ZINEBIk, Cannes Docs-en Espainiako estatuko partner jaialdi bakarrak, ICEX España Exportación e Inversiones eta ICAArekin batera, Spain Showcase bat antolatuko du, maiatzaren 14tik 19ra bitartean, Marché du Filmen, munduan eragin handiena duen zinema dokumentalaren merkatuan.

Nazioarteko ikus-entzunezkoen sektorean eta merkatuan duen inpaktuak espazio ezin hobea bihurtzen du koprodukzioak lortzeko eta mundu mailan prestigioa bultzatzeko helburua duten dokumentu-proiektuak aurkezteko.

Gaurtik, urtarrilak 22, osteguna, otsailaren 23ra arte, zabalik dago garapen aurreratuan dauden film luzeen proiektuak inskribatzeko epea.

https://www.icex.es/es/agenda/marche-du-film-cannes-docs-2026

Aukeratutako proiektuak Cannesen aurkeztuko dira mundu osoko zinema-jaialdietako programatzaileen, salmenta-eragileen, ekoizleen eta zinema dokumentalean adituen aurrean.

Cannes Docs-en Spain Showcase-aren aurreko edizioetatik pasa ziren Los restos del pasar (Alfredo Picazo & Luis Soto Muñoz, 2024), Itoiz Udako Sesioak (Ainhoa Andraka, Zuri Goikoetxea & Larraitz Zuazo, 2024), Caja de resistencia (Concha Barquero & Alejandro Alvarado, 2024), El vol de la cigonya (Soumaya Hidalgo Djahdou & Berta Vicente Salas, 2025) eta La Pietà (Pepe Andreu & Rafa Molés, 2026) bezalako filmak.