Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Albert Serra zinemagile kataluniarraren Tardes de soledad lañaren proiekzioa hartuko du. Horrela, Bilbo izango da dokumental hau proiektatuko den Estatuko bigarren hiria eta zinta ikusten den filmaketa hartu duen lehena.

Andrés Roca Rey toreatzailearen eta bere koadrilaren erretratua oinarri hartuta, tauromakiari buruzko dokumental hau Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panorama sail paraleloaren parte da; sail honek azken hamabi hilabeteetan mundu osoan estreinatu diren film luze dokumental onenetako batzuk hartzen ditu.

Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Albert Serra ZINEBI 64ko Ohorezko Mikeldiaren irabazleak, Marcos Urquijo Zinemaldiko Hautaketa Batzordeko kideak lagunduta, Espainia, Frantzia eta Portugalen koprodukzio hau aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan, kazetarientzako proiekzio baten ondoren.

Zinegileak gaur arratsaldean aurkeztuko du filma Azkuna Zentroko Auditorioan arratsaldeko 18:00etan egingo den emanaldi batean. Horrela, ZINEBIko ikusleek euren lan berriaz gozatu ahal izango dute: zezenketaren mundura modu birtualean hurbiltzea, Andrés Roca Rey lanean ari den artista handienetako baten eskutik. Kritikak “objektibotasun miresgarriko lan” gisa ospatu du filma (Daniel de Partearroyo, Cinemanía), eta “oinarrizko antagonismoak gainditzen dituzten hausnarketetara gonbidatu beharko luke” (Enric Albero, El Cultural).

Donostia Zinemaldian lortutako arrakastaren ondoren, tauromakiari buruzko dokumentu zirraragarri honek New Yorkeko Zinemaldian, Montrealgo Nouveau Cinéma Jaialdian eta Tokioko Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu du.

BIHARKO PROGRAMAZIOA, ASTEAZKENA 13

Programazioak Citizenfour (Estatu Batuak, 2024) filma proiektatuko du, Laura Poitras Oscar saria irabazi zuen zinegile iparramerikarraren azken lana. ZINEBIren edizio honetako Ohorezko Mikeldiak filma aurkeztuko du 18:00etan Guggenheim Museoan, Michael Premo estatubatuar zinemagilea – ZINEBIn Homegrown filma aurkezten duena – eta Luis Martinez El Mundo egunkariko kazetaria lagun dituela. Citizenfour-en, Poitrasek Hong Kongeko Glenn Greenwald eta Edward Snowden kazetariekin izandako topaketa erakusten digu, Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) pribatutasuna masiboki, bereizketarik gabe eta legez kanpo inbaditu zuela frogatzen zuten dokumentu sailkatuak eman ziezazkien.

Poitrasen lanak eta Premorenak Estatu Batuetako politika jorratzen dute eta horregatik gaurkotasun handia dute Estatu Batuetako hauteskunde egun hauetan.

Jardunaldiari hasiera emateko, ZINEBI Gazte zikloko bi saio berri egingo dira BBK Aretoan, 10:00etan eta 11:30etan, Echoes, Un pájaro voló eta Urak eginen du bide saioekin.

Short Film International Competition Sail Ofizialaren barruan, 20:00etatik aurrera Azkuna Zentroko Auditorioan proiektatuko diren zazpi film programatu dira: The One Who Knows (Eglque Davidavique; Lituania; animazioa), Campolivar (Alicia Moncholí; Espainia; dokumentala), Poet (Kun Sun; Erresuma Batua; fikzioa), The Girl and the Pot (Valentina Homem, Tati Bond; Brasil; animazioa), The House that Stays (Le Ngoc Duy; Vietnam; dokumentala), Three Birds (Zarja Menart, Esovenia, aimazioa), The Sea of Dirac (Niklas Lipski; Alemania; dokumentala).

