Antonio Morales
Marisa en los bosques-ekin egin zuen debuta, Sevillako Jaialdian estreinatu zenean, eta 50 bider baino gehiagotan hautatu zuten mundu osoko jaialdietan; haren ondoren, Miss Futuro-k Ameriketako Estatu Batuetara egin zuen bidaia lisergikoa iritsi zen. Aurten, Tangerren filmatutako Nubes y Claros album bisuala aurkeztu zuen Ibon Errazkinentzat eta, egun, postprodukzioa amaitzen ari da No Ghost Inside-n (2 sari irabazi zituen 2024ko Gijóngo WIPen) eta Reflejos de la casa Verde dokumentalean (Nebulae saria 2024ko DocLisboan). La novia de la muerte gidoia ere garatzen ari da, Toronto eta TorinoFilmLab Jaialdietan hautatu eta Sitgesen saritu zutena.








