BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK, ZINEBIK, BIHAR HASIKO DEN QUÉBEC HIRIKO ZINEMA-JAIALDIAREKIN (FCVQ)
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, bihar hasiko den Festival de cinéma de la ville de Québec (Québec Hiriko Zinema Jaialdiarekin, FCVQ) parte hartuko du.
FCVQren 13. ediziorako, ZINEBIk bere carte blanche saioan Ximinoa (Itziar Leemans, 2023) –ZINEBI-en iazko Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuena-, Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola Lizarralde, 2022), Semana 12 (Isabel Delclaux, 2023), La mujer ilustrada (Isabel Herguera, 2023)eta Kusikozu (Aitor Irulegi, 2023) film laburrak aurkeztuko ditu.
Eskertzen dugu Marie-Elaine Riou eta Helen Faradjiren lana eta konplizitatea Atlantikoaren beste aldetik lankidetza harremanak ehuntzeko, Etxepare Euskal Institutuaren bitartekaritza eta Arantza Maldonado eta Pedro Ruizen adeitasuna eta ilusioa, bi hilabete barru Bilbon harrera egitea espero baitugu.
Bere programazio handia ikusita, zinema ona bermatuta dago, beraz, arrakastaz beteriko edizioa opa diegu.