Errealizadore berrien lehen film luzeei eskainitako ZIFF – ZINEBI FIRST FILM Nazioarteko Lehiaketak hiru proposamen biltzen ditu, guztiak Golem-Alhondigako 7. aretoan. 17:00etan, Rivulet of Universe fikziozko film luzea ikusi ahal izango da (Possathorn Watcharapanit; Thailandia), eta 19:15etan, Rising up at Night dokumentala (Nelson Makengo; Congo, Balgica, Alemania, Burkina Faso, Qatar).

Golem-Alhondigako 5. aretoak Beautiful Docs atalean programatutako lanak hartuko ditu. 17:00etan, Dora García Arte Plastikoen Sari Nazionalaren irabazlearen (Revolución cumple tu promesa) Amor rojo (Belgika, Norvegia, Espainia, Mexiko) proiektatuko da. García Bilbora itzuliko da, Visions du Réel zinema dokumentalaren jaialdi ospetsuaren aurreko edizioan aurkeztutako film dokumental berriena Estatuan estreinatzeko. 19:00etan, Concha Barquerok eta Alejandro Alvaradok Caja de resistencia (Espainia, Portugal) aurkeztuko dute, 2022an ZINEBI Networkingetik igaro ondoren eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Canneseko Zinema Merkatuan aurkeztu zuen Spanish Showcase jaialdian parte hartu ondoren. Eta 21:45etan, Oksana Karpovych-en Intercepted en txanda izango da (Kanada, Frantzia, Ukraina).

Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi sailak 16060 Egun (Iñaki Alforja, Iban Toledo; dokumentala), El tercer paisaje (Julen Etxebarria; dokumentala), Sueños de viernes (Harrotu Ileak Taldea, Zinelab Taldea, dokumentala), Los invitados de Amaia (George Todria, fikzioa), Zuhaitzen Memoria (Josu Venero, dokumentala) film laburrak eskainiko ditu Golem-Alhondigako 3. aretoan, 18:00etan. Eta 20:00etan, BBK Aretoan, Ernesto del Rioren Ese mundo que no te da nada dokumentala proiektatuko da. Donostia Zinemaldian egon ondoren, ZINEBIko zuzendari izandakoa Zinemaldira itzuliko da bere azken filmarekin, autofinantzatuta eta Euskadin eta Kuban hamarkada askotan filmatutako irudi kopuru handi baten gainean eraikita.

ZINEBI NETWORKING-EN PROGRAMAZIOA

ZINEBI Networking programaren barruan, José Luis Alcaine Ohorezko Mikeldi argazki zuzendariak “El oficio de la luz”” masterclassa emango du bihar, azaroak 13, 10:15etan, As Fabrikeko Arena aretoan. Gainera, Victor Lamadrid Cantabria Film Commission-eko zuzendariak erakunde hori aurkeztuko du Aretoan. Bestalde, Ivan Torres Hdez artista bisualak eta Xoán-Xil musikariak “URHO, proceso creativo de un documental experimental” masterclassa emango dute. Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia den Javier Garcinuñok Hub Audiovisual Bilbao-Bizkaia aurkeztuko du. Gainera, Maider Urkitza, Paula Olaz, Olatz Salvador eta Nerea Alberdi musikariek “Sonido: sensaciones y herramientas en el cine” topaketan parte hartuko dute. Chamber aretoan, 10:15etan, “Visitando La muerte de Mikel desde una perspectiva queer” topaketa izango da, Alaitz Arenzana ZINEGOAK jaialdiko zuzendari artistikoarekin, Begoña del Teso kazetari eta idazlearekin eta Emilio Papamija ikus-entzunezko aholkulari eta pedagogoarekin.

17:00etan, Bastida aretoan, Alejandro Alvarado eta Concha Barquero zinemagileek “Fabulaciones en torno a las películas inacabadas de Fernando Ruiz Vergara” masterclassa emango dute. Gainera, Bastida aretoan, 10:00etatik 14:00etara, “Creamos+Industria”, Euskadiko ekoiztetxeen eta Film Commissions topaketa bat, EPE-IBAIArekin lankidetzan.