eta proposatzen duen gidoian. Trebetasunez eta egile-marka nabarmenarekin garatua, umorez eta ikuspegi berri batetik hitz egiten du gure garaian hain garrantzitsua den gai bati buruz, hala nola, bizitzaren zaintza eta heriotza duin bat izateko laguntzari buruz.


Aukera-Sortzaileak Saria


Ezagutzen ditugun bekain guztiak

zuzendaria – gidoia
Marta Codesido, Núria Ubach

Epaimahaiaren erabakia Itxuraz anekdotikoa den baina giza izaeraren alderdi garrantzitsuak aztertzeko aukera ematen duen arrazoi bati heltzeko hurbilketa burutsua. Hala nola, gorputzarekin harremana, adierazpena eta interakzio soziala. Baliabide estilistiko askotariko baina koherenteak erabiliz osatutako gidoi-proposamenaren sormenagatik, eta transmititzeko gai den aniztasunagatik, bai kulturei eta hizkuntzei dagokienez, bai eta mundua begiratzeko edo ulertzeko moduei dagokienez.


Aukera – Nazioartekotze Zineuskadi Saria


Ezagutzen ditugun bekain guztiak

zuzendaria – gidoia
Marta Codesido, Núria Ubach

Epaimahaiaren erabakia Sari honen bidez, Europa mailan sinergiak bilatzeko premia handiena duen proiektua nazioartekotzen lagundu nahi du Zineuskadik. Proiektuaren sendotasunagatik, ederki osatutako dosier bat aurkezteagatik, teaser on bat aurkezteagatik eta dena ondo azalduta geratu zen pitching batengatik, Ezagutzen ditugun bekain guztiak proiektuari nazioartekotze-saria ematea erabaki da. Zineuskadik Frantziako dokumentalen merkatuekin dituen akordioak kontuan hartuta, proiektuaren taldearekin batera aukeratuko da beren ibilbidean laguntzeko topaketarik egokiena.


Aukera – Bizkaiko Foru Aldundia Saria


Gure gozamena

zuzendaria – gidoia
Amaia Chocarro
ekoizpena
Adriana Gredilla
argazkia
June Guirado

Epaimahaiaren erabakia Funtsezko gai bati heltzean inklusioak eta berdintasunak duten garrantzia azpimarratzeagatik: desgaitasuna duten pertsonek erabateko sexu-bizitza izateko duten eskubidea, estigmei desafio eginez eta onarpena sustatuz. Gure gozamenak, enpatia eta pertzepzio-aldaketa sustatuz aldaketa kulturalari egindako ekarpenagatik saria jasotzea merezi du.

Aukerako Epaimahaia: Marta Gómez, Maite Ruiz de Austri, Estibaliz Urresola


Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos